ahalik
1 (-en(a) daraman adberbio baten ezkerrean). Ahal den ...-ena. Ik. ahalik eta; albait 2. Etxea ahalik ongiena apaindu behar da. Ontsa aitortu, ahalik sarriena. Ahalik lasterrena ihes egizue. Arrangura zaitez ahalik gutxiena eginen zaizkizun bidegabeez. Ahalik arinena ezkontzeko. Adieraziko dizut ahalik argien.
2 (-ena daraman adjektibo baten ezkerrean). Ahal den ...-ena. Konfesore ahalik onena bilatu. Has otoitza ahalik errespetu handienarekin. Bertsoak egitea ahalik justuenak.
ahalik eta 1 (-en(a) daraman adberbio baten ezkerrean). Ahalik ...-ena. Ihardetsi zion ahalik eta hobekiena. Ahalik eta isilena jaitsi zen. Ahalik eta lasterren ibili behar dugu. || Ahalik eta goizenik merkatura joan.
2 (-ena daraman adjektibo baten ezkerrean). Ahalik ...-ena. Parte hartze ahalik eta zabalena bermatzeko. Ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
Estekak-
HBO
Aztergaia: ahalik
Iturria:
|
Kodea [?] |
Data |
Proposamena |
Araua: |
Z3:EArauB |
|
|
Hiztegi Batuko Lantaldea: |
Z3:EEBS:03 |
1993-10-20 |
Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Formari buruzko datuak
Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak
ahalik 1 adlag.ekin: ahalik maizen, sarrien, etab.
baino hobeto ahalik maizena, ahalik sarriena, etab. 2
izond.ekin: ahalik garbiena, osoena, ederrena, etab.
Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak
ahalik... -en(a): lege zaharra -a eta guzti egitea
zen ("ahalik maizena, sarriena", etab.; "ahalik garbiena, osoena,
ederrena", etab.). Gaur, eta hegoaldean, -a gabeko
eraikuntzak ugariagoak dirateke, batez ere izond.ekin. Baina ezin
esan daiteke jokaera berria nagusitu denik. Mugako kasua da
batzordearen irizpideei dagokienean.
Formari buruzko oharrak
Euskaltzainen oharrak
- [E210]: 'Horrek, azpisarrera gisa
eta beharko luke aldamenean, parentesi artean behintzat,
alegia, ahalik (eta)'.
- [E123]: 'Arautua dugu dagoeneko
ahalik forma. Aldatu behar bada, Gramatika batzordeak
aztertu beharko luke, nire iritziz'.
- [E201]: 'nik uste dut ahalik
(eta) bezala eman beharko litzatekeela sarrera hori. Erabilera
bikoitza baitu. Gainera, gure Hiztegi Batuan lehendik ere
nahiz-en kasuan nahiz eta nahiz eta, biak,
jasotzen dira' (2001-05).
- [E123]: 'dagoeneko arautua dugunez,
ez dakit zein izan daitekeen irtenbidea, ahalik eta
azpisarrera erantsi?'
- Erabakia: Erabakia
(2001-09-28): 'ahalik eta azpisarrera gisa sartzea onartu
da'. Erabakia (2001-10-19): 'ahalik: honen parean ahalik
eta ere ematea onartu da'.
-
OEH
-
EHHA
-
XX. mendea
-
Lexikoaren Behatokia
hobeki
adb. ongi adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeto. Ongi jan eta hobeki edan duzunean. Hobeki dago horrela. Hobeki adi dezagun. Gure hizkuntza hobeki erabiltzen dutenak. Hark baino hobeki itzuliko zituelakoan. Ongi baino hobeki daki hark zer ari den. Ontsa baino hobeki eginen dute. Askozaz hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino. Ezin hobeki atera da liburua.
ahalik (eta) hobekien(a) Beren eginbideak ahalik hobekiena beteaz. Kanpotik ihardetsi zion ahalik eta hobekiena.
ezin hobeki Bikainki, ezin hobetuzko eran. Ik. ezin hobeto. Ezin hobeki atera du liburua, txukun eta dotore. Festa ezin hobeki iragan da.
hobekien adb. Era onenean. Ongi bizi direnak dira hobekien hiltzen.
hobekienik adb. Hobekien. Diren bezala doaz gauzak hobekienik. Bere ustez hobekienik dagoenean harrapatzen du arrantzaleak. Gauzarik ttipienetan ikusten da hobekienik Jainkoaren handitasuna.
hobeki esan Horrela ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan, zuzen baino zuzenago. || Han hil zela, edo hobeki esateko, han hil zutela.
Estekak-
HBO
Aztergaia: hobeki
Iturria:
|
Kodea [?] |
Data |
Proposamena |
Araua: |
Z3:EArauB |
|
|
Hiztegi Batuko Lantaldea: |
Z3:EEBS:03 |
1995-02-09 |
Lantaldeak besterik gabe onartua |
Formari buruzko datuak
Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak
AS: hobekien, hobekienik, hobeki esan.
Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra
AS gisa gehituz: ahalik (eta) hobekiena .
Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
hobekien, hobekienik.
Formari buruzko oharrak
Euskaltzainen oharrak
- [E210]: hobeki esan. 1-
Idazkera aldatu: hobeki esanda. || 1- Forma zuzenagotzat
dugu hori; bestea, hobeki esan, gaztelaniazko "por mejor decir"
esapidearen eraginez sortua ez ote da?
- Erabakia: (H2.2 /
2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa,
lantaldeak proposatua jasoz.
-
OEH
-
EHHA
-
XX. mendea
-
Lexikoaren Behatokia
Oharra: azken eguneraketa 2021-01-14