Oinarrizko ikasketak Diman egin ondoren, karmeldarrekin abiatu zituen eliz ikasketak Zornotzako Larran (1921-1926) eta Markinan (1927-1928). Ondoren, Gasteizen (1928-1931) filosofia eta Bilboko Begoñan (1931-1935) teologia ikasketak burutu zituen. 1934an apaiztu, eta hurrengo urtean karmeldarren Zornotzako ikastetxean irakasle izendatu zuten.
Espainiako Gerra Zibilean, Euzko Jaurlaritzako kapilau militar aritu zen Itxasalde batailoian urtebetez Bizkaiko frontean. Militar matxinatuak Bilbora 1937ko udan sartu ondoren, Begoñako Karmelo komentuan egon zen atxilotuta. Gerra Auzitegiak 16 urteko kartzelaldia ezarri zion.
Sei urte bete zituen 1938-1940 artean Arabako, Palentziako eta Sevillako hainbat espetxetan preso. Ondoren, baldintzapeko askatasunean, ordenako probintzialak Santanderko Anerora (1940-1941) eta Iruñera (1941-1943) bidali zuen. Gero, Santanderko El Sotora bidali zuten, eta Puente Viesgoko erretorea izan zen 1944-1948 artean.
1948ko apirilean teologia irakasle izendatu zuten, Gasteizko ikastetxean lehenengo, eta Begoñako Karmelon ondoren. 1969 arte eskolak ematen eta komentuko euskal liburutegia aberasten aritu zen. Vatikanoko II. Kontzilioaren garaian hasi, eta, beste hainbat urtez, liturgian eta eliz testuen itzulpenean lan handia egin zuen.
Ondoren, Donostiako (1969-1972) eta Markinako (1972-1975) karmeldarren priore izendatu zuten. Azkenengo urteak Begoñako Karmelon eman zituen berriz, Diccionario Retana de autoridades de la lengua vasca (1976-1991) hiztegia egiten.
1963-1966 artean Euskaltzaindiko liburuzaina izan zen, baina, 1963ko azaroan, euskaltzain oso izateari uko egin zion Akademiaren norabidearekin ados ez zegoelako. 1965etik aurrera euskaltzain urgazle izan zen. Euskara batuaren aurka egon arren, Argitalpen (1979-1983) eta Gramatika (1985-1991) batzordeetan aritu zen lanean.
Hainbat erakunde eta kultura-elkarteko kide izan zen: Bilboko Elizbarrutiko Liturgi Batzordea (1964), Euskalerriko Liturgi Batzordea (1968), Kardaberaz Bazkuna (1970) eta baita Euskerazaintzako buru ere (1978).
1936an Karmen’go Argia aldizkariaren zuzendari izan zen, eta bere ikerketa-lana artikuluetan eman zuen, batez ere, honako aldizkari eta egunkari hauetan: Agur, Anaitasuna, Aránzazu, ASJU, Boletín de la Institución Sancho el Sabio, Boletín Oficial de la Provincia de San Joaquín de Navarra de Carmelitas Descalzos, BRSVAP, El Carmen, El Diario Vasco, Egan, Euskal Esnalea, Euskerazaintza, Euzko-Gogoa, Gerediaga, Goiz-Argi, Jakin, Jaunaren Deia, Jesus'en Biotzaren Deya, Kardaberaz, Karmel, Karmengo Amaren Egutegia, Mundaiz, Olerti, Píncipe de Viana gehigarria, Revista de Espiritualidad, RIEV, Saski-Naski, Vida Nueva, Vínculo, Zer eta Zeruko Argia.
Ikerlan horiek guztiak bilduta, Julen Urkiza karmeldarrak Lino Akesoloren Idazlan guztiak argitaratu zituen 1989-1992 artean.
