Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza dial bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

dial
1 iz. Heg. Gradu edo mailatan banaturik dagoen gainazala, orratz edo kideko baten bitartez magnitude jakin bat (uhin luzera eta maiztasuna, hozberoa, pisua...) adierazten duena. Saioa hasi eta hamabost minutura etenaldia egin zuten, eta entzule askok dialari eragitea erabaki zuten. Bonnie Tyler-ek dialeko 102an I really need you tonight oihu egiten dit burkoaren azpitik.
2 iz. Irratian edo telebistan estazio baten maiztasunari hargailuaren dialean dagokion posizioa. Ik. sintonia 2. FMko 100 dialean edo www.zintzilik.net webgunean entzun ahalko da Zintzilik Irratia. 911. dialean jarri ahal izango dute Hamaika Bilbo Telebista.

Aztergaia: dial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): dial 34: Consumer 2 (adib.: “Kateak diala edukitzea da baldintza bakarra”), Berria 14 (“Iruñeko Eguzki irrati libreak datorren hilean 26 urte beteko ditu Nafarroako dialean zabaltzen, eta 2008-09ko irrati denboraldiari urrian ekin zioten, hainbat berrikuntzarekin”), EiTB 2 (adib.: “Zerbitzu hau Astra Satelitearen DIGITAL + plataformaren bidez jasotzen duten bezeroek ez dute berriz sintonizatu beharko, nahiz eta diala egungo 95etik berrira igaro”), Jakin (“Diala garrantzitsua da, duda barik, baina Internet erabakigarria, funtsezkoa da Informazioaren aro honetan”), Argia 12 (adib.: “Saioa hasi eta hamabost minutura etenaldia egin zuten, eta entzule askok dialari eragitea erabaki zuten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: dial 19: Berria 3 (“Irratiek Bisbal, David Civera edota Chenoa bezalakoei zuzendu dizkiete euren dialak”), Anjel Lertxundi 5 (adib.: “Kurt sukalde ondoko gelatik itzuli zenean, ez zen gehiago dial-hotsik entzun”), Joseba Sarrionandia 2 (adib.: “Paris, Praga, Budapest irakurri zuen diala mugitu ahala”), Harkaitz Cano 4 (adib.: “Irratiko diala”), Pello Zabala 4 (adib.: “Bestalde, entzule gaztea eskuratzen zihoan, bai, baina adineko jendeak ez zuen ohiturarik irratiko diala batetik bestera dantzatzeko.”), Unai Elorriaga (“irratia piztu eta dialari eragin”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es dial / fr cadran: Elhuyar: dial (Heg.) / Nolaerran: lauki / Zehazki: dial / Labayru: dial / Adorez5000: dial.

Lantaldearen irizpideak
Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

Ez du baldintza minimoa betetzen, baina onartzekoa da Heg. markarekin. Hegoaldean hori besterik ez da erabiltzen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.