Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, Frantzian erbesteratuta egon zen familiarekin 1937-1939 urteen artean. Euskal Herrira itzuli, eta eliz ikasketak egin zituen Gordexolan, Bergaran, Arteagan eta Gasteizen (1942-1947). Seminarioa utzi eta bere kabuz amaitu zuen batxilergoa 1949an Valladoliden.
Ondoren, Zuzenbideko lizentzia burutu zuen Deustuko eta Valladolideko unibertsitateetan (1949-1954). Ekonomia ikasketak ere egin zituen Bilboko Merkataritza Eskolan, bi urtez. 1959tik 1978ra enpresa pribatuan lan egin zuen.
1961ean Maiteder Bareñorekin ezkondu zen Gernikan. Bost seme-alaba izan zituzten: Maiteder, Kristina, Ander, Olatz eta Garikoitz.
Gernikan, Santa Zezilia (1954) eta Andra Mari (1978) koralak sortu zituen, eta azken horren zuzendaria izan zen hamar urtez. 1963an, “Ochote Bogamazua” zuzenduz, Bartzelonan grabatu zituen lau disko. 1966an, halaber, Seber Altube ikastolaren sortzaileetariko bat izan zen.
Euskal musikologia izan zen bere ikergai nagusia. Música vasca (1976, 1987) monografia ezinbesteko erreferentzia bilakatu da. 2005ean musika artxiboa eta liburutegia Errenteriako Eresbili eman zizkion.
Diktadura frankistan bi aldiz egon zen kartzelan arrazoi politikoengatik (1968, 1971). 1976an Euskal Sozialista Biltzarrea (ESB) alderdiaren sortzaileetarikoa izan zen. Herri Batasuna koalizioaren izenean, Gernika-Lumoko zinegotzi (1977-1979) eta Bizkaiko Batzar Nagusietako kide (1979-1983) izan zen.
1978ko azaroan Euskaltzaindiaren liburutegiko zuzendari izendatu zuten eta berak proposatu zuen izen berria: Azkue Biblioteka. Bere zuzendaritzapean, biblioteka-artxiboa aberastu, informatizatu eta euskaraz katalogatu zen. 1996an Azkue Bibliotekako zuzendaritzatik erretiroa hartu arren, bibliotekari akademikoa (1993-2011) izaten jarraitu zuen.
Azkue Biblioteka batzordean (1979-2011) egindako lan luzeaz gain, Euskaltzaindiko diruzaina ere izan zen 1989-2003 urteen artean, Jean Haritxelhar euskaltzainburu zela. Diruzaintzako lehen urtean, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, Foru Aldundien eta Euskaltzaindiaren arteko lehen hitzarmena sinatu zen. Egiturazko batzordeen artean, Argitalpenean (1981-1983, 1989-2011) eta Lege-Ekonomian (1989-2007) aritu zen luzaroan.
2007an, bere biblioteka pertsonalaren dohaintza egin zion Euskaltzaindiari. 6.000 liburuz eta aldizkariz osatutako katalogoa, Jose Antonio Aranaren biblioteka (2009) liburuan jaso zuen Euskaltzaindiak.
Hainbat kultur elkartetako kide izan zen: Madrilgo Patronato de la Biblioteca Nacional, Euskalerriko Adiskideen Elkartea, Eusko Ikaskuntzaren Musika Sailburu (1987), Instituto Americano de Estudios Vascos, Euskal Idazleen Elkartea edota UZEI.
Gernikako Ekintza Katolikoak argitaratzen zuen Brisas Guerniquesas (1959) aldizkariaren zuzendari izan zen. Artikulu asko idatzi zituen beste hainbat agerkaritan ere: Aldaba, Anaitasuna, Aranzazu, Argia, ASJU, Bilduma, Boletín de Estudios Históricos de San Sebastián, Bidebarrieta, Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos, BRSBAP, El Correo Español, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Dantzariak, Deia, Deiadar, Egin, Eguna, Ekin, Euskaldunon Egunkaria, Euskor, Forte, Garaia, Hoja del Lunes de San Sebastián, Ibidem, Indice, Jakin, Karmel, Mínima, Musiker, Txistulari edota Uztaro.
Sari eta omenaldi ugari jaso zituen: Nazioarteko Dialektologia Biltzarraren sarrera hitzaldia (1991); Euskal Idazleen Elkarteko ohorezko kide (1998); Muxikako Udalaren seme kutun (1998); Bidebarrieta Kulturgunearen omenaldia (Bilbo, 2002); Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma (2004); Jakin eta Busturialdeko Hitza aldizkarien omenaldiak (2007); Eusko Ikaskuntzaren Musika Sailaren omenaldia (2008) eta Manuel Lekuona saria (2010); Deia egunkariaren omenaldia (2009) edota Gernika-Lumoko kultur elkarteen omenaldia (2010).