Sari eta ohore asko jaso zituen: Euskal Esnalearen saria (1930), Bilboko Elizbarrutiaren omenaldia (1984); Labayru Ikastegiaren omenaldia (Derio, 1987); Bizkaiko Foru Aldundiaren omenaldia (1989); Eusko Jaurlaritzako Euskal Letren Merezimenduzko Saria (1988); Euskerazaleak eta Euskerazaintzaren omenaldia (Dima, 1989) edo Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen ohorezko kide (1991). 2011n, Euskaltzaindiak eta Dimako Udalak haren jaiotzaren mendeurrena ospatu zuten.
Itzulpenak gaztelaniaz
1953, La Iglesia y el pecador : la penitencia (Dinor).
1955, Yo salté la tapia : de nuevo en el mundo después de de veintiocho años en un convento / Monica Baldwin [elkarlanean] (Dinor).
1956, El maestro llama : explicación de la moral católica para laicos / Fritz Tillmann (Dinor).
1956, El secreto de los monjes / Walther Nigg (Dinor).
1957, Historia e la Iglesia de Cristo : narrada al pueblo católico / Juan Schuck (Dinor).
1959, Elementos de la moral católica / Fritz Tillmann (Dinor).
1959, La ciencia de la cruz : estudio sobre San Juan de la Cruz / Edith Stein (Dinor).
1962, Criterios católicos / Erich Przywara (Dinor).
Itzulpenak eta moldaketak euskaraz
1963, On-bidea : geigarri, biotz-oiuak, olerkiak, esanak / Santa Teresa [elkarlanean] (Gráficas Ellacuría).
1963, Eguneroko Meza [elkarlanean] (Gráficas Ellacuria).
1964, Salmoak / Iratzeder, Lerchundi (Gráficas Bilbao).
1980, Sakramentu Txit Santuaren Aita Domingo agurgarria : (Iturrate Zubero) Irukoiztarra [elkarlanean] (Igarri).
1980-1986, Euskalerriko ipuinak : Azkue, Barandiaran, Estonba eta beste Euskal-ipuin baltzalleai zor dautsegu ipuin-sorta hau [elkarlanean] (Euskerazaleak).
1983, Aita Aureliano : Karmeldarra (1887-1963) : Indian 51 urtez apaiz berrien moldatzailla (El Carmen).
1983, Jaungoikoak beretzat gura nau : Domingo Iturrate Zorionduna Irukoiztarra / Manuel Fuentes Aita (Igarri).
1992, Idazlan autatuak / Joan Kurutzekoa [elkarlanean] (El Carmen).
Ikasbideak eta hiztegiak
1966, Jo! : euskera nola ikasi [elkarlanean] (Editorial Vasca Americana).
1976-1991, Diccionario Retana de autoridades de la lengua vasca [elkarlanean] (Gran Enciclopedia Vasca).
Edizioak
1968, Olerkiak 1545 / Bernat Dechepare (Txertoa : Edili).
1970, Noelak eta kanta espiritual berriak / Joannes Etcheberri Ziburutar doctor teologoa (Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones).
1983, Eguiac catolicac salvamendu eternalaren eguiteco necesario direnac / Bernard Gasteluçar (Euskaltzaindia). PDF
1987, Santa Jenobebaren bizitza : santa Genovevaren vicitza antziñaco demboretaco condairen ederrenetaco bat : persona prestu guztientzat baña berezquiro amacquin beren semealabentzat era egoquian / Zarauzco escola-maisu D. Gregorio Arrúec ipiñia (Erein).
Idazlan guztiak
1989-1992, Idazlan guztiak (Karmel).
Euskera agerkarian
1971, "Disertación del P. Akesolo sobre la figura de Ulibarri". PDF
1972, "Joanes Leizarragaren garaia". PDF
1976, "Jose Paulo de Ulibarri Galindez (1775-1847) : actualidad de su obra". PDF
1980, "Galdegaiarekiko aztergai bat edo beste". PDF
1981, "Etxepare laureun urte geroago". PDF
1981, "Juan Jose Mogel-en euskal-lanak". PDF
1982, "Aditz-izena Lopez idazlearen liburuan". PDF
Iker bilduman
1983, "Batzarrak, Bizkaiko foruak, Gernikako batzarrak eta euskerea". PDF