Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza berri jaso bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

berri jaso
ad.-lok. Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Gertatutakoaren berri jaso bezain laster, herritar ugari bildu zen inguruan.

Aztergaia: berri jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:026 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Bilaketa-saio batean jasoak dira berri (eta barri) + entzun segidako 11: Laph 3 ("Entzunik espantutan Pariseko eskolen berri, Pariserat ethorriak ziren jakitatearen bilha", "Haren berri entzunik, ikhusterat juan zitzaion Iñazio", "Portugaleko erregeak, Juanes hirurgarrenak, entzunik espantutan Iñazioren eta haren lagunen berri, Iñaziori bere lagunetarik sei galdatu ziotzan, Ebanjelioaren argia Indietarat ekhartzeko"), Otx 3 ("egun atan jauregijan jazo zan iskanbillearen barri entzun ebanian", "entzun, jauna, onen menduben barri!", "Etorri zan bakalduna, ta Bertoldinegaz erabillen autuben barri entzunda, ekin eutsan ak be barriari"), Ir YKBiz 2 ("Egoaldeko erregiñak, Salomonen berri entzun zuenean, oso urrundik etorri zan ura ikustera", "Andre batek, bere alaba ats loiak [deabruak] arturik zeukan andre kananear batek aren berri entzun zuen bezain laster, alde aietatik atera ta oiuz esan zion..."), Zait ("Oi baino goizago bildu ginan goiz batean, Delo'tik itxasontzia itzulia zanaren berri entzun baikenuen aurreguneko arratsaldez"), Mde Pr ("Entzun zuela honek O Riain Anaiak egin zigun hizketaren berri, izugarritan samurtu zela eta eragotzi ziola mota hortako irudirik eskolarat ekartzea"), Etxba Ibilt ("Andraume zintzuak, erremedixo miragarri orren barri entzunaz, jakiñ gura izan eban, bere senarra osatzeko beste lortu algo ete eban"); berri + jaso (eta y-) segidako 2: Zait Sof ("Atsekabez yaso zuten irain ori egotzi zidanaren berri"), NEtx Antz ("Arraiotzko berri an-emendik jaso oi-zuan") // Badira egitura askeak diruditen beste batzuk ere, adib.: Tt Onsa ("erregek enzunik haren hilziaren berri tristia"), Mde Pr ("Agian, Roberten berri onak jasotzen ditutzue?"), MEIG ("gure gauzei buruzko zenbait berri atzerrian jaso ondoren", "Ez zuen, bestela esan, XVII. mendeko iraultzaren berri gehiegirik jaso").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berri entzun 6: J. Forcada ("Zenbaitek entzuna zuen haurren berri, baina ez zuten sinesten inon egon zitezkenik"), A. Valdes ("Ez al duk sekula Mandamentuen berri entzun?"), Txiliku ("Agian entzungo zenuen Kidd kapitainaren berririk"), P. Zabaleta 2 (adib., "Entzun al duzue mediku mirarigileren baten berri?"), Vill ("Honek, bada, Jesusen berri entzutean, jende talde ostean etorri, eta Haren soinekoa ukitu zituen" #mdash# sic); berri jaso 26: J. Oregi ("Zalbide, bibliografian dionez, Yves Chelet-en [...] liburuaz baliatu da bere lana osatzeko; hortik jaso ote du 0ºK-en inguruan bere ustez gertatzen denaren berri?"), HistGizarte/II ("administralgoak erabakitakoaren ororen berri jasotzen zuen boletin ofizial baten publikapena"), P. Esnal ("Baliagarritzat banuen itzulpena zenbait hitz eta esaldiren berri jasotzeko orduan, baliagarritzat nituen arauak eta eskemak ere, hizkuntzaren hainbat alderdi ikasterakoan eta hainbat edukiz jabetzerakoan"), Deia 1987 ("Durangaldeko zenbait ikastola eta ikastetxetako ikasle eta irakasleak hurbiltzen ari dira egunotan, bestalde, erakusketaren berri jaso eta haren helburuak zertan datzaten eskuratu asmoz"), I. Tapia ("Jenerala #mdash#esan zion Rossi profesoreak, hitzak handikiro birmarkatuz#mdash#, idatziz jaso ezazu une honetatik aurrera gertatzen denaren berri"), I. Elias 3 ("Lehenik, beraren aurrez herriko erretorea izan zen Joakin Basozabalek 1.793an izan zituen istiluen berri jasotzen zutenak, herriko agintariek erretore-ordezkaritzako bi apaiz izendatzeko agindu ziotenean. Ondoren, On Inazio berak izandako eztabaiden berri jasotzen zuten agiriak... Batez ere 1.805.eko berri jasotzen zutenak"), EHAA 1989 eta 1992 5 (adib., "akordio honen berri jaso dadin egunetik hasita kontatuko den hamabost eguneko epearen barruan", "Burutzeko epea: Esleipenaren berri jaso dadin egunetik hasi eta 1989.eko abenduaren 15a izango da azken eguna"), OinLegBizk 1990 ("Antolamendu erabaki konkretuan subjektu pasibo gisa agertu eta horren berri jaso izan duen pertsonak"), M. Lopez ("Lapurtua da! #mdash#oihu egin zuen Erregeak, epaimahairantz jiratuz, berehalaxe gertatuaren berri jaso zuelarik"), EKB ("Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarrak Dublinen izandako bileran, biztanlego euskalduna duten Euskal Herriko 27 udalek, Administrazio Publikoan euskara hizkuntz bakartzat jotzeko hartu duten erabakiaren berri jaso du"), M. Lopez ("Itzulpenerako erabili dudan edizioan ez da zati hau agertzen, eta zatia zein aurkikuntzaren berri Luis Maristanyen ediziotik jaso eta gaztelaniatik itzuli dut"), Amoroto ("ez da inon jasoten herritik alde egiten dabenen barri"), KirolEntrenamendua ("nekearen kontrako erresistentzia orokorraren berri jasotzeko erabili ditzakegun bi test agertuko dizkizuegu"), NekHizt ("Gaur egungo ahozko altxorraren berri jasotzea eta horren lekukotasuna hiztegian agertzea"), Esaizu/2 ("Abenturazaleek jasotzen al dute bisitatzen dituzten herrietako kulturen berri?"), L. Oihartzabal ("Hala eta guztiz ere, era guztietako gertakarien berri jasotzen da analisia bideratzerakoan"), A. Sokarros ("Islamista integrista horien atxiloketaren berri jaso zen unean bertan jakin zen Frantziako Senatuak lege zuzenketa bat ontzat hartu zuela borroka armatuari aurre egiteko baliabideak areagotzeko"), GAO 1997 ("egitatearen berri jaso eta sei hilabetera agortuko da ahalmen hau"), L. Baraiazarra ("Beste herri batzuetan ere egingo zituen, beharbada, baina Frantzisko Ondarrak eskuratu dituen paperetatik ez da gainerakoen berririk jaso"), I. Irazabalbeitia ("Hala ere, Izar Beltzako gozotasunean murgildurik, atea zabaltzen zenean bakarrik jasotzen genuen kalean jotzen ari zen ekaitzaren berri") // Cf. berria(k) jaso egitura librekoak: NEtx LBB ("Egiguren'go Martin, Juana'ren legezko gizona, gaixorik ote-zaneko berria jaso zuten Bergara'ko perietan"), J.M. Apalategi ("Lehenik beren berriak jasotzeko eskatuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.