Familiak Jose Antonio Aranaren artxiboa eta liburutegiaren zati bat Bizkaiko Foru Aldundiari eman zizkion dohaintzan 2013an.
Ikerketak, biografiak eta katalogoak
1958, Crisis y resurgimiento agrícola en el siglo XVIII, [argitaragabea].
1983, Resurrección María de Azkue, (Caja de Ahorros Vizcaína).
1984, Catálogo del archivo y biblioteca de Juan Carlos Guerra [argitaragabea].
1984, Euskaltzaindiaren historia laburra, [elkarlanean], (Euskaltzaindia).
1984, Noizean behin : Hoja del lunes, Donostia, 1980-1983 [s.n.].
1989, Catálogo de los manuscritos reunidos por el Príncipe Luis-Luciano Bonaparte que se hallan en el País Vasco : con un índice de nombres de persona, lugares, lenguas y dialectos, y un catálogo de publicaciones hechas por el mismo de algunos de los manuscritos, o referentes a ellos, que se hallan en las principales bibliotecas del País Vasco, [2. arg. elkarlanean], (Euskaltzaindia).
1991, Bibliografia bonapartiana, (Euskaltzaindia).
1993, Julio Urkixo : (1871-1950), (Eusko Jaurlaritza).
1993, Resurreccion Maria Azkue : (1864-1951), (Eusko Jaurlaritza).
1996, Historia de la música vasca, (Orain).
2001, Jose Antonio Donostia : (1886-1956), (Eusko Jaurlaritza).
2004, Bonifazio Etxegarai : (1878-1956), (Eusko Jaurlaritza).
Musika, dantza eta artea
1976, Música vasca, (Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones).
1977, Elai-Alai : Euskalherriko lehenengo koreografi taldea, (Gernika Kultur Elkartea).
1977, Ópera vasca en Vizcaya, (Caja de Ahorros Vizcaína).
1979, La educación musical en Vizcaya, [elkarlanean], [argitaragabea].
1980, Bernardo Gabiola, (Caja de Ahorros Vizcaína).
1981, Gabonetako kantak, (Caja de Ahorros Vizcaína).
1985, Basque music, (Erein).
1985, Euskal musika, (Eusko Jaurlaritza).
1985, Música vasca, (Erein).
1986, Eresoinka : embajada cultural vasca 1937-1939, (Eusko Jaurlaritza).
1987, Música vasca, (2. arg. Caja de Ahorros Vizcaína).
1988, Gernikako Andra Maria, (Caja de Ahorros Vizcaína).
Euskera agerkarian
1971, “Jose Antonio Arana jaunak Altuberi buruz egindako bibliografia”. PDF
1973, “Un pequeño léxico vasco de Seber de Altube”. PDF
1974, “Seber Altuberen bizitza, musika lana eta bibliografia”. PDF
1976, “Gabon Canta de Guernica de 1757”. PDF
1979, “Altuberen euskal arimari”. PDF
1979, “Bitor Gaubeka Duo : 1894-1979” [hilberri-txostena]. PDF
1979, “Bonifazio Etxegarai eta Korta (1878-1956)”. PDF
1979, “Euskara dakarren XVII. mendeko liburu bat Mexicon”. PDF
1979, “Jesus Elosegi Irazusta (1907-1979)” [hilberri-txostena]. PDF
1979, “Jon Oñatibia Audela (1911-1979)” [hilberri-txostena]. PDF
1979, “Jose Antonio Oararteta Undabeitia (1900-1978)” [hilberri-txostena]. PDF
1979, “Migel Intxaurrondo Arrieran (1897-1979)” [hilberri-txostena]. PDF
1979, “Sebero Altube eta Gernikako euskara : Domingo Kanalaetxebarria”. PDF
1981, “El fondo «Bonaparte» de Euskaltzaindia”. PDF
1981, “Jose Felix Verdes Elorriaga (1905-1980)” [hilberri-txostena]. PDF
1982, “José Juan Bautista Merino Urrutia (1886-1982)” [hilberri-txostena]. PDF
1983, “Bilboko Euskal Jaien mendeurrena”. PDF
1984, “Manterolaren «Cancionero basco»”. PDF
1984, “Markinako Euskal Lora Jokoak”. PDF
1984, “Sebastian Antonio de la Gandara Bizkaiko idazlea”. PDF
1985, “Gabriel Arestiren «Nere aitaren etxea defendituko dut» 350 hizkuntzetara itzulia”. PDF
1986, “Ameriketako Estatu Batuetara bidaia : 1985, abenduak 11-22” [elkarlanean]. PDF
1986, “Betolazaren «Doctrina christiana»”. PDF
1986, “Felix Landaburu Madaria (1886-1918)”. PDF
1986, “Franzisko Xabier Maria Munibe eta Idiakez Peñafloridako IX. kondearen genealogiaz”. PDF
1986, “Londresera bidaia”. PDF
1987, “Aita Donostia erbestean”. PDF
1987, “Angel Allendesalazar-en «Biblioteca del bascofilo» katalogoaren mendeurrena”.
