Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza anitz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

anitz
1 zenbtz. Asko. (Aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke; izenaren ezkerrean agertzen da gehienean, baina eskuinean ere ezar daiteke; izena mugagabean erabiltzen da beti). Anitz iritzi desberdin. Beste anitz puntu. Sagar ustel anitz. Anitz jende etorri da. Eta hau ez da ene ustea, euskaldun anitzena baizik. Anitz lekutan. Anitz gizonek. Etxe anitzetan. Paraboletara narama premia gorriak, inguruko beste anitz bezala. Anitzek diotenez. Ez dira anitz etorri direnak. Garratza izanen zaie anitzi mintzaira hau. || Ipar. (Izen sintagma mugatuan). Anitzak dira lehenak direnen artean azken izanen direnak. Marinelen emazteak, anitzak senargabeak. Hauta ezazu hobeki gutxia, ezen ez anitza.
2 adb. Oso, txit. Anitz handia. Anitz ederki. Anitz zahartua iduri omen zuen. Maitagarria da anitz.
3 adb. Asko. Ez da anitz luzatuko. Anitz bizitzeko esperantza. Anitz asaldatu ohi da. Anitz balio duen gauza.
4 adb. Askoz (ere). (Erkaketan). Anitz gehiago egiten dute. Anitz hobea da. Anitz aberatsagoa. Anitz gutxiago.
5 [Oharra: Euskaltzaindiak, anitz-ek euskara idatzian izenondo gisa izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori izenondo gisa ez erabiltzea gomendatzen du, eta industria anitza eta kidekoen ordez askotariko industria eta kidekoak erabiltzea].

Aztergaia: anitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

anitz, ainitz

Euskaltzaindiaren Arauak

anitz 1 zenbtz. jende anitz etorri da. 2 *industria anitza e. askotariko industria.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz ahoz beste bat erabiltzen den

anitz da EBrako hobestekoa, nahiz ahoz darabiltenek hainitz eta aunitz erabili; tradizioak bermaturiko formak ere jasoko dira, nagusi honetara bidalketak eginez

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: anitzetan , anitzez .

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. bezala, askotariko da hobestekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'azkeneko adibide hori ["bere egunak anitzez laburtzen dituztenak"] kenduko nuke. Oso lekukotasun gutxi dute holakoek eta ez da erraz ulertzen'.

 - [E208]: 'bai izenaren aurrean eta bai atzean erabil daitekeela adierazi behar da behintzat: anitz jende = jende anitz. industria anitza-ren lekuan askotariko industria hobesten dugula adierazteko, ez dut uste zenbakiaren ondoan jartzea egokiena denik. Edonola ere, hortik ugari dabilen gizarte anitza-ren lekuan ere askotariko gizartea proposatuko genuke?'

 - [E116]: 'Lehen bezala gaude orain ere. Hori lehen itzulian onartua dugu, eta ezin gara berriz ere eztabaidan hasi. Beraz, nire ustez, hemen eztabaida daitekeen kontu bakarra da ea azpi sarrera berri horietan, bigarren adibidea kentzen den, bestea lehenago erabakita dagoelako. Bide batez, beste adibide argigarri hau sartzea proposatuko nuke: Anitz urtez. Gaur 'zorionak' delakoak denak irentsi ditu, baina zenbait tokitan urtebetetze egunean, lehenagoko eran esaten ditugu gauzak: 'a(u)nitz urtez!''.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'sartu proposamen osoa, AS eta bi adibideekin. Sartu 'anitz jende=jende anitz' eta sartu 'anitz urtez' adibide bezala (zorionak, 'urte askotarako')'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.