Eliz ikasketak frantziskotarrekin egin zituen Oñatiko Arantzazun (1931-1934) eta Foruan (1935-1936). Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Erriberrin (1939-1942) eta Arantzazun (1942-1943) jarraitu zituen ikasketak. Apaiztu eta meza berria 1945ean eman zuen Aulestin.
Teologia lizentzia Comillasko Unibertsitate Pontifikalean burutu zuen 1944-1947 urteen artean. Doktoregoa ere unibertsitate berean eskuratu zuen, La sierva de Dios M. Angeles Sorazu, concepcionista franciscana (1950-1951) tesiarekin.
1947an Arantzazuko Andra Maria Santutegiko teologia irakasle izendatu zuten. Hogeita hamar urtez aritu zen irakasle, 1977an utzi zuen arte. Teologiaz gain, euskarazko eskolak ere ematen zizkien frantziskotar apaizgaiei.
Erlijio katolikoa izan zen Luis Villasanteren bizitzako ardatz nagusia. Haren ustez, Euskal Herriari eman zion gauzarik baliotsuena erlijioaz idatzitako liburuak izan ziren. Alde horretatik, Kristau fedearen sustraiak (1962-1984) bilduma eta Kristau fedea (1986) liburua nabarmendu behar dira.
1950eko hamarkadan hasi zen harremanetan Euskaltzaindiarekin, Federiko Krutwigen bitartez. Sarrera hitzalditik landu zuen gaia literatura-euskara izan zen. Euskaltzaindiaren 1968ko biltzarrean, orobat, bi txosten irakurri zituen euskararen batasunaz.
1970ean euskaltzainburu izendatu zuten, Manuel Lekuonaren ordez. Hemezortzi urtez jardun zuen euskaltzainburu, 1988an Jean Haritxelhar aukeratua izan zen arte. Ondoren, Iker sailburu (1989-1992) eta Euskara Batuko batzordearen buru (1991-1992) izan zen.
Euskara batuaren alde izan zuen jarrera sendoaren erakusgarri dira garai horretan argitaratu zituen "Luis Eleizalde" saileko bederatzi liburukiak: Hacia la lengua literaria común (1970), La declinación del vasco literario común (1972), Palabras vascas compuestas y derivadas (1974), Sintaxis de la oración compuesta (1976), Estudios de sintaxis vasca (1978), Sintaxis de la oración simple (1980), La H en la ortografía vasca (1980), La oración causal en vasco (1986) eta Euskararen auziaz (1988).
Euskaltzainburu zela, halaber, Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioak Euskaltzaindia erakunde ofizial bilakatu zuen 1976ko errege dekretu bidez. Ondoren, Euskadiko Autonomia Estatutuak (1979) eta Nafarroako Foru Hobekuntzak (1982) euskara auzietan aginpidea aitortu zioten.
Luis Villasanteren buruzagitzan, orobat, Akademia sailka eta batzordeka antolatu zen, batez ere 1980ko hamarkadaren hasieratik aurrera. Batzordeak, egitasmoak eta lantaldeak antolatu zituzten. Egitura horren eskutik ekin zien Akademiak azken urteotako lan nagusiei: hiztegigintza, atlasgintza, gramatika, onomastika edo literatura azterketa.
Euskal literaturaren historia izan zuen aztergai: Historia de la literatura vasca (1961, 1979), Axular (1972) edo Axular-en hiztegia (1973) dira lanik aipagarrienak. Era berean, klasikoen hainbat edizio argitaratu zituen: Pedro Axular (1556-1644), Baionako bigarren katixima (1733), Juan Antonio Mogel (1745-1804), Juan Mateo Zabala (1777-1840) eta Etiene Lapeire (1840-1893).
Frantziskotarren Aránzazu aldizkarian plazaratu zituen idazlan ugariez gain, beste hainbat agerkaritan idatzi zituen artikuluak erlijioaz nahiz euskalaritzaz: Anaitasuna, Archivo Ibero-Americano, ASJU, Beasain Festivo, BRSBAP, Cantabria Franciscana, Clausura Franciscana, Egan, El Correo de Vizcaya, El Maestro de los Terciarios, Euzko-Gogoa, Fontes Linguae Vasconum, Franciscanismo, Gernika, Goiz-Argi, Guipúzcoa, Gure Herria, Manresa, Miscelánea Comillas, Misiones Franciscanas, Oñate, Punto y Hora de Euskalerria, RIEV, San Antonio de Padua, Scriptorium Victoriense, Semanario Católico, Verdad y Vida eta Zeruko Argia.
Sari, ohore eta omenaldi ugari jaso zituen: Euskaltzaindiaren Luis Villasanteri omenaldia (1992) liburua; Gernikako Udal Euskaltegiak haren izena darama (1993); Bizkaiko Foru Aldundiaren Seme Bikain (1994); Gernikako Udalaren Luis Villasante Beka (1994); Gernikako Udalak kale izen bat eskaini zion (1994); Korrika 10ean lekukoa eraman zuen (Oñati, 1997); Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultur, Arte eta Gizarte Zientzien saria (1997) edo Eusko Jaurlaritzaren Lan Onari saria (1997).
