Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=eragozpen 2 sarreratan aurkitu da.

eragozpen

1 iz. Zerbait eragozten duen gauza. Eragozpenak aurkitu, ipini, gainditu, garaitu. Eragozpenak izango ditu dena ulertzeko. Eragozpen-debekuak elkarren gainka jarriz. Ez dago eragozpenik horretarako. Ezkontzeko eragozpen zela eta, erauzi zidaten saihetsetik nire ohe-laguna. Hartu den bizitza onean irauteko hirugarren eragozpena.

2 iz. Norbaiten lasaitasuna edo ongizatea galaraztea. Lanak; barka eragozpenak.

kontzientzia eragozpen, kontzientzia-eragozpen Kontzientziak hala agindurik eginbehar bati uko egitea. Kontzientzia-eragozpenaren aldeko agiria.

kontzientzia

1 iz. Giza gogoak bere buruaz eta kanpoko errealitateaz duen ezagutza edo hautematea. Norberaren nortasunaz kontzientzia izatea. Hiztunen kontzientzian, nominatiboa ez da, inolaz ere, deklinabidearen lehen kasua. Futbolari gazteek badute pribilegiatuak diren kontzientzia? Kalifornian kontzientzia handia dute energia baliabideen, kutsaduraren eta abarren inguruan.

2 iz. Norberaren egintzen zintzotasuna edo gaiztotasuna epaitzeko ahalmena; norberaren egintzen zintzotasuna edo gaiztotasuna epaitzea. Kontzientzia da behin ere lokartzen ez den zerbitzari bat. Kontzientzia bakean edukitzeko. Kontzientziaren ausikia. Kontzientziako harra. Kontzientziako kezkak. Kontzientzia aztertzea. Kontzientziak eskatzen eta agintzen zidanaren aurka. Behar adina kontzientzia duten sendagileak. Kontzientzia gabeko gizakiak. || Kontzientzia ona, gaiztoa. Kontzientzia lasaiko gizona. Kontzientzia garbia.

kontzientzia eragozle, kontzientzia-eragozle Kontzientzia eragozpena adierazten duen pertsona. Hamar kontzientzia-eragozleren aurkako epaia.

kontzientzia eragozpen, kontzientzia-eragozpen Kontzientziak hala agindurik eginbehar bati uko egitea. Kontzientzia-eragozpenaren aldeko agiria.

kontzientzia objektore, kontzientzia-objektore Kontzientzia-eragozlea.

kontzientzia objekzio, kontzientzia-objekzio Kontzientzia-eragozpena.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper