Plazaberri


Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen saioa liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburu hau Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 11. zenbakia da eta egilea Mikel Zalbide da. Zalbide euskaltzain oso eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzuaren burua da.

Liburu honen abiapuntua 2007an Euskaltzaindiak egin zituen Jagon Jardunaldietan dago. Euskararen Erabilera Normaltzeko Oinarri Legea 25 urte betetzen zituenez, legeak mende-laurdenean izandako bilakaeraz gogoeta-saioa egin zen aipatu jardunaldi horietan. Mikel Zalbide euskaltzain osoak parte hartu zuen jardunaldietan, eta hezkuntza alorreko bilakaeraz balioespen teknikoa egin zuen. Liburu hau da orduko emaitza. Perspektiba soziolinguistikotik idatzia dago, baina beste hainbat alor ere kontuan hartzen ditu: jurilinguistika, hezkuntza elebiduna, demolinguistika eta, ororen gainetik, euskara indarberritzeko saioan hezkuntza alorreko aplikazio-neurrien ekarpena.

Euskaltzaindia eta EAEko elizbarrutietako artxiboetako zuzendariak elkartu ziren Gasteizko Apeztegian, bertan baitago Elizbarrutiaren artxiboa, onomastika alorrean elkarrekin aritzeko. Irailaren amaieran egin zen bilera horretan hauek izan ziren: Bizkaiko Elizaren Historia Artxiboaren izenean Anabella Barroso, Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoko Jose Angel Garro Muxika, Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoko Maria Dolores Lekuona eta Onomastika batzordearen idazkaria den Mikel Gorrotxategi.

Lehengo bilera honek balio izan zuen elkarren berri izateko, eta aurrerantzean, onomastika alorrean elkarrekin burutzen ahal diren lanak zehazteko. Akademiaren asmoa da 1998an karrikaraturiko izendegia osatzea, eta horretarako baliagarriak dira, oso, elizbarrutien datutegiak. Era berean,  Akademiaren lana baliagarria izanen zaie artxiboetako arduradunei eguneroko beharretarako. Ildo horretan sakontzea eta hitzarmen bat sinatzea da guztion asmoa.

Eako toponimia jaso, sailkatu eta finkatzeko lana aurrera doa, eta behin-behineko mapa toponimikoa prest dago. Hala, azaroan zehar erakusketa egin dute bai Ean, baita Bedaroan eta Natxituan ere, eta herritarrei ekarpenak egiteko aukera emateko. Erakusketa horren aurkezpenean hauek mintzatu ziren: Juan Luis Landazabal Lamikiz alkatea, Esther Korta ikerketa egin duen ikerlaria eta  Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkaria.

Esan bezala, erakusketaren xede nagusia hauxe izan da: herritar guztiek ekarpenak egiteko aukera ematea, mapa ahalik eta zehatzena izateaz gain herritarren iritzia ager dadin. Ikerketa honen zuzendaria Imanol Goikoetxea Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kidea da.

Euskaltzaindiak uztailetik abendura bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen. Besteren artean, Euskaltzaindiaren Hiztegia argitara eman da. Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria, seigarrena, plazaratu da, eta baita Euskera agerkariaren azken emaitza, eta Narrazioak eta olerkiak 2011 ere. Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren laugarren liburukia ere kalean da.

Bestalde, uztailetik abendura bitarteko argitalpenak ikusteko sakatu hemen.

 

Portada Euskera 2011  txikia EUSKALTZAINDIA
euskaltzaindiaetaipareuskalherria erlea6 Azkue SAriak txikia 2011 
atlasa IV azala txikia  
 

Joan den abenduaren 5ean Euskararen egunaren ospakizunen barruan, eta Elizabarrutiaren Sopuertako San Viator ikastetxeak eskatuta, Onomastika zerbitzuko arduradunak “Euskaltzaindia eta euskal pertsona izenen historia” izeneko hitzaldia eman zuen. Bertan, izenburuak berak dioen bezala, euskarazko pertsona izenen historia biltzen da. Horretaz gain, Euskaltzaindiaren historia laburra eta funtzionamendua azaldu zituen. Hauen osagarri moduan, deiturei buruzko ohar batzuk ere zabaldu zituen.

Honez gero, hainbat aldiz egon da Euskaltzaindia Enkarterrin, iaz hainbat herritako irakaskuntza zentrotan eman baitzituen horrelako hitzaldiak bertako zuzendaritzak edo euskara zerbitzuak eskatuta. Hitzaldi hauekin onomastika alorra ezagutzeaz gain, Akademia bera ere ezagutzea eta hiritarrengana hurbiltzea nahi da.

Euskaltzaindiaren webguneak 81.146 bisita izan zituen azaroan. Webguneko orriek 445.567 bistaratze izan zituzten hil berean.

Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 81.146
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 15.857
Hiztegi Batua 154.311
Euskaltzaindiaren Arauak 9.740
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 66.876
JAGONET zerbitzua 6.396
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 101.354
Argitalpenen Katalogoa 5.056
Plazaberri bloga (atariaz gainekoak) 6.409
Beste guztiak 79.568
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 445.567

Euskaltzaindiaren webguneak 76.533 bisita izan zituen urrian. Webguneko orriek 431.311 bistaratze izan zituzten hil berean.

Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 76.533
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 16.721
Hiztegi Batua 145.795
Euskaltzaindiaren Arauak 10.238
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 46.026
JAGONET zerbitzua 7.426
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 113.949
Argitalpenen Katalogoa 6.392
Plazaberri bloga (atariaz gainekoak) 7.502
Beste guztiak 77.262
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 431.311

Euskaltzaindiaren webguneak 57.336 bisita izan zituen irailean. Webguneko orriek 339.433 bistaratze izan zituzten hil berean.

Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 57.336
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 12.593
Hiztegi Batua 98.476
Euskaltzaindiaren Arauak 6.859
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 34.785
JAGONET zerbitzua 4.930
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 110.206
Argitalpenen Katalogoa 3.009
Plazaberri bloga (atariaz gainekoak) 6.818
Beste guztiak 61.757
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 339.433

171. arauan bildu ditu Euskaltzaindiak Asiako leku-izen nagusiak.

Munduko leku-izen nagusien euskarazko grafia finkatzen dihardu Euskaltzaindiak. Lehenik, Europako leku-izen nagusiak arautu zituen aski xehe (154. araua, 157. araua eta 159. araua). Gero, Europatik gertu dauden lurralde batzuetakoak (Anatolia eta Hego Kaukaso, 162. arauan; Ekialde Hurbila eta Ipar Afrika, 164. arauan). Ondoren, munduko gainerako lurraldeei heldu zaie txanda. Afrikako leku-izenak lehenengo (167. araua eta 168. araua), Ozeania (169. araua) eta Amerika gero (170. araua), eta Asia orain (171. araua).

Euskaltzaindiak, eraginkortasuna sustatu eta bere bezeroei erraztasunak eman nahian, bere webgune bidezko salmentan aldaketak gauzatu ditu. Hemendik aurrera, bezeroak, Euskaltzaindiak bere webgunean eskaintzen dituen argitalpenak Paypal ordainketa sistema bidez erosi ahal izango ditu. Modu honetan Euskaltzaindiak erosleekiko harremana erraztu eta hobetu nahi du. Hala ere, orain arteko bideak hobesten dituen bezeroak, erakundearen telefonoa eta posta elektronikoa erabili ahal izango ditu.

Gaur, abenduaren 14an, Euskera agerkariaren 2011ko zenbakiak aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak. Aurkezpena Donostian egin da, Gipuzkoako Foru Aldundian. Aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak, Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak eta Jean Haritschelhar Literatura Ikerketa batzordeko buruak egin dute.

Abenduaren 11n, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa aurkeztu zuen Euskaltzaindiak Baionan, Université de Pau et des Pays de l'Adour erakundearen bertako campusean. Ekitaldian, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Adolfo Arejita euskaltzain eta egitasmoaren zuzendari akademikoak, Xarles Videgain euskaltzainak eta Gotzon Aurrekoetxea euskaltzain urgazleak parte hartu zuten. Videgain eta Aurrekoetxea EHHA-ren arduradun teknikoak dira.

Orain arte Atlasaren lau liburuki kaleratu ditu Akademiak, guztiak Euskadiko Kutxaren babesarekin. Azkena, laugarrena, irailaren 28an aurkeztu zen Iruñean. Liburuki horrek 260 galderaren erantzunak biltzen ditu. Baserri-etxea eta etxe-abereak osatzen dute funtsean galdetegia: txerria, hegaztiak, txakurra, erlea; baserria, etxea, teilatua eta zureria, etxearen zatiak, eta altzariak. Euskal gizartearen tradizioko egoitzaren eta bizimoduaren inguruko alderdi batzuk, beraz.

Datorren ostiralean, abenduaren 14an, Euskera agerkariaren 2011ko zenbakiak aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak. Aurkezpena Donostian egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundian, eguerdiko 12:00etan. Jakina denez, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da. Aldizkariaren hiru zenbaki argitaratzen dira urtero; horietatik bik -lehenak eta hirugarrenak- Akademiaren lanak eta bizitza akademikoa biltzen dituzte, eta bigarrenak, aldiz, ikerketa-lanak eta ekarpen teorikoak nahiz praktikoak jasotzen ditu. 2011ko zenbakiei dagokienez, hiru zenbakiak kaleratu dira, bi liburukitan bildurik: Euskera 2011, 56, 1-2 eta Euskera 2011, 56-3.

Euskera 2011, 56, 1-2 liburuak Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzen du. Besteren artean, honako gaiak bildu dira: Jean-Baptiste Coyos euskaltzainaren sarrera-hitzaldia; Nafarroa Oinez ospakizunaren haritik, Tafallan egin zen ageriko bilkura; edota Jose Antonio Arana, Vahan Sarkisian, Xabier Gereño eta Fernando Mendizabal euskaltzainen omenez irakurri ziren hilberri-txostenak.

Euskera 2011, 56, 3 liburuak ikerketa-lanak jasotzen ditu. Gai nagusiak hauek dira: Euskaltzaindiaren XVI. Jagon Jardunaldiak (Arabatik Arabara euskaraz) eta Akademiak "Agosti Xaho eta Erromantizismoa Euskal Herrian" izenburupean Baionan egin zuen jardunaldia.

Portada Euskera 2011  txikia

Euskera , 2011, 56, 1-2 liburukiaren aurkibidea (139,56 kB)

Euskera , 2011, 56, 3 liburukiaren aurkibidea (120,25 kB)

Gaur, abenduaren 11n, IKAS Euskal Pedagogia Zerbitzuak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Baionan, Akademiaren ordezkaritzan. IKAS-en izenean Maite Erdozaintzi Etxart presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Haiekin batera Aines Dufau IKAS-eko zuzendari orokorra eta Aurelia Arkotxa euskaltzain eta Akademiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria izan dira.

Hitzarmen horren ondorioz,  besteak beste, euskararen normalizazioaz duten proiektuak partekatuko dituzte bi erakundeek. Bestalde, Euskaltzaindiak euskararen alorrean ezarririko arauak zabalduko ditu IKAS-ek, eta Akademiak IKAS euskal pedagogia zerbitzuak argitara ematen dituen materialen hizkuntza-gainbegiratuko ditu. Era berean, IKAS Pedagogia Zerbitzuak ekoitzi dituen euskarazko testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan.

 

Urtero bezala, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan izan da Euskaltzaindia. Abenduaren 6tik 9ra bitartean egin den Azokan, saltokia jarri du Akademiak eta urte osoan kaleratutako liburuak izan ditu salgai. Besteren artean, argitaratu berri diren Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak eta Erlea aldizkariaren 6. zenbakiak oso harrera ona izan dute Azokan. Jende asko hurbildu da Euskaltzaindiaren argitalpenak ikustera, galdera eta iradokizun ugari ere egin dituztelarik.

Azokaren 47. edizioaren gonbidatu nagusia kultura ijitoa izan da. Bestalde, Oroitzak izenburupean, bi urtemuga gogoratu dira Azokan: Nafarroako konkistaren 500. urteurrena eta 36ko gerrako bonbardaketen 75. urteurrena. Bi mugarri horien inguruko hitzaldi, mahai-inguru eta ekitaldiak egin dituzte. Ziklo horren barruan, Patxi Zabaleta euskaltzain osoak eta Xabier Altzibar eta Jon Kortazar euskaltzain urgazleek hitzaldi bana eman dute. Bestalde, erromintxelari buruz egin zen mahai-inguru batean Jose Luis Lizundia euskaltzain osoak parte hartu zuen.

Abenduaren hamaikan IKAS euskal pedagogia zerbitzuak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetuko dute Baionan, goizeko 11:30ean, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Maite Erdozaintzi Etxart IKASen presidenteak izenpetuko dute lankidetza hitzarmena, bi erakundeen izen eta ordezkaritzan.

IKAS euskal pedagogia zerbitzua 1901eko legepeko elkartea da, 1959an sortua. Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Hezkuntza Nazionalarekin egina duen hitzarmenaren arabera, honela ezagutzen da: batetik, IKASmaterialgintzako zerbitzu publikoa ematen duela; eta bestetik, lau sareen federazio egitura dela (sare publikoa, pribatua, ikastolena eta AEK).

IKAS euskal pedagogia zerbitzuak xedetzat dauka euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzea, bai eta euskal ondarea eta kulturaren ezagutza bultzatzea eskoletan, bide hauek erabiliz: batetik, mota guztietako dokumentalak maileguz eskainiz; bestetik, pedagogia saileko animazioak eta ikerkuntza landuz; azkenik, dokumentu berriak sortuz eta zabalduz. Zerbitzu horiek, oroz gainetik, eskola publikoetako eta pribatuetako irakasleei eskaintzen zaizkie, helduen irakaskuntzan ari direnei, kultur arduradunei, bai eta publiko zabalari ere.

Euskaltzaindiak eta IKAS erakundeek aspaldidanik elkarlanean ari dira, 2001. urtean lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten eta. Orain, lankidetza hori areagotuko dute, besteak beste, euskararen normalizazioaz duten proiektuak partekatuz, Euskaltzaindiak euskararen alorrean ezarririko arauak zabalduz, Euskaltzaindiak IKAS euskal pedagogia zerbitzuak argitara ematen dituen materialen hizkuntza-gainbegirada eginez, eta abar. Era berean, lankidetza-hitzarmenaren eranskinean Euskaltzaindiak garatzen diharduen LEXIKOAREN BEHATOKIA izeneko egitasmoa elikatzeko asmoz, IKAS pedagogia zerbitzuaren euskarazko testu-multzoaz baliatzeko baldintzak ere finkatu dituzte.

2012ko abenduaren 11n, asteartean, arratsaldeko 18:00etan, Université de Pau et des Pays de l'Adour Baionako campusean, Amphi 040 gelan, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren aurkezpena egingo du Euskaltzaindiak. Ekitaldian, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Adolfo Arejita euskaltzainak eta egitasmoaren zuzendariak, Xarles Videgain euskaltzainak eta Gotzon Aurrekoetxea euskaltzain urgazleak parte hartuko dute.

Ekitaldian egitasmoari buruzko argibideak emango dira. Era berean, orain arte argitaraturiko liburuak ere egongo dira ikusgai. Jakina denez, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren liburukiak Euskadiko Kutxaren laguntza tarteko dela argitaratzen ditu Euskararen Akademiak.

Euskaltzaindia, urtero legez, Durangon abenduaren 6tik 9ra izango den euskal liburu eta disko azokan izango da. Bi saltoki izango ditu (Artekale 16-17) eta bertan, Euskaltzaindiko zenbait argitalpenez gain, 2012ko nobedadeak ere izango ditu salgai. Azken azkenak aipatzearren, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak eta Erlea aldizkari literarioaren 6. zenbakia.

Horretaz gain, erakundeko saltokian izango direnek Euskaltzaindiaren argitalpen eremuari buruzko edozein kontsultari erantzungo diote.

2012ko edizio honetan kultura ijitoa izango da gonbidatua. Bestalde, orohitzak izango dira gai nagusia, aintzat hartuz Nafarroako konkistaren V. mendeurrena eta Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen direla.

Aurten, San Frantzisko Xabierren ama-hizkuntzaren inguruan euskararen eguna ospatzeko, Ayalde ikastetxeak, euskararen eta Euskaltzaindiaren inguruan hitzaldi batzuk antolatu nahi izan ditu. Horretarako, Itxaro Sorozabal, ikastetxearen zuzendaria, eta bertako irakasle diren Mari Jose Zabala eta Agurtzane Zalbidea andreak, Euskaltzaindira etorri dira. Beren asmoa: euskararen eta Euskaltzaindiari buruzko berbaldi batzuk antolatzea.

Horretarako, Akademiaren idazkaria, Ayalde ikastetxean hitzaldi batzuk egitera gonbidatu zuten. Bertan, azaroaren 30ean, goizean, Xabier Kintana Loiuko ikastetxe horretara joan eta bertako ikasleen aurrean aurkeztu zen. Guztira 132 neska ziren, batzuk DBHko lehen mailatakoak eta besteak Batxilergokoak, hiru taldetan banaturik. Hor Euskal Akademiaren historia laburra azaldu zien, hau da, Euskaltzaindia nola dagoen osaturik, euskaltzainen zereginak zeintzuk diren, erakundearen barne-banaketa, orain arte egindakoak (euskararen batasuna, ortografia eta sintaxi arauak ematea, aditz eta hiztegi batua, Euskararen Atlasa, pertsona-izendegia...) bai eta orain egiten diharduenak ere (lexiko, pertsona eta leku-izenen bilketa, toponimia eta astronimia (geografiako izenak, planeten, izarren eta galaxien izenak...).

ayalde2

Era berean, euskararen jatorriaz, eboluzioaz eta inguruko hizkuntzekiko harremanez dakizkigun datuak eman zizkien, gure hizkuntzaren ezaugarri eta berezitasunak nolakoak diren jakinarazteko. Ondoren, ikasleen txanda etorri zen, eta euskaltzainari beren galderak egin zizkioten, oso interesgarriak: Akademiak arauak nola eta zertarako ematen dituen, euskararen bizitzaz, deitura batzuen esanguraz etab. Amaitzeko, euskaltzainak neska ikasleek eginiko galdera interesgarriei erantzuten jardun zuen, argibideak eta emanez..

Azaroaren hogeita hamarrean egin zen Bilbon, Deustuko Unibertsitateko Bibliotekako Ellacuria salan Eusebio Erkiagari buruz, Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordeak eta Deustuko Unibertsitateak lankidetzan antolaturiko Jardunaldia. Ekitaldiak Bilboko Udalaren laguntza izan du.

Eusebio Erkiaga idazle, kazetari eta euskaltzainaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, haren ekarria gogora ekartzeko asmoz egin zen Jardunaldia goizean zehar egin zen eta jende ugarik parte hartu zuen. Horien artean egon ziren Eusebio Erkiagaren senideak. Azken hauei, A. Urrutia euskaltzainburuak Joan Mari Torrealdai euskaltzainak eta Imanol Uria kazetariak paraturiko Euskaltzaindia, ekin eta jarrai, eta, Euskararen Akademiak duela gutxi argitaratutako, Euskaltzaindiaren Hiztegia argitalpenen ale bana eman zizkien, opari gisa.

Jornada de Euskaltzaindia y Deusto.01

Jornada de Euskaltzaindia y Deusto.03

Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Roberto San Salvador del Valle Deustuko Unibertsitateko errektoreordeak eman zioten hasiera Jardunaldiari. Ondoren, Roberto Mielgo Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako irakasleak “Eusebioren mundua kontatzen” izenburua izan zuen hitzaldia eman zuen. Eusebio Erkiagarekin izan zituen solasaldi eta harremanak gogora ekartzean hunkiturik azaldu zen R. Mielgo. Horren segidan, Ana Toledo euskaltzainak “Araibar zalduna: 6. eta 9. aginduek eragindako nahaspilak” mintzaldia eskaini zuen. Mintzaldi honen ondoren, Eusebio Erkiagak idazle, itzultzaile, antzerkigile eta kazetari gisa egindako ekarpenaz aritu zen Andres Urrutia euskaltzainburua. Igone Etxebarria euskaltzain urgazleak eta Labayru ikastegiko kideak, ordea, “Eusebio Erkiaga olerkari” hitzaldia eman zuen. Miren Agur Meabe euskaltzain urgazleak eta, aldi berean, idazle ezaguna ere badenak, ordea, Erkiagaren zenbait olerki baliatu eta “Kresalaren goramina” izenburua zeraman errezitaldi ederra eskaini zuen. Ekitaldiari amaiera Jean Haritschelhar euskaltzainak eta, aldi berean, Literatura Ikerketa batzordeburuak eman zion.

Ostiral honetan, Deustuko Unibertsitateko Bibliotekako Ellacuria salan Eusebio Erkiagari buruz, Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordeak eta Deustuko Unibertsitateak lankidetzan antolatu duten Jardunaldia egingo da. Ekitaldi honek Bilboko Udalaren laguntza ere izan du.

Eusebio Erkiaga idazle, kazetari eta euskaltzainaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, haren ekarria gogora ekartzeko asmoz egin den Jardunaldia goizean zehar egingo da. Sarrera doakoa da.

Andres Urrutia euskaltzainburuak emango dio hasiera Jardunaldiari. Ondoren, Roberto Mielgo Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako irakasleak “Eusebioren mundua kontatzen” izenburua duen hitzaldia emango du. Horren segidan, Ana Toledo euskaltzainak “Araibar zalduna: 6. eta 9. aginduek eragindako nahaspilak” mintzaldia eskainiko du. Mintzaldi honen ondoren, Eusebio Erkiagak idazle, itzultzaile, antzerkigile eta kazetari gisa egindako ekarpenaz hitz egingo du Andres Urrutia euskaltzainburuak. Atsedenaldiaren ondoren, Igone Etxebarria euskaltzain urgazleak eta Labayru ikastegiko kideak “Eusebio Erkiaga olerkari” hitzaldia emango du. Miren Agur Meabe euskaltzain urgazleak eta, aldi berean, idazle ezaguna ere badenak, ordea, Erkiagaren zenbait olerki baliatu eta “Kresalaren goramina” izenburua daraman errezitaldi laburra eskainiko du. Ekitaldiari amaiera Jean Haritschelhar Literatura Ikerketa batzordeburuak emango dio.

IKAko euskaltegiek MILAKA ARGI NAFARROAN kanpaina abiatu dute.

    Kanpaina honek bi helburu nagusi ditu:
  1. Nafarroa Garaiko euskaldunen sarea zabala dela adieraztea. Ekimen honen bidez erakutsi nahi dugu Nafarroa guztian euskaldunak badirela eta euskaraz bizitzeko ahaleginetan ari direla. Euskaldun hauek beren herriko argia direla.
  2. Iruñerriko IKAren euskaltegiak diruz laguntzea.Laguntza oso eskasak jaso izan ditugu beti, eta orain egoera larriagoa da. Kanpaina honen bidez, dirua bildu nahiko genuke, Iruñerrian, Nafarroa Garaiko populazioaren erdia bizi den eremu honetan, helduak euskalduntzen jarraitu ahal izateko.

Kanpaina, batez ere, internetez eginen da. web orria honako hau da: www.milaka-argi.com

Milaka argi Nafarroan (PDF, 282,824 KB)

Arau berri batean bildu ditu Euskaltzaindiak Amerika osoko leku-izen nagusien euskarazko izendapenak

Munduko leku-izen nagusien euskarazko grafia finkatzen dihardu Euskaltzaindiak. Lehenik, Europako leku-izen nagusiak arautu zituen aski xehe (154. araua, 157. araua eta 159. araua). Gero, ez hain xehe, Europatik gertu dauden lurralde batzuetakoak (Anatolia eta Hego Kaukaso, 162. arauan; Ekialde Hurbila eta Ipar Afrika, 164. arauan). Ondoren, munduko gainerako lurraldeei heldu zaie txanda. Afrikako leku-izenak lehenengo (167. araua eta 168. araua), Ozeania gero (169. araua), eta Amerika orain (170. araua). Eta luze gabe argitaratuko dira falta direnak ere.

Amerikako toponimiaren arau honetan 237 leku-izen bildu dira, kontinente horretako nagusiak baino ez (Hego Amerika, Erdialdeko Amerika eta Ipar Amerika). Bi motatako leku-izenak dira:

  1. Leku-izen garrantzitsua edo oso ezaguna, nahiz eta grafia-arazorik ez izan. Adibidez, Aconcagua, Bering itsasartea, Hudson badia, Iguazú ibaia...
  2. Gure inguruko erdara nagusietan (gaztelania, frantsesa, ingelesa) berdin idazten ez direnak edo hizkuntza bakoitzera itzultzen direnak eta, ondorioz, grafia-zalantza eragin dezaketenak. Adibidez, Aintzira Gazi Handia (es Gran lago Salado, fr Grand Lac Salé, en Great Salt Lake), New Orleans (es Nueva Orleans, fr Nouvelle-Orléans, en New Orleans), Pennsylvania (es Pensilvania, fr Pennsylvanie, en Pennsylvania), Suaren Lurraldea (es Tierra del Fuego, fr Terre de Feu, en Tierra del Fuego), Magallaes itsasartea (es estrecho de Magallanes, fr détroit de Magellan, en Strait of Magellan)...

Badira, azkenik, leku-izen gutxi batzuk euskarazko berezko izena edo grafia dutenak. Hori da, adibidez, Ternua leku-izenaren kasua (es Terranova, fr Terre-Neuve, en Newfoundland), hala erabili baitzuen Piarres Etxeberrik 1677an Itsasoco nabigacionecoa liburuan. Edo Kalifornia leku-izena, hala idatzi baita euskaraz hala Iparraldean nola Hegoaldean (Jean Etxepare, Nemesio Etxaniz, Luis Villasante, R. M. Azkue, Pierre Lartzabal, Orixe…).

170 Amerikako leku-izenak euskaraz (PDF, 559,304 KB)

Jose Luis Lizundia eta Alfontso Mujika
Exonomastika batzordea

 

Arau berri batean bildu ditu Euskaltzaindiak Ozeaniako leku-izen nagusien euskarazko izendapenak

Munduko leku-izen nagusien euskarazko grafia finkatzen dihardu Euskaltzaindiak. Lehenik, Europako leku-izen nagusiak arautu zituen aski xehe (154. araua, 157. araua eta 159. araua). Gero, ez hain xehe, Europatik gertu dauden lurralde batzuetakoak (Anatolia eta Hego Kaukaso, 162. arauan; Ekialde Hurbila eta Ipar Afrika, 164. arauan). Ondoren, munduko gainerako lurraldeei heldu zaie txanda. Afrikako leku-izenak lehenengo (167. araua eta 168. araua), eta Ozeania orain. Eta luze gabe argitaratuko dira gainerakoak ere.

Ozeaniako toponimiaren arau honetan 73 leku-izen bildu dira, kontinente horretako nagusiak baino ez. Bi motatako leku-izenak dira:

  1. Leku-izen garrantzitsua edo oso ezaguna, nahiz eta grafia-arazorik ez izan. Adibidez, Australasia, Bikini atoloia, Tahiti, Queensland...
  2. Gure inguruko erdara nagusietan (gaztelania, frantsesa, ingelesa) berdin idazten ez direnak edo hizkuntza bakoitzera itzultzen direnak eta, ondorioz, grafia-zalantza eragin dezaketenak. Adibidez, Hawaii (es Hawái, fr Hawaï/Hawaii), Sydney (es Sídney), Leialtasun uharteak (es islas de la Lealtad, fr îles Loyauté), Koral Hesi Handia (es Gran Barrera de Coral, fr grande barrière de corail en Great Barrier Reef)...

169 Ozeaniako leku-izenak euskaraz (PDF, 291,487 KB)

Jose Luis Lizundia eta Alfontso Mujika
Exonomastika batzordea

Edurne Brouardek eta Mertxe Mujikak, Korrikako arduraduna eta AEKko koordinatzaile nagusia, hurrenez hurren, Euskaltzaindiari aurkeztu dizkiote datorren urtean, 2013ko martxoaren 14tik 24ra, Andoainen hasi eta Baionan amaituko den euskararen aldeko 18. Korrikaren xehetasunak.

Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariak eta Erramun Osa idazkariordeak entzun dituzte Korrikako eta AEKko arduradunen azalpenak. Era berean, Euskaltzaindiak lankidetza ere eskaini die antolatzaileei euskararen alde Euskal Herri osoa zeharkatzen duen, eta haren aldeko atxikimendua indartu nahi duen, ekimen honek ahalik arrakastarik handiena izan dezan.

Madrilen, Espainiako Instituto Geográfico Nacionalaren egoitzan bildu zen CENG (Comisión Especializada Nombres Geográficos) eta Euskaltzaindiak parte hartu zuen bere Onomastika zerbitzuburuaren bidez. Aipatutako taldea, Consejo Superior Geográfico-ren atal bat da eta bere helburua da, besteak beste, izen geografiko edo toponimoen erabilera normalizatzea eta ezagutza bultzatzea.

Bertan biltzen dira Espainiako Erresuman toponimia alorrean eskuduntza duten administrazioen ordezkariak, estatuarenak, erkidegoenak eta toponimia landu zein arautzen duten unibertsitate eta hizkuntzaren akademiak.

Bere lan nagusiak, ondokoak dira:

  • Nomenclátor Geográfico Nacionalean ageri diren izenak hautatzeko eta erabiltzeko iripizpideak ezartzea
  • Instituzio publikoei leku izenei buruzko informazioa ematea
  • Erakundeen arteko elkarlana bultzatzea
  • Erkidego bati baino gehiagori dagozkien izenetan amankomuneko erabilerak adostea
  • Ofiziala eta normalizatuta dagoen toponimiaren erabilera bultzatzea
  • Izen geografikoen gaineko ikerketa bultzatzea
  • Nazio Batuen erakundearen proposamenak zabaltzea
  • CSICek proposatuta beste lanak bultzatzea.

Bere lanek garrantzia handia dute leku izenen erabilera egokia bultzatzea baitute helburu, esaterako, euskaraz Gorobel izeneko mendizerraren izenaren erdal izena zein den aztertu behar zuen zati bat Burgos baita. Datuak aztertu eta gero, Sálvada izena ezarri zuen hori baita ahoskera jatorra, dokumentazioan XX. mendearen amaiera arte ongi jaso den bezala.

Horretaz gain, leku izenen garrantzia eta erabilera normalizatua bultzatzeko esku-orriak argitaratu ditu estatuko hizkuntza ofizialetan. Azkenik, lagundu dio IGN nazioarteko mapa-egilentzako jokabideak biltzen duen esku-liburua argitaratzen, gaztelaniaz eta ingelesez.

2013ko urrian toponimiari buruzko IV. Jardunaldiak egingo ditu Valladoliden.

Loturak:

Azaroaren 30ean egingo da Deustuko Unibertsitateko Bibliotekako Ellacuria salan

Hil honetan, Eusebio Erkiagari buruz Jardunaldia antolatu dute Euskaltzaindiak eta Deustuko Unibertsitateak lankidetzan. Jardunaldiaren egitaraua Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordeak prestatu du. Jardunaldia, goizean zehar egingo da eta parte hartzeko izena jadanik eman daiteke. Izen-ematea doakoa da.

EUSEBIO ERKIAGA (1912-1993)

Eusebio Erkiaga Lekeition (Bizkaia) jaio zen 1912an eta Bilbon hil 1993an. Euskaltzalea eta literaturzalea, bi ezaugarri horiek laburbiltzen dute haren ekarpena euskal kulturaren munduan. Euskaltzaindiari dagokionez, 1952an izendatu zuten urgazle eta 1963an euskaltzain oso; 1966an erakundearen diruzain izendatu zuten.

Lanbidez Banco de Vizcaya-n aritu zen bizi osoan zehar, baina bihotza literaturan izan zuen beti. Olerkari bezala hasi zen, gerra aurretik, eta poemak idazteari inoiz utzi ez bazion ere, gaur egun ezagunagoa da eleberrigile bezala: Arranegi (1958), Araibar zalduna (1962), Batetik bestera (1962), Jaioko dira (1984), Txurio txoria (1986) eta Irria galtzen denean (1987).

Beste hainbat lan argitaratu zituen eta, bestalde, hil ondoren bere lan batzuk berrargitaratu dira, hala nola Arranegi (Iñaki Sarriugarteren edizioa, 1993) edo testu laburren bi bildumak, prosan Berbalauaren kulunkan (Andres Urrutiaren edizioa, 2 tomo, 2001-2002) eta poesian Neurtitzak (Igone Etxebarriaren edizioa, 2007); baita ere itzulpen argitaragabe bat, Georges Simenonen Aspaldiko Maigret (Andres Urrutiaren edizioa, 2009). Haren nobelagintzaren azterketarik osoena Roberto Mielgok egin du: Eusebio Erkiagaren gerraosteko elaberrigintza: (1958-1964) (1995).

Hil aurretik Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin zion (1992) eta hil aurreko egunetan etxean gaixorik zela Euskaltzaindiaren domina jaso zuen, Jean Haritxelhar euskaltzainburuaren eskutik (1993).

Lekeition Eusebio Erkiaga jaio zen kaleak beronen izena darama gaur.

Korsikako ordezkaritza bat Euskal Herria bisitatzen ari da egun hauetan. Astelehenean, azaroaren 12an, Baionako Fakultatea eta Ipar Euskal Herriko euskararen inguruko elkarte eta erakundeekin bilerak egin zituzten; asteartean, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskarabidea eta Arturo Campion euskaltegia ezagutzeko aukera izan zuten; asteazkenean, Elhuyar eta Uzei erakundeak eta Donostiako Udala bisitatu zituzten. Atzo, azaroaren 15ean, Euskaltzaindira hurreratu ziren. Euskaltzaindian Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xabier Kintana idazkariak eta Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendariak artatu zuen Korsikako ordezkaritza.

Gaur, azaroaren 16an, Baionan izango dira, Ipar Euskal Herriko hedabideekin bilera dute eta. Arratsaldean, ostera, Euskararen oraina eta geroa Ipar Euskal Herrian izenburupean Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak Baionan antolatu duen XVII. Jagon jardunaldian egongo dira.

Korsikako ordezkaritzako partaide dira, besteak beste, Muriel Poli dialektologian aditua, Marie José Dalbera Korsikako hizkuntza ikertzen diharduena, Jean-Guy Talamoni abokatua, eta abar. Korsikako ordezkaritzaren xedeetako bat hango hizkuntzaren ofizialkidetasuna lortzea da. Horiek horrela, Euskal Herria bisitatu dute, euskara indarberritzen diharduten Euskal Herriko elkarteen jardunaren eta egitarauen berri jakiteko.

Korsika 1 2012-11-16

2012ko azaroaren hamabostean, arratsaldeko 19:30ean, Euskaltzaindiak Leioako Udalaren laguntzarekin argitaraturiko Leioako Leku Izenak liburuaren aurkezpena egin zen Leioako Kultura Etxean. Hizlariak izan ziren, hauek: Eneko Arruebarrena herriko alkatea, Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria eta Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkari eta liburu honen egileetako bat.

Alkateak ikerketa noiz eta nola hasi zen azaldu zuen. Xabier Kintana, aldiz, toponimiaz mintzatu zen, herrikoaz nola Euskal Herrikoaz, gaiak daukan garrantzia hurreratutakoei azpimarratuz. Ondoren, Mikel Gorrotxategik Leioako toponimiaren zenbait datu esanguratsu eta jakingarri eman eta azaldu zituen. Aurkezpenaren ostean, herritarren eta aurkezpenean parte hartutakoen artean solasaldia egin zen.

Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria aurkeztuko da azaroaren hemeretzian, Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean goizeko 12:00etan. Zenbaki berria aldizkariaren 6.a da eta bi gai jorratzen ditu, batez ere: autobiografia eta harria.

Azaroaren hemeretzian egingo den aurkezpenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Bernardo Atxaga egitasmoaren zuzendaria eta aldizkarian parte hartu duten hainbat pertsona egongo dira.

 

Azaroaren 16an, "Euskararen oraina eta geroa Ipar Euskal Herrian" goiburupean XVII. Jagon jardunaldia egingo da Baionan, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeak antolaturik. Horiek horrela, Jardunaldiaren eten batean, Euskaltzaindia eta Ipar Euskal Herria izenburua daraman argitalpena aurkeztuko da Université de Pau et des Pays de l'Adour (Salle des Thèses) Baionako campusean, goizeko 11:50etan. Aurkezpenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jean-Baptiste Battittu Coyos euskaltzainak parte hartuko dute.

Argitalpenak Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herrian izan duen bilakaera eta egin duen ekarpena laburbiltzen du. Era berean, hor Ipar Euskal Herriarekin loturiko argitalpenak eta Ipar Euskal Herriko euskaltzainen zerrenda ere jasotzen dira, besteak beste.

AZAROAN ZEHAR, EUSKALTZAINDIAREN EGOITZAN EGINGO DIREN EKITALDIAK ERE AURKEZTU DIRA

Duela bost urte Axularren Gero (1643) irakurri zen Bilbo Zaharra euskaltegiaren Forumak antolaturiko Klasikoen irakurraldi eten gabearen lehen ekinaldian; duela lau Mogelen Peru Abarca (1802); duela hiru Jon Miranderen Haur besoetakoa (1959); duela bi Ramon Saizarbitoria idazle eta euskaltzain urgazlearen Hamaika pauso (1995); iaz Arantxa Urretabizkaia idazle eta euskaltzain urgazlearen Zergatik panpox (1979); Ikasturte honetan, ordea, Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainaren Obabakoak (1988) liburua irakurriko da Klasikoen 6. irakurraldi eten gabean, obra hau argitaratu zela 25 urte betetzen direnean.

Ekitaldia Bilbon egingo da, Arriaga antzokian, 2013ko ekainaren hamahiruan, egun osoan zehar.

obabakoak

Bernardo Atxagaren berbetan Obabakoak liburua oso loturik dago Bizkaiko hiriburuarekin. Izan ere, berak dioenez: “Bilbon bizi nintzen, hemengo apopilo-etxe batean. Etxe horretako ugazaba-andrea Zeanurikoa zen (...) halako batean magnetofoi bat erosi nuen eta, probatzearren edo, esan nion andre horri, alegia, zerbait kanta zezala (...) halako kanta arrunten bat edo ezagunen bat kantatuko zidala espero nuen; eta horra hor non andre hori hasi zen Obabatxue, Obabatxue sehaska-kanta kantatzen.” Liburua berriz Euskal Herritik urrun, Eskoziaren ekialdeko kostan dagoen St. Andrews izeneko lekuan amaitu zuen Jose Irazu Bernardo Atxaga goitizenez ezagunagoa denak, alokairuan hartua zeukan etxearen leihotik inguruko parajeei begira. Liburuaren lehenbiziko edizioaren azalak garai bateko Arriaga antzokiaren marrazkia darama, Arriagako kafetxean biltzen baitzen Atxaga, Pott Banda izenarekin ezagun egingo zen taldekideekin (Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Josemari Iturralde Jimu, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia). Obabakoak erantzun bat ere izan zen. Erantzun bat azalean daraman Arriaga kafetxeko galderei emandakoa, Atxagaren arabera.

Inguruabar horretan, Bilbo Zaharra Forumak 2012ko azaroan zenbait ekitaldi antolatu ditu. Hona hemen:

OBABAKOAK: “PAISAIAREN ADIERA”

    2012ko azaroaren 20an, arratsaldeko 19:00etan:
  • Maialen Lujanbio – Harkaitz Cano
    2012ko azaroaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan:
  • Anari – Iñigo Aranbarri
    2012ko azaroaren 22an, arratsaldeko 19:00etan:
  • Leku hutsak, hitz beteak. (Zine foruma)
  • J.A. Arbelaitz – Juanfe Garcés

Ekitaldi guztiak Bilbon egingo dira, Euskaltzaindiaren egoitzan. Izan ere, Euskaltzaindia da ekitaldien eta irakurraldi eten gabearen babesleetako bat, Bilbo Zaharra euskaltegiak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena izenpetu baitzuten 2011ko irailaren hogeita bian.

Manuel Lekuona euskaltzaina, antropologoa eta hizkuntzalaria hil zela 25 urte bete dira aurten, uztailaren 30ean. Hori dela eta, Oiartzungo Udalak, berak merezitako omenaldia eskaini zion azaroaren zazpian Oiartzungo Udaletxean.

Arratsaldean, Euskaltzaindiko Zuzendaritza bildu zen, ondoren, ekitaldia egiteko. Ekitaldian zehar, Aiora Perez de San Roman Oiartzungo Alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko presidenteak, Jose Ramon Zubimendi Euskaltzaindiko Herri literatura batzordeko idazkariak eta Manuel Lekuonaren senide batek hitz egin zuten. Era berean, Sebastian Lizaso bertsolariak bertso bat kantatu zuen Manuel Lekuonaren omenez. Ekitaldiaren amaieran, Alkateak eta euskaltzainburuak 1988. urtean Oiartzungo Udalak Manuel Lekuona herriko seme kuttun izendatzen zuen agiriaren kopia bana eman zieten hara hurreratutako senideei.

Bizitza osoa euskal kulturaren alde

Manuel Lekuona Etxabeguren, Etxetxiki baserrian jaio zen 1894an. Manuelen bi anaia –Martin eta Julian– fusilatu zituzten frankistek 1936. urtean. Manuel, aldiz, Calahorrara (Errioxa) urrundu zuten. Euskal Herrira itzuli zenean Andoainen lekutu zen, Rikardo Arregi zenaren etxean. 1976an itzuli zen Oiartzunera, Martin ilobaren etxera.

Arlo asko landu eta aztertu zituen bizi zen artean: euskara –ahozko literatura batez ere–; bertsolaritza; antzerkia –Eun dukat idatzi zuen–; etnografia; artea eta pintura; hitzaldiak eman eta artikulu ugari idatzi zituen hedabideetan, eta abar. Bizi osoan zehar egindako lana Opera omnia lanean jaso zuen, 18 liburukitan.

Manuel Lekuona euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak 1950. urtean. Era berean, bera euskaltzainburu jauna aukeratua izan zen (1967tik 1970era), Jose Maria de Lojendioren ostean. Iruñean egin zuen sarrera-hitzaldia, Gorotzika'tik Gurutzeaga'ra izenburua izan zuen txostena irakurriz. Era berean, Axularren Gero liburuaren laugarren edizioa paratu zuen, Euskaltzaindiaren aginduz.

Manuel Lekuona Andres eta Zubimendi 2012-11-07

AZAROAREN 16AN, BAIONAN

Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena izenpetuko da azaroaren 16an, Baionan, Université de Pau et des Pays de l'Adour (Salle des Thèses) Baionako campusean, goizeko 11:00etan. Lankidetza hitzarmena izenpetuko dute Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoaren presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, bi erakundeen izen eta ordezkaritzan.

Lankidetza hitzarmenak bi erakundeen arteko lankidetzaren nondik norakoak finkatzen ditu. Era berean, hitzarmenean jasotzen dira, besteak beste, 2012. urteko lan-jarduna burutzeko Euskaltzaindiak EEPtik jasoko duen laguntzaren zenbatekoa, horren kontura argitaratuko diren liburuak, EEPren proiektu deialdiko argitalpen proiektuen hizkuntza-kalitatearen azterketa, toponimoen grafia egokiari buruz EEPk jasoriko galderei erantzuteko era, toponimiaren eremuan Ipar Euskal Herriko euskara-teknikariak prestatzeko Euskararen Akademiak hartzen duen konpromisoa, IGN erakundean toponimoen normalizatze lanaren emaitzak gizarteratzeko bi aldeek harturiko erabakia, eta abar.

Bi erakundeek antolatuko dute, azaroaren 30ean, jardunaldi bat (Egitaraua), Euskaltzaindiko kide, idazle eta kazetari izan zen Eusebio Erkiagaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko

Deustuko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak akordio bat sinatu dute gaur, azaroak 13, euskararen eta euskal kulturaren esparruan lankidetzako proiektuak eta ikerketak garatzeko. Hitzarmena Jaime Oraá errektoreak eta Andrés Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute.

Hitzarmenak, beste puntu batzuen artean, jasotzen du Deustuko Unibertsitateko doktoregaiek eta beste ikasle batzuek ikerketak eta praktikak egin ahal izango dituztela Euskaltzaindiaren egoitzan, Luis Villasante Euskararen Ikergunean eta Akademiaren ordezkaritzetan.

Horrez gain, Deustuk eta Euskaltzaindiak euren ikerketa-funtsak erabiltzeko aukera izango dute, baita, bereziki, euren artxiboak eta liburutegiak ere. Bi erakundeek beren argitalpenak elkarrekin trukatzeko mekanismo egokiak ezarriko dituzte, horrela, zeinek bere liburutegiko euskal gaien funtsak sendotu eta osatu ahal izateko.

Argitalpenei dagokienez, bultzatu egingo da bi erakundeen elkar-lana eta bi erakundeek burututako argitalpenak sustatuko dira. Ahalegina egingo dute euskal hizkuntzaren inguruan ekoiztutako testuei publizitatea ematen. Era berean, bi erakundeek batera lan egingo dute euskal hizkuntzaren normalizaziorako proiektuak garatzen eta Euskaltzaindiak euskararen inguruan argitaratu dituen arau eta gomendioak zabaltzen. Horretarako, bi erakundeek teknologia berrien erabilera babestuko dute.

Bestalde, Euskaltzaindiak Lexiko Batuaren, Arauen, Izendegien eta Onomastikaren arloetan harturiko erabakien edo egindako gomendioen erabilera errazteko bideak ezarriko dira, bai eta horiek guztiok beti ere kideen esku izan daitezen, bere web orriaren bitartez.

Deustuko Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaro, jardunaldi, mintegi, aholkularitza, eta bereziki hizkuntzaren jakiteari zein erabilerari dagokien prestakuntzan, Euskaltzaindiaren gramatika, lexiko, ortografia, onomastika eta euskalkien erabilerari buruzko irizpideak aintzat hartuko ditu eta hauek zabaltzeko moduak landuko ditu.

Azkenik, bi erakundeek lankidetza politika bultzatuko dute masterrak, graduondokoak, ikastaroak, biltzarrak edo sinposioak batera antolatzeko eta burutzeko.

Ildo horretatik, hitzarmena sinatzeko ekitaldian bertan, Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa Batzordeak antolatu duen jardunaldi bat aurkeztu da, Eusebio Erkiaga (Lekeitio, 1912ko irailak 4 – Bilbo, 1993ko maiatzak 31) idazle, kazetari eta Euskaltzaindiko kide izan zenaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Ekitaldiak azaroaren 30ean izango dira Deustuko Unibertsitatean. Euren barruan, hitzaldiak aipatu behar ditugu, baita Eusebio Erkiagaren poema batzuen irakurketa ere.

Eusebio Erkiaga jaio zela mendea betetzen dela eta, azaroaren hogeita hamarrean egitekoa den Jardunaldia ere aurkeztuko da

eusk logo

Datorren asteartean, azaroaren hamahiruan, 12:00etan, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, Deustuko Unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmena izenpetuko da. Jaime Oraá Oraá Deustuko Unibertsitateko Errektoreak eta Andres Urrutia Badiola euskaltzainburuak izenpetuko dute hitzarmena, bi erakundeen izenean. Ekitaldian hitzarmenaren nondik norakoak ere aurkeztuko dituzte bi erakundeetako ordezkariek.

Eusebio

Ondoren, Eusebio Erkiaga idazlearen, kazetariaren eta euskaltzainaren (Lekeitio, 1912ko irailaren 4a – Bilbo, 1993ko maiatzaren 31a) jaiotzaren mendeurrena aurten betetzen dela eta, Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordeak antolaturiko Jardunaldiaren egitaraua aurkeztuko da. Jardunaldia Deustuko Unibertsitatean egingo da azaroaren hogeita hamarrean, eta, hitzaldiak eta Eusebio Erkiagaren poema batzuen irakurraldia barnebilduko ditu.

"Euskararen oraina eta geroa Ipar Euskal Herrian" goiburupean egingo da Baionan, azaroaren 16an

Aurkezpen-ekitaldian Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xarles Videgain Baionako bulegoaren arduradunak eta Sagrario Aleman Sustapen batzordeburuak parte hartu dute.

XVII. Jagon jardunaldia 2012ko azaroaren hamaseian egingo da, egun osoan zehar, Université de Pau et des Pays de l'Adour (Salle des Thèses) Baionako campusean. Jardunaldiotan: euskararen bilakaera soziolinguistikoa Ipar Euskal Herrian; euskararen balorapen kulturala; euskarak aurrera egin ahal izateko, garabidean jarri beharreko hizkuntza-politika; irakaskuntza elebidunaren erronkak; eremu desberdinetan abian jarritako esperientzien aurkezpena gaiak aztertuko dira.

Egitaraua osorik (PDF, 210,3 kB)

Izen ematea doakoa izango eta aldibereko itzulpen zerbitzua ere egongo da. Izena emateko sakatu hemen edo hemen . (Oharra: galdera ipintzen duen eremuan, jardunaldira entzule bezala joan nahi dela jarri behar da).

Sari-emate ekitaldia azaroaren 8an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja Aretoan

Joxe Azurmendi Otaegi idazle, pentsalari, saiogile eta ohorezko euskaltzainari emango diote azaroaren zortzian, Donostian, Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja Aretoan, Eusko Ikaskuntza – Euskadiko Kutxaren Humanitate, Arteak eta Gizarte Zientzien 2012ko saria.

Joxe Azurmendi hautagaitzat Euskaltzaindiko Zuzendaritzak aurkeztu zuen, 2012ko martxoaren hogeita bian eginiko bilkuraren ostean. Ondoren, Osoko batzarrak berretsi zuen, aho batez, 2012ko martxoaren amaieran egin zuen ohiko bileran. Horrexetarako, "XX. mendearen bigarren zatian eta XXI. mendearen hasieran Joxe Azurmendi jaunak egindako lan erraldoia, parekorik ez duena, bereziki pentsamenduaren alorrean" kontuan hartu zuen Euskararen Akademiak.

Asteazken honetan, azaroaren 7an, goizeko 11:00etan, Euskaltzaindiaren Baionako ordezkaritzan (Gaztelu berria, Paul Bert plaza, 64100 Baiona).

XVII. Jagon jardunaldia "Euskararen oraina eta geroa Ipar Euskal Herrian" goiburupean egingo da eta Ipar Euskal Herriko elkarte eta erakundeekin batera landu du Euskaltzaindiko Sustapen batzordeak. Aurkezpen-ekitaldian, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xarles Videgain Baionako bulegoaren arduradunak eta Sagrario Aleman Sustapen batzordeburuak parte hartuko dute.

XVII. Jagon jardunaldia 2012ko azaroaren hamaseian egingo da, egun osoan zehar, Université de Pau et des Pays de l'Adour (Salle des Thèses) Baionako campusean. Jardunaldiotan: euskararen bilakaera soziolinguistikoa Ipar Euskal Herrian; euskararen balorapen kulturala; euskarak aurrera egin ahal izateko, garabidean jarri beharreko hizkuntza-politika; irakaskuntza elebidunaren erronkak; eremu desberdinetan abian jarritako esperientzien aurkezpena gaiak aztertuko dira.

Izen ematea doakoa izango eta aldibereko itzulpen zerbitzua ere egongo da.

Kultur ekitaldia, Euskaltzaindiaren batzarra eta bertso saioa egingo dira herrian

Manuel Lekuona euskaltzaina, antropologoa eta hizkuntzalaria hil zela 25 urte bete diren honetan (uztailaren 30ean), Udalak merezitako omenaldia eskainiko dio Etxetxikiko apaizari. Honela, azaroaren 7an kultur ekitaldi berezia izango da udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.

Bertan parte hartuko dute udal ordezkariek, Manuel Lekuona zenaren senideek, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ordezkariek. Izan ere, bi erakunde horiekin harreman estua izan zuen Manuelek bizi zen artean.

Egun horretan bertan, Euskaltzaindiak Zuzendaritza batzarra egingo du Oiartzunen, Manuel Lekuona bera euskaltzaina (1950) eta Euskaltzainburua aukeratua izan baitzen (1967tik 1970era), Jose Maria de Lojendioren ostean. Iruñean egin zuen sarrera-hitzaldia, Gorotzika'tik Gurutzeaga'ra  izenburua izan zuen txostena irakurriz. Era berean, Axularren Gero liburuaren laugarren edizioa paratu zuen, Euskaltzaindiaren aginduz.

Bertsotan ere, Manuel Lekuona gogoan

Manuel Lekuona zena omentzeko bertso saioa ere antolatu da. Izan ere, Manuel zenak asko maite zuen bertsolaritza ere. Batik bat, Manuel izan zenaren figura gazteengana hurbiltzeko antolatu da saioa.

Jon Martin, Jokin Uranga, Igor Elortza eta Jon Maia arituko dira kantuan, Ander Lizarraldek jarritako gaien inguruan. Saioa azaroaren 9an, ostirala, izango da udaletxeko areto nagusian 22:00etan. Sarrera dohainik izango da, tokia bete arte.

Bizitza osoa euskal kulturaren alde

Manuel Lekuona Etxabeguren Etxetxiki baserrian jaio zen 1894an. Manuelen bi anaia –Martin eta Julian– fusilatu zituzten frankistek 36ko Gerran. Manuel, aldiz, erbesteratu egin zen Calahorrara (Errioxa). Euskal Herrira itzuli zenean Andoainen lekutu zen, Rikardo Arregi zenaren etxean eta 1976an itzuli zen Oiartzunera, Martin ilobaren etxera.

Arlo asko landu eta aztertu zituen bizi zen artean: euskara –ahozko literatura batez ere–; bertsolaritza; antzerkia –Eun dukat idatzi zuen-; etnografia; artea eta pintura; hitzaldiak eman eta artikuluak idazten zituen hedabideetan; Oiartzun urtekarian kolaboratu... Bizi osoan zehar egindako lana Opera omnia lanean jaso zuen, 18 liburukitan.

Oiartzungo Udalak herriko seme kutun izendatu zuten 1988an, hil ondoren. Aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere izendatu zuen seme kutun, 1983an.

Titulu bat ematekotan Xalbadorren eguna 2012 asteburuko kronika honi, horixe eman beharko: Egun hotza, baina beroa aldi berean. Eguraldi zinez hotza egin du, baina Urepelera heldu direnek eman diote merezi zuen berotasuna asteburuari.

Deiadarra taldeak antolatzen duen IX. edizio hau, bereziki Xalbador eta Joakin Berasategi Deiadarrako taldekide eta laguntzaileari eskainita zegoen. Aurtengoa larunbat arratsaldean hasi zen Eider eta Gorka Zabaleta oiartzuarren kantaldi batekin, Urepeleko eskolan. Ondoren, Antton Currutcharry irakasleak ondo baino hobeto laburbildu zigun Nafarroa-Baigorri-Kintoa historia, ordubeteko hitzaldian. Haren osagarri, Urepeleko alkate izan zen Maria Antoinette Etxarren andereak, azken urteetako Kintoa mendietako larreen erabileraz hitz egin zuen, jendeari argitasunak emanez.

Lagunarteko afaritan, berriro ere, Zabaleta anaia-arrebak eta Xendarineko Ahizpak kantari, pilotalekuaren alde guztietatik sartzen zen haize hotzari hortzak erakutsiz, eta Mutrikuko trikitilariak.

Igande goizeko eguraldia bereziki hotza zen, Urepele inguruko mendiak elurretan zuri-zuri esnatu baitziren. Zerua oskarbi, ordea, eta Xalbador zenaren artzain-etxolara joan nahi zutenak guztiz animaturik, aurten lehenengo elurra zapalduz.

10:30ean, meza Urepeleko elizan, Xalbador eta Joakin Berasategi bereziki gogoratuz, eta haiekin, Joxe Mari Aranalde, Antonio Zavala, Mikel Atxaga, Juanjo Zearreta eta hildako bertsolari guztiak. Meza ostean, urtero bezala, Xalbadorren hilobian loreak jartzea eta Agur Jaunak kantatzea.

Berasategi familia osoa Xalbadorren egunean. Urepele 2012.X.26-27

Bizkaiko Aldundiak egin eta Deiadarra taldeari espresuki utzitako Gernikako bonbardaketaren 75 urteurreneko bideoa eman zen pilotalekuan, holako ikuskizunetarako tokirik aproposena ez bada ere. Eta herriko plazan, Donapaleu eta Baigorriko trikitilariak, Larraineko (Zuberoa) dantzariak, eta Herri kirolak: Donazaharre eta Mutrikuko trontzalari, aizkolari, sokatiralari norgehiagoketa.

Bazkaltiarrak pilotalekuan bildu zirenean, Joakin Berasategiren argazki-bilduma ederra erakutsi zen. Ondoren, bazkaria, berriro ere Zabaletatarrak, Xendarineko ahizpak eta trikitilariak animatzaile zirela.

Joaldunak pilotalekuan buelta batzuk eman, eta aurreskua dantzatu ondoren, bertsolariak: Jose L. Gorrotxategi, Loidisaletxe, Sebastian Lizaso eta Aitor Sarriegi. Ikaragarri hotz egiten zuen, eta saio laburra egin zen, baina bertsozaleek gozatu zuten gogotik, ikusi genuenez. Aldi berean, herriko eskolan, neska-mutikoentzat HAURREN TXOKOA, gaztetxoak inola ere asper ez zitezen.

Sarriegi Gorrotxategi Loidisaletxe eta Lizaso Xalbadorren egunean urepelen 2012.X.26-27

Urtero bezalaxe, erromerian dantzan eginez agurtu zen ordubete gutxiago zuen urriaren azken asteburuko igande arratsaldea Urepelen.

Kronika labur hau amaitzeko, esker bereziak merezi dituztenak badirela esan behar dugu: Hala nola, Joakin Berasategiren familia, Urepeleko Herriko etxea, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskaltzaindia, Euskadi irratia, Joxe Mari Egañak animatzen duen Mutrikuko talde langilea (herri kirolak, plazan jendearentzat pintxoak eta urtero otorduak prestatu eta banatzen saiatzen direnak), kantariak, trikitilariak, joaldunak, dantzariak eta abar.

Datorren urtean bere hamargarren urteurrena beteko du DEIADARRA taldeak Xalbadorren eguna antolatzen, eta milaka esker eman nahi dizkie laguntzen duzuen guztioi, eta berriro ere laguntzen jarrai dezazuen animatu, premia izango dugu-eta, oso zaila egiten baitzaio taldeari XALBADORREN eguna antolatzea urtero. Behar bada, bertsolariek aipatu bezala, festa hau antolatzeko garaia aurreratu beharko da, baina, beti ere, ondo merezi duten itzala emanez egun honetan goratzen direnei.

Joxemari Iriondo
Deiadarra taldekoa eta ohorezko euskaltzaina
2012ko urriak 29

Bi erakundeek bi urtetarako lankidetza-hitzarmena izenpetu dute, historian lehenbiziko aldiz. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jean-René Etchegaray Baionako alkate-ordeak izenpetu zuten hitzarmena, bi erakundeen izenean. Ekitaldian Isabelle Blin, Baionako Mediatekako zuzendariak ere parte hartu zuen.

Hitzarmenak jasotzen duenez, Baionako Mediatekak Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako katalogo-fondoaren indizeak kontsultatu ahal izango ditu, Euskal Funtsak egitasmoaren inguruabarrean, baldintza batzuen arabera. Era berean, Mediatekaren baliabidetan edo argitalpenetan Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekaren kolaborazioa aipatuko da, horrek Euskal Funtsak egitasmoarekin lotura duen neurrian.

Hitzarmena izenpetu ondoren, E. Goyheneche historialariaren Onomastique du Nord du Pays Basque (Iker bilduma, 27) liburuaren aurkezpena egin zen, Xarles Videgain euskaltzainaren eta liburuaren paratzailearen eskutik.

Goienetxeren liburuaren aurkezpena 2012-10-23

Bihar, urriaren 23an, Baionako Herriko Etxeak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. Ekitaldia goizeko 11:00etan izango da, Baionako Mediatekan.

Sinatu ostean, 11:15ean, E. Goyhenecheren Onomastique du Nord du Pays Basque liburua aurkeztuko dute Xarles Videgain euskaltzain oso eta Euskaltzaindiko buruordeak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

 

Baionako Herriko Etxea 

2012ko urriaren 18an, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldean egin den Bilkura berezian, Euskaltzaindiak datozen lau urtetarako Zuzendaritza berritu du.

Hau da Akademiaren Zuzendaritza berria:

Lehengo ostegunean, urriaren 11n, aurkeztu zen aurtengo Xalbadorren egunerako programa, Donostian eta Baionako Euskaltzaindiaren bulegoetan. Deiadarra taldeko kide Itxaro Bethartek eta Joxemari Iriondok adierazi zutenez, aurtengo festa urri honen 27an eta 28an egingo da, Urepelen, eta Xalbador eta Joakin Berasategi goraipatuko dira aurten, Berasategi zena antolatzaile taldeko kide eta laguntzaile zintzo izan baitzen urteetan ere.

Institut d´Estudis Catalans eta Consello da Cultura Galega erakundeekin batera, Euskaltzaindia Bartzelonako Liber Azokan izan da. Azoka urriaren 3tik 5era egin da, bertan liburuarekin zerikusia duten profesional ugarik parte hartu dutelarik. Aipatu hiru erakundeak erakustoki berean izan dira, eta hortxe aurkeztu ditu Akademiak bere azken lan eta argitalpenak.

2011n, Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak antolatzen duten haur eta gazteentzako literatura sariketetan sarituak izan ziren lanak biltzen dituen argitalpena kaleratu da.

    Guztira lau sariketa izan ziren:
  • 1998-2001 urte bitartean jaiotako haurrek idatzitako narrazio eta olerki onenen sariak.
  • 1994-1997 urte bitartean jaiotako nerabeek idatzitako narrazio eta olerki onenen sariak.

Sarituak izan ziren idazleen (Ane Lapeira, Maddi Petralanda, Evangelina Descalzo, Julen Antxia, Xabier Oianguren, Amaia Rodriguez, Malen Barriola, Maite Larrarte, Maialen Akizu, Ainhoa Urien, Mikela Atxoarena, Maialen Elorza eta Mikel Aranburu) narrazioak eta olerkiak aurkituko ditu bertan irakurleak.

Argitalpena eskuratzeko sakatu hemen

Aurtengo urriaren 11n Koldo Mitxelenaren heriotzaren 25. urteurrena beteko da. Data garrantzitsu hori gogoratzeko, Koldo Mitxelena Katedrak bere III. Biltzarra antolatu du. Biltzarra 2012ko urriaren 8tik 11ra bitartean egiten ari da Gasteizen, UPV/EHUko Letren Fakultatean.

Biltzarrean, lau egunez, Mitxelenaren jardunean ardatz nagusi izan ziren hizkuntzaren historia eta historiaurrea, eta horiek garatzeko hizkuntza teoria eta filologiaren hainbat alderdi aztertuko dira, Euskal Herrriko eta kanpoko hainbat adituren eskutik.

Sarrera doan da interesatu guztientzat. Halaber, Biltzarreko hitzaldiak entzun nahi, baina bertara joateko aukerarik ez dutenek zuzenean bideo streaming bidez ikusi ahalko dituzte EHUtb zerbitzuan. Bestalde, Twitterren, Biltzarraren jarraipena egiteko #kmk3 traola erabiltzea gomendatzen da. Programa eta gainerako argibideak Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarraren webgunean daude.

Aurrez ikusi bezala, gaur Euskaltzaindia Zizur Txikian da. Aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen San Fermin ikastolarekin batera, Akademia hainbat ekitaldi egiten ari da egun osoan zehar, betiere eskualde horretako euskaltzale guztiei bere babesa erakusteko asmoz.
 

Hala, bada, goizean, Zuzendaritzaren bilera egin da. Ondoren, euskaltzainek San Fermin ikastola bisitatu dute. Arratsaldean, Akademiaren Sustapen batzordeak lan bilera egin du. Eta azkenik, arratsaldeko 18:00etan, ikastolako Areto Nagusian, ageriko ekitaldia egingo du Euskaltzaindiak, ikastolarekin batera.

Urtero bezala, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egingo du Euskaltzaindiak eta bihar, ostiralean, urriaren 5ean, Zizur Txikian, hainbat ekitaldi egingo ditu.

Batetik, goizean, 11:00etan, Zuzendaritzaren bilera egingo da. Bestetik, 13:00etan, euskaltzainek San Fermin ikastola bisitatuko dute. Arratsaldean, 16:00etan, Akademiaren Sustapen batzordeak lan bilera egingo du. Eta azkenik, arratsaldeko 18:00etan, ikastolako Areto Nagusian, ageriko ekitaldia egingo du Euskaltzaindiak, ikastolarekin batera.

logo not

Gaur, urriaren 3an, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak aurkeztu da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Lan hori euskara-euskara hiztegia da eta Euskaltzaindiak, Elkar argitaletxeak eta Elhuyar Fundazioak batera argitaratu dute, elkarlanean. Lanaren oinarria Euskaltzaindiak onartua duen Hiztegi Batua da, lehen itzulian argitaratutako hitzak. Lan berriak, ordea, askoz informazio gehiago eskaintzen du: Hiztegi Batuko lehen 20.000 hitzak dauzka, beren definizio, kategoria gramatikal, espezialitate-, erregistro- eta euskalki-markekin, aditz-erregimenekin, eta benetako erabileratik jasotako adibideekin, hots, irakurleari euskal hitzak egoki erabiltzen lagunduko dioten informazio guztiekin.

Erakusketa honen asmoa da Euskal Herriko Erdi Arotik abiatuz euskal literaturaren ikuspegi bat eskaintzea, balada, erromantze eta kanta zaharrak beren testuinguruan kokatuz eta haien garapenaren lekuko batzuk erakutsiz.

Datorren asteazkenean, urriaren 3an, goizeko 11:00etan, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak aurkeztuko da Bilbon. Euskararen normalizazioaren eta normatibizazioaren bidean garrantzi handia izango duen lan hau euskara-euskara hiztegia da eta Euskaltzaindiak, Elkar argitaletxeak eta Elhuyar Fundazioak batera argitaratu dute, elkarlanean.

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak lanaren oinarria Euskaltzaindiak onartua duen Hiztegi Batua da, lehen itzulian argitaratutako hitzak. Lan berriak, ordea, askoz informazio gehiago eskaintzen du: Hiztegi Batuko lehen 20.000 hitzak dauzka, beren definizio, kategoria gramatikal, espezialitate-, erregistro- eta euskalki-markekin, aditz-erregimenekin, eta benetako erabileratik jasotako adibideekin.

Aurkezpena Euskaltzaindiko, Elkar argitaletxeko eta Elhuyar Fundazioko ordezkariek egingo dute.

Larunbat honetan, irailak 29, hil zen Josu Arenaza Lekerikabeaskoa medikua eta euskaltzain urgazlea. Haren aldeko hileta gaur egingo da, arratsaldeko 19:00ean, Begoñako Basilikan.

Josu Arenaza 1957an izan zen urgazle izendatua, gerora oso ezagunak izan ziren beste hainbat euskaltzalerekin batera: Gabriel Aresti, Alfonso Irigoien, Justo Mari Mokoroa, Santi Onaindia, Txillardegi, Antonio Zabala... Garai horretan Euskaltzaindia Gerra Zibilak utzitako errautsetatik poliki-poliki berpizten ari zen: aurreko urtean bere lehen biltzarra ospatu zuen Arantzazun eta Euskera argitaratzeko baimena berriz ere eskuratua zuen. Ildo beretik, euskaltzain urgazle berri andana izendatu zituen, beraien artean giro euskaltzaleetan oso ezaguna zen mediku bilbotar bat, oraintxe gure ondotik joan den laguna. Hortaz gain, urte berean Orixe izendatu zen euskaltzain oso eta, aldi berean, Koldo Mitxelena izan zen haren sarrera hitzaldiari erantzuna eman ziona.

 

Gaur, irailaren 28an, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren IV. liburukia aurkeztu du Euskaltzaindiak Iruñean. Aurreko hirurak bezala, Euskadiko Kutxaren babesarekin argitaratu du Akademiak. Liburu horretan kontzeptu ugari bildu eta landu dira, eremu biren inguruan: etxe-abereak eta etxea bera. Hala, liburukiaren lehen partea hainbat etxe-abereri eskainia dago (txerriak, hegaztiak, txakurrak, erleak) eta bigarren partea, batez ere, etxearen esparruari dagokio.

Aurkezpena honako hauek egin dute: Andres Urrutia euskaltzainburuak; Xabier Egibar Euskadiko Kutxako Negozio Garapenaren Areako zuzendariak; Maximino Gómez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak; eta Adolfo Arejita EHHA-ren zuzendari akademikoak. Erakundeotako ordezkariek euren poza adierazi dute, baita lanaren garrantzia ere, eta horren ostean Adolfo Arejitak eta Xarles Videgainek eman dituzte egitasmoari buruzko zehaztasunak. Videgain EHHA-ren arduradun teknikoa da, Gotzon Aurrekoetxearekin batera.

Irailaren 22an, Piarres Topet-Etxahun koblakariaren omenezko jardunaldia egin zen Barkoxen. Eusko Ikaskuntzaren eta Etxahun elkartearen ekimenez burutu zen jardunaldi horretan Jean Haritschelhar euskaltzain emerituak hitzaldi bi eman zituen, lehena Topet-Etxahunen bizitzari buruz ("Topet-Etxahun koblakariaren bizia"), eta bigarrena haren obraren inguruan ("Topet-Etxahun koblakariaren obra").
Topet-Etxahun 1786an jaio, eta 1862an hil zen, Barkoxen. Aurten bete da, beraz, bere heroitzaren 150. urteurrena. Jean Haritschelharrek hari eskaini zion doktore tesia, eta bi liburukitan argitaratu zen: Le poète souletin Pierre Topet-Etxahun eta L'oeuvre poétique de Pierre Topet-Etxahun. Beñat Oihartzabalen esanetan, "luzaz hura izan da literatura testuen ikerketarako euskalariek izan duten erreferentzia nagusia". (Jean Haritschelharrri omenaldia liburuan, Euskaltzaindiak argitaratzen duen Iker bildumaren 21. zenbakian). Liburu berean, honelaxe dio Jean-Louis Davantek: "Hauts eta lanoen artetik, Haritschelharrek Etxahun Barkoxe ipuinetik historiara ekarri digu, haren obra zehazki eta zorrozki ezagutarazi, eta ekarpen bikain horrez gain-gainetik eskerrak dizkio gure Zuberoak". Liburua kontsultatzeko, bilatu hemen.
 

 



Datorren ostiralean, irailaren 28an, Iruñean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren IV. liburukia aurkeztuko du Euskaltzaindiak. Aurreko hirurak bezala, Euskadiko Kutxaren babesarekin argitaratu du Akademiak. Liburu horretan kontzeptu ugari bildu eta landu dira, eremu biren inguruan: etxe-abereak eta etxea bera. Hala, liburukiaren lehen partea hainbat etxe-abereri eskainia dago (txerriak, hegaztiak, txakurrak, erleak) eta bigarren partea, batez ere, etxearen esparruari dagokio.

Aurkezpena honako hauek egingo dute: Andres Urrutia euskaltzainburuak; Xabier Egibar Euskadiko Kutxako Negozio Garapenaren Areako zuzendariak; Maximino Gómez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak; eta Adolfo Arejita EHHA-ren zuzendari akademikoak.

Gramatika emendakinak. Zuberoako euskaraz  liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburu hau Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 12. zenbakia da eta Jüje Etxebarnek prestatu du, AEK-ko Xiberoko Gaü Eskola Laminak-ekin elkarlanean. Agosti Aguer, Battita Guiresse eta Beñat Sarasola izan ditu kolaboratzaile.

Xiberoko Gaü Eskolako irakasleak aspaldi konturatu ziren beharrezko zela eskuliburu bat, Zuberoako euskara ikasi nahi dutenentzat. Hortaz, Zuberoako euskararen gramatika da liburua, eta batez ere bere aditz aberatsa lantzeko eskuliburua. Euskaltzaindiak argitaratu zuen, Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin.

Liburua agortuta dago, eta orain bertsio elektronikoan eskaintzen du Euskaltzaindiak. Paperezko edizioak zuen eduki bera ematen da, oso-osorik.

Urtero bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Urrian zehar, "Erdi Aroaren amaiera" gaiaren inguruan, hamaika ekitaldi egingo dira Bizkaiko herri askotan. Euskaltzaindiak ere parte hartuko du ekimen horretan, eta erakusketa bat eta hitzaldi ziklo bat antolatu ditu. Besteren artean, Azkue Bibliotekan bildutako ondarea erakutsi eta ikerlarien eskura jartzeko arian-arian egiten den lana erakutsiko du Akademiak.

Hitzaldiak bi multzotan banatu ditu Euskaltzaindiak. Batetik, bi saiotan, "Euskal letren egunsentia Erdi Aroaren amaieran" izenburupean, garai horretako kanta epikoen berri emango da eta, besteren artean, Juan Carlos Guerrak, Juan Gorostiagak eta Antonio Zavalak ikertzaileek egindako lanaz hitz egingo da. Bestetik, hamar hitzalditan, euskararen jatorriaz eta bilakaeraz mintzatuko da, euskarazko izenak berreskuratzeko eta normalizatzeko egindako bidea azalduko da, eta egoitza bisitatzeko aukera emango da.

Informazioa eskuratzeko 94-4158155 telefonora deitu behar da.

Euskaltzaindiaren egitaraua, 2012ko Ondarearen Europako Jardunaldietan (PDF, 164,36 KB)

Gaur, irailaren 20an, euskaltegiek "Zatoz euskaltegira!" lemapean agerraldia egin dute Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, euskal herritarrei euskara ikasteko deia luzatzeko xedearekin. Ekitaldian euskaltegietako ordezkariak izan dira, eta eurekin batera erakundeetako, alderdi politikoetako eta sindikatuetako kideak; kirolariak; kultur arloko ordezkariak eta, oro har, hainbat gizarte eragile. Besteren artean, Mertxe Mugika, Juan Karlos Murillo, Patxi Agirregomezkorta, Lourdes Auzmendi, Miren Dobaran, Zigor Etxeburua, Laura Garrido, Marije Fullaondo, Vicente Reyes, Lorea Bilbao, Juanmari Larrarte, Iñaki Uribe, Koldo Tellitu, Paul Bilbao eta Amets Arzalluz izan dira.

Guztion izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu du hitza, eta euskara ikasteko arrazoi ugari daudela esan du. Hori bai, "behin ikasteko bidaia eginez gero, bidaia hori aberasgarri eta suspergarri izan dugula. Gure izatea hobeto ezagutzen dugu, gure inguruaren izenak eta izanak egokiago barneratzen ditugu eta horretaz kanpo ere, gauza gara egunero gure sentimenduak euskaraz kanporatzeko, gure lana euskaraz egiteko, gure laguntaldean euskaraz aritzeko… hitz batez esateko, geureago eta aldi berean zabalago eta irekiagoak izateko. Ikasi eta erabili, erabiliz ikasi, erabiltzeko ikasi... Horretan ditugu bidegile eta bidaide euskaltegiak".

Andres Urrutiaren hitzak (PDF, 34,12 kB)

Luis Villasanteren artxiboa eta hark idatzitako lanak sistematizatu eta digitalizatu ditu Euskaltzaindiak. Villasante euskaltzainburua izan zen 1970etik 1988ra, eta 57 urtetan zehar argitaratu zuen: lehen argitalpena 1944koa da, eta azkena 2000koa. Guztira, argitaratutako 929 idazlan katalogatu eta bildu dira. Gaurtik aurrera sarean kontsulta daitezke hemen, Akademiaren webgunean. Gainera, bere artxibotik, eskuizkribuak, gutunak eta argazkiak ere digitalizatu dira.

2008ko azaroaren 25ean, Euskaltzaindiak, Arantzazuko Frantziskotarrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, Luis Villasanteren lanak sistematizatu eta digitalizatzeko. Hori izan zen egitasmoaren abiapuntua. Egitasmoa Euskaltzaindiak kudeatu du, eta Joan Mari Torrealdaik zuzentzen duen Jakin aldizkariaren taldeak garatu du. Joan Mari Torrealdaik berak azaldu du burutu den lanaren nondik norakoa, gaur, Euskaltzaindiaren eginiko agerraldian. Harekin batera, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua, Iñaki Beristain Arantzazuko Frantziskotarren Probintziako ordezkaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua izan dira. Miriam Villasante Luis Villasanteren iloba ere bertan izan da.

Irailaren 17tik 23ra, Mintzalasai izeneko euskararen aldeko astea egiten ari da Biarritzen. Hiriko Euskararen Bulegoaren ekimenez, euskara sustatzeko lanean diharduten hogei bat elkarte batu dira egitasmoa aurrera eramateko, eta oso egitarau zabala prestatu dute. Programa horren barruan, datorren ostegunean, irailaren 20an, Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian gaiaren inguruan hitzaldia emango dute Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoak eta Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak. Gazteak, aisialdia eta euskara Euskaltzaindiak argitara emandako liburu baten izenburua da, Coyosek eta Baxokek idatzia. Lan horren xede nagusia hauxe da: gaur egun Ipar Euskal Herriko gazteen euskarazko edo euskal kulturari lotuak diren aisialdiak zein diren aurkeztea.

Hitzaldia arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango da, ikastolan.

Datorren asteazkenean, irailaren 19an, Luis Villasante zenak idatzitako lanen bertsio digitalizatua aurkeztuko da Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 10:30ean. Luis Villasantek 57 urtetan zehar argitaratu zuen: lehen argitalpena 1944koa da, eta azkena 2000koa. Guztira, 929 idazlan katalogatu eta bildu dira.

2008ko azaroaren 25ean, Euskaltzaindiak, Arantzazuko Frantziskotarrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, Luis Villasanteren lanak sistematizatu eta digitalizatzeko, eta hori izan zen orain aurkeztuko den egitasmoaren abiapuntua. Egitasmoa Euskaltzaindiak kudeatu du, eta Joan Mari Torrealdaik zuzentzen duen Jakin aldizkariko taldeak garatu du.

Aurkezpena hauek egingo dute: Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Iñaki Beristain Frantziskotarren Probintziako ordezkariak eta Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoak.

Euskaltzaindiaren webguneak 34.039 bisita izan zituen abuztuan. Webguneko orriek 216.745 bistaratze izan zituzten hil berean.

Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 34.039
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 6.559
Hiztegi Batua 44.441
Euskaltzaindiaren Arauak 2.763
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 25.171
JAGONET zerbitzua 1.253
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 95.067
Argitalpenen Katalogoa 1.810
Plazaberri bloga (atariaz gainekoak) 2.542
Beste guztiak 37.139
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 216.745

Irailaren 5ean, Alemaniako Bamberg-eko Unibertsitateko ikasle talde bat Euskaltzaindiaren egoitzan izan zen eta Xabier Kintana idazkariak lagundurik, Akademiaren egoitza bisitatu zuen. Ikasleak Gotzon Aurrekoetxea EHUko, Martin Haase Bamberg-eko eta Benno H. Bershin Eichstätt-Ingolstasdt-ko Unibertsitateko irakasleen eskutik etorri ziren Euskal Herrira, eta, Akademiaz gain, beste hainbat leku bisitatu zuten, bai Hego Euskal Herrian, bai eta Ipar Euskal Herrian ere. Hala, bada, irailaren 6an, Baionan, Xarles Videgain euskaltzain osoak EHHAri buruzko hitzaldi bat eman zien. Besteak beste, Atlasaren ezaugarriak eta mapak azaldu zituen Videgainek, eta hiru hizkunzatan (frantsesez, euskaraz, okzitaneraz) mintzatzen diren lekukoak aipatu zituen, hala nola Bardozeko eta Amiküzeko datuak.

Martin Haase irakasleak euskaraz hitz egiten du, eta gaskoiaren eta euskararen arteko hizkuntz ukipenaz egin zuen doktore tesia. 2006-2012 bitartean SIDG (Société Internationale de Dialectologie et Géolinguistique / International Society of of Dialectology and Geolinguistics) erakundearen presidente izana da. 1991n, Euskaltzaindiak egin zuen Nazioarteko Dialektologia Biltzarrean parte hartu zuen.

Joan den abuztuaren 31n Klaus Niebel zendu da. Berlinen 1937an jaioa, 1960an Gernikara etorri zen gaztelaniaren mintzapraktika egiteko asmoz . Berak aitortzen zuenez ez zekien orduan gauza handirik Euskal Herriari buruz, baina bizi guztirako lagun izango zuen Jose Antonio Arana Martixa herri giroan ezagutu eta honen bidez hasi zen euskal kulturara hurbiltzen.

Kanpoko leku-izenei buruzko lehen araua 1995ean eman zuen Euskaltzaindiak. Geroztik, beste arau asko eman ditu, eta, gainera, emandako lehenengo hirurak -32. araua (1995): Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak; 36. araua (1995): Frantziako errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak; eta 38. araua (1995): Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak- eguneratu ere egin ditu: 32. araua eta 36. araua 2006an, eta 38. araua 2007an.

Akats-zuzenketa eta eguneratzea kanpoko leku-izenen arau batzuetan (PDF, 64,32 KB)

Euskaraz ez ezik, Euskaltzaindiaren 2011ko Oroitidazkia frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez ere irakur daiteke, gaurtik aurrera, Euskaltzaindiaren webgunean. Orain arte euskarazko testua egon da webgunean, maiatzean argitaratu zen eta.

Euskaltzaindiak 2011n egin zituen lanen berri ematen duen txostena da Oroitidazkia, eta PDF formatuan eskaintzen da. 2011ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak; Akademia jarduera; Erakundearen zerbitzuak; Herri Administrazio eta erakundeak; Webgunea eta gizarteratze lana; eta Emaitza ekonomikoak.

Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.

Bi arautan argitaratu ditu Euskaltzaindiak Saharaz hegoaldeko Afrikako leku-izenak eta kolonien garaiko leku-izenak. Hauek dira: 167. araua (Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia) eta 168. araua (Afrika kolonialeko toponimia).

 

Jose Maria Jimeno Jurio zenaren Toponimia navarra. I. Estudios y metodología  lana aurkeztu da gaur, irailaren 6an, Iruñean, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. Liburua Jimeno Jurioren lan guztiak jasoko dituen bildumaren 40. zenbakia da, eta Pamiela argitaletxeak, Udalbidek eta Euskara Kultur Elkargoak argitaratu dute. Aurkezpenean honako hauek izan dira: Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria, Bixente Arozena Udalbide Zuzendaritza Batzordeko kidea, Roldán Jimeno edizio arduraduna -Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzaina ere edizio arduraduna da, Jimenorekin batera- eta Mikel Belasko liburuaren hitzaurregilea.

Jose Maria Jimeno Jurio ikertzaile eta ohorezko euskaltzainak toponimia, euskararen historia eta soziolinguistika eta etnografia jorratu zituen bereziki. Ikertzailetzat zuen bere burua eta iturri xeheak kontuan hartu zituen beti. Hitz hauekin laburbiltzen zuen egindako lana: “Herriaren izendegien altxorra bat-batean aurkitzea eta jendeen usadioak neureak egitea izan da bizitza honetako pozetako bat. Ez ditut alferrik igaro herriz herri eta mendian gora egindako une kontaezinak”.

Euskaltzaindiaren webguneak 40.977 bisita izan zituen uztailean. Webguneko orriek 249.295 bistaratze izan zituzten hil berean.

Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 40.977
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 8.605
Hiztegi Batua 57.143
Euskaltzaindiaren Arauak 3.211
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 29.664
JAGONET zerbitzua 3.211
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 99.180
Argitalpenen Katalogoa 2.243
Plazaberri bloga (atariaz gainekoak) 6.337
Beste guztiak 40.861
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 249.295

Kyoritsuko (Tokio) Unibertsitateko Nazioarteko Ikasketen Fakultateko Hisao Ishii Geografia irakaslea Euskaltzaindian izan zen atzo, irailaren 3an, Euskal Herriko toponimiaz egiten ari den ikerketaz datuak biltzeko. Iaz ere egon zen harremanetan Onomastika batzordeko buruarekin eta aurten gaian sakontzeko asmoz Onomastika Zerbitzuko arduradunarekin izan da solasean.

Bereziki interesgarria izan zaio izenen normalizazioaren inguruan egon diren gorabeherak eta gaur egungo egoera soziolinguistikoa.

Abuztuan Plazaberri ez da argitaratuko, oporrak hartuko baititu. Irailaren lehen astean itzuliko gara.

Ordurate, ondo izan.

Euskaltzaindiak urtarriletik uztaila bitartean kaleratu dituen liburuak bildu dira hemen. "Euskaltzainak", "Iker" eta "Jagon" bildumetako azken lanak aurkeztu dira; hauek dira: Xiberoko antzertia edo pastorala; Bertze prediku batzuk; Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian; eta Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme - XVéme siècles). "Izenak" bilduma berriaren bigarren liburua ere kaleratu da, Leioako leku-izenak.

Bestalde, denbora epe horretan, ondoko liburu hauek sarean jarri ditu Akademiak:

casenave azala txikia goienetxe azala txikia
duhau azala txikia baxok coyos azala txikia  leioako leku izenak txikia

Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen duen Euskal Onomastikaren Datutegiaren bertsio eguneratua jarri du sarean.

Euskal Onomastikaren Datutegian Euskaltzaindiaren onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira, deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan toponimia eta exonimia biltzen dira; gainera, era askotako leku-izenak jaso dira: probintziak, eskualdeak, herriak, mendiak, ibaiak, e.a.

Collins-ek, 1819tik hiztegiak argitaratzen diharduen argitaletxeak, erabiltzaileek iradokitako hitzak sartuko ditu hiztegiaren hurrengo edizioan. Hitz berriak hiztegian sartzea, orain arte itxia izan den prozesua, ireki egingo dute ingelesez hitz egiten duen edonorentzat. Edonork proposa ditzake hiztegian sartzekoak liratekeela uste duen hitzak, Collinsen webgunearen bitartez.

Andoni Sagarna euskaltzain eta Euskaltzaindiaren Iker sailburuak ematen du horren berri, berak kudeatzen duen Iparrorratza blogean. Artikulua hemen irakur daiteke.

Euskaltzaindiak bere Azkue Bibliotekarako langile bat behar du. Honekin batera aurkezten diren bi dokumentuetan eskaintzen da behar horren inguruko oinarrizko informazioa:

  • "Deialdiaren ezaugarriak" izeneko dokumentuan, honen berri zehatza ematen da: eskaera egitea, langile baten beharraren jatorria, funtzioak, kontratazio-baldintzak, aukeratzeko prozedura, aukeraketa, prestakuntza eta argibideak. Deialdiaren ezaugarriak (PDF, 85 kB)
  • Eskabidea egiteko erabili behar diren orriak. Eskari-orria (MS-WORD, 85 kB)

Euskaltzaindiak atal berri bat zabaldu du interneten, bere webgunean: “Euskararen Historia Soziala: Argibide bibliografikoak” du izena du eta hemen kontsulta daiteke, gaurtik aurrera. Atala Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak deritzan liburuaren inguruan eratu da, betiere jakite-eremu horretarako (EHS) baliabide inprimatuen ezagutza hedatzeko asmoarekin. Gaur guztion eskura jarri den atari berriaren xede nagusia liburuak zeukan bera da, Euskararen Historia Sozialari buruzko tresna bibliografikoak guztion eskura jartzea, alegia. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Joseba Intxausti lanaren zuzendari eta ohorezko euskaltzainak egin dute gaurko aurkezpena. Urrutiaren esanetan, hau bezalako lanak oso inportanteak dira “batetik, erreferentziazko lanak izango direlako, eta bestetik, bibliografiatik soziolinguistikara oso ekarpen inportantea egiten delako”.

Liburuaren paratzaileak Joseba Intxausti zuzendari eta ohorezko euskaltzaina eta Izaskun Etxebeste eta Koro Segurola Euskaltzaindiko teknikariak izan ziren, eta oraingo ataleko edukien arduradunak ere haiek izan dira. Atalak premiazkoak zituen garapen teknikoak Euskaltzaindiko teknikari informatiko Iñaki Kareaga eta Alazne Gorrotxategiren eskuetatik jaso ditu, betiere Akademiako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) batzordearen esanetara lan eginez.

Arturo Campion (1854-1937) Euskaltzaindiaren lau fundatzaileetariko bat da, Resurreccion Maria Azkue, Julio Urkixo eta Luis Eleizalderekin batera. Orobat, Euskal Herrian XIX-XX. mende bitartean izan den intelektual nagusietarikoa. Emilio Majuelo historialari nafarrak haren bizitzaren eta idazlanen azterketa sakon bat argitaratu berri du Eusko Ikaskuntzaren bidez, eta haren lan historiko nagusia den Nabarra en su vida histórica (1929) Txalapartaren bidez berrargitaratu du, Argentinan 1971n Ekin argitaletxeak atera zuen edizioa baliatuz, Manuel Iruxoren hitzaurre entzutetsua barne.

La idea de historia en Arturo Campion txikia

Euskaltzaindiak atal berri bat zabalduko du bere webgunean, interneten kontsultatzeko. “Euskararen Historia Soziala: Argibide bibliografikoak” izena du eta datorren ostiralean, uztailaren 20an, aurkeztuko da Arabako Foru Aldundian, eguerdiko 12:00etan.

Atala Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak deritzan liburuaren inguruan eratu da, betiere Euskararen Historia Soziala jakite-eremurako baliabide inprimatuen ezagutza hedatzeko asmoarekin. 2011n argitaratu zen liburu horren helburu nagusia Euskararen Historia Sozialari argibide bibliografikoak eskaintzea zen, eta atal berriaren xede nagusia ere horixe da, Euskararen Historia Sozialari buruzko tresna bibliografikoak guztion eskura jartzea, alegia. Hala, bada, Argibide bibliografikoak liburuak ematen duenaz gain, atalak argibide osagarriak eskainiko ditu, Euskararen Historia Soziala ezagutzeko. Adibidez:

  • Autore baten lehen aurkezpena
  • Ikasi eta ikertuz joateko, gai hautagarriagoak
  • Erakunde, talde nahiz jakitunekiko lehen albisteak
  • Eskura daitezkeen laguntza akademikoak

Esan bezala, atal berria Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak liburutik abiatuta garatu da. Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak eta Izaskun Etxebeste eta Koro Segurola Euskaltzaindiko teknikariek paratu zuten edizio inprimatua, eta orain internetekoa prestatu dute.

Euskal Herrian, elebidunen kopurua gora doa eta gaur egun euskal herritarren %27 elebiduna da. 16 urte edo gehiagoko biztanleen artean, 1991n baino 185.600 elebidun gehiago daude 2011n. Elebidunen hazkundea Nafarroan eta, batez ere, EAEn gertatu da. Iparraldean, aldiz, oraindik ere galerak daude, baina gazte elebidunen kopurua hasi da dagoeneko gora egiten. Elebidunen kopurua gehitu den arren, euskararen erabilera gaur egun 1991n baino txikiagoa da. Gizartean oro har nabarmen hazi da euskararen erabilera, baina gaur elebidun direnek ez dute 1991n elebidun zirenek baino gehiago erabiltzen euskara. Hala ere, 2001etik aurrera joera-aldaketa bat egon da eta gazte elebidunek gaur egun duela hamar urte baino gehiago erabiltzen dute euskara EAEn eta Iparraldean, baina ez Nafarroan.

Bestalde, transmisioari dagokionez, guraso biak elebidunak direnean, euskararen transmisioa ia erabatekoa da EAEn eta Nafarroan (%97 EAEn, %95 Nafarroan), baina ez Iparraldean (%87). Bikote mistoen kasuan transmisioak gora egin arren, ez da erabatekoa (%71 EAEn, %67 Nafarroan eta %56 Iparraldean).

Hauek dira V. Inkesta Soziolinguistikoak utzitako ondorioetako batzuk. Atzo, uztailaren 16an, hauek aurkeztu zuten: Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Ivan Igartua Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako koordinazio-zuzendariak, Julen Calvo Euskarabideako Heziketarako eta Euskara Sustatzeko buruak, Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak; inkesta egin ahal izateko, Jaurlaritzak Euskaltzaindiaren laguntza izan du; hori dela-eta, Andoni Sagarna Akademiako Iker sailburua aurkezpenean izan zen.

V. Inkesta Soziolinguistikoa (PDF, 175,49 kB)

Euskaltzaindiak 1979an Koldo Mitxelenaren gidaritzapean argitara eman zuen Euskal Herriko Udalen Izendegi-an Sopela da herri honen izena. Orduz geroztik, hiru aldiz berretsi du Akademiak erabaki hura, 1987an udalari igorritako agiri batean, 1997an Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialean argitaratu zen irizpenean eta, azkenik, 2005ean argitara emandako 145. Bizkaiko Herri Izendegia Arauan.

Nahiz eta 33 urte igaro diren Euskaltzaindiak Uribe Kostako herri honen euskal izena Sopela dela ebatzi zuenetik, badirudi oraindino badirela izen hori ofizial egiteko eragozpenak. Eta horretara datoz ondoko oharrak.

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak bere webgunearen atal berri bat zabaldu eta Jose Antonio Arana Martixa zenari eskaini dio. Atal horrek ondoko azpiatalak ditu: biografia, bibliografia, musika lanak, soinu grabazioak, argazkiak eta bilduma.

2005ean, Jose Antonio Arana Martixa euskaltzainak, ia 9.000 dokumentuk osatutako bere musika funtsa eman zion Eresbili. Musika Euskal Artxiboak adierazi bezala, "funtsak, nagusiki, bere lan dosierrak jasotzen ditu, autore, interprete eta euskal gaiei buruzkoak, ohar, dokumentu eta argazkiak, bere musika argitalpenen material guztiak, bai eta partitura, musika liburu, aldizkari eta disko ugariz osatutakoa".

Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute. Hitzarmen horren ondorioz, Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariak urteetan sortu duen euskarazko testu-masa osoa Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko du, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan.

Lexikoaren Behatokiaren xedea corpus monitore bat, lematizatua, etiketatua eta linguistikoki anotatua eraikitzea da. Egitasmo horretako testu-masak hainbat hedabidek euskaraz ekoitzitako berriak -ahozkoak nahiz idatzizkoak- hartzen ditu oinarritzat, zurrupatuz eta corpusaren zoru bihurtuz. Akademia UZEI, Elhuyar eta EHUko Ixa taldearekin garatzen ari da egitasmoa.

 

Euskaltzaindiaren webguneak 50.852 bisita izan zituen ekainean. Webguneko orriek 283.796 bistaratze izan zituzten hil berean.

Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 50.852
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 10.370
Hiztegi Batua 81.699
Euskaltzaindiaren Arauak 5.166
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 35.758
JAGONET zerbitzua 4.037
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 97.444
Argitalpenen Katalogoa 3.419
Plazaberri bloga (atariaz gainekoak) 6.206
Beste guztiak 39.796
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 283.268

Uztailaren 9an, goizean, Alemaniako Staatliches Seminar für Didaktik und Lehrerbildung, hots, Didaktika eta irakaskuntzarako Estatu-Mintegiko azken urteko hamabi ikasle, beren irakasle Götz Wirth eta Rudolf Dorn jaunekin, Euskaltzaindiaren egoitza bisitatzera etorri dira, Jose Llerandi euskaldun irakaslearen eskutik.

Guztiak gaztelania-irakasle izateko prestatu dute beren burua, baina, aldi berean, Espainiako beste hizkuntzen ezaugarriak, historia eta gaurko egoera ere jakiteko interesa izan dute. Euskaltzaindiaren idazkariak, Xabier Kintanak, harrera egin eta gure hizkuntzari buruzko informazio eguneratua eskaini die. Ondoren, Akademiaren egoitza ikusi dute, eta opariz argitalpen batzuk eskaini zaizkie.

Udako Euskal Unibertsitatearen Udako Ikastaroak egiten hasi zirenetik 40. urteurrena bete da aurten. Hori dela eta, uztailaren 5ean, urte hauetan guztietan egin den lana gogoratzeko ekitaldi berezia egin zen Baionan, eta orain 40 urte sortzaile izan zirenak omendu zituzten. Ekitaldia hiriko Euskal Museoan izan zen eta omenduen artean Jean Haritschelhar eta Piarres Xarriton euskaltzainak izan ziren.

Udako Ikastaroen hasieran lanean aritu ziren guztien ordezkari gisa, Jean Haritschelhar euskaltzaina mintzatu zen. Harekin batera, Karmele Artetxe UEUko zuzendariak eta Eneko Bidegain kazetariak hartu zuten hitza. Bestalde, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiaren buruorde eta Iparraldeko ordezkaria ekitaldian izan zen.

baiona ueu 2

Gaur, uztailaren 6an, Soziolinguistika Klusterrak Euskararen Kale Erabileraren VI. neurketaren emaitzak aurkeztu ditu Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan, alegia. Ikerketa 2011n egin zen; orotara, Euskal Herri osoko 97 udalerri neurtu dira, eta 154.277 elkarrizketaren nahiz 363.616 hiztunen informazioa bildu da. Olatz Altuna, Xabier Isasi, Iñaki Iurrebaso, Iñaki Martinez de Luna eta Rosa Ramos ikerketaren batzorde teknikoaren kideek azaldu dituzte emaitzak.

 Hauek dira VI. neurketaren emaitza nagusiak:

  • 2011ko udazkenean burututako kale-neurketan erabilera % 13,3koa izan da.
  • Euskal Herriko Kale-Neurketa egiten hasi zenetik, hogeita bi urteko epean -neurketaren lehenengo edizioa 1989an egin zen- 2,5 puntu egin du gora euskararen erabilerak Euskal Herriko batez bestekoan.
  • Azken hamar urteko epea hartuz gero, erabilera trabatu egin dela esan behar da. Geldiune batean dago.
  • 2006an % 13,7ko euskararen erabilera jaso zen. Ñabardura bi:
    - Batetik, egungo baldintza soziolinguistikoekin euskararen erabilerak goia jo du.
    - Euskaldunen zenbatekoa kontuan hartuta, erabilera datuak estatistikoki espero zitezkeenak baino hobeak dira.

Lurraldeak, hiriburuak, sexua eta adin-taldeen araberako datuak ere eskaintzen ditu neurketak. Horiek guztiak Soziolinguistika Klusterraren webgunean ikus daitezke.

Uztailaren 4an egin zen Ipar Euskal Herriko euskaltzainen urteko bilkura, Baionako ordezkaritzan. Bilera hau urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute.

Bilera horretan 2011ko ekitaldien txostena aurkeztu zuen Iparraldeko ordezkariak, baita Iparraldeko berariazko egitasmo eta argitalpenena ere. Bestalde, 2011ko kontuen txostena aurkeztu eta onartu zen.

Iparraldeko euskaltzainez gain Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak izan ziren, baita ere Frantxua Maitia eta Bernadette Soulé Euskararen Erakunde Publikoaren burua eta zuzendaria, hurrenez hurren.

Gaur, uztailaren 4an, Leioako leku-izenak liburua aurkeztu da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Liburuan, azken hiru urteetan egin den Leioako toponimia ikerketa-lanaren emaitzak batu eta herritarren esku ipini dituzte Leioako Udalak eta Akademiak. Lanaren egileak Mikel Gorrotxategi, Iratxe Lasa eta Goizalde Ugarte dira. Horietako batek, Goizalde Ugartek, ikerketaren nondik-norakoa azaldu du gaurko aurkezpenean. Berarekin batera hauek izan dira: Eneko Arruebarrena Leioako alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko burua.

Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburu hau Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 10. zenbakia da eta Euskaltzaindiaren eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza da. Bertan ikastolen izaera kolektiboa kontatu nahi da, ikastolen eta gizartearen arteko elkarrekintzarekin batera.

Lanak ikastolen historia sozialarekin zerikusia duten datuak, gertaerak, lekukotzak eta aburu kontrajarriak biltzen ditu, bestak beste. Bai ikastola oso azaletik ezagutzen duen irakurleak, baita adituak ere, ikastola mugimenduaren ikuspegi osoa aurkituko du, eta orain arte jakinak ziren datu askorekin batera, behin ere jaso gabe zeuden gertaera, adierazpen, lekukotza zuzen eta ikuspegi desberdinen berri izango du.

Datorren asteazkenean, uztailaren 4an, Leioako leku-izenak liburua aurkeztuko dute Euskaltzaindiak eta Leioako Udalak. Liburuan, azken hiru urteetan egin den Leioako toponimia ikerketa-lanaren emaitzak batu eta herritarren esku ipini dira. Iratxe Lasa, Goizalde Ugarte eta Mikel Gorrotxategi ikertzaileek burutu dute lana. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Izenak" bildumaren 2. liburukia da eta Leioako Udalaren eta Akademiaren arteko lankidetzaz kaleratu da.

Leioako leku-izenak lanean herriko 800 bat lekuren izenak jaso dira, gaur egun bizirik direnak ez ezik, desagertutakoak ere bildu direlarik. Artxibo zaharrak arakatzeaz gain, ahozko informazio iturriak erabili dituzte ikertzaileek. Hala, ikerketa honetan leioaztar batzuek modu aktiboan hartu dute parte. Aurkezpena goizeko 11:00etan izango da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Liburuaren aurkibidea (PDF, 318,82 kB)

Euskaltzaindiak XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoaren datutegia eguneratu eta sarean jarri du. Hemen dago kontsultagai, edozeinen eskura. Bertan dauden Corpuseko sarrerak Akademiaren azken arauen argitan osatuak dira.

XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa UZEIk osatua da, Euskaltzaindiaren eskariz. Bere oinarria XX. mendeko euskal argitalpenen inbentario osoa da. Proiektua 1987an jarri zen martxan eta lehen fase batean 1900-1987 urteetako corpusa osatu zen, baina corpus irekia zen eta, beraz, urtero eguneratzen zen, nahiz mendea bukatzean corpus itxi izatera pasatu zen, mende oso baten erakusgarri. Euskara idatzia jaso da hor, baina baita ahozkoa, idatzi den neurrian. Bertan bildu diren hitz guztiak erabat lematizatuak eta eskuz berrikusiak dira. Lema horiek Euskaltzaindiaren arau berriekin eguneratzen dira etengabe.

Joseba Agirreazkuenaga historialari eta euskaltzain urgazleak bi liburu berri argitaratu ditu aurten, gai bertsua tratatuz baina hizkuntza desberdinetan, bata ingelesez eta bestea euskaraz: The Making of the Basque Question eta Euskal herritarren burujabetza. Horien bidez bi hamarkadako ikerlanak sintetizatu ditu.

The Making of the Basque Question

Getariako Udala eta Euskaltzaindia elkarlanean arituko dira, herriko toponimia biltzeko, arautzeko eta normalizatzeko. Helburu horrekin, joan den larunbatean, ekainaren 23an, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Nika Lertxundi Getariako alkateak eta Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkari eta Iker sailburuak.

Ikerketa Getariako boluntario talde batek egingo du, eta tutoretza lana Euskaltzaindiaren Onomastika Zerbitzuak. Lanaren amaieran, Geograma enpresak egingo duen herriko mapa toponimikoa argitaratuko da.

getaria

Euskaltzaindiak IKER bildumako edukiak DIALNETen integratu ditu. Orain arte Euskera agerkariko 1981 eta 2010 arteko ikerketa artikuluak txertatuak bazituen, orain ikerketa lanen bildumarekin gauza bera egin da. Bilduma honetan Euskaltzaindiko zenbait biltzar, jardunaldi eta autore ezagunen omenaldietan aurkezturiko ikerlanak, tesi doktoralak eta ikerketa esparru desberdinetako monografiak aurkituko ditugu. Guztira 472 dokumenturen erreferentzia bibliografikoak ematen dira, testu osoarekiko lotura eskainiz.

Dialnet, mundu hispanikoan, sarrera libre eta doanekoa eskaintzen duen atari bibliografiko garrantzitsuenetarikoa da. Bere helburu nagusia, Interneten, gizarte zientzia alorretako literatura zientifikoari ikusgarritasun handiena ematea da. Horretaz gain, datu-base zabal eta eguneratua eskaintzen du, testu osoko edukiak txertatzea ahalbidetzen duena.

Joan den ostiralean, ekainaren 22an, Arabako Foru Aldundiak antolatzen duen Gerardo Lopez de Guereñu lehiaketaren bigarren edizioaren sari-emate ekitaldia egin zen Gasteizen, Arte Ederren Museoan. Araban dagoen euskal toponimia ezagutzea, batetik, eta herrialde horretan euskarak duen presentziaren berri ematea, bestetik, dira lehiaketa horren helburu nagusiak.

Hala, bada, lehiaketarekin batera hitzaldi sorta antolatu da Araban zehar. Orotara, 21 hitzaldi egin dira, eta hauek aritu dira hizlari: Elena Martinez de Madina eta Felix Mugurutza Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kideak, Koldo Zuazo hizkuntzalari eta euskaltzain urgazlea, eta Andoni Llosa Trebiñuko euskara teknikaria. Hitzaldi horietan, gainera, Euskaltzaindiak argitara eman dituen Gasteizko Toponimia sortaren hiru liburuak (Gasteizko Hiria, Malizaeza eta Ubarrundia) erakutsi eta zabaldu dira. Ostiraleko ekitaldian, sarituek Iciar Lamarain Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren eskutik jaso zituzten sariak. Bestalde, Elena Martinez de Madinak hitzaldi bat eman zuen. Manu Ruiz Urrestarazu Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria ere hor izan zen, baita Gerardo Lopez de Guereñuren alaba, Pilar, eta bere familia ere.

Lopez de Guereñuk Arabako etnografia, folklorea eta toponimia sakonki ikertu zituen. Ohorezko euskaltzaina zen. Hil zenean, Henrike Knörr zenak "In memoriam Gerardo Lopez de Guereñu Galarraga (1904-1992)" nekrologikoa idatzi zuen. Euskera agerkarian argitaratu zen, eta hemen irakur daiteke.

Bestetik, hona hemen Elena Martinez de Madinak ekainaren 22ko ekitaldian esan zituen hitzak.

Elena Martinez de Madinaren hitzak (PDF, 318,82 kB)

Ekainaren 21ean, goizeko hamaiketan Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Masterrren arduraduna den Jon Barrutia jaunak eta master berezi honen zuzendariak, Eduardo Rubio Ardanazek, Euskaltzaindiaren egoitzan aurten UPV/EHUan hasiko den Txinatar ikasketen master berria aurkeztu dute, iaz Unibertsitateak burutu zuenaren jarraipena.

Aurkezleek laburki, gaurko Txinak kulturan, historian, demografian eta ekonomia arloan daukan garrantzi gero eta handiagoa azpimarratu dute, bai eta iaz hasiriko ikasketek izandako harrera ona ere. Bukaeran biek entzuleen galderei erantzun diete.

Ondoren Fang Xiao doktore andreak Gu Qin irakasle andrea aurkeztu du, eta beronek entzuleei txinatar kaligrafiari buruzko hitzalditxoa eman die txineraz, aurkezleak itzulia. Era berean, entzuleei txinatar kaligrafiaren eredu miresgarri batzuk aurkeztu dizkie, eta berak bertan pintzelaz eginiko erakusgai batzuk agertu ere bai, zalantza-galderak argituz.

Jakin aldizkariak eta Euskaltzaindiak elkarren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren ondorioz, aldizkariak urteetan sortu duen euskarazko testu-masa osoa Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko du, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan.

Lexikoaren Behatokiaren xedea corpus monitore bat, lematizatua, etiketatua eta linguistikoki anotatua eraikitzea da. Egitasmo horretako testu-masak hainbat hedabidek euskaraz ekoitzitako berriak -ahozkoak nahiz idatzizkoak- hartzen ditu oinarritzat, zurrupatuz eta corpusaren zoru bihurtuz. Akademia; UZEI, Elhuyar eta EHUko Ixa taldearekin garatzen ari da.

Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra: Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina CD-ROMa webgunean jarri du Akademiak, guztion eskuragarri. Bertan, Euskaltzaindiak 2008an egin zuen XVI. Nazioarteko Biltzarraren emaitza jasotzen da. Euskaltzaindiaren Iker bildumaren 26. zenbakia da eta Iruñean egin ziren hitzaldiak, txostenak eta mahai-inguruak biltzen ditu.

Aipatu biltzarrean Pirinioetako mendikate zabalaren bi aldeetako hizkuntzak eta kulturak ikertu ziren. Hartara, euskara, aragoiera, katalan eta okzitanieraren hainbat alor aintzat hartu ziren, hala nola euren historia, dialektologia, literatura, soziolinguistika, teknologia berriak eta toponimia, aditu eta jakitun askoren ekarriak bilduz. Argitarazle lana Patxi Salaberri, Andoni Sagarna eta Joseba Lakarra euskaltzain osoek egin dute.

Bilatzailea erabiliz gero, Biltzarraren komunikazioak banan-banan kontsulta daitezke, hemen.

Euskaltzaindiarekin sinatutako lankidetza hitzarmenean zehaztu bezala, Soziolinguistika Klusterrak Euskaltzaindia ohorezko bazkide izendatu du. Horrela erabaki zuen ekainaren 14an, Donostiako Aquariumean, izandako VIII. Batzar Orokorrean. Batzar horretan parte hartu dute erakunde hauek: Emun Kooperatiba, Eusko Ikaskuntza, Topagunea, Artez Euskara Zerbitzua, Elhuyar Aholkularitza, AEK, Gipuzkoako Urtxintxa, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI), Gipuzkoa Donostia Kutxa, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea eta Aztiker.

.eus domeinuaren eskaria onartua izan da. Ekainaren 13an, hurrengo fasera igaro diren domeinuen zerrenda jakinarazi zuen ICANN erakundeak, eta zerrenda horretan .eus domeinua dago. PuntuEus elkarteak adierazi bezala, "ebaluazio faseak orain hasi beharko luke. Baina espero zen eskari kopurua hirukoiztu egin da gutxienez eta, hortaz, ez dira eskari guztiak batera ebaluatuko. Faseak definituko dira eta fase bakoitzerako datak. Uztailaren 11n jakingo dugu .eus domeinua zein fasetan eta noiz ebaluatuko den".

PuntuEus elkartearen iritziz, zerrendak bi albiste on ekarri ditu: "Bata, domeinua eskatu eta eskaria ebaluatzeko bete behar genituen baldintzak bete ditugula. Alegia, hurrengo fasera pasatzen garela. Eskaria ebaluatua izango dela, nahiz eta jakin horrek ez duela bere onarpena ziurtatzen; eta bestea, ez dagoela karaktere katearen gatazkarik. Hau da, gu geu, PuntuEus Fundazioa dela, .eus karaktere katea eskatu duen bakarra. Eta, hortaz, ez dago karaktere katearen gaineko gatazkarik. Egongo balitz, bi entitateren arteko norbaitek eramango luke, eta enkanteak ere egon zitezkeen tartean".

Ekainaren 7an, Nafarroako Gobernuaren Euskarabideak antolaturik, "Euskarazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena" izeneko jardunaldia egin zen Burlatan. Euskaltzaindiak egitasmo bi aurkeztu zituen: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) eta Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa (ATHC). Akademiaren ordezkariak hauek izan ziren: Adolfo Arejita bi egitasmoetako zuzendari akademikoa, eta Amaia Jauregizar eta Aritz Abaroa, EHHA eta ATHC egitasmoetako teknikariak, hurrenez hurren.

Hona ekarri dugu ATHC egitasmoa aurkezteko eman zuten hitzaldia.

Bestalde, EHHAren aurkezpenean emandako azalpenak irakurtzeko sakatu hemen.

 Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa 490,44 Kb

Bilbo Zaharra Forumak antolatutako Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox liburuaren irakurraldi jarraitua egiten ari da gaur, ekainaren 14an, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara. Hau da Klasikoen Irakurraldia deituriko egitasmoa egiten den bosgarren urtea. Hala, 2008an Axularren Gero irakurri zen, 2009an Mogelen Peru Abarca, 2010ean Jon Miranderen Haur besoetakoa eta iaz Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso.

Euskaltzaindiaren aldetik, kide batzuk parte hartzen ari dira. Goizeko 8:00etan, liburuaren lehenengo hitzak Arantxa Urretabizkaiak berak irakurri ditu, eta ondoren 400 lagun inguruk pasarte bana irakurriko dute, txandaka, horien artean Andres Urrutia, Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia eta Pello Salaburu euskaltzainak. Egunean zehar, hainbat euskaltzain urgazle ere izango dira irakurketan.

Atzo, ekainaren 13an, Euskaltzaindiaren aretoan, Josune Muñozek eman zuen Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox nobelari buruzko jardunaldien hirugarren eta azken hitzaldia. Jardunaldiok Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu.

Jardunaldi horien lehenengo hitzaldia maiatzaren 31n izan zen, eta Ana Urkizak eman zuen, eta bigarrenean, ekainaren 7an, Gema Lasarte aritu zen.

Ekainaren 7an, Nafarroako Gobernuaren Euskarabideak antolaturik, "Euskarazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena" izeneko jardunaldia egin zen Burlatan, Udal Parkeko Jauregian. Euskaltzaindiak parte hartu zuen, eta egitasmo bi aurkeztu: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) eta Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa (ATHC). Akademiaren ordezkariak hauek izan ziren: Adolfo Arejita bi egitasmo horietako zuzendari akademikoa, eta Amaia Jauregizar eta Aritz Abaroa, EHHA eta ATHC egitasmoetako teknikariak, hurrenez hurren.

Hona hemen EHHA egitasmoa aurkezteko eman zuten hitzaldia.

 Euskararen Herri Hizkeren Atlasa 486,59 Kb

Ekainaren 7an, Euskaltzaindiaren aretoan, Gema Lasartek eman zuen Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox nobelari buruzko jardunaldien bigarren hitzaldia. Jardunaldiok  Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu. Hitzaldi horretan, besteak beste, amatasunaz eta emakumetasunaz mintzatu zen Lasarte. Hain zuzen ere, gai hori jorratu zuen Amatasunaren gaineko diskurtsoak euskal eleberrigintza garaikidean izeneko artikuluan, Euskera 2010, 2  agerkarian publikatu zena. Irakurtzeko sakatu hemen.

Jardunaldi horien lehenengo hitzaldia maiatzaren 31n izan zen, eta Ana Urkizak eman zuen. Eta hurrengo saioa bihar, ekainaren 13an, izango da, iluntzeko 19:00etan. Josune Muñozek hitz egingo du Urretabizkaiaren lanari buruz. Datorren ostegunean, ekainaren 14an, jardunaldiei amaiera emateko, Klasikoen 5. irakurraldi jarraitua egingo da Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

Jardunaldi hauek iraun bitartean, Euskaltzaindiaren aretoan "Emakumea eta literatura" izeneko erakusketa dago ikusgai. Hitzaldietara doazenek ikus dezakete.

Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen duen Euskal Onomastika Datutegiaren bertsio eguneratua jarri du sarean.

Euskal Onomastikaren Datutegian Euskaltzaindiaren onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira, deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan era askotakoak: probintziak, eskualdeak, herriak, mendiak, ibaiak, e.a.

Euskaltzaindiaren webguneak 67.629 bisita izan zituen maiatzean. Webguneko orriek 384.268 bistaratze izan zituzten hil berean.

Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 67.629
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 14.730
Hiztegi Batua 54.184
Euskaltzaindiaren Arauak 8.214
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 51.833
JAGONET zerbitzua 6.749
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 115.530
Argitalpenen Katalogoa 5.420
Beste guztiak 127.608
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 384.268

Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox eleberria da protagonista, Bilbo Zaharra Forumak aurten antolatu dituen jardunaldietan. Jardunaldi horiek maiatzaren 31n hasi ziren, eta egun horretan Ana Urkizak hitz egin zuen.

Hurrengo saioa gaur, ekainaren 7an, izango da, iluntzeko 19:00etan. Gema Lasarte mintzatuko da Urretabizkaiaren lanari buruz. Ekainaren 13an Josune Muñoz ariko da.

Bestalde, osagarri gisa, Euskaltzaindiaren aretoan "Emakumea eta literatura" izeneko erakusketa jarri da, eta hitzaldietara joaten diren guztiek ikus dezakete. Bertan euskal emakume idazle batzuen lanak daude ikusgai.

