Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ausarki sarrera bakarrean aurkitu da.

ausarki

1 adb. Ausardiaz. Asmoz eta jakitez, ausarki eta halere neurriz jokatzen baldin badakigu. Garbizaleen kontra ausarki mintzatzen zaigun hori. Ausarki erasotzea erdi garaitzea da. Hitzak ausarki tokialdatuz.

2 adb. Ausarkeriaz. Are ausarkiago mintzatzen. Zenbat eta ausarkiago aurreratzen garen, hainbat gogorragoa izango da hurrengoen oldarra atzeraka.

3 adb. Ugari. Ausarki jan eta edateko. Denetik emango dizu gogotik eta ausarki.

4 adj. Ipar. Ugaria. Hazkurri ausarkia.

ausarkian adb. Ugari, ausarki. Burdin-gider batek goiti eta beheiti darabil ponpa bat, ur garbia lurpetik ausarkian dakarrena. Opariak ausarkian gure haurñoentzat.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper