Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=bete 17 sarreratan aurkitu da.

bete1, bete, betetzen

1 da/du ad. Zerbaitek hutsune edo tarte bat zeharo hartu, hutsune edo tarte bat zerbaitez zeharo hartua gertatu. (Betegarria aipatzen denean, -z atzizkiarekin ezartzen da). Urak ibar osoa bete zuen. Zuloa bete. Pitxerra ardoz bete. Gariz bete du larraina. Urez bete da ontzia. Ikusleek antzokia bete zutenean. Antzokia bete zenean. Sakelak txanponez beteta. Leporaino, mukuru bete. Eltzea ezpainetaraino bete zuen neskameak.

2 da/du ad. Irud. Berri hark nahigabez bete zuen. Zorrez beterik bizi zela. Bedeinkazioz bete zuen bere semea. Ondasun gogoz beterik. Nekez beterik. Nahigabean bizi direnak alai itzazu, eta bete itxaropenez. Burua haizez betea. Munduko gauzek ezin bete dezakete gizonaren bihotza.

3 da/du ad. Ase. Bazkaltzen zeharo bete naiz. Sabela babaz beteta zuela.

4 da/du ad. Irud. Ez gaituzte betetzen nork bere atseginerako, nork bere eskua trebatzeko, egiten dituen lanek. Errukiz bete zaren andere eztia.

5 du ad. Idazki edo dokumentu bateko hutsuneetan dagozkien datuak idatzi. Eskabide orria bete.

6 du/da ad. Adin jakin batera heldu, denbora-hedadura jakin bat ahitu. Gaur zortzi urte betetzen ditu seme nagusiak. Zahartze dohatsu batean bere egun guztiak beterik. Iaz bete ziren ehun urte jaio zenetik. Egunak bete zirenean, Agar-ek Abrahami seme bat eman zion. Bete zaigu epea.

7 du ad. Norbaitek hartu duen eginbidea edo zerbaitek eskatzen duena egin. Emandako hitza bete. Jainkoaren legeko aginduak bete. Ipini zion penitentzia bete arte. Berak beteko du nik ezin bete nezakeen egiteko hau. Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Baldintza guztiak bete ondoren. Ez dut uste erregela hori zorrozki betetzen denik alde guztietan.

8 da/du ad. Asmoak, nahiak eta kidekoak gauzatu. Bete ote da haren ametsa? Orduan bete zen Jeremias profetak esan zuena.

9 da/du ad. Adkor. Haurdun gelditu edo utzi. Peruk bere andregaia bete omen du.

10 da ad. Arnasa estutu. Aizpuruk ere lan ona egin du, baina bete egin da pittin bat amaiera aldera.

bete-bete egin Guztiz bete. Sagardoz bete-bete egin eta hasten ziren deiadarrez. Poltsikoak diruz bete-bete egiteko. Apalak bete-bete eginda zeuden.

bete2

1 adj. Hutsunea zeharo hartua duena. Sabel betea, janariz eta edariz gainez egina. Eta senarrak uste duenean etxe betea duela, aurkituko du huts-hutsik. Sakela betea eta bihotz ona ditu.

2 adj. Osoa, erabatekoa; betegina. Gau betea zen orduko. Bere azken lana, guztietan beteena. Obra mardula utzi digu eta bizitza eredu beteagoa. Betikotasun betean murgildu beharrak artegatzen zuen Unamuno. Inoiz euskaldun batek euskaraz eman duen betiko Euskal Herriaren irudirik beteena. || Zeure ontasunean daukat nik uste bete-betea.

3 adj. (Denbora edo tokia adierazten duen izen baten eskuinean, indargarri gisa). Ik. min1 8. Den gutxieneko estakurua aski dugu igande betean lanean aritzeko. Eguerdi betean baino ere ausarkiago. Gero, gau betean, etxera itzuli zen. Egun betea zen. Ez nazazula lotsatu, arren, honela plaza betean.

4 (Edukia edo luzera adierazten duen izen baten eskuinean; neurkizun den gauza adierazten duen hitza artikulurik eta kasu markarik gabe doa). Ik. besabete; hazbete; gizabete; bat. Zakua bete egur ekarri zuen. Kalea bete gizon berak bakarrik handik bidali zuen. Katilua bete ur eman zion. Lapiko bete morokil. Saski bat bete arrautza.

betean 1 adb. (Izen soilaren eskuinean). Osoan, erabatekoan. Lo betean zelarik hil zuten. Oraino gazte eta azkar, osasun betean zela. Eta hantxe, zorion betean bizi izan ziren.

2 adb. (Izen soilaren edo artikulua hartzen duen izenaren eskuinean). Ik. aho(a) betean. Negar egiten zuen begiak betean. Prozesioan etorri ohi zen, bide betean jendea.

bete-betean 1 Osorik, erabat. Izakien ederra bete-betean dastatzen. Aristotelesek bete-betean onartuko luke arrazoibide hori. Euskaltzaindiaren nortasuna bete-betean onartua izan dadin. Bete-betean sinetsi.

2 Erdiz erdi. Xedea bete-betean jo.

bete-beteko adj. Osoa, erabatekoa. Bete-beteko euskalduna.

bete izan da ad. (-en atzizkiaren eskuinean). Pareko izan, maila berekoa izan. Elkarren bete dira. Zoro batzuek daukate haren gozamena zurearen bete dela.

beteka adb. (Izen soilaren edo artikulua hartzen duen izenaren eskuinean). Ik. esku beteka. Belarra sarde beteka zekarten.

betez adb. (Izen soilaren edo artikulua hartzen duen izenaren eskuinean). Betean. Ik. aho(a) betez. Anartean ahur betez aberats dadila beraz, ahal badu, Donostiako sendagilea.

aho

1 iz. Gizakietan eta hainbat animaliatan, ezpainetatik eztarrira hedatzen den barrunbea. Osorik sartu zuen ahoan. Txakurrak ahoan darama hezurra.

2 iz. Animalia batzuetan, janaria hartzen duten irekidura.

3 iz. Ezpainek inguratzen duten irekidura. Aho txikia du. Bigarren gurutzea, ahoan. Aho itxitik ez da sartzen eulia.

4 iz. Mintzoaren organoa. Ez du ahorik aski zu goratzeko. Aho hizkera. Euskaldun guztien aho-lumetan dabilena. Hitzak ahotik irten orduko.

5 iz. Hainbat gauzaren irekidura, bereziki sarbidekoa. Aho meharreko leizea. Kanpaiaren ahoa. Mahukaren ahoa. Eltzearen ahoa estaltzeko. Soinekoak zarpail, oinetakoak ahoa zabalik.

6 iz. Haize musika-tresnetan, putz egin eta soinua sortzeko, hodiari eransten zaion pieza.

7 iz. Ibaiaren bokalea. Rodano ibaiaren ahoetaraino.

8 iz. Tresna ebakitzaile baten ertz zorrotza. Ik. sorbatz. Aizkoraren ahoa. Bi ahoko ezpata. Ezpataren ahotik igaro, iragan: ezpataz hil.

ahoa ireki Adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa zabaldu. Enekin ez du ahorik ere irekitzen. Ahoa ireki ahala, sermoia sortzen zen haren ezpainetatik.

ahoa itxi Adkor. Isildu; ahoa itxi isilik gelditzeko. Burua makurtu eta ahoa itxi. Ezin ahoa itxirik eduki. Ahoa itxita edukitzeko agindu garratzak eman dizkiot.

ahoan adj. (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahotan. Kanta ederra, gaur arte herriaren ahoan, zorionez, irauna. Goierrikoen ahoan entzuten diren hitzak.

aho artatzaile, aho-artatzaile iz. Dentista.

ahoa zabaldu Adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa ireki. Ahoa zabaldu gabe kendu zituzten oinetakoak. Ahoa zabaltzeko denbora utzi gabe.

aho batez adb. Erabakietan edo iritzietan, guztiak ados datozela, inor kontra agertzen ez dela. Aho batez eman dute saria. Euskal literaturaren lanik ederrentzat aho batez aitortzen dugun liburu hau.

aho-bero Ik. ahobero.

aho(a) betean adb. Zerbait esateko eraz mintzatuz, garbi eta itzulingururik gabe, esaten denarekin atsegin hartuz. Gezurrik doilorrenak ahoa betean jaurtiz. Ahoa betean eralgitzen ditugu goresmenak. Edozein gauza esanaz ahoa betean, zabiltzala uste dut zeure kaltean. Aho betean aitortua.

aho(a) bete haginekin Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Hor konpon! esan, eta aho bete haginekin utzi zituen. Aurten Euskal Herrira freskura bila etorri direnak aho bete haginekin geldituko ziren.

aho(a) bete hortz Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Azeria ahoa bete hortz gelditu zen, bere gosea ase ezinik.

aho(a) beteka adb. Ahoa betean. Denok ezagutzen dugu hirukote famatua: Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna, aho beteka gure politikariek darasatena.

aho(a) beteko adj. Ikusiko duzu nola bihotza berpiztuko zaizun ahoa beteko baietzaz.

aho(a) betez Ahoa betean. Ahoa betez mintzo ziren.

aho ganga, aho-ganga Ahosabaia.

aho-handi Ik. ahohandi.

aho korapilo, aho-korapilo Esaldi esangaitza, bereziki mihia trabatzeko jolas gisa esanarazten dena.

ahoko soinu Aho soinua.

ahoko zulo 1 Adkor. Ahoa. Hurbildu zitzaion Santxo, ia-ia bere begiak ahoko zuloan sartzen zizkiolarik. Zenbaiti ateratzen zaio gezurra ahoko zuloa betean (Ik. ahoa betean).

2 (ahoko zuloan utzi eta kideko esapideetan, 'esku-eskura, aukera-aukeran utzi, jarri' adierarekin). Mohak ahoko zuloan utzi zion baloia, baina gora bidali zuen burukada.

aho-mihi Ahoa eta mihia. (Kasu markaren batekin erabiltzen da, pluralean edo mugagabean). Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua.

aho-mihitan adb. Ahotan. Aho-mihitan hartu, ekarri, ibili. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori.

ahora eman Norbaiti zerbait ahora eraman, ahoratu. Esponja ozpinetan busti zuen, eta makila luze bati erpinean ipinita, ahora eman zion.

ahora etorri Pentsamenduez, hitzez edo kidekoez mintzatuz, bururatu. Ik. ahoratu 2. Ahora etorri zitzaizkion biraorik ikaragarrienak esan eta gero. Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora, batarekin eta bestearekin mintzatzeko.

aho soinu, aho-soinu Ahoz jotzen den musika-tresna txikia, metalezko egitura batean dituen mihi batzuk dardararaziz soinua ateratzen duena. Baserrietako mutil koskor mordoxka Madariagan biltzen ginen eta nik aho soinua jotzen nuen.

ahotan (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahoan. Besteak izango dira handi gizonen ahotan eta zutaz ez da ezer esango. Hori dute bere berezko mintzabidea, zenbaiten ahotan trakets eta itxuragabe agertzen bada ere.

ahotan erabili Aipatu. Ez da ongi ahotan erabiltzea deabruaren izena. Juzgu gaiztoak zabaltzea eta jende guztia ahotan erabiltzea. Herri guztiak ahotan darabil kontu hori.

ahotan hartu Aipatu. Gurutzearen seinalea egitean, ahotan hartzen dugu Jainkoa, diogula "Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean". Bihotzaren eskubideak ahotan hartzen dituzte ezkontza haustearen zaleek. Hamaika aldiz ahotan hartu den Barojaren idaztankera aipatu nahi nuke azkenik. Jainkoaren izen santua ahotan hartzea.

ahotan ibili Ahoz aho ibili. Ahotan dabilen kontua. || Ez dinagu besterik behar denen ahotan ibiltzeko.

ahotan izan Aipatu. Ik. ahotan erabili; ahotan hartu. Beti ahotan duen kontua. Teresak beti maisua du ahotan.

ahotik ahora adb. Ahoz aho. Gezurra egia balitz bezala zebilen ahotik ahora. Asaba zaharretatik ahotik ahora ikasitakoak.

ahotik atera 1 du ad. Jaulki, esan. Behin bakarrik ez du Mariaren izenik ahotik atera oraindik, gaizki esateko ez bada.