1987, “Balendin Enbeita Goiria (1906-1986)”. PDF
1987, “Haur eta gazteentzako liburuen itzulpenak”. PDF
1988, "«Azkue Biblioteka»k eratutako erakusketak : [1987-1988]”. PDF
1988, “Euskal katedraren lehiaketa eta eragina”. PDF
1988, “Zaitegiren fondoa biltze eta banatzeaz”. PDF
1989, “Wentworth Webster-en «Basque legends»". PDF
1990, “Euskaltzaindiko aulkien historiaz hurbiltze bat : euskaltzain sarrera hitzaldia”. PDF
1990, “Gregorio Arrue, Mazoren lehen itzultzailea”. PDF
1990, “Truebaren mendeurrena”. PDF
1991, “Bedita Larrakoetxea Agirrezabala (1894-1990)” [hilberri-txostena]. PDF
1991, “Bibliografía bonapartiana”. PDF
1991, “Euskaltzaindiaren egoitza honen historia”. PDF
1991, “Euskaltzaindiaren erregela bereziak : egoitza, ordezkaritza eta bestelako lantaldeen ibilpiderako erregela bereziak”. PDF
1991, “L. L. Bonaparteri Euskal Herritik omenaldia = Homage to Bonaparte from The Basque Country”. PDF
1992, “Aita Riezu, musikologoa (1894-1992)” [hilberri-txostena]. PDF
1992, "«Azkue Biblioteka»ren historia”. PDF
1992, “J. B. Elizanburuk erabili zituen doinuak”. PDF
1993, “Antonio Tovar euskalariaren oroipena eta haren alargunak Euskaltzaindiari emandako euskal liburutegia”. PDF
1993, “Elgezabal eta Landaburu, bi bilbotar, Euskaltzaindiaren ernamuinean : Euskaltzaindiaren 75. urtemuga”. PDF
1993, “Euskaltzainak antzinatasunaren arabera”. PDF
1994, “Bruno Etxenike, Bonaparteren itzultzaile eta bidelagun Nafarroan zehar”. PDF
1994, “Jon Bilbao Azkarreta (1914-1994)” [hilberri-txostena]. PDF
1995, “IX. Korrikaren aurkezpena : Euskaltzaindiaren egoitzan : Mikel Laboaren omenez liburua”. PDF
1995, "«Aita Luis Villasanteri» omenaldia Gernikan”. PDF
1995, “Azkue Biblioteka : Durangoko Azokan erakusketa”. PDF
1995, “Gabriel Ramos Uranga (1939-1995)” [hilberri-txostena]. PDF
1995, “Gerhard Bähr, euskalaria”. PDF
1995, “Maria Aldazabal Elisburu (1906-1995)” [hilberri-txostena]. PDF
1995, “Olentzaro”. PDF
1995, “Xabier Kintanaren sarrera-hitzaldiari erantzuna”. PDF
1996, “Jon Gotzon Etxebarria Martin (1934-1996)” [hilberri-txostena]. PDF
1996, “Jose Basterretxea Matoni "Oskillaso" (1911-1996)” [hilberri-txostena]. PDF
1997, "«Euskalzale» aldizkariaren mendeurrena”. PDF
1997, “Hirigune Historikoen Nazioarteko bilerak”. PDF
1997, “Jose Ignacio Arana, bibliografoa”. PDF
1997, “Urtzi Urrutikoetxea gaztearen olerki liburua aurkeztean”. PDF
1998, “Andres Urrutia Badiola Euskaltzain berriaren sarrera hitzaldiari erantzuna”. PDF
1998, “Juan Antonio Mogel eta Markinako euskara”. PDF
2000, “Eibarko idazleak : «Eibarko idazlien eta idazlanen antologia» aurkezpena”. PDF
2001, “Azkue eta Lekeitioko kultur giroa”. PDF
2002, “Frantziskotarrak eta euskara”. PDF
2003, “Marijesiak”. PDF
2008, “Telletxea Idigorasi omenaldi liburua”. PDF
2009, “Alexandriatik digitalizaziora : Joan Mari Torrealdai Nabea Euskaltzaindian sartzeko hitzaldiari erantzuna”. PDF
2009, “Gabon kantak eta arkaismoen bestelako mintegiak : Joseba Andoni Lakarraren sarrera-hitzaldiari erantzuna”. PDF
Iker bilduman
1983, “El fondo Bonaparte de «Azkue Biblioteka»”. PDF
1992, “Bonaparte, Europako dialektologia eta euskalkiak”. PDF
1992, “Luis Villasanteren bio-bibliografia”. PDF
1997, “Georges Lacomberen artxiboa”. PDF
2005, “Louis-Lucien Bonaparte eta Italiako dialektoak”. PDF