Oinarrizko ikasketak Lekeition eta Bilbon egin zituen. Ondoren Gasteizko eta Salamancako seminarioetan burutu zituen Filosofia eta Teologia ikasketak 1881etik 1888ra bitartean; azken urte horretan apaiztu eta meza berria eman zuen Lekeitio jaioterrian, irailaren 29an.
Apaiztu baino hiru bat hilabete lehenago, ekainean, eskuratu zuen Bilboko Institutuko Euskara Katedra berria, Bizkaiko Diputazioak sustatua eta Euskal Herriko hezkuntza sisteman egon zen lehena. Ezaguna denez, postu horretarako Migel Unamunorekin eta Sabino Aranarekin, besteak beste, lehiatu zen. Azkue katedradun titularra izan zen 1920an erretiroa hartu arte, hain zuzen ere, ahalegin guztiak Euskaltzaindia sortu berriari eskaini ahal izateko.
Musikako goi-ikasketak egin zituen Bruselan (1906-1907) eta Kolonian (1907-1909), eta bitartean katedra-zereginetan Ebaristo Bustintza Kirikiñok ordezkatu zuen. Izan ere, musikazale suharra eta musikagilea zen, eta mota askotako obrak konposatu zituen, bereziki Vizcaytik Bizkaira (1895) zarzuela eta Ortzuri (1910) eta Urlo (1912) operak.
Hizkuntzalari gisa autodidakta izan zen. Hasieran tradizio astarloatarraren lorratzean kokatu zen, bere lehen lan garrantzitsuak, Izkindeak (1891), argi erakusten duen bezala; baina laster jabetu zen orduan Europan indar betean zen positibismo zientifikoaren metodoaz eta filosofiaz, eta orientazioa guztiz aldatu zuen. Bi eragile nagusi izan zituen horretarako: batetik, euskararen ezagutza sakona, etxean bertan jasoa eta hamarkadaz hamarkada sistematikoki landua Euskal Herri osoan egindako ikerketetan, eta bestetik, kanpoko euskalariekin harremanetan hasteko deliberoa, baita oso goiz abiatua ere. Hugo Schuchardt hizkuntzalari austriarra da, apika, ildo horretan aipagarriena, nahiz eta bakarra ez.
Milaka ekimenetan esku hartu bazuen ere, Euskaltzaindia da, zalantzarik gabe, haren ahaleginen fruitu nagusia eta, orobat, bere ideiak zabaltzeko plataforma garrantzizkoena. Argi ikusi zuen euskara biziko bazen, hizkuntza estandarra bihurtu behar zuela, bizitza modernorako gai izango zena, eta asmo hori gauzatzeko ezinbestekoa zela erakunde arauemaile bat. Euskaltzaindia sorturik, lehen euskaltzainburua bera izan zen eta erakundearen bizitzan eta norabidean hazta berezia zuen kidea. Eta 1939tik aurrera, bereziki, berau ere izan zen erakundeak bizirik irautea lortu zuena, egoera guztiz kontrakoa zen arren.
1927an Real Academia Españolako kide izendatu zuten, Julio Urkixorekin batera, euskararen ordezkari gisa. Praktikan, horrek Espainiako Akademiaren beraren funtzionamenduan euskararen gaineko ardura berezirik ekarri ez bazuen ere, titulu hori oso baliagarria suertatu zitzaion Azkueri, batez ere 1939tik aurrera.
Bizitzaren zatirik handiena Bilbon eman zuen, Europan egin zituen egonaldiak lehenengo eta ondoren egin ohi zuen bidaia-mordoxka kenduta. Honela, txangoak egin zituen Italiara (1921), Alemaniara eta Austriara (1922, 1923, 1928), Frantziara (1925, 1926, 1929) eta Ingalaterrara (1927); eta orobat, bi erromesaldi Lurralde Santuetara (1902, 1911). Bilbon ama Marikarmen eta Aurora eta Diana arreba ezkongabeekin bizi zen, eta udak Lekeition ematen zituen, arreba Solen etxean.
Lau dira beti aipatu ohi diren bere lan nagusiak: Hiztegia (1905-1906), Kantutegia (1922-1925), Morfologia (1925) eta Euskalerriaren Yakintza (1935-1947). Arrunki izenburu horien bidez aipatzen badira ere liburuok, jatorrizko izenburuak luzeagoak dira, bibliografia atalean egiazta daitekeen bezala. Luzea eta zaila litzateke berak Hizkuntzalaritzan edo Antropologian horietaz gainera egindako lanetan batzuk nabarmentzea, ugariak izan zirelako eta ez legokeelako horretarako irizpide argirik; beraz, halaxe utziko dugu.