2 da ad. Haren ahotik ateratzen ziren hitz eskertsuez harriturik.

3 du ad. Esanarazi. Ez luke inork haren ahotik txintik aterako.

4 du ad. Norbait esatera zihoana, haren aurretik esan. Ahotik atera didak.

ahotik belarrira 1 adb. Belarrira esanez. Elizak asmakizun bikainak egin ditu, hori egia da, eta aitortza ahotik belarrira egitea horietako bat da.

2 adb. Ahoz aho. Kantak ahotik belarrira iritsi dira guregana.

ahotik ezin utzi(zko) Janariez mintzatuz, oso gozoa. Gazta bat ahotik ezin utzizkoa. Arraina ona, eta bildotsa ahotik ezin utzia.

aho uhal, aho-uhal Ahokoa, brida. Zaldia aho uhaletik hartuta.

ahoz adb. Ahotsarekin adieraziz. Ahoz eta idatziz adierazi. Ez dela aski horiek ahoz esatea. Bihotzez eta ahoz Jainkoa goresten. Salbatzeko behar da sinestea ahoz erakutsi.

aho-zabal Ik. ahozabal.

aho zabalik adb. Guztiz harriturik. Aho zabalik entzun genituen abesti horiek. Aho zabalik utzi zituen entzuleak. Gaztelaniaz ari zen eta nolako gaztelaniaz; aho zabalik nindukan. Aho zabalik gelditu nintzen hara begira.

aho zabalka, aho-zabalka adb. Aharrausi eginez. Ik. aharrausika. Aho zabalka dago. Haurra aho zabalka hasi zen.

ahoz aho adb. Aho batetik bestera, pertsona batetik bestera. Albistea ahoz aho zebilen herrian. Ahoz aho guganaino iritsi den bezala idatziko dut. Ahoz aho datorren hitza sarritan ez dator lehenengo ezpainetatik sortu zen bezala.

ahoz behera adb. Ik. ahuspez. Ahoz behera datza.

ahoz gora adb. Etzanda dagoen zerbaitez mintzatuz, gorantz begira. Ik. buruz gora. Ahoz gora lo egin. Zamalduna ahoz gora erori da.

aho-zikin adj. Biraolaria. Txapelgorri aho-zikin batek.

ahozko adj. Ahoz adierazten dena. Ahozko otoitza. Ahozko azterketa. Ahozko literatura eta literatura idatzia. Lumazko koplariak eta ahozkoak.

aho-zuri Ik. ahozuri.

arnasa

1 iz. Biriken jardunaren ondorioz, ahotik edo sudurretik ateratzen edo sartzen den airea. Ik. hats1. Arnasa gabe eta itorik geratu artean. Ez da bere arnasarik ere hona heltzen. Arnasa baretu. Ez da gehiago esnatuko arnasa ahitzean. Entzun nahi izan zenuen isil-isilik, arnasa atera gabe. Harrituta, ahoa zabalik eta arnasa gabe gelditu zen.

2 iz. Indarra, adorea, bizitasuna. Zu zara, maitetxo kutuna, nire arnasa eta nire osasuna. Zuk hain maitea zenuen hizkuntzak badu oraindik arnasa. Zure arnasa zabalez sendo nazazu.

3 iz. Haizeaz mintzatuz, bolada biguna edo gozoa. Hego haizearen arnasa biguna. Itsasoko ura bare-barea, haize arnasarik ere ez.

arnasa batean adb. Arnasaldi batean; denbora tarte oso laburrean. Zure azkenengo eskutitzak zoratu beharrean jarria nauka; arnasa batean irakurri nuen. Arnasa batean edari gozoa edanik.

arnasa berotu Arnasa estutu. Han ibiltzen ninduen bere inguruan, batean jaitsi, bestean igo; ez zitzaidan niri arnasarik berotzen. Zortzi puskak han ebaki zituen, arnasarik berotu gabe.

arnasa berritu Arnasa hartu. Badut adiskide bat, hizketan oso nekagarria, ez baitu arnasa berritzen, osotara bukatu zaion arte.

arnasa bete Arnasa hartu. (Batez ere arnasa bete ezinik esapidean erabiltzen da). Arnasa bete ezinik heldu zen Kalbariora.

arnasa bota Arnasa kanporatu, hatsa bota. Hori esanda, haize eman edo arnasa bota zien Jesusek apostoluei. Igeri egiterakoan, ur barrenean arnasa bota, bai sudurretik, bai ahotik.

arnasa egin 1 Arnasa hartu.

2 Arnasa bota.

arnasa eman 1 Arnasa bota. Ahoarekin berotu zenituen, arnasa emanda, eskuak.

2 Adorea eman, indarra eman. Behar zuen babes eta arnasa eman zizkion, etengabe lanean ari zedin. Hantxe zegoen ipuina, proiektuari arnasa ematen ziona.

arnasa estutu Arnasa larritu, arnasa hartu ezinik egon. Arnasa estutu zitzaion bisitariari. Sotoko haize beltzak arnasa estutu zion.

arnasa galdu 1 Arnasarik gabe gelditu. Arnasa galdu, eta zurbil, kordegabe, lur jo nuen.

2 (hil-en leungarri gisa erabiltzen den esapidea). Galdu zuen bere arnasa mandio zaharreko gela zokoan.

arnasa hartu 1 Arnasarik hartu gabe ezin bizi. Sakon hartu dut arnasa. Ito beharrean hitz egin zuen, birikek arnasa hartzea galaraziko baliote bezain hats-bahiturik. Arnasa hartu eta irakurtzen hasi zen. Lagun hurkoari hartzen duen arnasa ere opa ez diona.

2 Atseden hartu. Arnasa hartzeko gelditu ziren pixkatxo bat, haritz baten itzalean. Arnasa hartzeko ere denborarik gabe.

arnasa izan Arnasa badu oraindik. Arnasa dugun arte oroituko gara.

arnas aparatu Arnasketan parte hartzen duten organoen multzoa. 400 milioi lagunek dituzte mundu zabalean arnas aparatuko eritasunak. Arnas aparatuari egiten dio eraso birusak.

arnas hartze Biriketara airea helaraztea; hasgorapena. Ik. arnasgora.

azken arnasa Hil aurreko unea. Ik. agonia; hilzori. Eta hil zen, azkenengo arnasaraino ezaguera osoa zuela. Berehala deitu behar zaiola, bere amaren azken arnasa jaso nahi badu.

azken arnasa eman Hil. Bizkor joateko, apaiz baten eske zegoela-eta, azken arnasa eman aurretik. Burua makurtuz, azken arnasa eman zuen.

azken arnasetan egon Hilzorian egon. Azken arnasetan zegoela, agertu zitzaion Aingeruen erregina. Eman zioten zanpaldiarekin, gizona azken arnasetan zegoen.

[Oharra: arnas forman erabiltzen da hitz elkartuetako lehen osagai denean: arnas aparatua].

arra

iz. Zabalduriko eskuan, hatz lodienaren eta txikienaren arteko bitartea, luzera neurri gisa erabilia izan dena. Gerri lodiera du hamaika bat arrakoa. Luzean bazituen zazpi arra eta erdi.

arra bete Arra bat. Arra bete falta zaio marrarako. Ez da Bizkaian arra bete lur alferrik galtzen. Arra beteko uretan ito: huskeria batengatik larritu.

ase1, ase, asetzen

1 da/du ad. Norbaitek gosea edo egarria janez edo edanez guztiz kendu; norbaiti gosea edo egarria jaten edo edaten emanez guztiz kendu. Ik. asebete1; bete1 3; ok egin; enpo egin. Ase arte jan eta edan. Ase naiz. Han bildu zen jendea asetzeko adina ogi. Ase ondoko loa. Zu zara ontasun guztien iturria, zeinez asetzen baituzu egarri den guztia. Semea etena eta asea, alaba jantzia eta gosea (esr. zah.). || Fruitu haietaz bere ahoa asetzen du.

2 da/du ad. Irud. Munduko ohoreek ez zuten asetzen. Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, aseak izango baitira. Or gose, loz ase (esr. zah.). || Gozoak dira haren bertsoak; asetzen digute belarria. Ikuskizun ikaragarri batez nahi ditut ene begiak ase.

3 du ad. (Osagarritzat gurari edo premia bat duela). Ase ezazu ene egarria. Edozein gizonen eder-gosea asetzeko lain. Haragiaren plazera ez da behin ere guztiz asetzen eta ez osoki iraungitzen. Beren errabia asetzearren. Ase nahiz bere mendekua. Nahiko zuen diru hura eskuratu asetzeko bere abarizia zikina. Asko ezkontzen dira abereak bezala, edo beren gura asetzea baizik bilatzen ez duela. Herritarren oinarrizko premiak asetzeko erabiliko dituzte sosak.

4 da/du ad. Zerbait, urez edo beste isurkari batez blai egin, gehiago ez xurgatzeko eran. Lurrak urez aserik. Arbola urez ase arte ez zara bustiko.

5 da/du ad. Zerbaiten maiztasun edo gehiegikeriagatik gogaitu edo aspertu. Gibela ezazu oina adiskidearen etxetik, ase ez dezazun. Ez zen hura ikusteaz asetzen.

ase-ase egin Heg. Guztiz ase. Ik. ase eta bete. Askok eta askok, jan ahala jan arren, ase-ase egiten ez badira, uste dute barau egiten dutela. Ase-ase egin zituzten beren urdailak.

ase eta bete Guztiz ase. Ik. ase-ase egin; asebete1. Oraingo honetan behintzat, behar dut ase eta bete nik sabel gosea. On Kixotek, urdaila ase eta bete zuenean. Ezin esan ahalako atseginez ase eta betea geratu ohi zen. Bera, ase eta bete; txakurra, goseak.

ezin ase 1 adj. Aseezina, ezin asezkoa. Apetitu ezin asea zen Haussonvilleko kondeak zuen gauzarik xelebreena. Ondasun-gose ezin asearekin.

2 iz. Ezin asezkoa denaren nolakotasuna. Zerbaitetan beti salatzen da gizonaren ezin ase hori. Ordu arte haren arimak ezin asea baldin bazuen, emango zion jatera Frantziskok.

barru

1 iz. Barrena. Zamatzen dute barru guztia kareharriz. Itxura ederra eta barrua hobea. Eliza barru guztia erre zen. || Irakurgai arinak, errazak, barru gutxikoak.

2 (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Etxe barruan ezkutatu dira. Jesus ona, zeure zaurien barruan gorde nazazu. Hobiaren barrura begiratu zuen. Etxe barrura sartu zen. Erregutu bihotz barrutik Jaunari. Bihotzaren barrutik irten behar dute berba horiek. Probintzia barruko herri asko (Ik. barruko). Hauek ez dute irabazirik Elizaren barruko aberastasunetan.

