Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=arto 4 sarreratan aurkitu da.

arto

1 iz. Lasto lodi eta sendoko landarea, hostoak zabalak eta lantza modukoak, eta aleak zilindro itxurako buru lodi bati itsatsiak dituena (Zea mays). Ik. arto landare. Arto goiztiarra. Artoak zuritu: artaburuak zuritu. Arto, baba eta gariz aberats soroak. || Esr. zah.: San Jurgi artoa ereiteko goizegi, San Marko artoak ereinda balegoz.

2 iz. (Multzokaria). Landare horren alea. Gaitzeru bat arto. Elur-melur, ez nauk hire beldur; etxean badiat arto eta egur (esr. zah.).

3 iz. Arto irinez egindako ogia. Ik. artobero; artopil; labarto. Arto puska bat janaritzat. Artorik ez badago jango dut ogia.

4 iz. Zah. Artatxikia. Etxean ogia ezin jan, eta Arangurenen artoa (esr. zah.).

arto bihi, arto-bihi Ipar. Artalea.

arto bizar, arto-bizar Artoaren lore emeen mordoa. Pixa egin ezina arto bizarren urarekin kentzen omen da.

arto buru, arto-buru Artaburua.

arto irin, arto-irin Artaleetatik ateratzen den irina. Arto irina taloak egiteko. Sutondoan arto irinaren zorrotxoa.

arto jorra, arto-jorra Artajorra.

arto landa, arto-landa Arto saila. Beleak izutzeko txorimaloa ezarri du arto landan.

arto landare, arto-landare Artoa. Zuk soroan arto hazia ereiten duzu eta arto landarea jaiotzen zaizu.

arto lasto, arto-lasto Arto landarearen lastoa. Abereari azpia egiteko, paregabekoak dira arto lastoak.

arto makila, arto-makila Arto lastoa.

arto sail, arto-sail Artasoroa. Arto sail galantak.

arto zuritze, arto-zuritze Artazuritzea. Arto zuritze eta beste horrelako lanak. Arto zuritzeetako istorio zaharrak.

bazka arto, bazka-arto Artaberdea.

arto-berde iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, arto-berde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. artaberde].

bazka

1 iz. Janaria, bereziki animaliena. Usteltzeko eta harren bazka eginik gelditzeko. Abereei bazka ematen. Animaliek ere beren bazkak eta jatekoak erre eta egosi gabe jaten dituzte. Bazka berdeak. Urdeen bazka lizuna. Jaunaren ardi galduak, hotzez minduak, bazka barik mendian. Bazka asko ematen duten belarrak.

2 iz. Irud. Gure arimen bazka. Bere bazka egin nahiz etsaiak ene arimaz. Irakurle sail bakoitzak gogoko duen bazka hartu behar luke idazleengandik. Suaren bazka izateko.

bazka arbi, bazka-arbi Abereen bazkarako ereiten den arbia.

bazka arto, bazka-arto Artaberdea.

bazka landare, bazka-landare Abereen bazkarako ereiten den belar landarea.

bizar

1 iz. Kokotseko eta masailetako ilea. Ilea eta bizarra. Bizar luzea, motza. Bizar zuria, urdina. Urregorrizko bizarra. Badoa bere nagusi bizar-gorriarengana. Agure bizar-zikin, ile-luze eta koipetsu bat. Bizarra beratu. Bizarra antolatu. Bizar ontzia: bizarra kentzean erabiltzen dena. Bizar-kentzailea. || pl. Pipari sekulako kea zerion bizarren artetik.

2 iz. (Hedaduraz). Ik. balea bizar; beherago. Ahuntzaren bizarrak.

3 iz. pl. Hegazti lumen orratzean, gariaren eta antzeko landareen buruan edo burdin atalen ertzean sortzen diren izpiak. Ik. arto bizar. Burdin atalari bizarrak kendu.

arto bizar, arto-bizar Artoaren lore emeen mordoa. Pixa egin ezina arto bizarren urarekin kentzen omen da.

balea bizar, balea-bizar Balearen ahoko adarkizko xaflak; xafla horietako bakoitza.

bizar labana, bizar-labana Bizarra kentzeko labana. Atzealdeko ile guztia bizar labanaz kendua. Bizar labanaz zainak ebaki zituen.

bizar makina, bizar-makina Bizarra kentzeko makina. Marka guztietako bizar makina elektrikoak.

bizar-peitu adj. Zah. Bizargabea.

bizarra egin Bizarra kendu, bizarra moztu. Igande goizetan, bizarra eginik eta alkandora zuria jantzirik.

bizarra kendu Ik. bizarra egin. Bizargileak apaintzen du aurpegia, bizarra kenduta; baina egun gutxiren buruan belzten da, jaiotzen da bizarra, sustraitik atera ez zelako.

bizarra moztu Ik. bizarra egin. Ez bizarra moztu, ez gosaldu, banoa.

hatz bizar, hatz-bizar Eskuetako azazkalen ondo-ondoan altxatzen den azala. Azazkalen inguruko hatz bizarrei amorru biziz kosk egiteko ohitura.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper