Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=aita 6 sarreratan aurkitu da.

aita

1 iz. Seme edo alaba bat edo gehiago dituen gizona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Aita bihurtu. Aita izan. Bi semeren aita da. Patxiren aita. Aita-semeak. Aitona eta aita-alabak afaltzen ari ziren sukaldean.

2 iz. Ume bat edo gehiago sorrarazi dituen animalia arra. Bost txorikume zituen, aita eta amarekin, zazpi.

3 iz. Hirutasun Santuko lehen pertsona. Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean: Aitaren egitean edo bataioan esaten diren hitzak. Gure Aita (edo Aita gurea), zeruetan zarena. Aita ahalguztiduna.

4 iz. Erlijioso apaiztuei ematen zaien titulua. Aita Eztebe Materre-ren liburua. Mitxelena aita frantziskotarra.

5 iz. Zerbaiten sortzailea. Haydn, sinfoniaren aita. Soroa da euskal teatro berriaren aita.

aita-ama pl. Gurasoak. Aita-ama hoberenak bakoitzarenak.

aita-amabitxi pl. Aitabitxi-amabitxiak.

aita-amaginarreba pl. Aitaginarreba eta amaginarreba. Alabarik maitagarriena bezala hartu zuten aita-amaginarrebek.

aita-ama ponteko pl. Aita pontekoa eta ama pontekoa. Aita-ama pontekoen oparia.

aita besoetako Aitabitxia (bataiokoa). Aita besoetakoak seme pontekoen zaintzaile dira.

aita familiako Familia bat bere ardurapean duen gizona. Bere aita familiako eginbideari lotua zegoen.

aita nagusi Komentu bateko burua. Badakigu Añibarro aita nagusi izana zela Burgosko komentu batean.

aita ponteko Aitabitxia (bataiokoa). Aita pontekoak haurra besoetan hartzen du.

aita usteko Aitaordea. Jaungoikoaren amaren senarra eta haren aita ustekoa.

aita saindu iz. Ipar. edo Jas. Aita santua. Aita saindu izendatu zuten.

aita santu iz. Eliza katolikoaren burua, lurrean Kristoren ordekoa dena. Aita santu egiten duten egunean. Leon XIII.a aita santuaren hiltzea. Aita santu Benedikto hamahirugarrena. Erromako aita santua.

eliza

1 iz. (E larriz). Jesu Kristoren erlijioari jarraikitzen zaizkion sinestunen bilkura; kristautasunaren barnean bereizten diren bilkuretako bakoitza. Ik. eliza 2. Jesu Kristok bere Eliza maite duen bezala. Apostoluen Eliza. Agustin, Elizako doktore santu handi hura. Greziako Eliza ortodoxoa. Eliza katolikoa. Eliza erreformatuak.

2 iz. (E larriz). Eliza katolikoa. Eliza Ama Santuaren aginduak, sakramentuak. Aita santua, Elizaren buru ageria. Elizaren dogmak, doktrina.

3 iz. (E larriz). Herri bateko katolikoen bilkura. Euskal Herriko Eliza.

4 iz. Elizkizunetarako bereziki prestatutako eraikina. Ik. tenplu. Elizara joan. Eliza batean ehortzi zuten, aldare aitzinean. Herriko eliza. Hiru habearteko eliza.

5 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. elizatorra; elizbide; elizgizon... Halere, hildakoan eliz lurrik ez zaio ukatu. Eliz liburuen irakurle saiatua. Eliza-dorreari bueltaka dabiltzan elaiak.

eliza besta, eliza-besta Herriko zaindariaren eguna. Egun eliza besta dugu ospatzen, gure patroi santua denek ohoratzen.

Elizako aita Ipar. Elizako gurasoa. Nahi zuen zuzenbidea Bibliaren eta Elizako aiten iturrietara itzularazi, lotura eginez zuzenbidearen eta teologiaren artean.

Elizako guraso Kristau-erlijioan, fede gaietan oinarri izan diren izkribuak idatzi zituzten lehen mendeetako Elizako doktoreetako bakoitza. Ik. Eliz guraso; Elizako aita. Argi iturri horretan edan zituzten Elizako gurasoek beren liburuetako ikaskizunak.

eliza nagusi g.g.er. Parrokia. Eibarko Andres donearen eliza nagusian.

eliz atari Elizako ate nagusiaren aurrealdea, bereziki aterpeduna. Ik. elizpe; zimitorio 2. Eliz atarira irten dira hizketan aritzeko. Eliz atarian eskean. Bertsopapera franko saldu genuen eliz atarian.

eliza txori, eliza-txori Txolarrea.

elizaz 1 adb. Elizaren antolaketari dagokionez. Elizaz Arratzukoa da baserria, herriz Mendatakoa.

2 adb. (ezkondu eta kideko aditzekin). Kristau elizaren arauen arabera. Ez zuen inolako arazorik izan elizaz ezkontzeko.

eliz dei pl. Ezkontza baten berri ematen duen jendaurreko agiria, elizako atean ezartzen dena eta meza nagusian adierazten dena. Ik. man; deiera. Eliz deiak egin. Apaizak eliz deiak irakurri zituen.

Eliz guraso Elizako gurasoa.

eliz urte Eliza katolikoan, abendualdiko lehen igandean hasten den urtea. Eliz urtearen aldiak. Eliz urtearen barruan, Kristo urtero jaiotzen da, urtero gurutziltzatzen dute, urtero pizten da.

Gure Aita

iz. Hitz horiekin hasten den kristau otoitza. Ik. aitagure. Esan beza agurmaria bat edo Gure Aita bat, zentzumenak banaka gogoratu ondoren.

ponte

iz. Bataiarria. Ez ziren bataiatu elizako pontean, baizik bat pertzean eta bestea azpilean.

aita ponteko Aitabitxia (bataiokoa). Aita pontekoak haurra besoetan hartzen du.

alaba ponteko Alababitxia.

ama ponteko Amabitxia (bataiokoa). Nire ama pontekoa izeba Miren da.

ponte izen, ponte-izen g.er. Pertsona bat izendatzen duen izena, abizenari lotua doana eta familia bereko beste kideetatik bereizteko balio duena. Guztiek Madarixa Txikixe deitzen zuten hark Jose Manuel zuen ponte izena.

seme ponteko Semebitxia.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper