Espainiako Gerra Zibilaren urteetan, Alemanian eta Portugalen egon zen erbesteratuta familiarekin. Oinarrizko ikasketak egin ondoren, Merkataritza Eskolako peritu titulua eskuratu zuen Bilbon 1942-1949 artean.
1940ko hamarkadan hasi zen harremanetan Euskaltzaindiarekin, Nazario Oleagaren (1884-1961) eta Resurreccion Maria Azkueren (1864-1951) bitartez. Historian hautatutako euskaltzain gazteena izan zen, 26 urterekin.
1949an Euskaltzaindia berregituratzeko txostena aurkeztu zuen. Horren ondorioz, euskaltzain kopurua zabaldu eta kide berriak izendatu ziren. Halaber, lapurtera klasikoa literatura hizkuntza gisa ezartzen saiatu zen.
1952an Luis Villasante (1920-2000) euskaltzainak Bilbon egindako sarrera-hitzaldiari eman zion erantzunean Eliza katolikoaren euskararekiko jarrera kritikatu zuenez, Frantziara erbesteratu behar izan zuen.
1955ean Johanna Lück-ekin ezkondu zen Alemanian, eta seme bat izan zuten: Chandra Alexander.
Erbesteko Euzko Jaurlaritzak Parisen antolatutako Euskal Mundu Biltzarrera (1956) txosten kultural eta politiko bana bidali zituen.
Hain zuzen, eragin politiko handiko Vasconia (1963) saiakera argitaratu ondoren, ETAren V. biltzarrean (1967) parte hartu zuen. Urte horietan, Mao Zedong-en Liburu Gorria (1972) euskarara itzultzeaz gain, Belgikan, Italian edota Aljerian bizi izan zen.
1973an bigarrenez ezkondu zen Belgikan, Agnes Caers-ekin. Unibertsitate irakasle horren eraginez, Belatzen baratza literatur saila (1979-1983) idazteari ekin zion.
Euskal Herrira itzulita, Euskaltzaindiaren Literatura (1981-1989) eta Literatura Klasikoa (1989-1991) batzordeetako burua izan zen. Ondoren, Jagon Sailean (1993-1997) eta Exonomastika batzordean (1995-1998) aritu zen.
1996ko Espainiako hauteskunde orokorretan, Jose Maria Gorordok sortutako Euskal Huritarren Egitekoak alderdiaren Senaturako hautagaia izan zen.
Hainbat kultur elkarteko kide izan zen: Bilboko Ateneo Berria (1950), Jakintza Baithako buru (1985) edota Italiako Accademia Internazionale di Propaganda Culturale (1994), besteak beste.
Jakintza Baitha elkarte helenistaren Halcón (1993-1995) aldizkariko arduradun izateaz gain, beste hainbat agerkaritan argitaratu zituen artikuluak: Anaitasuna, Aránzazu, Bilbao, Branka, Deia, Egan, Euskaldunon Egunkaria, Euzko-Gogoa, Gernika, Donostiako La Hoja del Lunes, El Mundo, RIEV edo Tierra Vasca.
Euskal Herrian honako sari eta ohore hauek jaso zituen: Euskal Idazleen Elkarteko ohorezko kide (1995); Euskaltzaindiak Federiko Krutwig-i omenaldia (1997) liburua eskaini zion; Bidebarrieta Kulturgunearen eta Jakin aldizkariaren omenaldiak (1997) edo Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma (1997). Hil ondoren, Euskaltzaindiak, Jakintza Baithak eta EIEk omenaldia (Ibarrangelu, 1998) eta Bilboko Belaza Gallery-k arte erakusketa bat (1998) eskaini zizkioten.
Saiakerak
1963, Vasconia / Fernando Sarrailh de Ihartza, (Norbait).
1967, La cuestión vasca / por F. Sarraill, (s.n.).
1971, La cuestión vasca / por F. Sarraill, (2. arg.), (s.n.).
1973, Vasconia : [estudio dialéctico de una nacionalidad] / Fernando Sarrailh de Ihartza, (2. arg.), (Norbait).
1977, La Vasconie et l'Europe nouvelle / Heiko Sagredo de Ihartza, (Elkar).
1977, Vasconia y la nueva Europa / Heiko Sagredo de Ihartza, (2. arg.), (Elkar).
1978, Garaldea : sobre el origen de los vascos, (Txertoa).
1979, La nueva Vasconia / Fernando Sarrailh de Ihartza, (3. arg.), (Ediciones Vascas).
1984, Computer shock Vasconia, año 2001, (Gráficas Lizarra) .
2006, Vasconia / Fernando Sarrailh de Ihartza, (3. arg.), (Herritar Berri ; Astero).
2006, To hellênico thauma : apo tê mageia stên epistêmê [grezieraz], (Ecdotikê Thessalonikês).
Itzulpenak
1972, Mao Tzedung buruzagiaren aiphuak, (Irabia).
Literatura
1979, Mikelditarrak : euskal errankaria hamaika irazkietan eta bederatzi bilbetan, (Belatzen baratza, 1).
1980, Ekhaitza : [Myêsiaren elheberri phantastikoa], (L. Haranburu).
1982, Igibarziaren iphuinak, (Haranburu).
1982, Jakintza-baitha, (Belatzen baratza, 2).
1982, Otsoaren bidea, (Belatzen baratza, 3).
1982, Erroten burgiko mystêrioa, (Belatzen baratza, 4).
1982, Harbelnoren amazonak, (Belatzen baratza, 5).
1982, Mystagintza zaharra, (Belatzen baratza, 6).
1983, Ortziren zaldiak, (Belatzen baratza, 7).
1983, Garaziko oihanaren thauma, (Belatzen baratza, 8).
1983, Sua ez da hilten, (Belatzen baratza, 9).
Memoriak
1991, Bilbao de los años cuarenta : en torno a Blas de Otero y Resurrección Mª de Azkue, (s.n.).
2014, Años de peregrinación y lucha, (Txalaparta).
Euskera agerkarian
1968, "H-ko listan kh-z eta ph-z izkiriatzen diren hitzak ere sartuak ditut [...]" . PDF
1981, "Euskal Akadêmiaren Literatur Batzordearen (kultur dêmiurgoen Saila)". PDF
1982, "Kultur hitzen orthographia euskaraz". PDF
1986, "Euskaltzaindiari : [batzarreetara ez datozen adineko euskaltzainei buruzko 2. proposamena], [elkarlanean]". PDF
1986, "Prolegomena". PDF
1997, "Alfonso Irigoien Etxeberria (1929-1996) [hilberri-txostena], [elkarlanean]". PDF
Iker bilduman
1983, "Piarres Lafitteren omenez". PDF
1992, "Del sentimiento estético del vasco : ¿qué es bello para el vasco?". PDF