Musikan egindako ekarpena gorago aipatu da. Literaturan ere aritu zen, Bein da betiko (1893), Ardi galdua (1918) eta Latsibi (hil ondoren argitaratua) eleberriak ditugu horren erakusgarri.
Bereziki aipagarriak dira Euskazale (1897-1899) eta Ibaizabal (1902-1903) astekariak, biak berak sortuak, zuzenduak eta, neurri handi baten, hornituak, eta euskarazko prentsaren sorreran mugarri esanguratsuak direnak. Bi horietan idatzitako artikuluez gain, makina bat dira bizitzan zehar han eta hemen argitaratutakoak ere, batzuk akademikoak, eta berriemaileak edo kazetaritzakoak, beste asko. Hona hemen aldizkari nagusien zerrenda: Boletín eclesiástico del Obispado de Vitoria, El Nervión, Euskal-Erria, Euskal-Esnalea, Euskalerriaren Alde, Euskera, Euzkadi, Euzkadi: Illabete biñako euzko-ingurtia, Gernika, Gure Herria, La Abeja, La Gaceta del Norte, La Tarde, Prehled: Ilustrovany ctrnáctideník Svatováclavské Ligy, RIEV, Txistulari eta Yakintza.
Sariz eta ohorez den bezainbatean, hurrengo hauek jaso zituen: Bizkaiko Kultura Batzordeak antolatutako gorazarre ekitaldia, eta hitzaldiak Bizkaiko Diputazioko presidenteak, Salamancako Unibertsitateko errektoreak eta Urkixoko kondeak egin zituzten (1952); Euzko Gogoa aldizkariaren agurra (1952); Euskaltzaindiaren omenaldia (1956), eta ondoren argitaratutako hamaikatxo hitzaldi eta lan Euskeran (1957); Buenos Aireseko Laurak Bat zentroaren omenaldia (1964); Bizkaiko Kultura Batzordearen omenaldia (1964), eta ostean argitaratu zen hainbat hitzaldi (1966); AEKren omenaldia Lekeition 120. urteurrenean (1984); Euskaltzaindiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren omenaldia Euskal Katedraren mendeurrenean (1988); Euskaltzaindiaren, Eusko Ikaskuntzaren eta Lekeitioko Udalaren omenaldia heriotzaren 50. urteurrenean (2001); eta gero argitaratutako anitz hitzaldi (2003); Euskaltzaindiak bere XV. Biltzarra Resurreccion Maria Azkue eta Julio Urkixoren omenez antolatu zuen (2001); Oñatiko Olaitturi Elkartearen omenaldia (2019); Euskaltzaindiak bere lehen mendeurrenean Lekeition, bertako udalarekin batera (2019), eginiko ospakizuna eta abar. Orobat, Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak bi literatura lehiaketa mota eratu dute berorren izenarekin: Azkue sariketak (1975-1990), hiru modalitatetan (eleberria, olerkia eta saioa), eta Azkue Sariketak: Haur eta gazteak (1991-…), gaur egun ere urtero egiten dena.
1988, Apuntes de Gramática práctica bascongada, recopilados por varios alumnos de la Cátedra de lengua eúskara (Manuel Laredo y Valle).
1905, Diccionario español-francés-vasco = Dictionnaire espagnol-français-basque (s. n.).
1910, R. M. Azkue apaizak iru ataletan ta euskeraz egindako opera = Ópera escrita en tres actos y en vascuence por el Presbítero Dr. Azkue (Protat Frères).
1912, R. M. Azkue apaizak iru ataletan euskeraz egindako opera = Comedia lírica en tres actos. Música y letra con traducción rítmica del Presbítero Dr. Azkue (Sociedad Bilbaína de Artes Gráficas).
1914, R. M. Azkue apaizak iru ataletan euskeraz egindako opera = Comedia lírica en tres actos. Música y letra con traducción rítmica del Presbítero Dr. Azkue = Komische Oper in drei Akten. Musik und rhythmischer Text in Baskisch und Spanisch von Presbyter Dr. Azkue [Musika inprimatua] (Casa Dotésio).
1916, Diccionario español y vasco [5 liburuki] (Garmendia y Viciola).
1916, Diccionario español-vasco = Dictionnaire espagnol-basque (s. n.).
1917, Aitaren beldur: Sainete lírico vasco (Garmendia y Compañia).
1917, Prontuario fácil para el estudio de la lengua vasca popular (Garmendia y Compañía).
1918, Ardi galdua. R. M.ª Azkuek arteka-marteka egindako gertirudia (Jesusen Biotzaren Elaztegia).
1918, Diccionario de bolsillo: Vasco-Español y Español-Vasco (Imprenta del Corazón de Jesús).
