Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ezpata-lore sarrera bakarrean aurkitu da.

ezpata

1 iz. Arma zuria, altzairuzko xafla zuzen eta zorrotz batez, eta eskutoki gehienetan babestu batez osatua. Ezpata zorrotza. Bi ahoko ezpata. Ezpata alboan, aldean zuela. Ezpata gerrian zuela. Ezpata zorroan sartu zuen. Ezpataz jo, hil. Ezpataz hila gertatu zen. Ezpata-burua: ezpataren eskutokia. Ezpata-kolpe batez. Ez du herriak herriaren kontra ezpatarik altxatuko. Ez nukeela nahi gure ezpatak berriz elkarrekin gurutza daitezen. Lepoa ezpataz kendu zion.

2 iz. Lihoa eta antzeko landareak zehatzeko erabiltzen den lanabesa. Ik. garba1; tranga.

3 iz. Orgaren edo gurdiaren aurre eta atzealdean jartzen den euskarria.

4 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, ezpata baten irudia ezaugarri duena; sail horretako karta. Zazpiko ezpata. Zaldun ezpata. Urrea, ezpata, kopa eta bastoia dira karta sorta tradizionalaren lau sailak.

ezpata arrain, ezpata-arrain Arrain handia, ezpata antzeko mutur luze eta zorrotza duena (Xiphias gladius).

ezpata belar, ezpata-belar Belar itxurako landarea, leku hezeetan hazten dena (Carex pendula).

ezpata dantza, ezpata-dantza Ezpatekin dantzatzen den euskal dantza.

ezpata dantzari, ezpata-dantzari Ezpata-dantza dantzatzen duen dantzaria.

ezpata lore, ezpata-lore Gladioloa.

ezpata sagar, ezpata-sagar Ezpataren eskutokia; ezpataren eskutokiaren burua.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper