Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=jainkoa lagun sarrera bakarrean aurkitu da.

jainko

1 iz. (J larriz). Erlijio monoteistetan, izaki gorena, pertsona-izaera ematen zaiona eta munduaren sortzailetzat hartzen dena. Sinesten dugu badela Jainko egiazko bakar bat. Jainkoak gauza guztiak dakuski eta gauza guztiak dakizki. Jainkoagan sinetsi. Jainkoa ukatu. Jainkoa maitatzea gauza guztien gainean. Ni naiz Jainko Jaun guztiahalduna. Jainko gure jauna. Jainkoaren grazia. Jainkoaren Hitza. Jainkoaren borondatea egiteko. Jainkoaren erreinua. Jainkoaren Legeko aginteak. Jainkoagandik hartutako dohainak. Jainkoaren beldurra. Ene Jainko Jauna, oroit zaitez nitaz. Jainko handia, Jainko guztiz ahaltsua. Sei egunean sortu zuen Jainkoak mundua ezerezetik. Abrahamen Jainkoa. Hire begira Jainko Jauna aingeruekin zeruan. Jainkoaren hiru pertsonak (Ik. hirutasun). Jainko Aita. Jainko seme gizon egina. Jainkoaren Semea: Jesu Kristo. Jainkoaren ama: Ama Birjina. Jesus, Jainko eta gizona. Jainko Gizon egiazkoa. Jainko-Bildotsa.

2 iz. (Zenbait esapidetan). Jainkoak gorde zaitzala! Jainkoak dizula egun on. Egun on Jainkoak (digula). Bihar arte, Jainkoak nahi badu. Laster, Jainkoak nahi badu, agertuko dena (Ik. Jainkoa lagun).

3 iz. Erlijio politeistetan, gizakiaz gaineko izakia, ahalmen eta botere bereziz hornitua dena. Ik. jainkosa. Marte jainkoa. Greziar mitologiako jainkoak. Itsasoetako jainkoa. Jentilen jainkoak. Eguzkia jainkotzat daukatenak. Jainko gezurrezkoak gurtzen dituztenak. Jainko eroria dirudi gizonak. Honela, bere bizia galbidean ipintzen duelarik, jasotzen du bere burua, hilkorra izan arren, jainko hilezkorren gainetik. Jainko etsaiei, Izadiaren indar itsuei alegia, gogor egitean dago gizonaren handitasuna. Jainko-jainkosak, hain giza irudiko eta, hala ere, hain bestelako.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. jainkozko. Ez zion honi jainko maitasunak gehiegi eragingo, baina bai jainko begiramenak edo, garbiago esateko, jainko beldurrak. Jainko herria. Jainko legea irakatsiz.

Jainkoagatik Zerbait eskatzen denean erabiltzen den esapidea. Ik. Jainkoarren; Jainkoaren izenean. Zaude isilik, Jainkoagatik!

Jainkoak daki Hitz egiten duenak zerbait inondik ere ez dakiela adierazteko erabiltzen duen esapidea. (Bera bakarrik, erantzunetan erabil daiteke; ondoan galdetzaile bat edo galdetzaile batez hasten den perpaus txertatua har dezake). Ik. auskalo. Errudun edo errugabe, Jainkoak daki. Noiz arte? Jainkoak daki. Idatzi baino 80 urtez geroago argitaratua, eskuizkribu batetik eta Jainkoak daki nola. Zorion betean bizi izan ziren, Jainkoak daki zenbat urtez. Jainkoak daki non ibilia den!

Jainkoa lagun Jainkoak nahi badu. Gertaera zoriontsu hau, Jainkoa lagun, urriaren 15ean izango da.

Jainkoaren izenean Zerbait eskatzen denean, indargarri gisa, erabiltzen den esapidea. Ik. Jainkoarren; Jainkoagatik. Limosnatxo bat, Jainkoaren izenean! Buka ezazu berehala, Jainkoaren izenean!

Jainkoari esker(rak) Ez dira gutxi, Jainkoari eskerrak, horretan ari direnak. Jainkoari esker, oraino ere badira herri onak.

jainko txiki 1 Idoloa, jainko gisa gurtzen den pertsona. Cánovas zen orduko jainko txikia, baita kultura gauzetan ere.

2 Sasimedikua.

3 Horrek jainko txikiaren berri ez daki: hori pertsona tolesgabea da, ez daki mundu honetako gauzen berri.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper