1 emaitza fuselaje bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau69 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:HBB | 1993-02-25 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
-aia/-aje: -aje amaiera da hobestekoa, horrela egiten baitute batera B, G eta Zub.
- [I102]: "fuselaje/fuselaia: Zuen argudioa ondokoa da, Bizkaiak eta Gipuzkoak Zuberoarekin batera bat egiten dutela, eta hori egierdia da bakarrik, edo gurago baduzue erdigezurra. Sartaldean, jatorriz ertaroko gaskoin/frantsesetik datorren gaztelaniazko /-aje/ erabiltzen da gaztelaniaren eraginez, are gehiago gaztelania modernoaren eraginez, akabantza hori daukaten berba gehienak, guztiak ez esateko, modernoak baitira. Zuberotarrek aldiz, duten fonologia aberatsa dela bide, eta oztoporik ez dutelako beraz, /j/ ebakiz - edo zehatzago /dj/ - forma bera hartzen diote frantsesari. Beraz, /-aje/ horiek formalki dira bakarrik berdinak, ez edukin fonologikoz. Euskarazko forma tradizionala, aldiz, /-aia/ da, gure tradizioan era ohikoaz sartua. Zergatik ezin dugu hori erabili? Zergatik jo behar dugu ontzat gaztelaniaren atzizkia? Areago, mendebaldeko /-aje/ guzti horiek /X/ hotsa zabaltzea esan gura duenez, oso argudio indartsua agertzen zait euskal forma tradizionalaren alde. Horrexegatik, oso zaila egiten zait zera ez pentsatzea, ostera ere hiztun giputzok numantinoki hizkuntza orokorraren fonologia-sistema erabat desorekatzen duen /X/ hori salbatu guraz ez zabiltzatenik. Eta Euskaltzaindiak ofizialki ezer ez duela esan erantzutea ez da ere erantzun egokia, milaka bider errepikatu duguna esan behar baitugu, /h/-a fonema bat dela euskaraz eta /X/ zabaldu guraz segitzen badugu, euskara batua bera aldatu behar dugula, ez baitago, hizkuntza semitikoetan izan ezik, nik dakidanez, hain gertukoak diren fonema bi dituen hizkuntzarik, eta semitikoek horiekin batera beste hots batzuk ere daukatelako, alegia, aparatu fonatzaileko segmentu horri errendimendu funtzional izugarria ateratzen diotelako" (1995-06-29)
- [E109]: -aia atzizkia hobe dela.
- Erabakia: BAgiria (1997-03-21): zerrendako informazioa hobetsi da.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.