Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza dena bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

dena
1 izord. Guztia. (Mugatua). Dena galdu da. Beretzat, euskaldun esan ala buru gutxiko esan, dena berdin. Oso zait atsegin hango giroa, hango... dena. Ez da dena horretan bukatu. Dena ongi? Dena, den bezala, garbi esango duela.
2 sing. (Izen sintagma batekiko aposizioan). Gorputzaren alderdi bat dena gogortu zitzaion. Egia da hori dena. Begiratzeko ondo inguru hartan denean.
3 sing. (Izen baten ezkerrean, indargarri gisa). Bagoaz dena begi, dena belarri, gogoa arin. || Erruki pixka bat geratu zitzaionik ez zegoen inor: dena zen haserrea, gorrotoa eta zitalkeria.
4 sing. (Aditz baten partizipio burutuaren ezkerrean). Dena zauriz betea zegoen. Plaza huts, dena bizitegi politez inguratu batean.
5 pl. Guztiak. Denak etorri dira. Denek egin dute. Denei bina eman zizkien. Denentzat berdin. Denen artean. || Norentzat, bada, gauza eder hauek denak? Euskaldunik gehienok, denok ez baldin bada, maite dugun ametsa. Bere kontra atera ziren paperak, denak bildu eta apaizari eman zizkion. Ezagutzen zituen horiek denak.
6 pl. (beste-ren eskuinean). Aitak gaztaina bota, beste denek bildu.
7 (Leku-denborazko atzizkiekin). Ik. denera; denetarik; denetik; denetatik. Denean da berdin. Dorpea dela bizia, hori da Xalbadorrek ekartzen digun irakaspen handia: bertsotan eta denetan.
8 pl. Guztiak. (Izenondo gisa). Apostolu denek, nork bere burua lehenengo mailan ikusi nahi zuten. Hildako denei lurra eman.
9 sing. Batez ere Heg. Guztia. (Izenondo gisa). Zeru dena izar, hodei xume bat inon ez. Penaz nori ez zaio urtzen bihotz dena?

Aztergaia: dena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mug. 'guztia' / AS: dena dela, dena den, den-dena.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: dena delako , denerako , denetariko .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "dena (sarrera gaizki dago; ez da dena, den baizik, -a atzizkirik gabe)".

 - [E116]: "egia da -a amaierakoa mugatzailea dela, eta mugatzailerik gabe ematen direla hiztegi-sarrerak; salbuespena egin zen lehen itzulian, "dena mug." (hau da, mugatua dela) ohartaraziz; eta modu berean aipatu ziren bera eta zera ere: "bera 1 mug.", "zera mug." Ni ez nintzateke denak aldatzen hasiko, eta gutxiago oraindik batzuk aldatzen eta besteak lehen bezala uzten (izatekotan ere, itzulia amaitzean berrikus ditzakegu horrelakoak, harako koherentzia hura zainduz). Proposamena: bere horretan utzi lehen itzulikoa".

 - Erabakia: Erabakia (2006-01-27): "OK, eta E208ren eskabidea: bigarren itzuli hau amaitzean, berrikus daitezela hauek guztiak".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.