3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Barruan zeuden guztiak atxilotu zituzten. Barrura sar zaitez! Usain gozoa dator leihotik barrura. Kanpotik eta barrutik margotu zuten ontzia. Azaletik eta barrutik aldatu da. Lurra bigunago, harra barrurago (esr. zah.). || Begiak txikiak eta barru-barruan sartuak.

4 iz. Pertsona baten barrenaldea, bereziki sentimenen edo nahien egoitzatzat hartua. Ik. barren 4. Barrua ondo berotuta Nafarroako ardoarekin. Haiek orduan esan zituztenak berritzerik barruak ez dit agintzen. Ondo baino hobeto ageri du zein barruraino daukan sartuta txiki-txikitatik ikasi zuen berbeta. Hasi naiz barruak eskatzen didan guztia idazten.

5 (Leku atzizkiekin, singularrean). Ardiz jantzita datozkizue, baina beren barruan otso amorratuak dira. Ez ziren barrutik gaiztoak. || Nahigabea barru-barrura sartu zaio. Mañasiren negarra egiazkoa zen, barru-barrutik berez zetorkiona.

6 iz. Lgart. Espetxea. Barrura sartuko haute, horrelakoak esaten badituk.

7 postpos. (Denbora-epe bat adierazten duen hitz edo esaldi baten eskuinean). Aipatzen den denbora-bitarteaz gero. Ik. -en buruan. Bi urte barru bukatuko da lana. Hiru egun barru piztuko zara. Ordu gutxi barru etorriko da. || Astebete barru, berriro hasi zen sakramentuak hartzen. Ordubete barru gorpu zen.

barruan postpos. (Denbora-epe bat adierazten duen hitz edo esaldi baten eskuinean). Adierazten den epean. Aste barruan etorriko da. Baserritarrei urte barruan bizitzeko eta berriro ereiteko beste utzirik. Ez dakik zer igaro den hamabost egun hauen barruan, Gizaburuagako baserri etxe batean?

barruan hartu Barnean hartu. Gaitasunen bat gutxitua duten pertsonek gizartean normal parte hartu behar dute, ikasten, lanean, kirola egiten... eta, horretarako, denok barruan hartzen gaituen gizartea behar da.

barru-bete Ik. barrubete.

barruko adj. Barruko nahia. Barruko tristura. Barruko aldean. Aberastasun hauek bi motatakoak dira: batzuk barrukoak eta beste batzuk agerikoak. || Adiskide barru-barrukoa: adiskide mami-mamia.

barruko arropa Ikusten diren jantzien azpian janzten den arropa. Ik. azpiko arropa. Buzo urdin bat eta kirol oinetakoak eman zizkiguten; ez barruko arroparik, ez galtzerdirik. Leiho guztiek kalera jotzen dutenez, esekilekuaren atzeko aldean ipini ohi ditugu barruko arropak, maindire eta alkandoraz inguratuta.

barruko elastiko Heg. Leporik gabeko jantzia, alkandoraren edo kidekoen azpian erabiltzen dena. Ik. elastiko. Mahuka luzeko jantzi bat eta hiru barruko elastiko besterik ez dut negurako. Barruko elastiko beltza.

barrurako adb. Zenbat arazo etxe barrurako eta kanporako? "Hauxe duk eguraldi ederra baratzean lan egiteko" (bere) barrurako esan zuen.

barrutiko adj. Amodio horrek izan behar du barrutikoa. Barrutiko barrea.

barruz adb. Barrutik. Zuk nahi duzunarekin aitortu behar duzu, barruz lasai uzten zaituenarekin.

barrubete, barru-bete

adj./iz. Barrua beste zerbaitez betea duena.

begi

1 iz. Ikusmenaren organoa. Begi handiak, biziak, erneak, ederrak, urdinak, beltzak, eztiak, samurrak, sakonak, odolduak, erreak. Begiak altxatu, jaitsi, itzuli, itxi, ireki, zabaldu. Begiak itsutu, lanbrotu. Begiak errespetuarekin itzuliak Ostia Santuagana. Eta horrexek lausotu ditu zenbaiten begiak. Begi aleak. Zure begien dirdira. Begi eritasunak. Begietako lausoa. Begi ingurua. Begi bazterraz begiratu. Begiko zuria. Neska begi-argiak irribarre distiratsua egin zion mutilari. Arrantzale begi-urdina. Gizon herren, begi-ezkel eta lepo-makurra.

2 iz. Irud. Informazio teoriak behartu ditu azkenean linguistak beste jakiteetara begiak iraultzera. Gogoan dut haren hitzaldia, begiak zabaldu baitzizkidan gai askori buruz. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik. Gizon bat aberasteari emana, diru pilak begia zorrozten ziona eta lurreko ondasunetara guztia itsututa.

3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen.

4 iz. Hainbat lanabesetan, kirtena ezartzen den zuloa. Aizkoraren ahoa eta begia. Aitzur begia.

5 iz. Jostorratz batean, haria sartzen den zuloa. Errazago da gamelu bat jostorratz begitik igarotzea.

6 iz. Batez ere gaztaz eta ogiaz mintzatuz, mamian gertatzen den hutsunea. Gaztaren, ogiaren begiak.

7 iz. Zubietan, arkuen arteko hutsartea. Hamazazpi begiko zubia!

8 iz. Landareetan, kimua sortzera doan pikor modukoa. Ik. pinporta; lore begi. Ernatutako begiak udaberrian hamarren bat zentimetroko altsuma emango du. Aihen begia. Begitik edo azaletik txerta daitezke gereziak. Patataren begiak. || Pikondoa begi-handitzen hasten denean, uda hurbil da.

begia(k) argitu 1 Ikusmena eman, ikusarazi. Itsuen begiak argitzen dituen Jainkoa. Jainko jaunak argitu zizkien arimako begiak artzain on haiei.

2 Alaitu, alaiarazi. Bitxi eder batek begiak argitu zizkion.

3 Ohartarazi. Argituko ahal ditu Jainkoak guztion begiak, gure hizkuntzaren onerako!

begia atxiki Ipar. Zaindu, begia eduki. Bakean utzi zuten, zer gerta ere, haatik, begia haren gainean atxikiz.

begia(k) bete Atsegin izan. Loiolako ikusgarri omen handikoez begiak beterik. Begia betetzen ez dion lagunarekin ezkontzen bada dirua duelako.

begia(k) bihurtu Bizk. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia irauli. Ni ez ikusteagatik begiak beste aldera bihurtzen dituzte.

begia bota (jaurti, egotzi...) Begiz jo; erreparatu, ohartu. Begia, zeini bota diozu? Hamaika damak bota zidaten begia. Orduan begia bota zion bere aurrean idazmahaiaren gainean zegoen loreontziari.

begia(k) eduki Zaindu; erreparatu, ohartu. Eta arranoak, airean doanean bere umeetara bezala, zuk ere enegana begia edukiko duzula esperantza dut.

begia(k) ezarri Begiz jo, hautatu. Entzun zutenean hango odolekoa zela, erregetzarako begia ezarri zioten. Gauza oso distiratsuetan edota ñimiñoegietan begiak ezartzen dituztenak.

begia(k) hedatu Begiak luzatu. Mintzaldi honen gaia, estu mugatu beharra denez gero, ezin begiak noranahi heda.

begia(k) ipini Erreparatu, ohartu. Nola inork ez zion kasurik egiten, herrian zegoen mutilik gizagaixoenarengan ipini zituen begiak.

begia(k) irauli g.er. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu. Informazio teoriek behartu dituzte azkenean hizkuntzalariak, beste jakiteetara, inguruko nahiz urrutikoetara, begiak iraultzera.

begi(en) aitzin Begien aurrea. (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Iruditzen zait ezen oraino bizi zarela, begien aitzinean zaitudala. Gure gizonak ez zuen begi aitzinetik langile hura galtzen.

begia(k) itzuli Begiak biratu, begiratu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu; begia irauli. Itzul itzazu guregana zure begi miserikordiazkoak. Isabelen begiak aldarera itzuli dira.

begia(k) jarri Begiak ezarri. Biltzarrean zeuden guztiek begiak harengan jarriak zituzten.

begia jo 1 Begiz jo, zerbaitetan edo norbaitengan arreta edo interesa jarri. Begia jota daukat neskatxa horri, auzoko politena delako.

2 Zerbait deigarri gertatu. Harri argiagoz eginiko harresiak jotzen dio lehenik begia.

begia(k) josi Begiak landatu, zerbaitetan arreta jarri. Ik. begia zorroztu. Guztien begiak harengan josiak zeuden.

begiak ase Gauza bat ikusi orduko beste bat ikusi nahi nuen, ene oinak ez ziren nekatzen ez ene begiak asetzen.

begiak batu Begiak itxi, betazalak itxi; lo hartu edo lo egin. Ik. begiak bildu. Edo begiak zerura jaso eta altxatu edo begiak batuta egon. Bart, gau guztian ez dut begirik batu.

begiak bildu 1 Begiak itxi, betazalak itxi. Ik. begiak batu. Begiak bildu, eta irudika ezazu eskola bat.

2 Lo hartu edo lo egin. Badakizu zu etxeratu arte amak ez duela begirik bilduko. Gauez ez du begirik biltzen, eta eguna aho zabalka pasatzen du. Azkeneko gauetan lanak izan ditu begiak biltzeko.

begiak finkatu Begiak landatu. Begiak finkatu zizkidan ibiltzeari utzi gabe, eta esan zidan: (...).

begiak ilundu Ikusmena gutxitu edo galdu. Ilun bitez horien begiak, ikus ez dezaten.

begiak ireki Ikusmena eman; ohartarazi. Handik jango duzuen egunean irekiko dira zuen begiak. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik. Jazoera honek ireki eta zabaldu dizkigu begiak.

begiak itxi 1 Ez ikusiarena egin. Ezin ditugula begiak itxi inguratzen gaituen anabasaren aurrean.

2 Lo hartu; lo egin. Ik. begiak bildu. Bi egun zeramatzan begirik itxi gabe.

3 Hil. Haren begiak itxi dira eta nireak malkoz estali.

begiak kendu Norbaitengandik edo zerbaitetatik begirada beste leku batera eraman. Txakurrari begirik kendu gabe. Ezin zituen armatik begiak kendu.

begiak landatu Ipar. Adi-adi begiratu. Ik. begiak finkatu. Begiak finkaturik eta landaturik, emaztearen begiei.

begiak zuzendu Begiratu, begiak norabide jakin baterantz eraman. Itsasaldera zuzentzen ditu begiak. Geroztik ez didazu begirik zuzentzen aurpegira, hozkia emango banizu bezala.

begia(k) luzatu Begirada zabaldu. Begiak luzatu zituen batean hiru gizon bere ondoan zutik ikusi zituen. Zorigaiztokoak gu, inguruko mendietatik harantz begiak luzatzen ez badakigu.

begi(en) aurre (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Ik. begi aitzin. Ikuskizun ederra zeukan begi aurrean. Ez zaituztet gehiago nire begien aurrean ikusi nahi. Etorri zitzaion begien aurrera egun hartako Mañasiren begirada gozoa.

begia(k) zorroztu Adi-adi begiratu, arreta handia jarri. Ik. begia josi. Bi begiak liburura zorroztuta ari zen.

begi-bakar Ik. begibakar.

begi-bakoitz Ik. begibakoitz.

begi-bazter Begiaren ertza. Ik. begi-ertz. Begi-bazterrez begira.

begi-belarri 1 adb. Erne, argi. Begi-belarri ibili beharra zegoen.

2 iz. pl. Begiak eta belarriak. Etxekoen begi-belarriak erneagoak izaten baitira honelakoetan kanpotarrenak baino.

begi-betegarri adj. Begiarentzat oso atsegingarria. Mota askotako zuhaitzak ernarazi zituen, begi-betegarri eta ahogozagarri.

begi bietaraino adb. Begietaraino. Bekatuetan begi bietaraino sarturik zegoen.

begi bista, begi-bista (Leku atzizkiekin, singularrean). Begien aurrean, aurretik, aurrera... Ik. begien bista. Begi bistan dago. Aztura onak eta bertuteak begi bistatik galduz gero.

begi bistako, begi-bistako adj. Begien bistakoa; nabarmena. Begi bistako egia gezurtatzeko.

begi eman Begiratu, so egin; kontuan hartu. Atzera begi emanez. Zuk eginei begi eman nien eta harritu nintzen.

begien bista (Leku atzizkiekin, singularrean). Begien aurrean, aurretik, aurrera... Ik. begi bista. Ahal den azkarren alde egin ezazu nire begien bistatik. Zoazte nire begien bistatik! Zure parerik ez zait jiten neure begien bistara. Erantzunik gabe utziko dut galdera, begien bistan baitago. Barbaro horiek begien bistan hilda nahi zuten ikusi.

begi-erre adj. Betazal ertzak gorrituak dituena. Ik. beterre.

begi ertz, begi-ertz Begiaren ertza, begi bazterra. Ik. betertz; begi-bazter.

begietako argi Ikusmena. Jesusek asko sendatu zituen orduantxe, beren gaitz, gaixotasun eta deabruetatik, eta itsu askori eman zion begietako argia.

begietako (begiko) min Begietan (begian) sentitzen den mina. Begietako minarentzat ona da arrosa egosiaren urarekin garbitzea. Ona da begiko mina sendatzeko.

begietan eduki Agerian eduki; gogoan izan.

begietan eman Gaizki iruditu. Egiten dituzu Jesusi begietan ematen dioten zenbait hutsegite.

begietaraino adb. Erabat, osoki. (Batez ere sartu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Ik. begi bietaraino; bi begietaraino. Gerran ez zen ibili, baina zantarkerietan eta ustelkerietan begietaraino sartu eta ustelkeria horren hatsa alde guztietara zabaldu bai.

begi gaizto iz. Ipar. Begizkoa. Begi gaiztoa egin norbaiti. Haurra, begi gaiztoaz joa liteke.

begi-gorri Ik. begigorri.

begi-gose Janariaren itxurak sortzen duen gosea.

begi-ilun adj. Tristea. Ik. betilun.

begi itsuan adb. Itsu-itsuan.

begi(en) itxi-ireki batean Une batean, denbora-bitarte guztiz laburrean. Begien itxi-ireki batean eta hitz bakar bat esanez, sendatzen zituen eritasun guztiak. Begi itxi-ireki batean garbituko dizkizut aitzakia horiek guztiak.

begi keinu, begi-keinu Begi bat, bestea zabalik dagoela, une batez itxi eta irekitzea, gehienetan norbaiti zerbait adierazteko. Kearen artetik irribarre egin zidan, eta begi-keinu bat. || Oharkabean behin eta berriz bi begiekin egiten den keinua. Urduri jartzen denean begi keinuak egiten ditu.

begi kliska, begi-kliska 1 Kliska, begien itxi-irekia. Ik. begi keinu. Deus esan gabe, barrez, begi-kliska isekariak egiten zizkiola.

2 Denbora-bitarte guztiz laburra. Ik. begi itxi-ireki batean. Aldaketak ez dira begi kliska batez erdiesten! Ziztakoan, begi kliskan, azken turutaren hotsean.

begi kolpe, begi-kolpe Begiraldia; begi itxi-irekia. Ik. begi ukaldi. Lehenengo begi kolpera. Joango nintzela haran famatu haiei begi kolpe bat ematera.

begiko nini Begi ninia. Bere begiko ninia bezala zaindu zuen. Begiko ninia bezain maite duelako.

begi lauso, begi-lauso 1 iz. Begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixka, ikusmena iluntzen duena. Ik. katarata. 60 urterekin begi-lausoa izan zuen.

2 adj. Begi-lausoa duena. Begi-lausoa zen.

begi-luze Ik. begiluze.

begi-minbera adj. g.er. Makartsua.

begi nini, begi-nini Ninia, begiaren erdiko beltzune biribila. Begi niniak handituak. Begi ninia bezala zain nazazu.

begi-oker adj. Begiratzean begi bat edo biak okertzen dituena. Ik. betoker. Gizon begi-oker eta burusoila.

begi ondo, begi-ondo iz. Begi ingurua; bekokia; bekaina. Ik. betondo. Orban bat zuen begi-ondoan.

begi ondoko, begi-ondoko iz. Begi ondoan ematen edo hartzen den kolpea. Ik. betondoko.

begi onez adb. Begi onekin. (Batez ere ikusi eta behatu / begiratu aditzekin erabiltzen da). Jainkoak begi onez behatu diola haren apaltasunari. Ea, zeruko erregina, limosna bat, andrea; pobre behar honi begi onez begira iezaiozu. Manueltxok begi onez begiratzen zion opil gozoari. Errodrigok Milia begi onez ikusten duela, garbi dago edozeinentzat. Begi onez ikusiko lukeela Euskaltzaindiak hori erabiltzea.

begi-orde iz. g.er. Betaurrekoak.

begitan eduki Higuindu, gorrotatu. Gaiztoek begitan naukate. Artzainek ere begitan daukate pinu hori.

begitan hartu Gorrotatu. Norbaitek begitan hartzen bazintuen, ez zizun barkatuko. Hartu zuten begitan eta ez ziren gelditu gurutze batean josirik hila ikusi arte.

begitan izan Begitan eduki. Zuzena maite duzu, eta okerra begitan duzu.

begi(e)tara eman Ikusarazi. Begietara eman zion zein zen handia egin zuen gaizkia.

begi ukaldi, begi-ukaldi Begi kolpea. Begi ukaldi batez ikusia dugu dena. Zelai bat gaitza, begi ukaldia hel ahal baino luzeagoa.

begi ur, begi-ur Kolirioa. Begi lainotsu eta ilundua begi urez sendatzen ari zen.

begi-urdin Ik. begiurdin.

begiz begi Aurrez aurre. Eguzkia eta ilargia begiz begi jarririk. Ez al haiz begiratzera ausartzen?, begira iezadak, begiz begi!

begi zeharka, begi-zeharka adb. Zeharka begiratuz. Ik. begi-bazter. Orduan pinuari oso begi zeharka begiratzen zitzaion; ziotenez, ez zuen ezertarako balio.

begiz jo Aukeratu, hautatu, begia ezarri. Aspaldian nuen nik begiz jota Azkarragako neskatxa zaharrena. Aurretiaz begiz jotako gerizpe batean. Hitz ugariegi izango ditut irispidean eta bat jo beharko dut begiz, gainerakoak baztertuaz.

begi zulo, begi-zulo 1 Begia kokatzen den barrunbea. Ik. betzulo. Kristalezko begia gauero oherakoan begi zulotik kendu eta arretaz ikuzten du.

2 pl. Begien azpian gertatzen diren ubeldurak, adibidez lo gutxi egiten denean. Ik. betazpi. Horiek ditun begi zuloak! Begi zuloak handituta.

bi begietaraino adb. Begietaraino. Bekatu lohietan bi begietaraino sarturik.

bihotz

1 iz. Organo haragitsua, toraxean dagoena, aldizka uzkurtuz odola gorputzean barrena barreiatzen duena. Bihotz taupadak. Bihotz pilpirak. Bihotz barrunbeak.

2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Emakume bat bihotzeko handitasunean, mundu guztiari zer pentsa eta zer ikasi eman ziona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, erditu, beratu. Edertasun hutsean bihotza ipinirik daukatenak. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotz-urragarri da ikustea euskaldun haurretan euskara hastio. Bihotza erori. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Eskua luzaz tinkatuz, bihotz barnetik. Bihotz barruan irakiten daramaguna. Bihotz barrenean kezka garratzak ditu. Jainkoak bihotzean ukitzen zituen. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Atsekabe eta bihotz-herstura handietan. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. A!, bageneki horrela eskuz esku, bihotzez bihotz orok bat egiten!

3 iz. Oso maitea edo begikoa den pertsona. Ene bihotza! Ez egin negarrik, bihotza.

4 iz. Adorea, kemena. Ez zuen behar adina bihotz izan arestian emandako hitza jateko. Izan bihotz, seme! Agerrarazi zituen ederki eta galanki bere prestutasuna eta bihotz-handitasuna.

5 iz. Zerbaiten barne-barnea, erdi-erdia. Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik. Lurraren bihotzeraino. Neguaren bihotzean.

6 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, bihotz gorri baten irudia ezaugarri duena. Biko bihotza.

bihotza altxatu 1 Bihoztu, adoretu. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Elkartasunak bihotza altxatu die irratiko langileei.

2 (Batez ere bihotza Jainkoari altxatu, Jainkoagana altxatu eta kideko esapideetan). Erl. Gogoa eta bihotza lurreko gauzetatik goragokoetara begira jarri, esperantza Jainkoagan jarri. Atzarri zaren bezain laster, Jainkoari bihotza altxa iezaiozu.

bihotza bete 1 Hunkitu. Aditu zuenean egia hau, San Frantziskoren bihotza bete zen.

2 Gogoa ase. Ikusirik hemen ezerk ezin gure bihotza bete lezakeela (...).

bihotza bi erdi egin Bihotza erdibitu, bihotza hautsi. Tomas Arrolaren hitzak bihotza bi erdi egin zion, zeren oroitu zen berari ere gerra horretan hil zitzaiola semea.

bihotza erdibitu Bihotza hautsi. Jaramonik ez dit egingo eta bihotza erdibituko zait. Sakabanatu ziren bakoitza bere etxe aldera, bihotzak erdibituta beren maiteminaren adur gaiztoaz.

bihotza erdiratu Bihotza hautsi. Semea egoera hartan ikustearekin, bihotza erdiratu zitzaion. Bere lagun maiteen uzteak erdiratzen zion bihotza.

bihotza estutu Hunkitu. Bihotza estutzeko moduko poemak idatzi ditu. Bertako txirotasunak bihotza estutzen dizu eta umeen begiradek mina ematen dute.

bihotza galdu Adoregabetu. Ik. bihotz-galdu. Ez dezagula bihotza gal.

bihotza hautsi 1 Tristura edo min handia hartu edo eman. Ihesi joanez hire aitari bihotza diok hautsiko. Bere senar maitea gerlan galdu zuelarik, bihotza hautsi zitzaion.

2 Hunkitu. Haien negarrek eta otoitzek hautsi zioten bihotza.

bihotza ilundu Tristatu. Oroitze hutsak, gaur oraindik, iluntzen dit bihotza.

bihotza ireki 1 Abegi ona egin. Ireki iezadazu bihotza, eta horren barrenean onets nazazu.

2 Norbaitek beste norbaiti bere sentimenduak edo kezkak adierazi. Ik. bihotza zabaldu. Bihotza ireki zenidan eta ez nizun kasurik egin.

bihotza jaso 1 Bihotza altxatu, adoretu. Bihotza jaso eta gogoa piztu nahi izan zion, asko zirela egoera berean zeudenak eta guztiak ez zituztela hilko esanez.

2 Erl. Bihotza altxatu. Zerurantz bihotza jaso eta Jainkoari eskatu zion, arren, hartaz errukitu zedila.

bihotzak eman 1 Susmoa izan. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela.

2 Barrenak agindu. Bakoitzari une hartan bihotzak ematen dizkion hitzak esatea.

bihotz-altxagarri adj. Adore ematen duena. Solas bihotz-altxagarriak.

bihotza ukitu Hunkitu. Ik. bihotz-ukitu. Adimena zorrozteko sortua zen jostaketa hori, ez bihotza ukitzeko.

bihotza urratu Bihotza hautsi. Torturatuen testigantzak entzunda, bihotza urratu eta ileak laztu egiten zaizkio gizatasun apur bat duen orori. Bihotza urratzen duten garrasiak.

bihotza zabaldu Norbaitek beste norbaiti bere sentimenduak edo kezkak adierazi. Ik. bihotza ireki. Gizon gaixoak, bihotza zabaldurik, esaten zizkion bekatu guztiak. Esan ezak garbiro, bihotza zabaldu ezak.

bihotz-begi pl. Bihotza eta begiak. Bihotz-begiak urturik. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri. Mina eta itxaropena bihotz-begietan.

bihotz belar, bihotz-belar Biri-belarra.

bihotz-bero adj. Kartsua, suharra. Beti izan ditugu bazterretan buru argiko gizakumeak, baita gizakume bihotz-beroak ere.

bihotz-berritu Kristau erlijioan, bekatua ezagutu eta utzirik, bizitza berri bati ekiteko asmoa hartu. Bihotz-berri zaitezte eta sinets berri ona.

bihotz berritze, bihotz-berritze Kristau erlijioan, bekatua ezagutu eta utzirik, bizitza berri bati ekiteko asmoa hartzea. Bihotz-berritzea ez da jaiotzen bekatariaren baitatik.

bihotz-bigun adj. g.er. Bihozbera.

bihotz-bihotzean bihotzean-en indargarria. Bihotz-bihotzean zaituzte beti zuen alaba kutun Itziarrek. Kezkak bihotz-bihotzean daramatza iltzaturik.

bihotz-bihotzeko adj. bihotzeko-ren indargarria. Santuarenganako maitasun bihotz-bihotzekoa. Anaia bihotz-bihotzekoak, arren eskatzen dizuegu (...).

bihotz-bihotzetik adb. bihotzetik-en indargarria. Ik. bihotz-bihotzez. Negarra irteten zaio bihotz-bihotzetik. Eskerrak bihotz-bihotzetik.

bihotz-bihotzez adb. bihotzez-en indargarria. Ik. bihotz guztiaz; bihotz guztitik; bihotz osoz; bihotz oroz; bihotz-bihotzetik. Horixe nahi luke bihotz-bihotzez.

bihotz-birika pl. Bihotza eta birikak. Odoleko eta bihotz-biriketako gaixotasunak.

bihotz damu, bihotz-damu 1 Kontrizioa. Ik. maite-damu. Aitortza ona egiteko bihotz damua behar da.

2 Erabateko atsekabea. Hirurok agertu genuen bihotz damua, gure artean ez zegoelako.

bihotzeko adj. Maitea, kutuna. Ik. bihotzeko. Zu zara ene bihotzekoa. Ene Jesus bihotzekoa! Adiskide bihotzekoa. Nire bihotzeko laztana. Bazekien ez zela inongo, ez zela inoren bihotzeko. Erabiltzen diren hizkuntzetan euskara maiteena, bihotzekoena, kutunena zen.

bihotzeko min 1 Bihotzeko eritasuna. Asteazkenean medikuaren txostena ezagutarazi zen eta horretan bihotzeko mina zuela iragarri zuten.

2 Bihozmina. Bakardadea, tristura, senarrarekiko harreman txarrak eragindako bihotzeko mina.

bihotz eman Adore eman. Horrek bihotz ematen dit. Beharko, karlistei bihotz pixka bat emango bazien.

bihotz-erdiragarri adj. Bihotza erabat hunkitzen duena. Oroitzapen bihotz-erdiragarriak. Zer bihotz-erdiragarriagorik aita-amen uztea baino? Zer ahal dateke pena penagarriagorik eta bihotz-erdiragarri erdiragarriagorik?

bihotzetik adb. Bihotzez. Ik. bihotz-bihotzetik. Jainkoari bihotzetik eskatu zion. Damu dut bihotzetik izenaren ondoan beste zertxobait ezin ipini ahal izatea.

bihotzetiko adj. g.g.er. Bihotzekoa.

bihotzez adb. Sentimendu edo maitasun osoz, gogo onez. Ik. bihotz-bihotzez; bihotz-bihotzetik. Ene emazteari, bihotzez. Beste zenbait, berriz, higuin ditugu bihotzez.

bihotzezko adj. Bihotzezko urrikalmendua. Bihotzezko maitasun egiazkoa.

bihotz-galdu da ad. Adoregabetu. Ik. bihotza galdu. Ez gaitezen bihotz-gal, goazen beti aitzina.

bihotz-garbi adj. Zorionekoak bihotz-garbiak, Jainkoa ikusiko dute-eta.

bihotz-gogor adj. Bihozgabea. Neron bihotz-gogor eta odolzalea.

bihotz gogorreko adj. Bihozgabea. Ik. bihotz-gogor. Ehiztari bihotz gogorrekoa!

bihotz-gozagarri adj. Bihotz-altxagarria.

bihotz guztiaz adb. Bihotz-bihotzez. Hori desiratzen zuen bihotz guztiaz.

bihotz guztitik adb. Bihotz-bihotzez. Maite zaitut bihotz guztitik.

bihotz handiko 1 adj. Eskuzabala; bihozbera, errukitsua. Bihotz handiko gizon zuzena, zintzo eta jakintsua.

2 adj. Ausarta, adoretsua. Bihotz handiko soldadua.

bihotz hartu g.er. Adoretu.

bihotz izan Adorea izan. Ez du bere grina makurrei buru egiteko bihotzik. Baal-en aldarea lur jotzeko izan zuen bihotza.

bihotz-mami Jas. Bihotzaren zatirik barrenena, sakonena. Maite dut bihotz-mamiaren mamiraino.

bihotz-on adj. Bihotz onekoa. Gizon alaia eta bihotz-ona.

bihotz oneko adj. Eskuzabala; borondatetsua. Hura bezain bihotz onekorik, gutxi. Bihotz oneko emakumeak.

bihotz onez adb. Bihotzez; gogo onez. Bihotz onez barkatu zien. Jaunaren borondatea bihotz onez egin zuen.

bihotz on izan Adore izan, kemen izan. Bihotz on izan; nik garaituko dut mundua. Bihotz on!

bihotz oroz adb. Bihotz-bihotzez. Bihotz oroz zintudan osoki maitatu.

bihotz osoz adb. Bihotz-bihotzez. Zu zaitugu, Jainkoa, bihotz osoz laudatzen.

bihotz sakratu Jesu Kristoren bihotza, haren gizatasunaren eta gizakiarenganako maitasunaren sinbolotzat hartzen dena eta eliza katolikoan gurtzen dena. Bihotz sakratuaren jaia. || Jesus eta Mariaren bihotz sakratuen ondran.

bihotz-samur adj. Bihotz onekoa. O ama, guztiz bihotz-samurra!

bihotz-ukigarri adj. Hunkigarria. Poematxo bihotz-ukigarria. Miresgarria eta bihotz-ukigarria da, politika aldetik, ikastolekin gertatu dena.

bihotz-ukitu du ad. Hunkitu. Ik. bihotza ukitu. Zure hitzek bihotz-ukitu naute.

bihotz-zabal adj. Eskuzabala. Japonian eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino beldurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago da.

bihotz-zabaltasun Eskuzabaltasuna.

bihotz zimiko, bihotz-zimiko Atsekabea, nahigabea; kontzientziako harra. Bihotz zimiko horrek ez dio bakean uzten.

bihotz zola, bihotz-zola Bihotz barrena (irudizko adieran). Gaxuxak sentitzen du bere bihotz zolan halako kilika ezti bat.

Jesusen bihotz Bihotz sakratua; bereziki, Jesu Kristoren irudia, bularraldean bihotza agerian duena.

esan2

iz. Norbaitek esan duen gauza; agindua. Santuen esanak entzunez. Lehengo aurpegiak, esanak, ohiturak eta janzkerak barregarriak iruditzen zaizkigu. Gaiztoen esan-eginak ederki bezain biziki agertzen dizkigulako.

-en esanean 1 -en esanari jarraituz, -en esanaren arabera. Ik. -en esanetan. Izar horien masa Eguzkiarena halako ehun omen da aurkikuntza egin duten ikertzaileen esanean.

2 -en esanetara. Euren esanean dago mundu guztia.

-en esanera 1 (egon, ipini, ari izan eta kideko aditzekin). -en esanetara. Haien baimenarekin izango da eta haien esanera egon beharko du. Nor da itsasoa eta haizeak bere esanera ipintzen dituen hau?

2 -en esanetan, -en esanari jarraituz. Azkenaldera neskaren eskutiko lerro pare bat, amaren esanera eginak.

-en esanetan 1 -en esanari jarraituz, -en esanaren arabera. Alkatearen esanetan, horrelako jaiek ez diete bizilagunei lo egiten uzten. Adituen esanetan, pilula horiek arriskutsuak izan daitezke.

2 -en esanetara. Besteren esanetan dihardu horrek.

-en esanetara -en agindura, -en zerbitzura. Nola ekarriko zaitut nire esanetara? Zure esanetara, nire kapitaina! Bere esanetara nago.

-en esanez -en esanetan, -en esanaren arabera. Gauza guztiak on baten atzetik omen dabiltza Platon eta Aristotelesen esanez.

esana(k) bete (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaitek beste norbaitek esandakoa edo agindutakoa egin. Ik. esana egin. Haren esanak betetzeko. Gaztetxo, bete ezazu zaharragoen esana. Medikuen esana bete egin behar da.

esana egin Agintzen duenaren nahia edo esana bete, beste batek agindu duenari amore eman. (Batez ere -en atzizkiaren eskuinean erabiltzen da). Ik. obeditu; men egin. Egin ezak nire esana; ez izan beldurrik. Garai hartan gurasoen esana egin behar izaten zen. Bere eskupean gaituenaren esanak egitea.

esanak esan Esan beharrekoak edo esateko direnak esan ondoren. Esanak esan, goazen harira. Esanak esan, ozenki hots eginez aldendu zen gela hartatik.

esanaren esanaz, esanaren esanez Behin eta berriz esatearen ondorioz. Esanaren esanez, leku izenak aldatu egiten dira, eta laburtu ere bai, askotan. Esanaren esanaz asperturik bezala mintzatzen zaigula.

esku

1 iz. Giza besoaren amaierako zatia, ukitzeko eta gauzak hartzeko erabiltzen dena, eta bost hatz dituena. Eskuak eta oinak. Esku eskuina: eskuineko eskua, eskuina. Bi eskuak. Esku biak sakeletan sartuta. Esku handiak, zaintsuak, iharrak. Esku leunekin ukiturik ahoa. Ignazio eskutik hartu zuen. Eskutik heldu eta jaikiarazi zuen. Har dezala arrosarioa eskuetan. Zerbait eskuan, eskuetan, izan, eduki. Esku batean txapela, bestean liburua zuela. Eskuak lotu. Eskuaz igurtzi, ferekatu. Ukitu zuen eskuaz. Esku-musuak garbitu. Eskuan muin egin. Hartu zuen esku bakoitzean harri haietatik bana. Esku azpia, esku-zabala: eskuaren barneko aldea (Ik. ahur). Eskuko hatzak (Ik. eskuko). || Eskua(k) altxatu, zabaldu, luzatu, hedatu. Garia eskuz jotzen zen denboran. Zahagia esku bakarrez jaso baietz.