Hil ondoren, Euskaltzaindiak Donostiako ikerguneari haren izena jarri zion (2011) eta Luis Villasanteren idazlan guztien digitalizazioa (2012) aurkeztu zuen.
Teologia eta erlijio katolikoa
1949, Theses Theologiae Fundamentalis. Pars I. De Revelatione Christiana, (Editorial "Aránzazu"). PDF
1950, Theses Theologiae Fundamentalis. Pars II. De Ecclesia Christi, (Studium Theologicum de Aranzazu). PDF
1952, Theses Theologiae Fundamentalis. Pars III. De Fide Ecclesiae Catholicae, (Collegium Theologicum de Aranzazu). PDF
1962, Kristau fedearen sustraiak : I. Jainkoa, (Jakin-taldearen ardurapean). PDF
1964, Santa María de Aránzazu patrona de la provincia, (Vardulia). PDF
1969, Kristau fedearen sustraiak : II. Jesukristo, (Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones). PDF
1984, Kristau fedearen sustraiak : III. Eliza, (Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones : Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián). PDF
1986, Kristau fedea : (teologi-saileko azalpena), (Ed. Franciscana Aranzazu). PDF
1991, Santa María de Arantzazu patrona de Gipuzkoa, (2. arg. Arantzazu). PDF
1998, Nazareteko Jesusi buruz gogarteak, (Mensajero). PDF
Angeles Sorazu
1950, La sierva de Dios M. Angeles Sorazu, concepcionista franciscana (1873-1921) : estudio místico de su vida, (PP. Franciscanos; Desclée de Brouwer). PDF
1951, La sierva de Dios M. Angeles Sorazu, concepcionista franciscana (1873-1921) : apéndice documental, (PP. Franciscanos; Desclée de Brouwer). PDF
1961, "Nere izena zan Plorentxi" : Angeles Sorazuren bizitza, (Itxaropena). PDF
1981, M. Angeles Sorazu : un mensaje para tiempos difíciles, (Editorial Franciscana Aranzazu). PDF
1990, Angeles Sorazu, bizia eta mezua, (Erein). PDF
1990, Autobiografía espiritual / Angeles Sorazu, [arg.], (Universidad Pontifícia; Fundación Universitaria Española). PDF
1994, El camino cristiano según Angeles Sorazu, (ABL). PDF
Euskalaritza
1955, Paradigmas de la conjugación vasca : (dialectos guipuzcoano y vizcaíno), [elkarlanean], (Editorial Franciscana). PDF
1956, Euskal gramatika llabur eta idazleen pusketa autatuak, (Escuelas gráficas de la Santa Casa de Misericordia). PDF
1961, 1979, Historia de la literatura vasca, (Sendo; 2. arg. 1979, Aranzazu). PDFPDF
1972, 1992, Axular : mendea, gizona, liburua, (Ed. Franciscana Aranzazu; 2. arg. 1992, Estudios Gráficos Zure). PDF1 PDF2
1972, Literatura vasca, [zuz.], (Magisterio Español).
1973, Axular-en hiztegia : euskara, español, français, (Ed. Franciscana Aranzazu). PDF
1976, Sobre la Real Academia de la Lengua Vasca, Euskaltzaindia, (Servicio de Publicaciones del Ministerio de Educación y Ciencia). PDF
2007, Axular-en hiztegia : euskara-español-français, español-euskara, français-euskara, (2. arg. Laixan Euskara Elkartea). PDF
Itzulpenak eta moldaketak
1955, 1961, Goi-argi / Ars-ko Erretore Santuaren erakusaldiak, (Talleres Gráficos del Santurario de Aránzazu; 2. arg. 1961). PDF
1957, Kristiñau ikasbidea : lenengo mallea : Bizkaiko euskeraz, (Gráficas Ellacuría). PDF
1958, 1966, Kataliñen gogoetak / P. Arradoy, (Arantzazu Irarkolan; 2. arg. 1966, Arantzazuko Frantziskotar Argitaldaria). PDF
1964, Senpere-n gertatua : Lapurdiko eta Gipuzkoako euskeraz / Piarres Larzabal, (Auspoa). PDF
1977, Anai Frantzisko, arreba Klara : idazkiak, [elkarlanean], (Aranzazu). PDF
Edizioak
1961, Aitonaren uzta : Gezaltzako aitonaren kontakizun eta bertsoekin / Graziano Anduaga, (Itxaropena). PDF
1964, 1976, Gero / Pedro Axular, (Juan Flors; 1976, Ed. Franciscana Aranzazu). PDF1 PDF2
1965, Bertso-bilduma / Graziano Anduaga, (Auspoa). PDF
1966, La más antigua historia de Aránzazu : (1648), (s.n.). PDF
1967, Gramática bascongada : escrita hacia 1820 y publicada ahora por primera vez / Pedro A. de Añibarro, (Gráficas Colón). PDF
1982, Kredo edo Sinhesten dut esplikatua / Etienne Lapeyre, (Euskaltzaindia). PDF
1985, Bayonaco Diocesaco bi-garren catichima (1733) / Pierre Guillaume de Lavieuxville-Harosteguy, (Euskaltzaindia). PDF
1987, Cristaubaren icasbidea edo Doctrina cristiania / (Juan Antonio Moguel ta Urquiza), (Euskaltzaindia). PDF
1994, El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate y zonas colindantes / Cándido Izaguirre, (2. arg. Gipuzkoako Foru Aldundia; Oñatiko Udala).
1996, Aita Juan Mateo Zabalaren sermoiak (I), (Euskaltzaindia). PDF
2000, Aita Juan Mateo Zabalaren sermoiak (II), (Euskaltzaindia). PDF
Luis Eleizalde saila
1970, Hacia una lengua literaria común, (Luis Eleizalde, 1). PDF
1972, La declinación del vasco literario común, (Luis Eleizalde, 2). PDF
1974, Palabras vascas compuestas y derivadas, (Luis Eleizalde, 3). PDF
1976, Sintaxis de la oración compuesta, (Luis Eleizalde, 4). PDF
1978, Estudios de sintaxis vasca, (Luis Eleizalde, 5). PDF
1980, La “H” en la ortografía vasca : razones y motivos, reglas, catálogo de voces con comentario, (Luis Eleizalde, 6). PDF
1980, Sintaxis de la oración simple, (Luis Eleizalde, 7). PDF
1986, La oración causal en vasco, (Luis Eleizalde, 8). PDF
1988, Euskararen auziaz, (Luis Eleizalde, 9). PDF
Euskera agerkarian
1953, “Euskera'ren I aroa : (1920-1937) : aurkibideak”. PDF
1956, “Comunicación del P. Villasante sobre la réplica del Sr. Altube al Sr. Michelena acerca de la sintaxis vasca”. PDF
1956, “Gure eginbearrak”. PDF
1956-1964, “Despojo sistemático de la lengua de Axular”. PDF
1959, “Bizitzatik urbil”. PDF
1960, “Juan Antonio Mogel : berri jakingarri batzuek”. PDF
1961, “Aita Villasante-k egindako erantzuna” [Koldo Mitxelena euskaltzainaren sarrera-ekitaldian]. PDF
1962, “El diccionario castellano-vasco del P. Añibarro”. PDF
1962, “El Guero es obra original?”. PDF
1962, “Illen izenak”. PDF
1963-1964, “Sebero Altube : iztegi arazoetan maisu”. PDF
1968, “Aita Kandido Izagirre (1913-1967)” [hilberri-txostena]. PDF
1968, “Antziñako euskal hitzen formaz”. PDF
1968, “Batasunari buruz : bibliografia”. PDF
1971, “A. Villasanteren hitzaldia Altubez : «gizona» eta «euskaltzaiña»". PDF
1973, “Euskararen egoera Nafarroan”. PDF
1974, “Altuberen testamentua oroitaraziz”. PDF
1975, “Irigoien jaunaren sarrera-hitzaldiari erantzuna”. PDF
1975, “Jose Kruz Etxeberria idazlearen oroigarriz 1773-1973”. PDF
1976, "«Sinetsi» aditzaren erabilkera batzuk aztertuz”. PDF
1977, “Antonio Arrue jauna hil zaigu (1903-1976)” [hilberri-txostena]. PDF
1979, ”Alejandro Ezkurdia, OFM (1902-1979)” [hilberri-txostena]. PDF
1979, “Jose Maria Lojendio Irure (1910-1979)” [hilberri-txostena]. PDF
1980, “Perpaus kausalak Lapeyre idazlea baitan”. PDF
1981, “Imanol Berriatua Ibieta (1914-1981)” [hilberri-txostena]. PDF
1984, “Markina, bizkaiera literarioaren sehaskea”. PDF
1986, “Lavieuxville-Harosteguy-ren katixima aurkeztean”. PDF
1987, “Euskal liburu zahar baten aurkiketa dela eta”. PDF
1988, “Aita Pedro Aranguren (1903-1988)” [hilberri-txostena]. PDF
1988, “Juan Gorostiaga Bilbao (1905-1988)” [hilberri-txostena]. PDF
1988, “Koldo Mitxelena Elissalt (1915-1987)” [hilberri-txostena]. PDF
1989, “Aita Ubillos-en Christau doctriñ berri-ecarlea liburu honen berezitasun batzuez oharrak”. PDF
1992, “Ameriketan euskal testu zaharrak Arantzazuko Ama Birjinari buruz”. PDF
1993, “Eusebio Erkiaga Alastra (1912-1993)” [hilberri-txostena]. PDF
1993, “Ignacio Omaechevarria Martitegui (1909-1995)” [hilberri-txostena]. PDF
1994, “Euskara batuaren filosofiaz”. PDF
1998, “Aita Pedro Antonio Añibarro (1748-1830)”. PDF
1998, “Krutwig Jaunari buruz”. PDF
Iker bilduman
1983, "Idek eta zabal gogo-bihotzak". PDF
1997, “Krutwig jauna edo kultur-hitzenganako minberatasuna”. PDF