1919, Fonética vasca. Conferencias de D. Resurrección María de Azkue (Bilbaína de Artes Gráficas Juan J. Rochelt).
1919, La oveja perdida. Novela escrita a ratos perdidos (Tip. de «El Santísimo Rosario»).
1919, Música popular vasca. Su existencia (Conferencias organizadas por la «Junta de Cultura Vasca» para el ciclo de 1918) (Bilbaína de Artes Gráficas Juan J. Rochelt).
1921-1924, Cancionero popular vasco. Canciones selectas armonizadas por el autor [3 libk.] (Boileau & Bernasconi).
1922, Vizcaytik-Bizkaira: Obertura [Musika inprimatua] (Editorial de Música Vasca).
1922-1925, Cancionero popular vasco [11 libk.] (Boileau & Bernasconi).
1927, La epéntesis en la conjugación vasca (Eusko Argitaldaria).
1927, Lamiak Euskalerrian (Eusko Argitaldaria).
1927, Observaciones acerca de la obra Langue basque et langues finnoises del Príncipe L. L. Bonaparte (Editorial Vasca).
1928, Aezkera edo Petiriberro-inguruetako mintzaira (Editorial Vasca).
1928, Discursos leídos ante la Real Academia Española en la recepción pública del sacerdote Dr. D. Resurrección María de Azkue presidente de la Academia de la Lengua Vasca el día 30 de diciembre de 1928 (Editorial Vasca).
1928, Mendibururen adizkiak eta idaztankera (Eusko Argitaldaria).
1929, Neologismos formados a imitación de otras lenguas (Editorial Vasca).
1931, Del Acento tónico Vasco en algunos de sus Dialectos (Editorial Vasca).
1931, Lekeitioko Andra Mariari bederatziurrena [elkarlanean] (Editorial Vasca).
1932, Particularidades del Dialecto Roncalés (Editorial Vasca).
1932, Verbo guipuzkoano: Apéndice de la Morfología Vasca (Editorial Vasca).
1933, Acerca del Santoral Vasco (Editorial Vasca).
1935, Evolución de la lengua vasca (Gaubeka).
1935, Gipuzkera osotua (Gaubeka).
1935-1947, Euskalerriaren Yakintza: (literatura popular del País Vasco) [4 libk.] (Espasa-Calpe).
1949, El vascuence y varias lenguas cultas: Estudio comparativo (Junta de Cultura de Vizcaya).
1919-1920, «Del vocablo vasco correspondiente a “publicación”. (Enmienda al trabajo del académico Sr. Eguzkitza, presentada en la misma sesión por R. M. de Azkue)». PDF
1919-1920, «Erderatiko itzak, itz sorberriak eta beinolako itzak. (Batzar bertan Azkue yaunak egindako ikerpena)». PDF
1919-1920, «Euzkera ala euskera? (Urtarrilaren 7 garren eguneko batzarrean egindako ikerpena)». PDF
1919-1920, «Gure “Academia” oni dagokion euskal-izena. (Azkue, Euskaltzaindia’ren buru yaunak, 1920ko urtarrilaren 7 garren eguneko batzarrean egindako ikerpena)». PDF
1919-1920, «Oar batzuk geigarritzat. (Azkue yaunak batzar bertan egindako ikerpena)». PDF
1919-1920, «Vocablos agrupados según su significación. (Azkue ta Pierre Lhande euskaltzaiñak, orrilaren 25eko batzarrean egindako ikerpenak)». PDF
1920-1921, «R. M. de Azkue euskaltzainburua’k Sebero Altube’ri euskaltzain artu-orduan emandako ongi-etorria». PDF
1920-1921, «R. M. de Azkue euskaltzainburuak Hasparrengo batzar agirian Geo. Lacombe euskaltzainari egindako erantzumena». PDF
1922, «Bai-aditz iribiatu-aurrean. (Eguzkitza euskaltzainaren txostenari erantzumena)». PDF
1935, «Advertencias a las “Notas sobre el Santoral Vasco”, publicadas en nuestra Revista, año XIV, núm. II, por nuestro caro y activo compañero Altube». PDF
1935, «Curiosidades de un Manuscrito inédito de Añibarro». PDF
1935, «Observaciones acerca de “Euskaltzaindiari” de Altube’tar S.». PDF
1957, «La escuela elemental alemana: Conferencia leída por D. Resurrección María de Azkue en Bilbao, el día 12 de abril de 1916». PDF
La Biblioteca y Archivo Azkue
HORARIO 9:00 - 14:00
La Biblioteca y Archivo Azkue está al servicio de Euskaltzaindia. Además, está abierto a todos los investigadores e intenta fomentar la investigación y ayudar en la difusión de los temas culturales vascos, en el marco de sus posibilidades.