2 iz. Zenbait animaliaren kideko organoa, bereziki hatz bat besteen aurrez aurre jar dezaketenena. Tximinoaren eskuak.

3 iz. (Esapideetan). Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak. Esku trebeak. Bere esku ahaltsuaz. Esku ongilea, lagungarria, errukizkoa. Esku onetan utzi zituzten. Istant batean isuri zaizkigu urteak eskuen artetik. Ez utz esku artetik liburu hau. Haren liburua ez dut esku artean (Ik. eskuarte). Esku artean darabiltzan zereginak. Norbait norbaiten eskuetan erori: mendean erori. Esku oneko sendagilea: sendagile trebea. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, bigarren osagaiak aditzera ematen duena eskuz erabiltzekoa edo eramangarria dela adierazteko). Esku aizkora. Esku tresnei kirtenak egiteko. Esku bahea. Esku sarea. Esku zurubia.

5 iz. Boterea, aginpidea, ahalmena. Izaki ahaltsu eta esku handikoa. Horretarako eskua duenak. Esku eta botere zuen alferren gainean. Bekatuak barkatzeko eskua eman zien.

6 iz. (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. Ik. eskuan. Bere esku dagoela hori idaztea edo ez idaztea. Aukera, horrelakoetan, besteren esku dago, ez gure irispidean. Emakumeen esku dagoen berriari, laster sortuko zaizkio hegoak. Ez dut jateko edo edateko ardurarik eduki nahi, zure esku uzten dut hori. Epailearen esku utzi zituzten biak. Gizonen harat-honata bere esku dauka. Presondegitik libratzea bere esku ez zeukan.

7 iz. Zenbait karta-jokotan, eta bereziki musean, hurrenkeraren arabera lehenengo jokatzea egokitzen zaion laguna. Ni naiz esku.

eskua estutu Norbaiti, agurtzeko, eskua estutu. Ik. esku eman 2; eskua tinkatu. Eskerrak emanez, eskua estutu zioten.

eskua ezarri 1 Ihes egiten ari dena edo egin dezakeena harrapatu; atxilotu. Mutilak bizkor-bizkorrak ziren lez, ezin izan zien eskurik ezarri. Orduan, Jesusi heltzea nahi izan zuten, baina inork ez zion eskurik ezarri. || Azartzen da bere aita zaharrari eskuak ezartzera, eta oraturik bere buruko ileetatik, eroaten du tatarrez. Apostoluei behin batean eskuak ezarri zizkien, eta itxian sartu zituzten, biharamunean auzi-legea egiteko.

2 Jo. Monika gaizki tratatu zuela edo gizonak eskurik ezarri ziola inork ere aditu ez zuen.

3 Norbaiten gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jarri. Ene alabatxoa hil hurren da: otoitz egiten dizut etor zaitezen eta ezar ditzazun eskuak haren gainean, senda dadin eta bizi dadin.

esku-ahur Ahurra. Begiak esku-ahurraz babestu eta gorantz begiratu nuen. Paper mutur bat gorde nuen esku-ahurrean.

eskuak bete lan Lan asko, lan handia. Eskuak bete lan, eta iluna gainean!

eskuak eman Bi pertsonak edo gehiagok elkarri eskutik heldu. Ik. esku eman. Maite biak eztitan daude, eskuak emanik. Elkarri eskuak emanda, dantza-soka eratu zuten.

eskuak jo Txalo egin, txalotu. Esklaboak barre eta oihu egiten omen zuen goraki, eskuak joz.

eskuak zikindu Egite itsusi eta gaitzesgarri batean esku hartu. Gure eskuak ez dira behin ere zikindu gurea ez denaren jabe eginaz.

eskua luzatu 1 Besoa luzera guztian hedatu zerbait hartzeko edo erakusteko, zerbaiti heltzeko. Luzatzen du eskua, kutxari eusteko. Evak fruta debekatuari begiratu zion, eta ikusirik txit ederra eta jateko ona zela, eskua luzatu zion eta jan zuen. Neu ere zutitu egin nintzen, eta eskua luzatu nion, bostekoa emateko. Eskua luzatuz barrurako gonbita egin zion.

2 Lagundu. Beharrean daudenei eskua luzatzea. Atzerrietakoei ere Josefek eskua luzatzen zien, eta zihoazkion guztiek eskatzen zutena bere ganbaretan aurkitzen zuten.

3 Zah. Jo. Gurasoari birao dongeren bat ezarri, edo eskua luzatzen diona.

eskuan (-en atzizkiaren eskuinean). -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. Zeure eskuan duzularik, ez mendekatzea. Ez dago gure baitan, ez gure eskuan, batbederak zer esan dezan. Gure eskuan dago bata zein bestea egitea. Norberaren eskuan utzi du Jaungoikoak, nahien duen biziera hartzea. Erromatarren eskuan eta mendean ipini zituen. Nire eskuan balego, pozik emango nizuke kendu dizuten zoriona.

esku-argi Beirazko ontzi batean jartzen den argia, eskuan eramaten dena.

esku arma, esku-arma Eskuan eraman daitekeen arma. Hosto baten pare dardarka hasi nintzen, esku arma baten mutur beltza eni so sumatu orduko.

eskua sartu 1 Esku hartu. Neuk okertu nuen, ama; zuk ez duzu horretan eskurik sartu.

2 Zirri(ak) egin.

eskua tinkatu Eskua estutu. Eskua elkarri tinkatu.

esku bete Eskutada bat. Esku bete porru eman zizkidan. || Esku bete lan dabil.

esku beteka, esku-beteka adb. Eskutadaka. Esku beteka banatzen zituen gozokiak.

esku bonba, esku-bonba Eskuan eraman daitekeen bonba. Gizon bat galanta, fusilik gabe, esku bonbak eta ezpata handi bat eskuetan zituela.

esku emaile, esku-emaile Esku ematen, laguntzen duen pertsona. Dohakabe guztien esku-emaile eta kontsolagarri.

esku eman 1 Eskutik heldu. Ik. eskuak eman. Haurrari esku eman eta gelatik atera zen.

2 Adiskidetasun edo adiskidetze seinaletzat eskua estutu. Ik. eskua estutu. Elkarri esku emanik, solasean hasi ginen. || Nik horri eskua eman?

3 Lagundu, heldu. Ik. eskua luzatu 2. Bakoitzak gure ahalaren arabera esku emanez.

esku emate, esku-emate Norbaiti, agurtzeko, eskua estutzea. Besarkadak eta musuak, esku-emateak eta bizkarrekoak.

esku-erakutsi iz. Oparia, adiskidetasun seinaletzat eskaintzen den gauza. Bere esker onak eman eta esku-erakutsiak egitera. Aitarentzat esku-erakutsi handiak eman zizkion.

eskuetan (-en atzizkiaren eskuinean). Eskuan. Gure eskuetan dugu nahi izango genukeen baino aberatsago izatea.

eskuetatik (-en atzizkiaren eskuinean). Eskutik. Dirua zetorren herrira kanpoko erosleen eskuetatik.

eskuetatik joan zaio ad. Heg. Norbaitek zerbaiten gainean duen kontrola galdu. Ekonomia, orain kapitalismo deitzen zaion hori, eskuetatik joan zaigu. Lasaitu zaitez, kontu hau eskuetatik joango zaizu, bestela.

esku ezartze, esku-ezartze Norbaiten buruaren gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jartzea. Ikasleen esku-ezartze hura gaur egungo Sendotzaren hasiera eta oinarria dugu.

esku-harmen g.er. Esku-hartzea.

esku harri, esku-harri Zorroztarria. Ik. arraitz; segarri.

esku hartu Parte hartu. Zerbaitetan esku hartu.

esku hartzaile, esku-hartzaile Parte-hartzailea. Esku-hartzaileen artean, jende ezagun asko zegoen.

esku hartze, esku-hartze Parte hartzea. Irabazietan ere esku hartzen dute, eta esku-hartze hori bakerako bide ona da.

esku huska, esku-huska adb. Pilota-jokoan, pala edo kidekorik gabe. Nahiz esku-huska nahiz larruz, ez baitu kiderik. Esku-huska aritu.

esku-huskako adj. Esku-huskako pilota-partida bat.

esku hutsean, esku-hutsean adb. Esku hutsik. Esku hutsean ez du bidaltzen bihotz onez datorrena.

esku hutsik, esku-hutsik adb. Pertsonez mintzatuz, ezer gabe. Esku-hutsik gelditu. Ez dadila esku-hutsik ager.

esku-ikusi iz. g.er. Esku-erakutsia.

esku joko, esku-joko Batez ere pl. Gauzak agerraraziz, desagerraraziz edo itxuraldatuz egiten den trikimailu eta joko miragarri edo harrigarria. Prestidigitadoreak, karta multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika!" garrasi egiten dizunean bezala.

esku-oin pl. Eskuak eta oinak. Begira iezaiezu nire esku-oinei. Begiak bezain maite eta esku-oinak bezain beharreko.

esku pertola, esku-pertola Naf. Zurezko kirtena duen pertola txikia.

esku pilota, esku-pilota Eskuz jokatzen den pilota-jokoa.

esku poltsa, esku-poltsa Eskuzorroa. Esku poltsa ireki eta orduan konturatu zen dirurik ez zeukala.

eskura adb. Eskumenean; hurbil. Hau da beti eskura daukagun bidea. Eskura nuen, baina ez nintzen hartzera ausartu. Eskura egon.

eskura eman Norbait edo zerbait besteren eskuetan jarri. Paper guztiak eskura eman eta gero. Nik eskura emango dizuet Jesus. Bere arima deabruari eskura emateko.

eskura etorri zaio ad. Norbaiti zerbait eskueran gertatu. Hogei urterekin horrelako bat eskura etorrita, nork utzi?

eskura ordaindu Zerbait eskuratzen den unean ordaindu, atzerapenik gabe. Eskura ordaindu dizkidate zor guztiak.

esku sartu Inoren egitekoetan aritu. Esku sartzen hasita, hobe luke estatuak aurrekontuetan esku sartzea, alor horretan eskuak bete lan luke eta.

esku sartze, esku-sartze Inoren egitekoetan aritzea. Ez da atzerriko inolako esku-sartzerik onartuko Irango auzian.

eskutik (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaitek egindakoaren ondorioz; norbaiten bidez. Etsaien eskutik galdu du bizia. Napoleonen eskutik etorri bide zen Unibertsitate klasikoa.

eskutik eduki 1 Norbaitek beste norbait zaindu, babestu. Begira gaitzazu, otoi, eta zeure eskutik eduki gaitzazu.

2 Menderatu. Gure eskutik eduki ditzagula geure pasio eta gaitzerako makurtasun okerrak.

eskutik eraman Eskutik helduta eraman, gidatu. Izan dituzun semeetan, inor ez da zu gidatzeko; hazi dituzunen artean, inor ez, zu eskutik eramateko.

eskutik eskura 1 Zerbait pertsona batetik bestera (ibili, eman, aldatu...). Edalontzia eskutik eskura zebilen.

2 Norbaiti zerbait, zuzenean, bitartekorik gabe (eman). Eskutitza eskutik eskura eman.

eskutik irabazi Karta-jokoetan, esku izateagatik edo esku denarengandik hurbilen egoteagatik irabazi. Eskutik irabazi diote azken partida, eta etsi beharra dauka.

eskutik utzi Utzi, bazterrera utzi. Oraindik ere gure Jainkoak ez gaitu utzi eskutik. Hain ongi doan lana ez dugu eskutik utzi behar.

eskuz 1 adb. Eskuarekin, eskua edo eskuak erabiliz. Garbitu behar da eskuz ur beroarekin. Eskuz egindako oinetakoak. Eskuz banaka jokatu dute lehen partida. Eskuz binakako txapelketa.

