Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=biko 3 sarreratan aurkitu da.

biko

1 iz. Bik osatutako gauza. Ik. bikote; pare. Bikotan banatua. Behin, gogoan daukat Leitzan hirurogei biko ginela sokadantzan.

2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko bi irudi dituena. Biko urrea eta biko ezpata bota zituen. Biko hirusta. Azkenean berak errege bat bota zuen, eta nik bikoa.

3 adj./iz. Txanponez mintzatuz, bi unitateren balioa duena. Biko txanponarekin ordaindu. Zentimo bateko edo biko txanponak eguneroko erosketetan erabiltzeko txikiegiak dira. Bikoa bota.

4 iz. Sokasaltoan, sokak bi bira egiten dituela egiten den jauzia. Ik. binako. —Mugi zaitez, korri, salto... —Bikoak egiten hastea nahi al du berorrek?

5 iz. Mat. 2 zenbakia. Bikoaren ezkerretara jarri behar da zeroa.

erreal1

1 iz. Balio desberdineko zenbait diruren izena. Hamabi errealetan saldu zion. Zortzi errealen gaztainak. Artilea, hemezortzi erreal arroa. Librako hiru erreal zuen prezioa. Pezetaren laurdena da erreala.

2 iz. Brasilgo diru unitatea.

bi errealeko Erreal bikoa.

erreal biko Erreal biko txanpona. Hamar erreal biko eman zizkion. Erreal biko bana.

erreal kuarto Erreal zilarraren 8/20 balio zuen dirua.

erreal zilar 3,35 gramoko zilarrezko txanpona, XIX. mendea arte Espainiako diru unitatea izan zena.

horma2

iz. Pareta, bereziki lodia. Geure etxeetako horma-barruetan. Elizako horma zaharrak. Gazteluaren harresi eta hormak. Baratzeko hormetan. Harri zaharrezko horma antzinakoetan. Ordua jo du hormako erlojuak. Horma nagusia: teilatuari eusten diona.

horma belar, horma-belar Landare zurtoin-gorria eta hosto-latza, hormetan hazten dena (Parietaria officinalis). Ik. odol belar; pareta belar. Biriketako esturarentzat horma-belarraren ura duzu hoberena.

horma-biko Pilota-jokoan, pilotak ezkerreko horma eta frontisa jotzea. Aurretik jarri zen, horma-biko bati, sake on bati eta dejada bati esker.

horma bular, horma-bular Horma bati, euskarritzat, itsasten zaion pilarea edo arkua. Ik. ostiko2. Aurreko aldetik horma-bularrak altxatuko dira paretarekin batera.

horma irudi, horma-irudi Horma batean itsasten edo marrazten den irudi handia. Leihatilaren gainean filmaren horma-irudi handi bat zegoen. Marraztu eta osatu dituzun lau orri horiek txukun-txukun kartoi mehe batean ipiniz, horma-irudi dotorea osa dezakezu. Egiptoko faraoien hilobietako horma-irudien antzera.

horma lehor Zatiak kareorez itsatsi gabe egiten den horma. Baserrietan, soroetako mugak, horma lehorra.

horma pintura, horma-pintura Horma batean eginiko pintura-lana; era horretan margotzeko artea. Ponpeian eta Herkulanon aurkitutako horma-pinturak. Erromatarren horma-pintura artistikoaren eboluzioa.

horma sugandila, horma-sugandila Itsasaldeko Euskal Herriko sugandila mota arruntena (Podarcis muralis).

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper