Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza erre bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

erre2, erre, erretzen
1 da/du ad. Zerbait edo norbait suaren bidez ahitu; suak edo berotasun gehiegiak zerbait edo norbait erabat hondatu. Sasiak erre. Liburuak erre zituzten plaza erdian. Etxea erre zitzaion. Sutan egon arren, erretzen ez dena. Sorgina omen zelako erre zuten. Labe horrek ikatz gehiegi erretzen du. Erre usaina. Eguzkiak alorrak erre zituen.
2 du ad. Suak edo bero gehiegiak hondatzen duen bezala hondatu edo kaltetu; larruazalean erresumina eragin. Lixibak arropa erretzen du. Izotzak landareak erre. Mihia erretzen duen edari bizia. Asunak eskua erre dio. Umeek ipurdia erreta izaten dutenean horrelako ukenduek azkura arintzen dute. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Begi erreak.
3 da/du ad. Zerbaitek norbait amorratzen jarri. Gezur horrek erre dit harrezkero bihotza. Zure amodioan erre nadin. Hara so egiteko tirriak erretzen gaitu. Gisa honetan ahitzen zaio bizilagunarenganako onginahia, eta handik aurrera edozein gauzak erretzen du. Aipatzeaz beraz ere errabiatzen da, erretzen da, arneguz eta juramentuz hasten da. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Pertsona erreak eta haserrekorrak. Estropada galdu zutenean, biak ibili ziren barruak jaten inoiz baino erreago eta zitalago.
4 da/du ad. Janariak sutan prestatu, zuzenean nahiz labean ezarriz. Arkumea burruntzian erre. Labean erretzen da ogia. Ogi erre berri bero-beroak. Taloak nork erre? Gaztainak erre artean. Patatak erre edo egosi. Azala kiskalia eta barrua erre gabea. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lukainka errea edo frijitua. Sagar erreak. Arrain erre puska bat.
5 du ad. Tabakoaren edo antzeko gaien kea arnasarekin hartu. Ik. pipatu. Zigarro bat erre. Opioa erretzeagatik. Asko erretzen du.
6 da ad. Bonbillez mintzatuz, barneko haria hondatu. Gelako bonbilla erre da.

Esaera zaharrak

Ahalkegabeak bitu [= ukan bitza] eper erreak; zer ahalkorrak?, ogi-mokorrak. Indargabearen haserrea, hur errea. Jaiki zen nagia, erre zuen hiria.
erre3
iz. Erredura. Errearentzat, berriz, ur freskoa da erremediorik onena.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.