Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza fruitu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

fruitu
1 iz. Landareen emaitza, lorearen ondoriozkoa, haziak dauzkana; bereziki, mamitsua eta jateko ona dena. Ik. fruta; igali. Fruitutzat ezkurra ematen duten zuhaitzak. Arbola fruitu-ekarle eta ez alferra. Fruitu landareak. Fruiturik ematen ez duen landarea. Fruitu berdea, heldugabea. Fruitu heldua, ondua. Harrak jotako fruitua. Fruitu ustelak jaten. Fruitu garratza, gazia, geza, gozoa, azukretsua, urtsua. Fruitu beranta. Fruituaren azala, mamia, haziak. || Paradisuko fruitu debekatua.
2 iz. Emakume batek sabelean daraman umea. Eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus. Bere erraietan zeraman amodio debekatuaren fruitua.
3 iz. Zerbaiten emaitza edo ondorioa, gehienetan onuratsua. Eman eta zabal ezazu munduan fruitua. Nekazariak fruituen esperantzan gogotik igarotzen ditu bere laneko nekeak. Fedeak Euskal Herrian txertaturik eman duen fruitua. Eguneko nekeak Jaunari eskaintzeak dakartzan ondasun handi ugariak eta fruitu miragarriak. Han agertuko da obedientziaren fruitua. Har ezazu liburu honen fruitua, dasta ezazu barreneko mamia. Zure heriotzak, Aitzol, fruituak emango ditu. Gure gehiegizko seta, irudipen edo liluraren fruitu zen. Zure ahaleginak fruitua emango du.

Aztergaia: fruitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

fruitu, frutu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta fruta, ez?" (1993-02)

 - [E124]: "fruitu/fruta: nik neuk fruitu 'fruto' eta 'fruta', 'fruit' balioaz utziko nuke eta fruta 'fruta' gisa. Gogoan izan iparraldean ere (Cfr. Escualdun cocinera liburua) fruta ezaguna (izan) dela" (1995-06-16)

 - [K201]: "eta fruta: honela hartuko nituzke nik, eta horren haritik frutategi, frutadenda, e.a. ("fruita" bitxi egiten zait)" (1995-03-27)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.