Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ahalegin sarrera bakarrean aurkitu da.

ahalegin

iz. Batez ere pl. Zerbait lortzeko, indar edo ahalmen guztiaz egiten den saioa. Ik. eginahal. Batasun ahaleginak premiazko ditugu hizkuntzak iraungo baldin badu. Alferrekoak gertatu diren ahaleginak. Ahalegin bizian.

ahalegina adb. Ahal den guztia, ahal den neurrian. Ahalegina moztuta ere nahiko luzea izango zen. Gerria ahalegina estutu kortsean.

ahalegina(k) egin Ahalegindu. Ahalegina egin behar dute gazteria galbidetik ateratzeko. Ahalegin guztiak egin bazituen ere.

ahaleginean adb. Ahal den guztia, ahal den neurrian. Ahaleginean jokatu zuten haren alde. Kultura hizkuntza bat eratzen ahaleginean lehiatuz.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper