Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=celsius eskala sarrera bakarrean aurkitu da.

eskala

1 iz. Hurrenkera mailakatua. Musika-eskala: musika-hotsen eskala.

2 iz. Magnitude bat neurtzeko erabiltzen den tresna bat banatzen den gradu edo zatien segida. Eskala zentigradua duen termometroa.

3 iz. Gauza baten egiazko tamainaren eta mapa edo plano batean duenaren arteko erlazioa.

4 iz. Sokazko zurubia.

Celsius eskala Fis. Tenperatura-eskala mota, atmosfera bateko presioan, uraren izozte puntuari 0 balioa eta irakite puntuari 100 balioa ematen dizkiena, unitatetzat Celsius gradua duena. Ik. zentigradu. Celsius eskalan -273,15 dena, Kelvin eskalan 0 da.

Fahrenheit eskala Fis. Tenperatura-eskala mota, atmosfera bateko presioan, uraren izozte puntuari 32 balioa eta irakite puntuari 212 balioa ematen dizkiena, unitatetzat Fahrenheit gradua duena.

kelvin eskala Tenperatura absolutuaren eskala, zerotzat zero absolutua eta unitatetzat kelvina dituena. Kelvin eskalako zero tenperatura irudika dezakegun tenperaturarik baxuena da.

Mohs eskala Bigunenetik gogorrenera sailkaturiko hamar mineralen zerrenda, erkaketa bidez beste mineralen gogortasuna neurtzeko erabiltzen dena. Dolomitak Mohs eskalan 3,5-4 bitarteko gogortasuna du.

Richter eskala Lurrikaren intentsitatea neurtzeko erabiltzen den eskala logaritmikoa. Atzo goizaldean Richter eskalan 5,1 graduko lurrikara izan zen Rifen.

Réaumur eskala Fis. Tenperatura-eskala mota, atmosfera bateko presioan, uraren izozte puntuari 0 balioa eta irakite puntuari 80 balioa ematen dizkiena, unitatetzat Réaumur gradua duena.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper