Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza entzumenezko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

entzumenezko
adj. Entzumenarena, entzumenari dagokiona. Ik. entzutezko. Entzumenezko estimuluek garrantzi handia dute animalia-espezie askoren jarduera sexualean.
Loturak

Aztergaia: entzumenezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-09-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira entzumenezko 4, J. Sierra ("ABC testek, honako arlo hauek neurtzen dituzte: ikuste-mugitzezko koordinazioa, [...] entzumenezko oroimena, nekearen indizea..."), Garraioa 2 ("Entzumenezko sonda batetan, untzipeko uraren sakontasuna azaltzen da grafikoan", "Radarrak, irrati uhinak erabiltzen ditu inguruko untzi eta lurraldeak detektatzeko, entzumenezko sondek soinuzko uhinak erabiltzen dituzten bezalaxe"), Beleko ("Zentzumenezko somaketa #mdash# entzumenezkoa, ikusmenezkoa, ukimenezkoa") eta ikus-entzumenezko 1, KazetJardun 1991 ("Ikus-entzumenezko informazio-bideen beharrizanekin bat datorren estiloa sortzeko, beharrezkoa zen ere teoriaren aldaketa"); entzutezko 7, B. Urkizu 2 ("Ez da harritzekoa epe motzeko oroimena dela-ta kanporakoi zenbaitek beren entzutezko oroimena ahula dela aitortzea", "Entzutezko alderdia, jarraitu eta ulertzeko derrigorrean material inprimatua eskatzen duena"), J.M. Mendizabal ("konparatu transkribatu duzun testuaren eta zeure helburuen zerrendaren luzelaburra irakur / entzutezko ulermenerako erabiltzen duzun testuarekin"), Programazioa 1983 ("Entzutezko ulermena: Kultura orokorraren mailan eginiko edozein euskal hizketa ulertzeko gaitasuna eskatuko da"), UZEI 2 ("beste iharduera-mota batzutan gehiago zentratuko naiz, horien bidez ikasleei beren entzutezko trebetasunak garatzen lagun bait diezaiekegu", "Azken kapituluan ere ikusi dugu entzutezko iharduera bat, simulazio-ariketa luze batean osagai bat izan daitekeela"), A. Lasarte ("Ulermenari dagokionez, badu entzutezko ulermena, batez ere, inguruko hizkera entzuten duenean"); ikus-entzutezko eta ikusentzutezko bana: UZEI ("Azkenik, esan beharra dago gaur egun bideoak duen garrantzia ikusirik, euskaldunok ere atea zabaldu diogula ikus-entzutezko teknika berri honi"), J.E. Ginto ("esan behar Erakusketa sei txokok osatzen zutela, bakoitza "panel" handiz eta ikusentzutezko material ugariz orniturik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: entzumenezko 5 (e. agnosia, e. hautemate, e. mezu, e. pertzepzio, gainezarpen ikoniko-entzumenezko) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

entzumenezko aitormen : PMuj DVC (confesión auricular); entzutezko : HiruMila (auditivo), PMuj DVC (auditivo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil edo onarpen eske, lantaldeak ez baitaki esaten entzumenezko / entzutezko bikoteko zein den hobesteko-indartzekoa (eta, horrelakoetan egin ohi duenez, biak ematekoak direla uste du).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "erabili egiten da entzumenezko hau, eta ongi eratua da (nahiz ez diren asko [aditzoina + men-ezko] osaerako izenlagun erabiliak: cf. asmamenezko, harrimenezko, ikusmenezko, irudimenezko, nahimenezko, ukimenezko, eta besteren bat), eta beste horrenbeste esan daiteke entzutezko izenlagunaz. Lantaldeak bezala, biak eman daitezkeela uste dut: formak eman oraingoz, eta ikusiko dugu zeinen aldeko aukera egiten duten erabiltzaileek".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "OK".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.