Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza esana egin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

esana egin
ad.-lok. Agintzen duenaren nahia edo esana bete, beste batek agindu duenari amore eman. (Batez ere -en atzizkiaren eskuinean erabiltzen da). Ik. obeditu; men egin. Egin ezak nire esana; ez izan beldurrik. Garai hartan gurasoen esana egin behar izaten zen. Bere eskupean gaituenaren esanak egitea.

Aztergaia: esana egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESANA EGIN (V-gip, G-goi-nav, AN-gip; Añ). Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 105. (Tras gen.). Obedecer, hacer lo ordenado. "Obedecer, esana egin" Añ. "Aitaren esana egin zun (G-azp-nav, AN-gip) [...] zure esan egingo dut (V-gip, G-goi, AN-gip)" Gte Erd 105. Cf. medikuak esana danean egiten (AB AmaE 250), nik esana egiten badezu (Bv AsL 52), egizute nik esana (Or Mi 150). v. ESANDAKOA(K) EGIN. Donzellea, arren, egizu ene esana. Lazarraga 1185r. Egin zaarraren esana. RS 465. Emengo eroen esana egin naiez Jangoikoaren esana egiten ez dutenak. Mb IArg I 160. Jainkoaren esana egiteagatik. Ub 20. Etzera piatu bear zere argi itxurakin, bai egin zuk baño argi geiago duan Konfesorearen esana. Mg CC 159. Parketan deutseet neure arerio guztiai, Zure esana egitearren. Añ EL1 199. Egin zak nere esana, / ez izan beldurrik. It Fab 244. Semiak pozik egiten du aitaren esana; ez egun batian ta biyan, baña illabetietan. Bv AsL 121. Alaba zer egiñ etzekienean geratu zan, zerren batetik, guzian amaren esana egiñ zezala. Arr May 119. Zelako aldiyetan ez dogu egin bear gurasoen eta nagusien esana? Itz Azald 96. Oraindiño geiago artukozan, gurasoaren esana egitten ezpon. Echta Jos 290. Bi gazteak, bildurrez batak besteari elduta ixil egiten dute atsoaren esana. Or Mi 72. Zurekin jardunean ari arren geienetan zure esana egiten du. ABar Goi 68. Ikas ezan harren haren esana egiten enea eginen dunan bezain artoski. Mde HaurB 49. Neu be tamalez negarrez nago / zure esana egiteaiti. BEnb NereA 165. Labur, jarraitu birtuteari, eta orrela zeure izatearen esana egiten ari zera. Vill Jaink 83. Nagusiaren esana egitearren. Erkiag BatB 64. Ederki egiten du [zakurrak] / jabien esana. Uzt Sas 114. I oraindik gaztea aiz eta nere esana egin zak. Alkain 84. Gurasoen esana egin bear izaten zan. BBarand 14. v. tbn. Cb Eg II 89. VMg 26. AA I 407. fB Ic I 12. JJMg BasEsc 196. Astar II 117. Ur MarIl 101. AB AmaE 279. Lard 23. Xe 157. Urruz Zer 51. Enb 61. Tx B I 29. MendaroTx 63. Otx 50. Lek EunD 36. Ir YKBiz 310. Zait Sof 87. Lab SuEm 201. NEtx LBB 88. (Con dat.). Zure aginduai esanik ez egiñik. "Non obedivimus praeceptis tuis". Ker Tob 3, 4. Seme-alabok: esana egiezue Jaunagan zuen gurasoai. Ker Eph 6, 1 (Ol esangin azaldu zaitezte). (Esanak egin). Jangoikoaren esanak egiten ez dituen aldi oro. Mb IArg I 160. Lenago dala Jaunaren esanak zuzen egitea gorputzari atsegiñ egitea baño. AA III 547. Egin beti ta beti bere esanak. Añ EL2 53. Gazteak asi ziran, Jainkoari zor zitzaion esker-ona, ezertan ez artzen, eta aren esanak egiteko zabartzen. Lard 122. Medikuen esanak egiteko. AB AmaE 248. Egin itzazu, aizu, Lasarte, / zeure lagunen esanak. Uzt Noiz 116. v. tbn. Cb Eg II 199. Ub 17. Mg CO 49. fB Ic I 318. Ur MarIl 3. Itz Azald 95. Auspoa 97, 35. ArgiDL 21. KIkG 53. KIkV 67. Tx B I 252. Ir YKBiz 185. Neure alaba Manuelatxu / neure esan bat eidazu / atostean dagon kantoreari / datorkidala esaiozu. Balad 135 (187 esan bat egin)

adib: esan2 iz. Norbaitek esan duen gauza; agindua. Haren esanak betetzeko. Santuen esanak entzunez. Bere eskupean gaituenaren esanak egitea. Lehengo aurpegiak, esanak, ohiturak eta janzkerak barregarriak iruditzen zaizkigu. Gaiztoen esan-eginak ederki bezain biziki agertzen dizkigulako.

esana egin 23: Deia (“Esana egin nion”), Elkar 3 (“Esana egin nuen”), Berria 3 (“aitaren esana egiteko”), EiTB 13 (“maisuaren esana egiten”), Karmel 2 (“bateri be ez jako esana egiten”), Argia (“abek bere esana egiten dutelako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esana egin 70: Berria, Elizen arteko Biblia 36, Juan Martin Elexpuru 6, Asisko Frantzizko 4, Koldo Izagirre 3, Agurtzane Juanena 2, Inazio Mujika 2, Patxi Ezkiaga 2, Iñaki Mendiguren, Patxi Ezkiaga, Anton Garikano, Josu Zabaleta, Jose Antonio Mujika…

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "esana egin = obedecer".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esan sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.