Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza franko bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

franko1
1 zenbtz. Asko. (Mugagabean erabiltzen da eta dagokion izen sintagmaren ezkerrean edo eskuinean jar daiteke; dagokion izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke). Duela franko urte. Hura entzutea bera sobera zaie franko gizon eta emazteri. Urepelen badira ehiztari franko. Deabru franko badela santu itxura hartzen duenik. Ezkondu eta izaten baita gero komeria franko. Hitz berri franko hartu duelako erdaratik. Garai batean, neronek ezagutu ditut maisu-maistra euskaldun franko gure artean. Etxe frankotan ikusten den gauza. Bada, horrezaz gainera, galesez dakienik franko Ingalaterrako zenbait hiritan. || (Dagokion izena ezabaturik). Baina aberatsei, emana emanik ere, franko gelditu zitzaien. Franko baitira, zereginari begira, estiloaz kezkatu ez diren euskal idazleak. Han kausituko dituzte herri anitz apaiz bakar batekin; haien aldean beste franko, apaiz bakar bat ere gabe.
2 adb. Asko, ugari. Franko ezagutzen nuen. Eta bekatua hain franko dabil kristauen artean! || (Dagokion izen sintagma mugaturik agertzen dela). Zugatik pasatzen dut nahigabea franko. Hirian ikusi dut herritarra franko. Isurarazi diotela negarra franko. Haurra franko izango du zure semeak. Bazterra franko badiat korriturik. Urtea franko dauka horrek bizkarrean. Indietan dut senarra, dirua franko duena. Nirekin nola jokatu zaren jendea frankok badaki. Lana frankorekin, baina zezena beti zutik. Musika soinu ederra franko aditua da kalean. Etxe galanta franko aurre ederrekin. Urteak franko baditu eta urdindu zaio burua.
3 adb. Oso. Irria franko zuhur zuen. Franko trebea dela artzain kontuan. Franko polita. Grina gaiztoan iragan ditut egun batzuk franko txarrak. Franko ongi dabil oraino. Franko aspaldi. Franko harriturik.
4 adb. Aski, nahikoa. Odol ihintz bat franko zen gure erospenarentzat.
Azpisarrerak
franko2
iz. Erdi Aroan Frantzian kokatu zen herri germaniarreko kidea. Frankoek ere, musulmanek bezalaxe, etengabe erasotzen zieten Akitaniako herritarrei.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.