2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). -en eskutik. Semeen eskuz hilko zela.

esku zarta, esku-zarta Txaloa. Esku-zarta eta oihuak. Esku-zarta egin. Joaldia bukatuta, esku-zarta polita egin zien. Esku-zartak egin dizkiote iristean. Jendeak esku-zartak jotzen zituen.

esku zartaka, esku-zartaka adb. Txaloka. Esku-zartaka goretsi genuen guztiok. Esku-zartaka deitzen du ostalaria.

eskuz esku 1 Eskutik eskura. Edozein tresna bezala, euskara erabiltzeko da, eskuz esku eta ahoz aho ibiltzeko. Eskutitza eskuz esku eman.

2 Eskutik helduta; bat eginda. Emakume batekin eskuz esku. Eskuz esku dabiltza Kanada eta Estatu Batuak. Gobernuarekin eskuz esku aritu dira lanean.

eskuzko adj. Eskuzko Pilota-Enpresen Liga. Liburuaren eskuzko kopia bat.

hitz

1 iz. Hizkuntza batean, esanahia duen forma beregain txikiena. Ik. berba. Gogoeta, hitz eta egite lohiak. Jainkoaren erreinua ez datza hitzetan, egintzetan baizik. San Pauloren hitzak dira. Hitz hutsalak, merkeak, alferrak. Hitz emeak, eztiak, gozoak, leunak. Hitz garratzak, gogorrak. Hitz lohiak, lizunak, lotsagarriak. Irain hitzak. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Hitz onak eta ezer gutxi gehiago. Hitz zuriz jendea liluratzen. Sarrera hitzak. Giltza hitza. Hitz andana luzea.

2 iz. (Zenbait esapidetan). Hitz gutxitan esana. Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz. Ez diogu kontu horretaz hitzik atera. Hitzik esan gabe. Hori duzu nire azken hitza. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. Apaizak azken hitza bere (esr. zah.).

3 iz. Hitzaren adierazpide idatzia. Gaizki idatzitako hitza. Bost letrako hitza.

4 iz. Hitz egitea; esaten dena. Jainkoaren hitza: Jainkoak esana. Herriaren hitza. Joanek, guztien izenean hitza hartuta, Jesusi esan zion:... Azken hitza: idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen diren hitzak. Legearen hitzari ez iezaiozu eman zure gogarako itzulirik.

5 iz. pl. Abesti edo musika zati baten testua. Musika M. Laboarena eta hitzak Hartzabalenak.

6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Hitz motak. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hitz eraketa. Hitz eratorriak. Adiera askotako hitza. Hitz joskerari buruz. Hitz neurkera. Hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago hizkuntza batzuetan.

7 iz. Agintzen den gauza. Hitza hitz. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman).

bi hitz Hitz gutxi batzuk. Bi hitz, bukatzeko, hizkerari buruz. Gaia ez da bi hitzetan azaltzekoa.

hitza atxiki Hitzari eutsi. Hitzemana nion eta hitza atxikitzen dut.

hitza bete Agindu dena egin. Beldur nintzen hitza beteko ez ote zuen. Emandako hitza betetzen dutenean.

hitza hautsi Hitza jan. Jainkoari hain goraki eman diodan hitza hautsi? Ezkon-hitza hautsi.

hitza jan Agindu dena ez egin. Hau ere agindu zuela, baina hitza jan zuela. Hainbeste lagundu digun gizonari emandako hitza jan?

hitzaren jabe izan Hitzari eutsi. Badakit zure hitzaren jabe zarena.

hitzari eutsi Emandako hitzari eutsiko diot. Hitzari eustea dagokio gizonari.

hitz-aspertu Hizketaldi aski luze eta lasaia. Hitz-aspertu bat egin nahi diat hirekin. Solasak eta hitz-aspertuak.

hitz batean 1 adb. Hitz gutxitan. Hitz batean esango dizut.

2 adb. (Aditza ezabaturik). Laburbilduz. Txakur eta katuak, ahuntzak, azeriak; hitz batean, abere guztiak.

hitz batez adb. Hitz batean. Hitz batez esateko, euskaltasuna galtzen ari gara. Herriko zaharrek erakutsi zizkidaten ipuinak, hitz batez, herri honen oroimena.

hitz-batu Hitzartu.

hitz berri Hizkuntza bateko hitz berria. Ik. neologismo. Ez zituen gero, premiarik gabe, hainbeste hitz berri asmatuko.

hitz bi Bi hitz. Kanaria Handiari buruz hitz bi. Hona hemen, hitz bitan, munduaren egitea.

hitzean egon Hitzari eutsi. Guk nahiago dugu gure hitzean egon.

hitz egin Hitzez adierazi. Ik. berba egin; mintzatu; solas egin. Mutua da, ez du hitz egiten. Gizakiak hitz egiten gizaki denez gero daki. Norbaiti hitz egin. Nahiago zuela bere txakurrarekin hitz egin. Bere emazteaz hitz egiten ari da. Euskaraz hitz egin eta euskarari buruz hitz egin. Euskara batuan hitz egitea. Ongi hitz egiteko. Gutxi hitz egiten duen emakumea. || Bilera osoan ez du hitzik egin: ez du hitzik esan. Inorekin hitzik egin gabe. Ez du hitzik egiten latinez.

hitz eginarazi Hitz eragin. Abereei hitz eginarazten.

hitz egite, hitz-egite Hitzez adieraztea. Hitz egite gaiztoetan sartu.

hitz elkarketa, hitz-elkarketa Hizkl. Bi hitz edo gehiago elkartuz beste hitz bat sortzeko prozedura. Euskarak duen hitz-elkarketarako berezko gaitasuna.

hitz elkartu Hitz-elkarketaz osaturiko unitate lexikala. Hitz elkartua osatzen duten bi hitzek alderantziko ordena hartzen badute, esanahia guztiz bestelakoa izaten da askotan.

hitz eragin Itsuak argitu, mutuei hitz eragin.

hitz erdi, hitz-erdi 1 Erdi esanda gelditzen den esaldia. Hitz erdi batez aditzera eman zidan. Hitz erdi bat esanez gero bigunduko zaigu. Honelako uneetan hitz erdi bat nahikoa izaten da gizona hondatzeko.

2 (Ezezko esaldietan). Ik. hink; txint. Hitz erdi bat esan gabe: hitzik esan gabe (Ik. hitz erdika).

hitz erdika, hitz-erdika 1 adb. Laburki, hitz gutxitan. Hitz-erdika erantzun zion senarrari.

2 adb. Gauzak argi edo osorik edo zuzenean adierazi gabe. Hitz erdika azaldu ditudan kezkak.

hitz estali g.g.er. Parabola; igarkizuna. Hitz estaliz adierazia.

hitz eta pitz adb. Berriketan, hitz egin eta hitz egin. Hitz eta pitz ari zen.

hitzetik hortzera 1 adb. Bat-batean, berehala. Hitzetik hortzera erantzun omen zion Txirritak.

2 adb. Oso maiz, etengabe. Horrelakoak hitzetik hortzera esaten dira gure artean.

hitz etorri, hitz-etorri iz. Etorria. Ez diot deus kenduko bere hitz-etorri eta hitz-jarioaren orrazketari. Gizon goresgarria, doktrinaz oparoa, hitz-etorri handikoa.

hitzez adb. Ahoz; hitzen bidez. Ez dut idazteko astirik eta hitzez azalduko dizut.

hitzez hitz adb. Hitz guztiak kontuan harturik; hitzen adiera hertsian. Erranarazten zidan hitzez hitz otoitz hau. Koran liburu santuak dioen guztia hitzez hitz hartzen dute.

hitzez hitzeko adj. Hitz guztiak kontuan hartzen dituena; hitzen adiera hertsikoa. Zinetako eta benetako galderek ere, gainera, nekez hartzen dute hitzez hitzeko erantzun zuzenik.

hitzez hitzekotasun Hitzez hitzekoa denaren nolakotasuna.

hitzezko adj. Hitzen bidezkoa; hitzez esana. Hitzezko bekatuak. Hitzezko edergailuak. Hitzezko maitasuna ez, baizik bihotzezkoa eta zinezkoa. Hitzezko baimena.

hitz gurutzatu pl. Lauki bateko laukitxoetan letrak banan-banan sartuz, goitik behera eta ezker-eskuin, gurutzaturik idazten diren hitzen multzoa, denbora-pasa modura, definizio edo ordain batzuei jarraituz osatzen dena. Atzo jokatu zen, Irunen, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Lehenengo Lehiaketa.

hitz gutxiko adj. Isila, gutxi hitz egiten duena. Gure aita beti izan zen hitz gutxiko gizona. Gizon isila izan zen beti, hitz gutxikoa.

hitz jario, hitz-jario iz. Jarduna, bereziki asko hitz egiten duenarena. Ik. etorri2 1. Ezin atertuzko hitz-jarioa. Entzutekoa zen mutilaren hitz-jario barregarria.

hitz-jario adj. Hitzontzia, berritsua. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara. Gizon prestu batek emazte alfer hitz-jario bat badu. Hitz-jario ezjakina.

hitz joko, hitz-joko Hitz baten esanahi bikoitzaz baliaturik edo antzera ahoskatzen diren bi hitzen adiera desberdinez baliaturik egiten den jokoa. Zelanok hitz-jokoa egiten du ultio (mendekua) eta unctio (gantzuketa, igurtzia) hitzen artean. Hitz-joko xume bat zilegi bazait, nik esango nuke mundua, munduko zenbait aldetan, asko aldatu dela. Hitz-jokoetara emana. Ezin itzulizko hitz-jokoa.

hitz lau Prosa. Hitz lauz idatzi. Hitz neurtu bihurriak hitz lau zabar batera bihurtuta.

hitz-mitz iz. Berriketa, jarduna. Ez zen han hitz-mitzik.

hitz-mizti adj. Berritsua.

hitz-motel adj. Totela, mintzatzeko debekua duena. Hitz-motela naiz, hizketan traketsa.

hitz neurtu Esateko edo idazteko era, metrika-arau jakin batzuk betetzen dituena; (pl.) era horretan esandako edo idatzitako hitzak. Ik. neurtitz. Poetak hitz neurtuz esana. Hitz neurtuetan eta hitz lauz. Hitz neurtu hauek jartzen ditu bere liburuaren buruan.

huts2

1 adj. Ikusmenaz nabari daitekeen ezer ez duena; ohi duenaz, daukanaz edo dagokionaz gabetua. Poltsa huts bat eman zion. Etxe hutsak barrunbea irauli zion. Kutxa huts horretan gorde dezakezu. Gorputza ederra, baina burua hutsa. Tarte huts bat (Ik. hutsune).

2 adj. Aipatzen denaz besterik edo bestelakorik ez duena. Ik. soil; garbi 3. Kafe hutsa nahi du. Damurik, ez da dena irabazi hutsa izango. Zuri hutsak edo beltz hutsak baino nabarrak askoz ere gehiago zirela. Baina horretarako nahi hutsa ez da aski izango. Gure indar hutsez ezer ez genezakeela. Espiritu huts nahasgabea. Gizona abere hutsa da. Euskara hutsezko egunkari bat. Eta antzerkian hitzak ez dira eranskin huts; hitzak dira azal eta mami. Egiazko poesia, poesia huts, garbi, gorengo hura. Ur huts-hutsak edateko balio ez duen bezala, ezta euskal joskera huts-huts horrek ere gogoz irakurtzeko edo entzuteko. || Eta berari begiratu hutsarekin zauritu guztiak sendatzen ziren. Horretan pentsatze hutsak beldurrez airean dauka.