Jardunaldiei amaiera emateko, Klasikoen 5. irakurraldi jarraitua egingo da, ekainaren 14an, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

Joxe Azurmendi Otaegi idazle, filosofo eta ohorezko euskaltzainari eman diote 2012ko Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria, gaur, ekainaren 6an, jakinarazi dutenez. Sari horren helburua "kulturaren mesedean jardunean ari diren ikertzaile, zientifiko eta Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzietan aditu onenei bikaintasuna aitortzea da". Azurmendiren hautagaitza Euskaltzaindiak aurkeztu zuen: Zuzendaritzak proposatu zuen, eta Osoko batzarrak berretsi, aho batez, martxoan egin zuen bileran. Horretarako, "XX. mendearen bigarren zatian eta XXI. mendearen hasieran Joxe Azurmendi jaunak egindako lan erraldoia, parekorik ez duena, bereziki pentsamenduaren alorrean" kontuan hartu zuen Akademiak.

Azurmendik landu dituen gai nagusiak Pentsamenduaren Historiarekin lotutakoak dira (Filosofia, Literatura, Politika, Soziologia), arreta berezia eman dielarik euskal intelektualei (Orixe, Mirande, Arizmendarrieta, Salaberri, Gandiaga), baina bazter utzi gabe europar pentsamenduaren figura nagusiak, Marx, Kolakowski, Schopenhauer, Nietzsche edo Humboldt, kasu. Duela egun batzuk aurkeztu zuen bere azken liburua: Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa.

Bihar, ekainaren 7an, Nafarroako Gobernuaren Euskarabideak antolaturik, "Euskarazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena" izeneko jardunaldia egingo da Burlatan, Udal Parkeko Jauregian. Jardunaldiak helburu bikoitza izango du: batetik, funtsen bilketa eta tratamendua egiten duten erakunde eta elkarteak batzea; eta bestetik, harremanetan edo elkarlanean aritzeko bideak jorratzea. Euskaltzaindiak parte hartuko du, eta egitasmo bi aurkeztuko ditu: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) eta Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa (ATHC).

Akademiaren agerraldia 9:45ean izango da, hasierako agurraren ostean. Euskaltzaindiaren ordezkariak hauek izango dira: Adolfo Arejita aipatu bi egitasmoetako zuzendaria akademikoa, eta Amaia Jauregizar eta Aritz Abaroa, EHHA eta ATHC egitasmoetako teknikariak, hurrenez hurren.

Euskaltzaindiarekin batera, hauek ere parte hartuko dute: Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Badihardugu Euskara Elkarteak, Labayru Ikastegiak eta Bertsozaleen Elkarteak.

 Jardunaldiaren egitaraua 131,75 Kb

Erdaldunek euskaldunoi gurea ez den vasco/basque izenarekin deitzen digute. Horren antzera, sami herrikoak ere, eskuarki lapon/lapoi hitzez ezagutzen dira mundu zabalean, nahiz izen hori berek gustukoa ez duten. Samitarrak Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusiaren iparraldean bizi dira, guztira bi milioi eta erdi pertsona inguru. Horietarik beren jatorrizko hizkuntzaz 30.000 bat mintzatzen dira. Dialektotan zatikatua duten arren, aspaldian samiera batua egiteko ahaleginean dihardute, eskola eta kultura zereginetarako helburuaz. Horrexegatik oraingoan bertako idazle eta itzultzaile talde batek, Samitar Kultur Elkarte bateko hogeita bost bat pertsonaz osatuak, Euskal Herrirako bidaia egin du, euskararen batasunaren esperientziaren berri jakiteko. Horien buruan Harald Gaski jauna izan da, Norvegiako Tromso Unibertsitateko samitar literaturako irakaslea.

Miranda Argan (Nafarroa) Euskararen Eguna ospatu zuten maiatzaren 26an, Euskararen Lagunak elkartearen eskutik. Goizetik arratsaldera arte ekitaldi ugari antolatu zen eta, besteren artean, "Erdialde" euskarazko idazlan laburren 5. lehiaketaren sariak banatu ziren. Lehiaketa horrek Euskaltzaindiaren laguntza du, Akademiak emandako liburu sortak banatzen baitira saridunen artean.

Aurtengoa 10. Euskararen Eguna izan da MIranda Argan.

Karmele Esnal zendu denaren notizia jaso dut oraintxe bertan eta notizia horrek barrua nahastu dit.

Nik neuk ikastolari urte eta ordu asko eskaini dizkiot baina gaur ikastolen mugimendutik aldenduta nabil, gizartearen beste esparru batzuetan murgildu nahian. Baina Ikastolak ezin ahaztu, ezin ahaztu bizitako ordu zoragarriak, nahiz hainbat garratzak izan. Notiziak, bat-batean, irudi mordo bat ekarri ditu niregana. Eta irudi horietan Karmele ere han zegoen.

Sarritan esaten dugu euskaraz izan direlako gara, garelako izango dira. Badirudi erabiliaren erabiliaz hitzek balioa galtzen dutela; baina, kasu honetan behintzat, ez da hala. Alderantziz esango nuke, esaldi hori errepikatzeak adierazten baitu oinarri sendoa dugula, pertsona askoren lanaren uzta dugula ondare. Horixe bururatu zitzaidan atzo Karmele Esnalen heriotzaren berri izan nuenean. Izan ere, ez da nolanahikoa andereño Karmelek eman diguna. Egia esan, ondare hori ez diogu berari bakarrik zor. Karmele Esnalekin batera, beste batzuek ere hartu zuten Elbira Zipitriak edo Faustina Carrilek hasitakoari jarraipena emateko ardura. Baina Karmele Esnal da joan zaiguna, 1955etik 1997 arte, 42 urteko ibilbide luzean andereñoen lana inork gutxik bezala hezurmamitu duen emakumea.

Gaur, maiatzaren 31n, zabaldu da Bilboko Liburu Azoka. Eta gaurtik ekainaren 10era, Azokak iraun bitartean, Euskal Pizkundeari buruzko erakusketa bat ikusgai dago Bilbon, Areatza pasealekuan. Erakusketa Liburu Azokaren ekimenez antolatu da; Euskaltzaindiak kolaboratzen du, Akademiaren Azkue Bibliotekak maileguan utzi duen materialarekin. Azokak duen ordutegi bera izango du: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Azkue Bibliotekak hainbat liburu, liburuxka eta aldizkari utzi ditu. Garai horretako euskal idazle edo kultur eragile enblematiko batzuen idazlanak dira, nagusiki Aitzol, Lauaxeta, Lizardi eta Orixerenak. Bestalde, Euskaltzaleak kultur elkarteak argitaratutako beste zenbait lan ere erakusten da, horien artean Arturo Campion, Manuel Lekuona, Miguel Altzokoa (O.F.M. Cap.) edota Bernardo Estornes Lasarenak. Hain zuzen ere, arreta berezia jarri zaio Euskaltzaleak elkarteari, 1930eko hamarkadan euskara eta euskal kulturaren aldeko dinamika indartsua sortu zuelako, buru Aitzol zelarik eta Lizardi idazkari.

thumb_Euskaltzaleak_mapa

Mapa hemendik hartua: "Euskaltzaleak Bazkunako Bazkideak 1930´ko lotazila´ren 31´an, Donostia" [mapa], in Euskaltzaleen-Deia, 1go zkia. (1931´ko Epaila´ren 31´an), 12. or.

 Euskaltzaindiak maileguan utzitako materialari buruzko informazioa 104,74 Kb

Gaur, 2012ko maiatzaren 30ean, Karmele Esnal irakasle eta ohorezko euskaltzaina hil da, 79 urte zituela. Ikastolen mugimendua sortzen eta eraikitzen parte hartu zuen andereñoetako bat izan zen. Haren aldeko hileta elizkizuna ekainaren 1ean, ostiralean, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Donostian, Groseko San Pio X.a elizan.

Enkarterriko Udal Euskaltegiak eskatuta, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika Zerbitzuko arduraduna bigarrenez hurbildu da Bizkaiko eskualde horretara, hitzaldi bat ematera. Hitzaldiaren izena "Amaia debekatuta zaude" da eta bertan euskarazko pertsona-izenen historia biltzen da. Hitzaldia atzo, maiatzaren 29an, izan zen, eta izenen inguruan hitz egiteaz gain, Gorrotxategik Euskaltzaindiaren historia laburra eta funtzionamendua azaldu zituen. Hauen osagarri moduan deiturei buruzko ohar batzuk ere zabaldu zituen.

Esan bezala, bigarren aldiz egon da Euskaltzaindia Enkarterriko Udal Euskaltegian. Iaz hainbat herritako irakaskuntza zentrotan eman zituen horrelako hitzaldiak, bertako zuzendaritzak edo euskara zerbitzuak eskatuta.

Hitzaldi hauekin onomastika alorra ezagutzeaz gain, Akademia bera ere ezagutzea eta hiritarrengana hurbiltzea nahi da.

Euskaltzaindiaren 2011ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean irakur daiteke. Lan hori Euskaltzaindiak 2011n egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta PDF formatuan eskaintzen da.

2011ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak; Akademia jarduera; Erakundearen zerbitzuak; Herri Administrazio eta erakundeak; Webgunea eta gizarteratze lana; eta Emaitza ekonomikoak.

Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.

Unelibros aldizkariak, Unión de Editoriales Universitarias Españolas-ek (UNE) argitaratzen duen seihilabetekariak, Euskaltzaindiaren hainbat argitalpenen berri ematen du udaberrian kaleratu duen zenbaki berrian.

Hauek dira aldizkarian aipatzen diren Euskaltzaindiaren argitalpenak:

Euskaltzaindia Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkarteko kidea da. UNE-k espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. Argitalpen guztien berri ematen dituen Unelibros seihilabetekaria argitaratzen du.

Maiatzaren 22an, 2011ko Resurrecion Maria Azkue Literatura sariak banatu ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako ekitaldi batean.

Urtero legez, sarituak ez ezik, guraso eta irakasleak ere izan ziren ekitaldian. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak banatu zituzten.

Bestalde, epaimahaiak osatu dituzten guztien izenean, Antton Irusta eta Jabier Kaltzakorta lan sarituei buruz mintzatu ziren.

thumb_2012-5-22_Azkue_Sariak_077

Bilbo Zaharra euskaltegiak Arantxa Urretabizkaia idazle eta euskaltzain urgazlearen Zergatik panpox liburuari eskainiko dio Klasikoen 5. irakurraldi jarraitua. Ekainaren 14an egingo da, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara. Hori baino lehen, liburuari buruzko hiru hitzaldi antolatu ditu euskaltegiak, eta hirurak Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira.

Antolatzaileen esanetan, Zergatik panpox nobelan "lehenengo aldiz dugu euskal literaturan protagonista femenino subjektu bat, aitzindaria izan zena bere ezaugarri guztietan". Horretaz, besteak beste, mintzatuko da emango diren hiru hitzaldietan. Lehenengoa maiatzaren 31n izango da, eta Ana Urkiza ariko da hizlari; ekainaren 7an, Gema Lasarte; eta ekainaren 13an, Josune Muñoz.

Esan bezala, hau da ekimen honen bosgarren edizioa. Lehenengoan, duela lau urte, Axularren Gero irakurri zuten; duela hiru urte Mogelen Peru Abarca; duela bi Jon Miranderen Haur besoetakoa; eta iaz Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso.

Zaratamoko toponimiaren mapa amaitu da. Maiatzaren 18an, Elexaldeko Kultura Etxean eginiko ekitaldi batean, 2008az geroztik egin den ikerketaren emaitza jasotzen duen mapa toponimiko-topografikoa aurkeztu zen, eta herritar guztien eskura jarri. Lana Maier Gurrutxaga eta Goizalde Ugarte ikertzaileek egin dute, Felix Mugurutza Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidearen zuzendaritzapean. Aurkezpena hauek egin zuten: Jon Ajuria Zaratamoko alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiak eta Felix Mugurutzak.

Zaratamoko leku-izenen inguruko ikerketa egiteko herriko jendearen partaidetza oso garrantzitsua izan da, herritarrek osatutako lan talde batek ikerketa egiten lagundu duelarik.

Zaratamoko Udalak maparen 2.000 ale argitaratu ditu. Udalaren webgunean, mapaz gain, ikerketa bera ere jaitsi ahal da.

Gaur, maiatzaren 22an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dira. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.

Hauek dira 2011ko saridunak:

  • A maila, narrazioan: lehen saria: Ez naiz zure printzesa, Anne Lapeira; bigarren saria: Maite, maite... ez bakarrik bakoitzak bere burua, Maddi Petralanda; hirugarren saria: Michelen misterioa, Evangelina Descalzo.
    Bestalde, lan sarituez gain, ondoko lanak argitaratuko dira, epaimahaikoen gomendioz: Mesopotamiako mamua, Julen Antxia; Zein zaila den semea izatea, Xabier Oianguren
  • A maila, olerkian: lehen saria: Norbait joan da, Amaia Rodriguez; bigarren saria: Bizirik gabe bizi den pertsona, Malen Barriola; hirugarren saria: Gizon herrenaren olerkia, Maite Larrarte.
  • B maila, narrazioan: lehen saria: Ez dago musik!, Maialen Akizu; bigarren saria: Gauaren beharra, Ainhoa Urien; hirugarren saria: Ainarak bezala..., Mikela Atxoarena.
  • B maila, olerkian: lehen saria: Idazten hasi da, Maialen Akizu; bigarren saria: Zer da denbora?, Maialen Elortza; hirugarren saria: Los Angeles, 2019, Mikel Aranburu.

Joan den ostiralean, maiatzaren 18an, Euskaltzaindiak Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian liburua aurkeztu zuen Baionan. Erramun Baxok ohorezko euskaltzaina eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoa dira liburuaren egileak eta, haiekin batera, Andres Urrutia euskaltzainburuak egin zuen aurkezpena.

2010ean, Euskaltzaindiak XV. Jagon Jardunaldiak egin zituen, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan, eta, besteren artean, Baxokek eta Coyosek parte hartu zuten, "Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian" hitzaldiarekin. Orain, ikerketaren emaitza osoa liburu batean publikatu da. Lanaren xede nagusia hauxe izan da: gaur egun Ipar Euskal Herriko gazteen euskarazko edo euskal kulturari lotuak diren aisialdiak zein diren aurkeztea.

Ipar Euskal Herriko gazteriaren argazkia egin ostean, ondorio batzuk atera dituzte egileek, horien artean hauek: gazteria, elkarteak edota kirola eskuduntzan daukaten tokiko elkargoek beren gain har dezatela euskarari tokia ematea, aisialdi eremuetan, hizkuntza teknikarien bitartez; hizkuntza politika publikoak lagun ditzatela aisialdiak euskalduntzen diharduten eragileak eta molde berezian eragin handia duten egiturak: Uda Leku, euskal hedabideak, kirol elkarteak, festibalak. Aisialdia euskalduntzeko, gazteengan arrakasta handia duten baliabideek, bereziki zinemak eta joko elektronikoak, oso eraginkorrak direlakoan daude, beraz, horiek ere sustatu beharko lirateke.

Erramun Baxokek eta Jean-Baptiste Coyosek aurkezpenean erabili zuten materiala 1,72 Mb

Gaur, maiatzaren 18an, Mallabiko Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat sinatu dute, herriko toponimia biltzeko. Udalaren izenean, Milagros Mondragon alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Xabier Kintana idazkariak sinatu dute.

Lana Pello Mugartzak eta Justo Azagirrek eginen dute. Lanaren oinarrizko datu iturria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako ikerketa bada ere, harago joango da eta toponimia txikiaren bilketa osoa egin behar da. Horretarako, ikertzaileak saiatuko dira baserri guztietan izenak biltzen. Lanaren zuzendaria Onomastika batzordeko idazkaria den Mikel Gorrotxategi izango da. Lana aurrera atera ahal izateko EUDELen laguntza jaso da.

Amaitutakoan, datutegia zehatzeaz gain, mapa bat ere gauzatuko da.

Datorren asteartean, maiatzaren 22an, 2011ko Resurreccion Maria Azkue sariak banatuko dituzte Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Goizeko 11:00etan egingo da sari banaketa, edizio honetako irabazleak bertan izango direlarik.

Bi erakundeok antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira. Bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. 

Ibon Sarasola hizkuntzalari, idazle eta euskaltzainak jaso zuen atzo, maiatzaren 16an, 2011ko Euskadi Ikerketa Saria, Giza eta Gizarte Zientzien alorrean, Lehendakaritzako Atriumean egindako ekitaldian. Saria bizitza osoan euskararen alde egindako lanagatik eman diote. Isabel Celáa sailburuaren eskutik jaso zuen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ematen baitu saria. Euskaltzainak euskara batua "eraiki, zabaldu eta gizarteratu zuen belaunaldiari" eskaini zion.

Ibon Sarasolak Euskaltzaindiaren  Orotariko Euskal Hiztegia zuzendu zuen, 1991tik 2005era bitartean. Orain Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak egitasmoaren zuzendaria da.

Maiatzaren 18an, ostiralean, goizeko 10:30ean, Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak Iparraldeko ordezkaritzan, Baionan. Liburua Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoak idatzi dute. Argitalpenak Euskararen Erakunde Publikoaren laguntza izan du.

Lan honetan Euskaltzaindiak 2010. urteko XV. Jagon Jardunaldien karietara hautatu zuen "Gazteak, aisialdia eta euskara" aztergaia zehazten da, Ipar Euskal Herria lan eremutzat hartuz. Ikerketa honen xede nagusia hauxe da: gaur egun Ipar Euskal Herriko gazteen euskarazko edo euskal kulturari lotuak diren aisialdiak zein diren aurkeztea. Euskaraz eta frantsesez idatzia. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Jagon" bildumaren 15. zenbakia da.

Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian aurtengo Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu zuen Euskaltzaindiak.

  Liburuaren aurkibidea  51,45 Kb

Gaur, maiatzaren 15ean, Antonio Tovar. El filólogo que encontró el idioma de la paz liburua aurkeztu du Jose Andres Alvaro Ocariz egileak, Euskaltzaindiaren egoitzan. Siníndice argitaletxeak publikatu du.

Antonio Tovar espainiar hizkuntzalari, euskalari eta euskaltzain ohorezkoa izan zen. 1911n jaio zen, Valladoliden. Zuzenbidea, Historia eta Filologia Klasikoa ikasi zituen. Latin Katedra lortu zuen Salamancako Unibertsitatean. Unibertsitate horretako errektore izan zen, 1951tik 1956ra bitartean, eta Larramendi Katedra sortu zuen, euskal ikaskuntzei eskainia. Latinaren aurreko hizkuntzak aztertu zituen, bereziki euskara. Euskarari buruz hainbat lan idatzi zituen, besteak beste: Estado actual de los estudios de filologia euskerica. La lengua vasca; El euskera y sus parientes; Mitología e ideología sobre la lengua vasca. Espainiako Akademiako kide izan zen.

1985eko abenduaren 14an hil zen. Koldo Mitxelenak "Antonio Tovar oroitzapenetan" nekrologikoa idatzi zuen. Euskera agerkarian argitaratu zen, eta hemen irakur daiteke. Bestalde, 1993an, Consuelo Larruzea Antonio Tovar zenaren alargunak Euskaltzaindiari eman zion senarraren euskal liburutegia. Ekitaldi horretan Jose Antonio Arana Martijak -Akademiako bibliotekari akademikoa zenak- esan zituen hitzak ere Euskera-n jaso ziren. Irakurtzeko, sakatu hemen.

Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak prestatutako lana da, eta Akademiaren eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako "Mendaur" bildumaren 9. zenbakia da.

Liburuan Perpetua Saragueta (Erroibarko Mezkiritz, 1905) izan zenaren ondarea jaso da. Saragueta kazetari, kronista, idazlea izan zen. Bi multzotan bereizten dira bere idatziak: batetik, gerra aitzineko urteetan egin zuen kazetari lana; eta bestetik, urteetan zehar, batez ere joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan, egin zituen idatziak. Horietako zati batzuk plazaratuak izan badira ere, Perpetua Saraguetak idatzitako multzorik handiena argitaratu gabe zegoen. Idatzi guztiak bildu dira liburu honetan. Horrekin batera, Andres Iñigo egileak landu duen Perpetua Saraguetaren hiztegia eskaintzen da.

Liburuari bi eranskin txertatu zaizkio: bata, gerra aitzineko garaian Baionako Eskualduna eta Donostiako Argia aldizkarietara igortzen zituen Mezkirizko eta Arizkungo dozena erdi bat kronika; bestea, CD bat, Jose Mari Satrustegik Perpetua Saraguetari 1977an eta 1979an egin zizkion hiru grabazio luze jasotzen dituena. Grabazio horiek ere webgunean daude; entzuteko, sakatu hemen.

Berriki Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak Basilio Saroberen liburu- eta dokumentu dohaintza garrantzitsu bat jaso du. Ez da lehenengo aldia, lehenago ere XX. mende hasierako bi euskal liburutxoren oparia egina baitzion Euskaltzaindiari, baina bere txikitasunean jakingarriak eta aipagarriak badira ere, azken hilabetean, bi multzotan, garrantzi historiko handiagoa duten dokumentuak dohaintzan eman dizkio euskararen Akademiari: Eliza Katolikoaren liturgia euskaratzeko hastapenarekin lotutako hainbat makinaizkribu eta argitalpen.

Euskaltzaindiaren webguneak 56.084 bisita izan zituen apirilean. Webguneko orriek 332.568 bistaratze izan zituzten hil berean.

Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 56.084
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 12.403
Hiztegi Batua 43.990
Euskaltzaindiaren Arauak 6.321
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 42.836
JAGONET zerbitzua 5..277
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 111.508
Argitalpenen Katalogoa 5.145
Beste guztiak 105.088
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 332.568

Euskaltzaindiak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien hirugarren edizioaren deialdia egin dute. UPV/EHUn, 2010eko uztailaren 16tik 2012ko ekainaren 15era bitartean euskaraz idatzi eta defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara. Europar Tesi edo Nazioarteko Tesi gisa aurkezturiko tesiak ere onartuko dira, erabilitako hizkuntzetako bat euskara izan bada. Eskariak aurkezteko epea 2012ko ekainaren 15ean amaituko da. UPV/EHUren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan aurkeztu ahal izango dira.

Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmenaren arabera, bi erakundeok "Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Sariak" sortu zituzten 2008an, euskaraz egindako ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Sariak bi urterik behin deitzen dira. Bost jakintza-arlo nagusietan -Zientzia Esperimentalak; Ikasketa teknikoak; Osasun zientziak; Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak; eta Giza Zientziak - saridun bana esleituko da. Irabazleek oroigarria, diploma eta 2.000 euro jasoko dituzte.

Apirilaren 26an, Roberto Serrano eta Vladimer Luarsabishivli Gernika argitaletxeko ordezkariek Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu zuten. Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendariak Akademiaren berri eman zien, eta haiek argitaletxean burutzen ari diren azken lanak aurkeztu zizkioten.

Gernika argitaletxeak euskal liburuak itzuli eta argitaratzen ditu Moskun. Orain arte zortzi bat liburu plazaratu ditu, errusieraz, eta orain georgieraz argitaratzen hasi dira, Tbilisin, Ilia Unibertsitatearen bidez. Hain zuzen ere, apirilean Euskal Herrira egindako bisita horretan, Jon Kortazarrek idatzitako Gabriel Arestiren biografia aurkeztu zuten, Vladimir Luarsabisvilik georgierara itzulita. Aurretik georgieraz argitaratutako beste liburu batzuk hauek dira: Gabriel Arestiren Harri eta herri edota Kortazarren Euskal Literaturaren Historia.

