Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza anitz eta anitz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

anitz eta anitz
zenbtz. anitz-en indargarria. (Kasu atzizkiak hartzen dituenean, osagai biek har ditzakete edo bigarrenak bakarrik). Ik. asko eta asko. Profeta honek ere egin zuen anitz eta anitz mirakulu. Haren inguruan zirenetarik anitzek eta anitzek bihotza hautsia eta erdiratua zuten.

Aztergaia: anitz eta anitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ANITZ ETA ANITZ. Mucho(s). Horra [...] nola atheratzen diren gogoeta onak [...] hainitz eta hainitz moldez begietaratzen diren gauzetarik. SP Phil 135 (He 138 gauz gehienetarik). On da kanpoko lanei lotzea, hainitz eta hainitz manerazko obra ahal bezanbat hartzea arimaren apartatzeko gauza tristagarrietarik. Ib. 467 (He 473 eta haiñits suertetakoei). Eta fededun beren artean ere badira anitz eta anitz gaizto. Mb IArg I 236. Anitz eta anitz dira munduan oriek arzeko prestatu nai gabez. Ib. 239. Inareák emán anitz ta anitz buélta airean, ta apénas arrapatzendú eltxobát. LE Prog 120. Gaitz mueta askotakoakin etortzen diran anitz ta anitz. Izt C 86. Zelian badela hanitz eta hanitz arima saintütü direnak. CatS 111. Nihork igurik zezaken baino hainitz eta hainitz fraide gehiago. Jnn SBi 53. Harren inguruan zirenetarik hainitzek eta hainitzek bihotza hautsia eta erdiratua zuten. Ib. 140. Bazakiten ba urdek, etzitakena zela hori, anitz eta anitz tokitako. HU Zez 111. Hanitz eta hanitz urteren eskola galdegiten duten ofizioetan. JE Bur 194. Profeta hunek ere egin zuen hainitz eta hainitz mirakuilu. Zerb IxtS 66. Hainitz eta hainitz egin dutela Eliza munduaren azken puntaraino ezagutarazteko. Ib. 112. Bazen anitz eta anitz hots-bilkura latinez zilegi eta gurean debeku zenik. MEIG VII 179. v. tbn. Elsb Fram 79 (-nh-). (Det.). Hainitzak eta hainitzak ziren nardatuak ere zirenak entzuteaz Jenebieba saindu bat zela. Jnn SBi 72. Hanitzak eta hanitzak badira, bizkitartean, ohartzen ez zaizkonak. JE Bur 177

anitz eta anitz 2, Berria (adib.: “Zubi gainetik, urean dauden amuarrainei begira egoten dira anitz eta anitz, beharbada haiekin direnak elizan sartu diren edo ondoko espartin dendan dauden bitartean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

anitz eta anitz 8: Piarres Xarriton 2, Marzel Etxehandi, Aingeru Epaltza, Joan Mari Irigoien, Aurelia Arkotxa, Alberto Ladron Arana, Joxe Azurmendi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa asko eta asko jaso den bezala. Bide batez, asko eta asko adibidea asko sarreran ere jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa anitz sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.