Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza doktrina bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

doktrina
iz. Egile edo eskola baten ideia edo iritzi multzo egituratua. Ik. dotrina. Aristotelesen doktrina. Fedegabe hark bere doktrina galgarriak zabaltzen zituen lekuetan. Filosofia-doktrinak. Europako kristauek doktrina katolikoa ez zutela ondo ezagutzen.

Aztergaia: doktrina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Bi adiera ezberdindu ditugu: 'katixima' eta 'irakaspen sistematiko-egituratua'. Testuetan banaketa semantiko hori egiten saiatu gara, baina aitortu beharra daukagu ez zaigula beti argia gertatu: hurbilpen-balioa du, beraz, hemengo banaketak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'Irakaspen sistematikoa' adieran dotrina (gizarte-dotriña, kristau-dotriña, dotriña liburu, dotrinamendu...) erabilixeagoa da, 387 aldiz: B 44 (Mg CO, Añ, fB Ic, Erkiag BatB...); G 268 (Gco, AA, Cb Eg, Bv AsL, Vill Jaink...), IE-ZuAm 68 (Harb, Mat, SP Bp I, ES, Añ CatAN...); EB 7 (MEIG, Mde HaurB, Arti Ipuin); doktrina forma (doktriña, doktrinista, doktrinagarri, giristino-doktrina, kristau doktrina) 324 aldiz azaldu da, batez ere IEan: B 47 (Mg CO, Añ, fB, Erkiag Arran...), G 46 (Mg CC, AA, Ub...), IE-ZuAm 230 (Lç, E, Mat, EZ Eliç, Tt, Lg II, Monho, Dh, Elsb Fram...); eta EB 1 (MEIG); b) 'katixima' adierakoak HMkoak dira batez ere: dotrina forma, eratorri eta konposatuak (dotriña, dotriña erakusle, dotrina-paper, dotrinatu...) 403 aldiz azaldu dira: B 107 (fB, Mg CO, Añ, Mg PAb...), G 257 (Cb EBO, Cb Eg, AA, Gco, Ub, Aran SIgn, Tx B, Inza Azalp, Uzt...), IE-ZuAm 9 (Mat, Añ CatAN, Mdg, Mattin), EB 30 (MEIG, Osk Kurl); doktrina (doktriña, giristino doktrina, kristau doktrina...) 80 aldiz: B 43 (Cb CatV, JJMg, CatBus, fB, Añ EL, CatLlo), G 22 (Mg CC, AA, Ub), IE 13 (E, EZ Man I, EZ Eliç, LE Prog, CatLuz...) eta EB 2 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'katixima' adierako dotrina (dotriña, dotrina-liburu, kristau dotrina...) da nagusia, 57 agerraldirekin: B 2, G 29, IE 1, EB 12, EgAs 13; doktrina behin azaldu da, EB; b) 'irakaspen sistematikoa' adierako dotrina (dotriñ, dotrinario, dotriña...) 60 aldiz: B 2, G 23, IE 1, EB 27, EgAs 7; doktrina (doktrina-estrategia, doktrinal, doktrina-mota...) 42 aldiz: EB 40; IE 1, EgAs 1.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

doktrina: DFrec 1, doktrinario: DFrec 1, dotrina: DFrec 14; AB38 6; AB50 4, dotrinario: DFrec 1, dotriña: DFrec 8; AB50 2; a) 'katixima' doktrina: AB38 4, dotrina: AB38 1 (eta dotrina-azalpen 1); HiztEn-LurE; b) 'irakaspen sistematikoa': doktrina HiztEn (eta doktrinamendu, doktrinario, doktrinatu); dotrinatu : LurE.

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira

Filosofia nahiz Zuzenbideko sektoreek darabiltena galdetuko da, datuok eskainiz

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-kt- multzoa atxiki ala soildu erabaki ezinik da batzordea, maila desberdinetako kontuak baitira batzuentzat a(k)zio, do(k)tore, erre(k)tore, subje(k)tibo etab.etakoak, eta zail ikusten baita irizpide edo printzipio orokorrik; doktrina onartzeko aipatu diren arrazoibideak: a) dotrina ('kristau-ikasbidea, katixima') eta doktrina ('irakaspen sistematiko-egituratua') bereizketa semantikoa egiteko gaitasuna; b) sistematikotasun horren berri eman beharra egoten da fenomenologia bezalakoen definizioetan (ez baita 'irakaspen' soila); c) erregulartasuna oinarri-eratorrien artean (doktrinal, doktrinario, doktrinatu, etc. onartzekotan, -kt- multzo eta guzti onartu beharra egongo bailitzateke); dotrina soildua bakarrik eskaintzearen aldeko arrazoiak: a) ez dago bereizketa semantikoa egiteko forma-desberdintasunaren beharrik; b) tradizioko erabileretan gurutzatu egiten dira bereizketa biok (hots: 'katixima'ri doktrina ere deitu zaio #mdash#cf. OEHak aipatzen dituen Oe, Iraz, Arz, CatLlo, CatLuz, CatCeg, CatBus, CatUlz#mdash#, eta dotrina ere bai 'irakaspen formal-sistematikoa'ri #mdash# cf. "Rousseauren dotriña": Vill Jaink 187); c) eratorriak mailegatu arren, beti da posible irakaspen, batetik, eta, bestetik, doktrinal, doktrinario, etab. egitea

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "ktmultzoa bultzatzearen alde nago: doktrina.Bi formak, esanahi bereziz, bultzatzeko argudio nahikorik ez dut ikusten: dotrina, 'kristau ikasbidea' eta doktrina 'irakaspen sistematiko egituratua' kontzeptuen artean ba al da funtsezko alderik?" (1994-11-02)

 - [E124]: behialako euskaldun analfabetoentzat ala XXI. mendeko pertsona ikasientzat ari al gara? Letra idatzia ohiko duen irakurle modernoak gaur higuin sentiken du irudiz ezjakinei begira egindako errazkeria horien aurrean. Cfr. seta eta sekta, dotore eta doktore, erretore eta errektore...Antzeko arrazoiengatik berreskuratu ditugu institutu, absolutu, konstituzio, problema, subjektu, antarktida gisakoak, noizbaiteko atsolutu, istituto, kostituzio, prolema, sujeto, antartida begi-mingarriak bazterturik" (1995-01-25)

 - [I102]:  dotrina: tradizioak agintzen duela uste dut, eta ontzat joko nuke, nahiz eta gero doktrinal, doktrinatu eta halakoak onartu" (1995-01-10)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.