Fermin Irigarai “Larreko” (1869-1949) zen bere aita, eta mediku eta euskaltzain urgazlea izan zen. Oinarrizko ikasketak Iruritan eta Lekarozko Aholku Onaren ikastetxean egin zituen.
1915etik aurrera medikuntza ikasketak egin zituen, Zaragozan bi urtez, eta ondoren Bartzelonan. Doktorego ikasketak Bilboko Basurtuko Ospitalean egin zituen 1922-1923 urteen artean.
Mediku tituluduna, 1924. urtean espezialitate ikasketekin jarraitu zuen Frantzian eta Alemanian. Urte berean Euskal Herrira itzulita, Iruñeko Sorospen Etxeko mediku izendatu zuten.
1927tik aurrera Iruñeko udal benefizentziaren etxez etxeko zerbitzuan aritu zen lanean. Urte horretan, bestalde, espezialitate ikastaroa burutu zuen Parisen.
Kulturgintzaren arloan lan handia egin zuen garai horretan. 1933an Eusko Ikaskuntzaren zuzendaritza batzordeko kide izendatu zuten, eta idazkariorde izan zen 1935-1939 urteen artean.
Maria Rosa Imazekin ezkondu zen 1934an, eta lau seme-alaba izan zituzten: Javier, Juan Miguel, Jose Angel eta Maite. Jose Angel Irigarai semea 2010etik ohorezko euskaltzaina da.
Politikaz den bezainbatean, abertzalea eta ELAko kide izan zen. Espainiako Gerra Zibilean, Iruñeko udal benefizentziako lanpostua kendu egin zioten Nafarroako agintari frankistek.
1942an Hondarribiko mediku postua eskuratu zuen eta 1945etik aurrera Donostian bizi izan zen. 1952an Iruñeko Udalak 1937ko kargugabetzea ezeztatu zuen, eta geroztik Donostia eta Iruñea artean aritu zen.
Euskaltzaindiari dagokionez, Bizkaiko Probintzia Diputazioaren Kultura Batzordearen baimenarekin eta baldintzekin 1941ean berriz ekin zionean jardunari, Aingeru Irigarai euskaltzain oso izendatu zuten. 1960-1970eko hamarkadetan, bereziki alfabetatze, onomastika eta gramatika alorretan aritu zen.
Besteak beste, kultur elkarte eta erakunde hauetako kide izan zen: Eusko Ikaskuntza (1924, idazkariorde 1934tik), Euskeraren Adiskideak (1925), Gipuzkoako Probintzia Diputazioaren Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegia (1954) edo Nafarroako Foru Diputazioaren Euskara Sustatzeko Atala (1957).
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Egan aldizkariko zuzendarikide (1954) eta Diario de Navarrako euskal atalaren zuzendari (1977) izateaz gain, beste hainbat aldizkaritan idatzi zituen artikuluak, bereziki literaturaz eta hizkuntza geografiaz: Anuario de Eusko-Folklore, BRSBAP, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Elgar, Fontes Linguae Vasconum, Herria, Gure Herria, Munibe, Príncipe de Viana, RIEV, La Voz de Navarra, Yakintza edota Zeruko Argia.
1977an Eusko Ikaskuntzaren zuzendaritzako ohorezko kide izendatu zuten, eta 1984an Hizkuntza eta Literatura sailaren aldizkariak omenezko zenbaki monografikoa eskaini zion. Euskaltzaindiak, bestalde, haren jaiotzaren mendeurrena ospatu zuen Etxarri Aranatzen 1999an.
Edizioak eta itzulpenak
1947, Primitiae Linguae Vasconum / Hugo Schuchardt, (Universidad de Salamanca; Consejo Superior de Investigaciones Científicas).
1957, Euskalerriko ipuiñak, (Itxaropena).
1958, XX-garren mendeko Nafarroako euskal idazlariak (selección de narraciones, crónicas y artículos de Enrique Zubiri Gortari (1867-1943) y Pablo Fermín Irigaray Goizueta (1869-1949), (Institución Príncipe de Viana).
1962, Poesías populares de los vascos / Francisque Michel, (Auñamendi).
1969, Jostatuz mintzaira ikas : 1n eta 2n ikastaroa / Andrés Méndez García, (Anaya).
1971, Bidasoako kondairak / Luis de Uranzu, [elkarlanean], (Gráficas Valverde).
Ikerketak
1971, Noticias y viejos textos de la "Lingua navarrorum", (Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones).
1974, Una geografía diacrónica del euskara en Navarra, (Ediciones y Libros).
Euskera agerkarian
1953, “Arturo Campion (1854-1937)” [hilberri txostena]. PDF
1956, “Noticia del estado linguístico de Navarra en 1935”. PDF
1959, “Lizarraga Elkano'koa”. PDF
1960, “Mogel eta literatur-euskara”. PDF
1961, “Catecismo manuscrito en euskara alto navarro”. PDF
1961, “Ignazio Larramendi (1874-1960)” [hilberri txostena]. PDF
1977, “Odon Apraiz jaunaren goratzarrean”. PDF
1978, “Euskara batuaren idazkeraz - Euskara bakuna” [elkarlanean]. PDF
1981, “Berako gizon ospetsuak euskararen inguruan”. PDF
2004, “Pierre Lafitten gutundegia” (1). PDF
2005, “Pierre Lafitten gutundegia” (2). PDF