3 adj. (Izenondo baten eskuinean). Pertsonez edo animaliez mintzatuz, aipatzen den ezaugarria edo nolakotasuna nagusi duena. Bata zen egiazalea eta bestea gezurti hutsa. Hi, buruharro hutsa, oroit hadi hautsa haizela. Gizon on eta kartsua zen segurki Heli, baina ahul hutsa bere haurrekin. Eskuzabala eta behargin hutsa zen. Euskaldun hutsa: euskara baizik ez dakiena. || Labanek ikusi zuen ardi zuri huts edo beltz hutsak baino nabarrak askoz ere gehiago zirela.

4 adj. Inongo axola edo gorabeherarik, edo mamirik ez duena. Ik. hutsal. Neurtitza, polita baina... hutsa.

huts ala kausi Nolanahi. Ik. huts edo bete. Ahal bezala, huts ala kausi, entsea zaitezte, gazteak.

huts edo bete Nolanahi. Ik. huts ala kausi. Sendagile hori bizi da inori odola atereaz; huts edo bete ematen ditu osagarri izenekoak.

huts-hutsik 1 adb. Erabat hutsik. Ik. hutsik. Etxea huts-hutsik aurkitu zuen.

2 adb. Soil-soilik. Beharrezkoa dugu, bederen, hiztegitxo bat, ia ortografiarekikoa huts-hutsik. Lege horiek ez dira literatura-hizkuntzarenak: herri hizkuntzarenak dira huts-hutsik.

ilargi

1 iz. Lurraren satelitea, Eguzkiak argitzen duena, gaueko argizagi nagusia; haren itxura, Lurretik ikusten den bezala; satelite horrek islatzen duen argia. (Astronomian I larriz idazten da). Ilargia agertu, sartu. Ilargi ederra zegoen bart. Ilargiaren argitan. Horra mendiak ilargitan. Ilargirik gabeko gaua. Ilargiaren adarrak. Ilargi izpiak. Ilargiaren azpiko izaki apalak. Ilargi amandre, zeruan zer berri? Ilargiaren aldiak: ilargiak agertzen dituen itxurak. Ilargi hilabetea (Ik. ilargialdi 2). Ilargiaren gorapen eta beherapenak. Ilargiaren ibilbidea zeruan. Ilargi eklipsea.

2 iz. Planeta baten satelitea. Ganimedes Jupiterren ilargietako bat da. Saturnoren ilargiak.

3 iz. Ipar. Hortza ilargi berriaren itxurakoa duen golde mota, ildo zabalak irekitzeko erabiltzen dena.

ilargi-aldarte Ilargialdia.

ilargi berri Lurraren eta Eguzkiaren artean dagoelako ikusezina gertatzen den ilargia; hurrengo egunetako ilargia, ilargi betea arte. Etzi ilargi berri; ondotik, gorapen. Zenbat egun dituen ilargi berriak.

ilargi bete Aurpegia erabat argiturik agertzen duen ilargia. Ik. ilbete. Gaur ilargi bete; ondotik beherapen. Sei ilargi bete bazuten, Euskal Herritik abiatuak zirela. Jesusek argituko du beste guztien artean, ilargi beteak nola izar xeheen gainean.

ilargi erdi, ilargi-erdi Ilgoran eta ilbeheran ilargiak erakusten duen irudia, igitai-ahoaren antza duena. Ilargi erdi baten itxurako kateorratza. Betizuen adarrak ilargi erdiaren formakoak dira.

ilargi-jo adj. Ilargiaren eraginpean dagoena, aldizkako zoroaldiak dituena. Mutiko ilargi-joa sendatzen. Deabrudunak eta ilargi-joak.

ilargipe Ilargi azpia. Zuhaitzek diz-diz egiten zuten ilargipean. Ilargipeko gau-ibili ezkutuan.

ilargi urte, ilargi-urte Hamabi ilargialdik osatzen duten denbora-bitartea, gutxi gorabehera 354 egun dituena. Txinan, urtezahar eguna ilargi urteko hamabigarren hilabeteko 24. egunean izaten da.

kana

1 iz. Luzera-neurria, metroa baino zerbait laburragoa, gaur egun, batez ere, enborrak neurtzeko erabiltzen dena. Ik. berga. Luzean hamabost kana eta zabalean sei zituen. Berrogei kana luze bazuen muturra. Bost kana gabe ez duzu soinekorik. Mendirik altuenak ere zazpi kana eta erdiz gorago estali ziren. Hiru kana-laurden.

2 iz. Kanaberaren zurtoin edo lastoa.

3 iz. Makila, haga. Hamabi diru zilarrezko eta urrezko kana bat. Kana bizkarrean zutela. Lemaren kana.

kana bete Kana bat. Buztana ere badu, kana bete luze. Mundakara doa, saltzen ehuna, zabal kana betekoa.

kana erdi, kana-erdi Kana baten erdia. Luzean kana-erdia.

kana-erdiko iz. Kana-erdiko zirkunferentzia duen enborra. Bi gazteluar bi berastegiarren kontra seina kana-erdikotara. Seina egur berrogeita bost ontzako eta hiruna kana-erdiko.

oso

1 adj. Zatirik edo osagairik falta ez zaiona; zerbait mutur batetik bestera hartzen duena. Ik. guzti. Ogi osoa jan zuen. Hautagaien zerrenda osoa. Biblia osoa euskaraz eman zuen lehena. Idazle baten obra osoa. Mundu osoa harriturik utzi duen gertakaria. Inoiz Euskal Herri osoko izan dugun hitza. Bihotz osoz maitatzen duenak. Meza osoa entzutea. || (Adizlagun gisa). Lehenbiziko ahapaldiak oso eta bete dirudi zentzuaren aldetik. Aldizkaria gero eta osoago eta ederrago dator.

2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Isiltasun osoa zegoen. Barkamen osoa. Aitortza oso batez zeure arima guztia xahu ezazu. Ez dute haiek agian erru osoa. Fededun osoa zen erlijio gaietan. Fede oso batez. Arrazoi osoa du. Arrazoi osoz. Simetria ez da osoa. Testua interpretazio oso baten premian dago. Ezaguera osoan zegoen. Eskubide osoa duzu horretarako. Euskaldun oso dei zitekeen edozeini. Gure izaera osoa biltzen eta barrentzen duen hizkuntza. Estatuak unibertsitatea zor digu, unibertsitate osoa. || (Denborazko testuinguruetan). Nik ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan. Bizitza osorako. Urte osoa behar izan dut hori antolatzeko. || Arratsalde oso-osoa mendi gailurrera begira egon nintzen.

3 adj. Zenbakiez mintzatuz, positiboa edo negatiboa, unitatea baino zati txikiagorik ez duena.

4 adj. Esneaz mintzatuz, koipe guztia eta mantenugai guztiak dauzkana; esnekiez mintzatuz, esne osoarekin egina dena. Esne osoa eta erdigaingabetua garestiagoak dira gaingabetua baino.

5 adb. Osorik. Diruak beti oso zeuzkan, kutxan giltzatuak. Ostia denean hausten, oso da Jesus egoten parte txikienean. || Behartzen gaitu meza santua osoa entzutera. Frutak osoak dauden artean erraz kontserbatzen dira. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. Atxikitzen da egosten egun bat osoa. Zuretzat izanen naiz oso-osoa.

6 pred. Batez ere Ipar. Eritasunik, gaitzik edo zauririk gabe. Ik. osasuntsu 2. Oso direnek ez dute medikuaren beharrik. Daniel ikusi zuen oso eta osagarri onean. Handik oso ateratzeko. Oso eta bizirik daude. Oso eta sendo.

7 adj. Pertsonez mintzatuz, zintzotasun eta prestutasun handikoa. Gizon osoak zirelako, burutik oin zolarainoko gizonak.

8 adb. Maila goran, guztiz, erabat. (Dagokion adizlagun edo izenondoaren ezkerrean). Oso ederki. Ez zeuden oso lasai. Oso pozik gelditu ziren. Oso oker ez banago. Oso berandu. Oso hurrean. Oso gutxitan ikusia. Oso erraz erantzun daitekeen galdera. Ez da oso erraza irakurtzen. Haien oso adiskide zirela. Ez naiz oso ongi oroitzen. Gai horietan ez naiz oso trebea. Hitz berriak oso zailak direla. Ez zituen oso gogoko idazle berriak. Oso gureak ez diren bertso motak. Gauza bat dela herri hizkuntza eta bestea, oso bestea gero, kultura hizkuntza. Zuhaitz hau oso ezaguna da. Harroak gara euskaldunok eta ametsari oso emanak. || Oso ahuldua eta makaldua zegoen. Amarekin oso bat egina bizi zen. Oso damuturik nago. Oso lotsaturik alde egin zuen handik. || Zuzenez irabaztea oso da bidezkoa.

9 adb. (Izenondoaren eskuinean). Logelak estutxoak, baina garbiak oso. Gehiena gihar hutsa, pisua zen oso. Gauza bat da, ordea, hizkuntza jakitea eta bestea oso, hizkuntza horren bitartez zernahi gaiez aritzea.

10 adb. (Izenondoari dagokion izenaren ezkerrean). Oso denbora luzean izan zen. Ez dute oso begi onez ikusten. Oso gizon serioa.

11 adb. (Izenaren eta izenondoaren artean). Poz oso handiaz poztu ziren izarra ikusirik. Ordu oso luzeak igaro behar izaten zituen han.

12 adb. (Aditz bati dagokiola). Josetxo oso sendatu zenean. Hara orduko ilundu du oso. Oinez etorri naiz eta, nekatu naiz oso. Banuen astakume polit bat oso maite nuena: asko maite nuena. Komeni da, oso komeni ere, hori jakin dezagun. Oso atsegin zait. Oso beldur naiz erantzun bakarra ez ote den baiezkoa izango. Eta hau oso gogoan eduki behar genukeen puntua da.

13 iz. Osotasuna, guztia. Osoa hobe da erdia baino.

osoan adb. Osorik, erabat. Baso eder haiek osoan hondatu ziren zoritxarrez. || (bere-ren eskuinean). Legea begira ezazu bere osoan. 1960ko hamarkada bere osoan hartuta.

oso-bete adj. Osoa, erabatekoa. Artean ez du inork esplikazio oso-beterik aurkitu. Hizkuntzak, bizi deno, ez du sekula hiztegi oso-beterik izango.

osoko 1 adj. Batzar edo bilerez mintzatuz, kide guztiek esku hartzen dutena. Osoko bilkura.

2 adj. Pieza bakarrekoa. Zurezko ontzi horiek osokoak dira.

3 adj. Laboreez eta kidekoez mintzatuz, osagai guztiak gordetzen dituena; ogiaz, pastaz eta kidekoez mintzatuz, osoko irinarekin egina dena. Osoko irinarekin eginiko ogia. Osoko ogi txigortua. Osoko arroza.

oso-osoan adb. Erabat, oso-osorik. Gisa horretako liburuak ez baititu inork oso-osoan bere burutik eta baitarik ateratzen.

oso-osoko adj. Erabatekoa. Etxeko neskekin oso-osoko adiskidea ez zela esango nuke.

osozko adj. Guztizkoa, erabatekoa. Ongiak lortu ez duen osozko garaipena.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper