Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=bakoitzean sarrera bakarrean aurkitu da.

bakoitz

1 adj. Bakarra. Jainkoaren seme bakoitza. Hasierako hizkuntza bakoitz hura. Espiritu bakoitz bat.

2 adj. Multzo bateko gauzez mintzatuz, banaka hartzen dena. Pertsona bakoitzak bere iritziak ditu. Herri bakoitzari berea ezagutuz. Euskalki bakoitzak bere iturburuetara joaz. Aditz bakoitzaren erabilera. Etxe bakoitzean bat. Birao bakoitzeko, eskukada gorotza ematen zion ahora. Kilo haragi bakoitzeko, hogei pezeta galduz.

3 (Izenordain gisa; zenbait adibidetan, subjektua modu ez pertsonal eta orokor batean izendatzeko erabiltzen da). Bakoitza bakoitz garela. Erraz ikus dezakegu bakoitzaren latinezko ordaina zein den. Haietako bakoitzak. Gutarik bakoitzak bere barnean duen sinestea. Bakoitzari berea, hori da legea (esr. zah.).

bakoitzean (Perpaus erlatibo baten eskuinean). Aldi bakoitzean. Ik. guztietan. Natorren bakoitzean ahal duen guztia itxaronarazten dit. Eztula egiten duen bakoitzean, badirudi kristal guztiak hautsi behar dituela. Bilbora joan naizen bakoitzean.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper