Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza defendatzaile bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

defendatzaile
adj./iz. Zerbaiten edo norbaiten alde egiten duena. Egiazko fedearen eta legearen defendatzailea. Defendatzaile sutsua, porrokatua, bortitza, amorratua.

Aztergaia: defendatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

defendatzaile, aldeko abokatu

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

aldezkaria, defentsaria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "lehenengo itzulian, defentsari hitza izenondo moduan onartu zen, abokatu defentsari sintagma adibide moduan gehituz. Orain, defendatzaile hitza gaineratu da, baina hori ere izenondo moduan. Izena ez ote? Bestela, posible ote da abokatu defentsari eta abokatu defendatzaile ere? (eta defentsore* Bazt. e. defendatzaile, defentsari)".

 - [E116]: "nire ustez, bai, posible da abokatu defendatzaile, nahiz egia den x-tzaile osaerakoak, normalean, 'x-tzen duen pertsona' adierako izen gisa ageri direla (eta izen-banaketakoak dira OEHn ikusi ditudan defendatzaile guztiak, eta EEBSko gehien-gehienak). Zer diozue?".

 - [E123]: "Berez bai -ari eta bai -tzaile atzizkiekin sortutako hitzak izan daitezke izen (hala izaten dira gehienetan), baina izenondoen posizioan ere ager daitezke, izen baten eskuinera alegia. Tesian jaso nituen adibide batzuk aipatzearren: Aingeru begirari, emazte eleketari, gotzon jagola, mutil emale, mutil salatari, seme hondatzaile, ezagun errotari, erbi mandatari, zakur zaunkari, egazti harrapari, emakume erosle... Ez dakit benetan izenondo diren ala ez: abokatu defentsari esan arren, esango al genuke abokatu hau beste hori baino defentsariago da? Edo abokatu defentsari eta zuhurra? Dena den, lehen itzulian eman genion izond. kategoria eta ez dakit orain aldaketak egiten hastea komeni den. Modu batean nahiz bestean ez dut arazorik ikusten defendatzaile ere sartzeko 'aldezkaria, defentsaria' adiera emanaz. Ez dut hain argi ikusten izond. kategoria ematearena".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "bere soilean emango da forma (adibiderik, adierarik eta kategoriarik aipatu gabe): defendatzaile".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.