Gernika argitaletxeak Moskun du egoitza eta, liburuak kaleratzeaz gain, baditu bestelako egitasmoak. Hala, "Gernika: Euskal kulturari buruzko webgunea" deituriko proiektua argitaletxearen ekimenez sortu zen, Interneten euskal eta errusiar kulturen arteko harremana sendotzeko asmoz. 2008ko otsailetik aurrera, Gernika euskal kulturari buruzko aldizkari elektronikoa argitaratzen da webgune horretan.

thumb_El_poeta_Gabriel_Aresti_Jon_Kortazar_Georgieraz

Maiatzaren 4an eta 5ean, Mendebalde Kultura Alkarteak XVI. Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiaren egoitzan, "Hizkuntzaz jabetzen (0-6)" izenburupean. Jardunaldien aurkezpena hauek egin zuten: Kaxildo Alkorta Alkarteko zuzendariak, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiak, Maribi Unamuno EHUko irakasleak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Jardunaldiok lau atal nagusi izan zituzten: hizkuntza proiektuak, hizkuntzaren jabekuntza, hizkuntzaren didaktika eta hizkuntza lantzeko materialgintza. Hizlariak hauek izan ziren: Olatz Zabalondo, Marian Araucua, Andoni Barreña, Ibon Manterola, Marian Bilbatua, Idurre Alonso, Maider Huarte, Jone Ozerinjauregi, Aintzane Etxebarria, Urtza Garay, Iñaki Gaminde, Asier Romero, Ainés Dufau eta Sabin Gorrotxategi. Larunbatean, Kepa Mallea zena omendu zuten; haren gorazarrea Mireia Urangak egin zuen.

Joan Mari Irigoien idazle eta euskaltzain urgazleari eman diote 2012ko Carlton-Argital saria. Idazle eta argitaletxeen lana saritzeko Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak sorturiko saria da, eta Irigoienek atzo, maiatzaren 3an, jaso zuen, Bilbon egindako Euskadiko Editoreen Gauaren bosgarren ekitaldian.

Irigoienekin batera, Enrique Vila-Matas idazle katalanari ere eman zioten saria.

Apirilaren 28an, Mauleko Ondarearen Etxean, Junes Casenave-Harigile ohorezko euskaltzainaren Xiberoko antzertia edo pastorala liburua aurkeztu zen. Mauleko Herriko Etxeak eta Euskaltzaindiak antolatutako ekitaldi horretan egileak berak egin zuen lanaren aurkezpena. Harekin batera hauek izan ziren: liburuaren hitzaurrea idatzi duen Jean-Louis Davant euskaltzaina,  Béatrice Lahargoue Mauleko Kultura zinegotzia eta Andres Urrutia euskaltzainburua.

Xiberoko antzertia edo pastorala aurtengo Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu zuen Euskaltzaindiak. Egun horretan Junes Casenave-Harigilek ez zuen joaterik izan, eta berak prestatutako hitzak Jean-Baptiste Coyos euskaltzainak irakurri zituen. Maulen, aldiz, bai, ohorezko euskaltzainak azaldu zuen liburuaren nondik norakoa.

Gaur hona ekarri ditugu joan den larunbatean, apirilaren 28an, Junes Casenave-Harigilek esan zituen hitzak. Testuaren bigarren zatiak gidoi estruktura du. Hala bada, ideia nagusiak idatzi zituen euskaltzainak, eta hitza hartu zuenean, ideia horiei jarraituz, diskurtsoa garatu zuen. Irakurlearentzat interesagarria izango delakoan, bere horretan utzi dugu.

 Junes Casenave-Harigileren hitzak 52,24 Kb

Anaitasuna aldizkariaren Interneteko hemerotekan aldaketa batzuk egin ditu Euskaltzaindiak, eta bilatzaile berritua gehitu. Bilatzaile berri horrek aldizkariaren katalogoan egindako azken hobekuntzak aprobetxatzen ditu. Horren ondorioz, aldizkarietako artikuluen bilaketak hobeto egingo dira, besteren artean eremuka egin ahal izango direlarik.

2010eko abenduan, Bilboko Udalarekin batera egin zuen agerraldian, Euskaltzaindiak aurkeztu zuen Anaitasuna aldizkariarekin burututako lana. Izan ere, aldizkariaren ibilbide osoa -420 zenbaki eta 6.395 artikulu- sistematizatu eta digitalizatu ostean, bai Akademiaren webgunean baita Bilboko Udalarenean ere kontsultagai jarri zen. Lana Bilboko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker burutu zen. Egitasmoa Joan Mari Torrealdaik zuzentzen duen Jakin aldizkariaren taldeak egin zuen.

Gaur, apirilaren 27an, Langune Hizkuntza Industrien Elkarteak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilbon, Akademiaren egoitzan. Langunearen izenean Josu Waliño presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Gainerako euskaltzainekin batera -sinatze ekitaldia osoko batzarraren atsedenaldian egin da- Fenando Alana Languneko zuzendaria ere hor izan da.

Bai Josu Waliñok, baita Andres Urrutiak ere, gaurko ekitaldia "pozgarria" dela esan dute. Horretaz gain, etorkizunean hitzarmena egoki garatuko den esperantza adierazi dute biek. Urrutiak esan duenez, "badaukagu zer konpartitu eta zertan lan egin, espero dezagun hau zehaztea eta gauzatzea proiektu jakin batean".

Hitzarmen horrek bi urteko iraupena izango du eta bere xedea hizkuntza gaietako ekimenak gauzatzea, garatzea eta zabaltzea izango da. Bi erakundeon arteko elkarlana euskararen normalizaziorako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da, teknologia berrien arloan euskararen presentzia eta erabilera areagotzera bideratutako proiektuen inguruan batez ere.

Gernika bonbardatu zutela 75 urte bete dira gaur. Martxoaren 31n bete ziren 75 Durango bonbardatu zutenetik. Horren ostean Elgetako eta Eibarko bonbardaketak gertatu ziren, eta baita beste hainbat herritakoak ere. Gertaera lazgarri horiek gogoratzeko ekimenak egiten ari dira herriotan. Testuinguru horretan kokatzen da 1937. Bizitzak eta bonbak liburua, BBK Fundazioak argitaratua, "Bizkaiko gaiak" bilduman. Liburuak Bernardo Atxaga, José Fernández de la Sota, Miguel Angel González San Martín eta Ignacio Martínez de Pisón idazleen lanak bildu ditu.

Gernika-Lumoko Udalak eta Euskaltzaindiak babestu dute euskarazko edizioa, eta Xabier Kintana euskaltzainak Fernández de la Sota, González San Martín eta Martínez de Pisón egileen testuak euskaratu ditu. Atzo, apirilaren 25ean, bonbardaketaren urteurrenaren bezperan, Gernikan aurkeztu zuten Bernardo Atxaga eta Ignacio Martínez de Pisón idazleek, Jose Mari Gorroño alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Bihar, apirilaren 27an, Langune Hizkuntza Industrien Elkarteak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute.

Hitzarmen horrek Langune elkartearen eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sortzea du helburu. Hitzarmen horren xedea hizkuntza gaietako ekimenak gauzatzea, garatzea eta zabaltzea izango da. Bi erakundeon arteko elkarlana euskararen normalizaziorako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da, batez ere teknologia berrien arloan,  euskararen presentzia eta erabilera areagotzera bideratutako proiektuen inguruan.

 

thumb_Logo-eus

Euskaltzaindia, Ekin eta Jarrai liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoa eta Imanol Murua Uria kazetaria dira egileak. Euren esanetan, lan hori Akademiaren argazki bat da. Ez da ikerketa bat, ezta Euskaltzaindiaren historia ofiziala ere. Liburua hainbat galderari erantzuteko ahaleginaren emaitza da: zer da Euskaltzaindia, zer egin duen orain arte, zer egiten ari da orain eta zer egiteko asmoa du hemendik aurrera.

Torrealdaik eta Muruak informazio ugari ematen dute liburuan, bai testuen bidez, baita ilustrazio eta dokumentuen bitartez ere. Euskaltzaindiaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz mintzatzen den liburu honetan hainbat atal nagusi daude: historian; euskaltzainak; batzordeak, egitasmoak eta lantaldeak; 90 urte ekin jarraituan; eta eremu urriko hizkuntzen akademiak.


Ahozko Tradiziozko Hizkeren Corpusa (ATHC) egitasmoko kideak -Adolfo Arejita zuzendaria eta Aritz Abaroa teknikaria- Iparraldean aritu dira lanean azken bolada honetan, izan ere, euskararen guneetako norbanakoei grabaketak egiteaz aparte, egitasmoak Akademiako kideen historia eta istorioak biltzeko asmoa ere txertatu du bere helburuen artean.

Akademiaren eta bertako kideen historia bizia ahoz batu, landu eta gorde nahi dute ATHCean eta lan horren lehenengo urratsak Iparraldean eman dituzte. Piarres Xarritonekin hasi, Emile Larrerekin jarraitu, ondoren Jean Louis Davantekin eta azkenik Txomin Peillenekin aritu dira hainbat ordutako solasaldiak grabatuz eta balio historiko eta linguistiko handia duten materialak bilduz.

Egitasmoa lantzen ari den bide berri hau plan zabalago baten barruan kokatu behar da: Euskaltzaindiaren kide, laguntzaile eta euskarari atxikiak diren protagonisten lekukotasun biziak sakontasunez biltzea.

Ahozko tradiziozko hizkeren corpusa egiteak eskaintzen duen zabaltasuna aprobetxatuz, euskara, euskalgintza eta Euskaltzaindiarekin zerikusia duen ildo berri bat ireki nahi izan du egitasmoak, beti ere, aurretik zabalduriko bideak ere lantzen direla: euskararen eremuko leku hiztun egokien testigantzak batzea.

Jesus Mari Makazagaren Elgoibarko ahozko euskara liburua bere webgunean jarri du Euskaltzaindiak. Liburua Iker bildumaren 25. zenbakia da, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zen. Hemen kontsulta daiteke.

Elgoibarko ahozko euskara, 2009an Makazagak aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza nagusia da. Egileak hizkuntzaren maila guztietan ikertu zuen Elgoibarko hizkera, eta horretarako, berri-emaile batzuei grabatutako testuak erabili zituen.

Atzo, apirilaren 23an, Txillardegi izeneko saiakera laburra aurkeztu zen Donostian. Fito Rodríguezek idatzi du eta Erein argitaletxeak plazaratu du "Haran" bildumaren barruan. Egilearen esanetan, "subjektibotasunetik" idatzitako liburua da eta Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"-k egindako ekarpenaren inguruan jakin-mina sortu nahi du. 

Txillardegi urtarrilaren 14an hil zen, Donostian.

Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan liburua Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburua Mondragon Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zen. "Iker" bildumaren 24. zenbakia da eta Arantza Ozaetak idatzi du.

Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan Arantza Ozaetaren doktorego tesiaren bertsioa da. Egileak Luis Mari Larringan Aranzabalen zuzendaritzapean egin zuen, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, eta 2009an irakurri zuen. Ozaetaren hitzetan, "liburuak sermoia zer den azaltzea du xede, beti ere, sermoia hizkuntzazko gertaera eta objektu diskurtsibo gida kontsideraturik".

Apirilaren 20an, Ramon Saizarbitoria idazle eta euskaltzain urgazleak Erein argitaletxearen eskutik plazaratu duen Martutene nobela berria aurkeztu zuen Donostian.
 
Argitaletxeak esaten duenez, "Ramon Saizarbitoriak bere eleberri onena idatzi du (intimoena?), eta ez da kasualitatea izan, erreferentzia gisa, Frischen eleberri bat hartu izana, izenburuan leku-izen bat daramana hura ere, Montauk, non, asteburu bat eta azken maitasun-istorio bat kontatzeko aitzakiarekin, bere bizitzaren errepasoa egiten baitu egileak. Saizarbitoriak ere atzera begiratzen du, bere paisaiak dakartza gogora, dagoeneko existitzen ez den Donostia, aro baten amaiera, zorionekoa, indarkeriaren azkenarekin batera etorri delako, baina gauza gehiegi utzi dituena atzean...".
 

Euskera agerkariaren 2010eko 3. zenbakiaren edukiak, Azkue bibliotekan katalogatu eta indexatu ostean, Euskaltzaindiaren webguneko Euskera agerkariaren hemerotekan integratu dira.

Euskera 2010, 55, 3 liburuak Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzen du. Hauek dira gai nagusiak: Xarles Videgain euskaltzainaren sarrera-ekitaldia, Jean Martin Hiribarrenen omenez eta Fernando Artola "Bordari" omentzeko egin ziren jardunaldiak -Azkainen eta Hondarribian, hurrenez hurren-, Atarrabian, Nafarroa Oinez zela eta Euskaltzaindiak egin zuen ageriko bilkura, edota Zarauzko Frantziskotarren 400. urteurrena ospatzeko burutu zena. Jorge Cortes Izalen eta Xabier Leteren omenezko hilberri txostenak ere irakur daitezke. Bestalde, Onomastika arloari dagozkion irizpen batzuk jaso dira liburuan, besteak beste. 

Euskera agerkarian biltzen diren artikulu guztiak, Euskaltzaindiaren webgunetik landa, Inguma, ISOC eta Dialnet datu-baseetan ere jasotzen dira. Datu-base hauetan, agerkariaren aurreko zenbakietan, egile jakinek idatzi eta ikerketa lantzat har daitezkeen edukiak ere aurki daitezke.

Euskaltzaindiak Ahotsa, hitzak, hizkuntzak liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.

Liburu hau euskal olerki-antologia da eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eginda dago, hots, olerki guztiak jatorrizko hizkuntzan ez ezik, aipatu beste hiru hizkuntzetan ere ematen dira. Hori dela-eta, liburuaren bestelako izenburuak: Voz, palabras, lenguas. Voix, mots, langues. Voice, words, languages. Pablo González de Langarica eta Sebastian Gartzia Trujillo dira lan honen prestatzaileak. Hamar idazleren olerkiak biltzen dira liburuan: batetik, euskaraz sortu duten Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Xabier Lete eta Bernardo Atxagaren lanak, eta bestetik, gaztelaniaz idazten duten Angela Figuera, Blas de Otero, Javier de Bengoechea, Jorge González Aranguren eta Blanca Sarasua poetenak.

Euskaltzaindiaren webguneak 72.218 bisita izan zituen martxoan. Webguneko orriek 410.973 bistaratze izan zituzten hil berean.

Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 72.218
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 15.822
Hiztegi Batua 60.930
Euskaltzaindiaren Arauak 8.895
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 56.578
JAGONET zerbitzua 7.339
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 115.031
Argitalpenen Katalogoa 6.639
Beste guztiak 139.739
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 410.973

Apirilaren 9an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Xiberoko Antzertia edo Pastorala, Junes Casenave-Harigilerena; Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk, Henri Duhauk prestatua; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, Erramun Baxokek eta Jean-Baptiste Coyosek idatzia; eta Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque, Xarles Videgainek prestatua.

Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque liburua Akademiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 27. zenbakia da. Hona hemen Xarles Videgainek Saran esan zituen hitzak.

Bestalde, euskaltzainburuak Saran esandakoa irakurtzeko sakatu hemen.

thumb_goyhenecheren_semeak

 Xarles Videgainen hitzak 74,55 Kb

 Xarles Videgainen hitzak (frantsesez) 63,59 Kb

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Apirilaren 9an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Xiberoko Antzertia edo Pastorala, Junes Casenave-Harigilerena; Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk, Henri Duhauk prestatua; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, Erramun Baxokek eta Jean-Baptiste Coyosek idatzia; eta Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque, Xarles Videgainek prestatua.

Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian liburua Akademiak argitaratzen duen "Jagon" bildumaren 15. zenbakia da. Hona hemen Erramun Baxokek esan zituen hitzak, bi egileen izenean.

Bestalde, euskaltzainburuak Saran esandakoa irakurtzeko sakatu hemen.

 Erramun Baxoken eta Jean-Baptiste Coyosen hitzak 70,35 Kb

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Apirilaren 9an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Xiberoko Antzertia edo Pastorala, Junes Casenave-Harigilerena; Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk, Henri Duhauk prestatua; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, Erramun Baxokek eta Jean-Baptiste Coyosek idatzia; eta Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque, Xarles Videgainek prestatua.

Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk liburua Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 16. zenbakia da. Hona hemen Henri Duhauk Saran esan zituen hitzak.

Bestalde, euskaltzainburuak Saran esandakoa irakurtzeko sakatu hemen.

 Henri Duhauren hitzak 52,82 Kb

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Euskaltzaindiak Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005) liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.

Oiartzungo Udalarekin batera kaleratu zen eta Lourdes Otaegik koordinatu zuen liburu honetan, Juan Mari Lekuona ezagutu, maite eta mirestu zuten hainbat idazlek, poetak, abeslarik eta euskaltzainek hartu zuten parte. Hauek dira egileak: Xabier Lete, Gorka Aulestia, Anjel Lertxundi, Pello Esnal, Jean Haritschelhar, Ana Toledo, Jon Kortazar, Joxe Austin Arrieta eta Lourdes Otaegi. Liburuak hiru zati nagusi ditu: "Lekuona. Gertuko erretratuak"; "Lekuonaren bizitza ibilbidea iruditan (1927-2005)"; eta "Lekuona. Literatura ikerle eta poeta".

Apirilaren 9an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Xiberoko Antzertia edo Pastorala, Junes Casenave-Harigilerena; Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk, Henri Duhauk prestatua; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, Erramun Baxokek eta Jean-Baptiste Coyosek idatzia; eta Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque, Xarles Videgainek prestatua.

Hona ekarri ditugu Andres Urrutia euskaltzainburuak aurkezpenean esan zituen hitzak.

 Andres Urrutiaren hitzak 23,52 Kb

Apirilaren 9an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Xiberoko Antzertia edo Pastorala, Junes Casenave-Harigilerena; Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk, Henri Duhauk prestatua; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, Erramun Baxokek eta Jean-Baptiste Coyosek idatzia; eta Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque, Xarles Videgainek prestatua.

Xiberoko Antzertia edo Pastorala liburua Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 17. zenbakia da. Hona hemen liburuaz egileak prestatutako hitzak. Saran, Jean-Baptiste Coyos euskaltzainak irakurri zituen.

 Junes Casenave-Harigileren hitzak 43,23 Kb

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Gaur, apirilaren 11n, hasiera emango zaio Koldo Mitxelena Katedrari, Chicagoko Unibertsitatean. Miren Lourdes Oñederra hizkuntzalari eta euskaltzainak inauguratuko du Katedra, bera izango baita bertan arituko den lehen irakaslea. Katedra Etxepare Institutuak bultzatu du. Oñederrak hiru hileko egonaldia egingo du han, “Basque sound Patterns" (Euskararen hots-ereduak) izeneko ikastaroa ematen. Ikastaro horrek doktoretza maila du, eta euskararen fonologia izango du ardatza; hala bada, bai euskal fonologiaren ezaugarri nagusiak, bai eta euskalkiei dagozkien bereizgarriak ere, aztertuko ditu. Katedraren inaugurazio ofiziala gaur egingo bada ere, hilaren 9tik 22ra bitartean, hainbat ekitaldi egingo dira Unibertsitatean.

Hauxe da Etxepare Institutuak martxan jarriko duen bigarren katedra. 2011ko irailean euskal letrei buruzko Bernardo Atxaga katedra zabaldu zen CUNY (City University Of New York) New York Hiriko Unibertsitateko Graduatu Zentroan.

Atzo, apirilaren 9an, Sarako Idazleen Biltzarra egin zen, Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatua. Ohi bezala, Euskal Herriko argitalpen mundua eta baita mugaz bi aldeetako euskaltzale asko ere Saran izan ziren. Euskaltzaindiak lau liburu aurkeztu zituen:

Liburuen aurkezpena hauek egin zuten: Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiko buruordeak, Jean-Baptiste Coyosek, Erramun Baxokek, Henri Duhauk eta Xarles Videgainek.

Pirinio Atlantikoetako Philippe Gueucier Ofizialeen Ganbara - Chambre des Métiers-ko zuzendariak, bai eta Sauveur "Xalbador" Lagourgue, lehendakariak, Baionako ordezkaritzari bisita egin diote 2012ko apirilaren 3an. Hor ziren haien errezebitzeko Andres Urrutia euskaltzainburua, Aurelia Arkotxa euskaltzainburu-ordea, Xarles Videgain Baionako bulegoko arduraduna eta Annie Etcheverry, idazkaria.

Alderdi bakoitzak bere egitekoak eta asmoak aurkeztu ondotik, solasaldi aberatsa eta baikorra izan zen eta elkarkidetzako "xantier" berri andana baten abiatzeko gogoa aipatu zen.

Ofizialeen Ganbararen ekimenez,  Ofizialeen Unibertsitatea zabaldu berri da Baionan.

Apirilaren 9an, Pazko Astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da herriko polikiroldegian. Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen duten biltzarrak autoreei ematen die lehentasuna. Euskal Herriko argitalpen munduak eta baita mugaz bi aldeetako euskaltzale askok ere Saran dute hitzordua.

Euskaltzaindia ere urtero joaten da Sarara, eta hor bere azken argitalpenak erakusten ditu. Aurten, lau liburu aurkeztuko ditu:

  • Xiberoko Antzertia edo Pastorala. Bilduma: Euskaltainak, 17. Egilea: Junes Casenave-Harigile
  • Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk. Bilduma: Euskaltzainak, 16. Prestatzailea: Henri Duhau
  • Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian. Bilduma: Jagon, 15. Egileak: Erramun Baxok - Jean Baptiste Coyos
  • Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque. Bilduma: Iker, 27. Prestatzailea: Xarles Videgain

Honen guztiaren aurkezpena goizeko 10:25ean izango da, Sarako polikiroldegian.

Gaur, 2012ko apirilaren 3an, sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo lankidetza hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta, Foru Gobernuaren izenean, Maximino Gómez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.

Akordio horren arabera, hauek dira 2012. urteko eginkizun nagusiak:

  • Euskal Corpus Onomastikoa: Egitasmoari jarraipena ematea
  • Mendaur bildumaren argitalpen berri baten prestaketa
  • Euskaltzaindiaren jarduera gastuetan laguntzea

Euskal Herriko banaketa administratiboari dagozkion zenbait leku-izen nagusi arautu ondoren, beste izen geografiko batzuk arautzeari ekin dio Euskaltzaindiak, oraingo honetan ibai izenei. Izan ere, zenbait erabiltzaile estrategikorengandik benetako premia dagoela ikusita, gizarte eskaera horri erantzun nahi izan dio Akademiak arau honekin.

Bihar, apirilaren 3an, Iruñean, Euskarabidearen egoitzan, sinatuko da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo lankidetza hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatuko du eta, Foru Gobernuaren izenean, Maximino Gómez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.
 

Joakin,

Gutxi ezagutu ditut zu bezalako gizonak, gutxi; bizitza markatzen duen horietakoak izan zira. Eta seguru, ezagutzeko aukera izan duten guziak berdina pentsatzen dutela.

Nortasun haundiko gizona, oso oso zuzena eta bihotz haundikoa, bihotza eskuan zenuela. Bizitza honetan gutxi dira lagunak eta zu horietako bat izan zira.

Ez dakit zergatik, baina larunbat goizaldeko 2:14ean lorik egin ezinda nengoen, mantak baino lotiago banaiz ere; eta alako batean, sms-a nire mobilean. Zerbait txarra izan zitekeela eta berehalaxe begiratu dut: "Aita hil da" mezu legor bezain astuna, alajainkoa! Eskerrik asko, Eneka Berasategi.

Atzo zortzi (2012ko martxoaren 23an) arratsaldea Joakinekin pasatu nuen, bere etxean. Asko hitz egin genuen; eta, besteak beste, -"Hor goian dauden paper zahar horiei begiratu bat eman behar diek, Joxemari, balio dutenak jaso eta gainerakoak botatzeko hortik"– esan zidan. Lasai egoteko eskatu nion, gero ere astia izango genuela-eta holako lanak egiteko. Eta Mariano Garaialde zenak hezurretaraino sartu zigun ohitura zaharrari jarraituz, Getariako muztirio gozo-bixia edan genuen elkarrekin. Nik artean ezagutzen ez nuen ELA gaixotasuna azaldu baitzitzaion, asteartean edo operazio txiki bat egingo ziotela, eta ostegunean berriz elkartzekotan gelditu ginen; eta lagun arteko bazkari eder bat egin behar genuela laster, joan deneko bi-hiru hilabetean kanpora irten eta ibiltzeko erraztasun handirik ez bazeukan ere.

Baina horra hor gure ametsak eta usteak ustel gertatu. Ostiralean ezingo genuela abisu eman zidan bere anaia Jesusek, ebakuntza ostean erdi lotan zeukatela-eta Joakin gaixoa.

Gaur, martxoaren 30ean, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Klusterraren izenean Jaime Altuna presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekin batera, Ibon Usarralde Klusterreko kudeatzailea eta Andres Iñigo Euskaltzaindiko Jagon sailburua izan dira.

Hitzarmen horrek bost urteko iraupena izango du eta Soziolinguistika Klusterraren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sortzea du helburu, euskararen normalizazioari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko. Euskararen jakitea, erabilera zein haren aldeko sustapenaren ikerketa, dibulgazioa eta sentiberatzea izango dira, batez ere, bi erakundeon arteko hitzarmenaren xede nagusiak.

Hitzarmenaren ondorioetako bat hau izango da: Euskaltzaindiak Soziolinguistika Klusterrean Ohorezko bazkidearen izaera edukiko du, Elkarte honen estatutuetan jasota dauden baldintzen eta arauen arabera. Soziolinguistika Klusterrak, Euskaltzaindia ohorezko bazkide izan dadin Klusterraren estatutuak aldatu behar direnez gero, bide horretan eman beharreko urratsak emateko prozedura abian jartzeko konpromisoa hartu du.

Soraluzeko Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat sinatu dute, herriko toponimia ikertzeko eta arautzeko.  Hitzarmen horren xedea honako hauxe da: Soraluzeko toponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisajea normalizatzea. Sei hilabeteko lana izango da.

Lana Jon Basauri ikerlaria egiten ari da, beharra gainbegiratzeko Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak izendatu duen Jon Ander Ramos-en zuzendaritzapean. Ikerketaren lehenengo zatian dokumentazioa ikertuko da eta bigarrenean ahozko bilketa egingo dute.

Jon Ander Ramosek Berrizko toponimia ikertu du.

 

thumb_escudo_p

Euskaltzaindiak kaleratu dituen azken arauetan zenbaki aldaketa batzuk egon dira. Hona hemen 160. arautik hasita, azken arauei dagozkien zenbaki zuzenak:

Barkamena eskatzen dizuegu sortutako eragozpenengatik.

Martxoaren 30ean, ostiralean, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Klusterraren izenean Jaime Altuna presidenteak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekin batera, Ibon Usarralde Klusterreko kudeatzailea eta Andres Iñigo Euskaltzaindiko Jagon sailburua izango dira.

Hitzarmen horrek Soziolinguistika Klusterraren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sortzea du helburu, euskararen normalizazioari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko. Euskararen jakitea, erabilera zein haren aldeko sustapenaren ikerketa, dibulgazioa eta sentiberatzea izango dira, batez ere, bi erakundeon arteko hitzarmenaren xede nagusiak. Horretarako:

  • Batetik, Euskaltzaindiak nahiz Klusterrak egindako ikerketen emaitzak trukatuko dituzte edo ikerketa proiektu berriak zehaztu edota abian jarriko dituzte elkarrekin.
  • Bestetik, bi erakundeok publikatzen dituzten argitalpenak elkarren artean trukatuko dituzte eta bi erakundeen artean argitalpen-egitasmoak partekatuko dituzte.

 

thumb_kluster

Martxoaren 19an, San Jose egunean,  bete zen Cadizko Konstituzioaren 200. urteurrena. "La Pepa" izenarekin ezagutzen dugun Konstituzioaren inguruko katexima politikoaren euskarazko eskuizkribua Juan San Martin zenak aurkitu zuen, Arartekoa zen garaian. Halaxe kontatu zion berak Euskaltzaindiaren osoko batzarrari, 1987ko apirilaren 2an. Azalpen hori bera Euskera agerkarian argitaratu zen gero, "Cadizko Konstituzioa euskaraz 1820" izenburuarekin.

San Martinek adierazi bezala, "eskuizkribua, Larramendiren hiztegiaz kutsaturik dagoenarren, gipuzkera jatorrez idatzia da. Bere luze-zabal neurriak 15 x 10 cm, 108 orrialde bi alderdietatik idatzirik, lehen orrialdea azal gisa eta hirugarrenetik zazpigarrenera arestian aipatutako hitzak atera ditugun eskaintza luzea". Juan San Martinen testu osoa irakurtzeko sakatu hemen.

Euskaltzaindiak bat egiten du Euskal Konfederazioa eta Kontseilua elkarteek Baionan, 2012ko martxoaren 31n, antolatzen duten DEIADAR manifestaldiaren helburuekin. Horrela onartu zuen Akademiaren Zuzendaritzak, martxoaren 22an, Donostian egindako bileran.

Datorren larunbatean, martxoaren 31n, "Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat" lelopean, manifestazio bat egingo da Baionan, Ipar Euskal Herrian euskara hizkuntza ofiziala izan dadila eskatzeko. 17:00etan hasiko da, Baionako Xaho kaian.

 Euskaltzaindiaren adierazpena martxoaren 31ko Baionako manifestaldiaz (euskaraz) 72,33 Kb

 Euskaltzaindiaren adierazpena martxoaren 31ko Baionako manifestaldiaz (frantsesez) 71,11 Kb

 Euskaltzaindiaren adierazpena martxoaren 31ko Baionako manifestaldiaz (gaztelaniaz) 85,99 Kb

Martxoaren 7an, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldien laugarren eta azken saioan, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak egindako 80ko hamarkadako mugimendu feminista dokumentala eskaini zen. Arantza Urkaregik eta Amaia Montoriok euren esperientzia kontatu zuten.

"Hitza eta musika" jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan egin dira. Otsailaren 6an egin zen lehen ekitaldia, Iban Zalduak, Xabier Montoiak eta Ibon Rodriguezek Biodiskografiak emanaldia aurkeztu zutelarik. Bigarren saioa otsailaren 16an egin zen, egun horretan Maialen Belokik Ikuskak eta Antton Ezeiza izeneko hitzaldia eskaini zuela. Eta martxoaren 7an, Amaia Zubiria eta Uxue Alberdi aritu ziren, eta Emakumeek egindako koplak emanaldia eskaini zuten.

Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatutako "Euskarari gorazarre" jardunaldien barruan, martxoaren 14an, Espainiako Errege Akademian, Henrike Knörr zena omendu zuten. Omenaldia egun horretan egin zen ekitaldi instituzionalaren ostean egin zen, Knörren familia bertan izan zelarik. Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiko diruzainak eta José Antonio Pascual Espainiako Errege Akademiako zuzendariordeak Henrike Knörren omenez hitzaldi bana eman zuten.

 Jose Luis Lizundia: Henrike Knörr Borràsen omenez 92,51 Kb

José Antonio Pascual: Endrike Knörr. In memoriam 22,44 Kb

Otsailaren 24an, Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak antolatua, "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" jardunaldia egin zen Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Jardunaldiak, Akademiak urtarrilean kaleratu zuen izen bereko liburua -Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa- izan zuen abiapuntu.

Andres Iñigo Jagon sailburuak hasiera eman zion jardunaldi horretan Pello Esnal, Xabier Mendiguren Bereziartu, Andres Urrutia eta Igone Etxebarria mintzatu ziren. Hitzaldien ostean, mahai-ingurua egin zen eta hauek hartu zuten parte: Jesus Mari Agirre Eusko Legebiltzarreko Itzulpen, Zuzenketa eta Interpretazioko teknikariak; Karlos del Olmo Donostiako Udaleko itzultzaile-interpreteak; eta Xabier Aristegieta Nafarroako Parlamentuko itzultzaile eta interpreteak . Paskual Rekalde Corpus batzordeko idazkaria izan zen moderatzailea.

Mahai-inguruan parte hartu zuten Jesus Mari Agirre, Karlos del Olmo eta Xabier Aristegieta adituen mintzaldiak ekarri ditugu hona.

 Jesus Mari Agirre: Euskal prosa idatziaren hitz ordenaz  97,82 Kb

 Karlos del Olmo: Berbak antolatzen 53,89 Kb

 Xabier Aristegieta: Hitz-ordena: erabilera estrategikoa 132,39 Kb

Euskaltzaindiaren webguneak 71.144 bisita izan zituen otsailean. Bestalde, webguneko orriek 405.459 bistaratze izan zituzten hil berean.

Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 71.144
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 15.614
Hiztegi Batua 62.662
Euskaltzaindiaren Arauak 10.236
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 49.554
JAGONET zerbitzua 6.794
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 113.421
Argitalpenen Katalogoa 7.585
Beste guztiak 139.553
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 405.419

Martxoaren 7an, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldien hirugarren saioan, Amaia Zubiria eta Uxue Alberdi aritu ziren, eta Emakumeek egindako koplak emanaldia eskaini zuten. Bihar, martxoaren 22an, Euskaltzaindiak hartuko du zikloaren laugarren eta azken saioa. Iluntzeko 19:00etan, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak egindako 80ko hamarkadako mugimendu feminista dokumentala eskainiko da.

"Hitza eta musika" jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira. Otsailaren 6an egin zen lehen ekitaldia, Iban Zalduak, Xabier Montoiak eta Ibon Rodriguezek Biodiskografiak emanaldia aurkeztu zutelarik. Bigarren saioa otsailaren 16an egin zen, egun horretan Maialen Belokik Ikuskak eta Antton Ezeiza izeneko hitzaldia eskaini zuela.

Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatutako "Euskarari gorazarre" jardunaldien barruan, martxoaren 15ean, Katuak eta paradisua poesia irakurraldi musikatua eskaini zuten Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak Madrilen, Círculo de Bellas Artesen egoitzan.

Bestalde, Bernardo Atxaga eta Bilbo protagonista izango dira France Culture kateak emango duen erreportaje batean: "Renaître à Bilbao, l'itinéraire de Bernardo". Aste honetan bi daldiz emango dute: gaur, asteartean, eta ostegunean, gaueko 23:00etatik aurrera. Informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

"Euskarari Gorazarre!" izenburupean egin berri diren jardunaldien barruan, martxoaren 15ean, Alcalako Unibertsitatearen Espacio de las Lenguas Ibericasen, Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa aurkeztu zituen Euskararen Akademiak. Lehenbiziko proiektua Andoni Sagarna Iker sailburuak aurkeztu zuen, bigarrena, berriz, Adolfo Arejitak egitasmo horren zuzendariak. Atlasaren aurkezpenean Adolfo Arejitak gogoan izan zuen Pedro de Yrizar 1947. urtetik euskaltzain urgazlea eta 1987. urtetik ohorezko euskaltzaina izan zena. Jakina denez, 1910ean Azkoitian jaio zen Pedro de Yrizarrek (Azkoitia 1910 - Madril 2004) lan handiak egin zituen, besteak beste, dialektologiaren eremuan. Hamabost liburuz osatutako Morfología del verbo auxiliar vasco da bere lanik esanguratsuena, euskalki guztietako aditz laguntzailearen morfologiaren azterketa jasotzen duena.

Atlasaren aurkezpenaren ondoren, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu zuen hitza, Pedro de Yrizarrek egindako lanak gogoan hartuz eta Akademian egindako ibilbidea azpimarratuz. Era berean, Iñigo de Yrizar, Pedro de Yrizarren semeak, Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko ordezkaria ere badenak, esker oneko hitzak izan zituen. Ekitaldian, Henrike Knörr euskaltzain osoaren alargunak eta semeak ere parte hartu zuten.

Joan den larunbatean, martxoaren 17an, giro ederrean egin zen Mauleko I. Libürüaren Egüna. Jende asko hurbildu zen parrokiako gelan jarritako erakusmahaiak ikustera, eta egunean zehar burutu ziren aukezpen eta hitzaldiek ikusmina piztu zuten hara joan zirenen artean. Euskaltzaindiak Zuberoako hainbat gai jasotzen duten 20 argitalpen eraman zituen. Euskaltzainburua liburuaren festa horretan izan zen.

Iragarri bezala, bezperan egin zen Libürüaren Egünaren inaugurazio ofiziala, Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzainak eman zuen "Eüskal literatüran paseiü bat libürü zonbaitekin" mintzaldiarekin. Davantek liburu batzuk komentatu zituen, euskal literaturaren historian murgildu zelarik.

Jean-Louis Davant: "Eüskal literatüran paseiü bat libürü zonbaitekin" 124,25 Kb

Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatutako "Euskarari gorazarre" jardunaldien barruan, martxoaren 15ean, Iberiar Hizkuntzen Aretoan, Euskaltzaindiaren lan bi aurkeztu ziren: batetik, Andoni Sagarna Iker sailburuak Euskaltzaindiaren Hiztegia aurkeztu zuen, eta bestetik, Adolfo Arejita egitasmoaren zuzendariak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (EHHA) nondik norakoa azaldu zuen. Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria izan zen aurkezlea.

Hona ekarri dugu Andoni Sagarnaren hitzaldia (jatorriz gaztelaniaz).

 Andoni Sagarna: El Diccionario de Euskaltzaindia 266,50 Kb

 Andoni Sagarna: El Diccionario de la Academia de la Lengua Vasca - Euskaltzaindia (material osagarria) 534,81 Kb

Bihar, martxoaren 17an, I. Libürüaren Egüna egingo da Maulen. Hiri horretako Herriko Etxeak antolaturik, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara egongo da zabalik, idazleek, argitaletxeek edota liburudendek euren mahaiak bertan izango dituztelarik. Aurtengo pastorala ere, Jose Mendiage bertsolariaren bizitzan oinarritutakoa, eta Jean Bordaxarrek idatzia, bertan aurkeztuko da. Euskaltzaindiak ere saltokia jarriko du, eta Zuberoarekin lotura duten 20 argitalpen eramango ditu.

Inaugurazio ekitaldi ofiziala, ordea, gaur izango da, arratsaldeko 19:00etan, Ondarearen Etxean. Mauleko I. Libürüaren Egunaren sarrera hitzaldia Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzainak egingo du, "Eüskal literatüran paseiü bat libürü zonbaitekin" izeneko mintzaldiarekin. Mintzaldi horretan, euskal literaturatik ibilaldi bat egingo du Davantek, haren historian mugarri izan diren hainbat liburuz hitz egingo duelarik.

 Libürüaren Egünaren egitaraua 808,36 Kb

 Euskaltzaindiak Maulen erakutsiko dituen liburuen zerrenda 58,96 kb

Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatutako "Euskarari gorazarre" jardunaldien barruan, atzo, martxoaren 14an, hitzaldi bana eman zuten Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Arratsaldean izan zen, Iberiar Hizkuntzen Aretoan.

Hona hemen Andres Urrutiaren hitzaldia (jatorriz gaztelaniaz).

 Andres Urrutia: "El proceso de actualización de la lengua vasca: evolución, situación actual y retos" 158,36 Kb

Ibon Sarasola hizkuntzalari, idazle eta euskaltzainak irabazi du 2011ko Euskadi Ikerketa Saria. Sariaren epaimahaiak atzo, martxoaren 14an, jakinarazi zuen saridunaren izena eta Sarasolaren "zintzotasun zientifikoa" azpimarratzeaz gain, bizitza osoan euskararen alde egindako lanaren garrantzia goraipatu du. Koldo Mitxelena zenak deituta, hasieratik hasi zen lanean Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia egitasmoan, eta Mitxelena hil ostean proiektu horren arduraduna izan zen, 1991tik azken liburukia argitaratu arte, hots, 2005 arte. Lan hori, hain zuzen ere, hartu du kontuan epaimahaiak: "Gauza gutxi egin daiteke euskal ikasketetan hark sortutako materialetara jo gabe".

Ibon Sarasola Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak egitasmoaren zuzendaria da.

Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatutako "Euskarari gorazarre" jardunaldien barruan, gaur, martxoaren 14an, euskara omentzeko ekitaldi instituzionala egin da Espainiako Errege Akademian. Bertan, jardunaldiok antolatzen dituzten erakundeekin batera, Espainiako Errege Akademiako, Galiziako Errege Akademiako eta Institut d'Estudis Catalanseko ordezkariak izan dira, baita zenbait euskal ordezkari politiko ere. Azken uneko arazoak zirela medio -Madrilera eraman behar zuen hegaldia bertan behera geratu da- , Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak ez du Madrilen egoterik izan eta, hortaz, ezin etorria adierazi du. Haren ordez, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak hartu du hitza gaurko ekitaldian.

Hala bada, Jose Ignacio Wert Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa buru izan duen ekitaldi honetan, ondorengoek parte hartu dute:

- José Manuel Blecua, Espainiako Errege Akademiako zuzendaria
- Arantza Quiroga, Eusko Legebiltzarreko presidentea
- Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria
- Andres Urrutia, Euskaltzainburua
- José María Urkia, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zuzendaria
- Xosé Luis Méndez Ferrín, Galiziako Errege Akademiaren presidentea
- Joan A. Argenter, Institut d´Estudis Catalanseko UNESCOren hizkuntza katedren zuzendaria

Ekitaldi instituzional honetan Henrike Knörr zena ere omendu dute, bere familia bertan izan delarik. Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiko diruzainak eta José Antonio Pascual Espainiako Errege Akademiako zuzendariordeak ekarri dute gogora Henrike Knörr zena.

Atzo, martxoaren 13an, Alcalako Unibertsitateko Iberiar Hizkuntzen aretoan, hainbat unibertsitatetan euskara edo euskal kultura ikasten ari diren ikasleekin elkartu ziren Andres Urrutia euskaltzainburua, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskara sustatzeko eta zabaltzeko zuzendaria. Aretoa bete egin zen ekitaldirako, eta ikasleen artean denetarik egon zen, bereziki gazteak. Jatorriarri dagokionez, madrildarrak, italiarrak, frantziarrak edota txinatarrak ziren, besteak beste.

Madrilen "Euskarari gorazarre" izenburupean abian diren jardunaldiak euskara eta euskal kultura ikasten ari direnekin hasi dira; izan ere, euren iritziak ezagutze aldera, horrela nahi izan dute antolatzaileek. Tokapetan, Jardunaldien helburuak eta euskara eta euskal kulturara hurreratzeko ikasleek dituzten interesak izan zituzten hizpide, besteak beste. Hala, harremanak dituzten euskal hiztunekin euskaraz aritzeko interesaz mintzatu ziren; bestelako ahaidetasunik ez duen hizkuntzaren berri izateko gogoa erakutsi zuten; hainbaten jatorri euskalduna berreskuratzeko desioa nabarmendu; oro har, euskara indarberritze prozesuan parte hartzeko edota laguntzeko konpromisoa ere adierazi zuten ikasleek.

Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian eleberria 2012. urteko "Independent Foreign Fiction Prize" sariketaren hamabost finalistetako bat da. Sariketa hori The Independent Ingalaterrako egunkariak antolatzen du eta urtean zehar Ingalaterran argitaratu diren atzerriko libururik onenak saritzen ditu. Zazpi etxe Frantzian eleberriaren ingelesezko bertsioa (Seven houses in France) joan den azaroan argitaratu zen eta harrezkero oso kritika onak jasotzen ari da.

Atxagaren webgunean esaten denaren arabera, oraingoz hamabost  finalisten zerrenda argitaratu da, longlist delakoa. Apirilaren 12an shortlista aterako dute, azkenengo bost finalisten izenekin. Zerrenda osoa ikusteko sakatu hemen.

Bihar, martxoaren 13an, hasiko dira Madrilen "Euskarari gorazarre" jardunaldiak. Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatuak, jardunaldi horiek hilaren 15era bitartean egingo dira eta hauxe izango dute helburu: Madrilen euskarari gorazarre egitea, azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari dela adieraziz. Horrela adierazi zuten antolatzaileek, otsailaren 29an Madrilen egin zuten aurkezpenean.

Hitzaldiak ez ezik, bestelako ekitaldiak ere izango dira Jardunaldietan. Hala, Henrike Knörr eta Pedro de Irizar omenduak izango dira hilaren 14an eta 15ean, hurrenez hurren; ostegunean, Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak Katuak eta paradisua emanaldi artistikoa eskainiko dute; eta asteazkenean lau euskal idazlek -Mariasun Landak, Arantxa Urretabizkaiak, Eider Rodriguezek eta Miren Agur Meabek- mahai-inguru bat egingo dute.

Bestalde, martxoaren 16an Etxepare Euskal Institutuak AT! ikuskizunaren bertsio gaurkotua eskainiko du.

 "Euskarari Gorazarre" jardunaldien egitaraua 892,60 Kb

Otsailaren 24an, Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak antolatua, "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" jardunaldia egin zen Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Jardunaldiak, Akademiak urtarrilean kaleratu zuen izen bereko liburua -Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa- izan zuen abiapuntu.

Andres Iñigo Jagon sailburuak hasiera eman zion jardunaldi horretan Pello Esnal, Xabier Mendiguren Bereziartu, Andres Urrutia eta Igone Etxebarria mintzatu ziren. Hitzaldien ostean, mahai-ingurua egin zen eta hauek hartu zuten parte: Jesus Mari Agirre Eusko Legebiltzarreko Itzulpen, Zuzenketa eta Interpretazioko teknikariak; Karlos del Olmo, Donostiako Udaleko itzultzaile-interpreteak; eta Xabier Aristegieta Nafarroako Parlamentuko itzultzaile eta interpreteak . Paskual Rekalde Corpus batzordeko idazkaria izan zen moderatzailea.

Pello Esnalek eman zuen hitzaldia ekarri dugu hona.

 Pello Esnal: Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa 117,24 Kb

2011ko abenduaren 23an, Bat soziolinguistika aldizkariaren azken zenbakia (79-80 zenb., 2011 (2-3) aurkeztu zuten Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak. Bi erakundeok argitaratu zuten aldizkariaren zenbaki horrek gai monografiko modura diglosia hartu zuen. Aldizkariaren muina Diglosiaren purgatorioaz. Teoriatik tiraka txostena Mikel Zalbideren txostena zen, eta, horrekin batera, Euskal Herriko zazpi soziolinguistek Zalbideri emandako erantzuna jaso zen.

 Bat aldizkariaren zenbaki horrek badu besterik. Besteren artean, Lionel Jolyk Euskaltzaindiak argitaratutako Joseba Intxaustiren Euskararen Historia Soziala (EHS) Argibide bibliografikoak liburuari buruzko erreseina jasotzen du. Erreseina hori gaur hona ekarri dugu.

 Erreseina. Joseba Intxausti. "Euskararen Historia Soziala (EHS) Argibide bibliografikoak (Lehen emanaldia)". Euskaltzaindia, Etxeberri bilduma (EHS), Bilbo, 2011 85,46 Kb

Gaur, martxoaren 7an, Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularrak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Euskaltzaindiaren egoitzan. Fundazioaren izenean Antonio Damborenea presidenteak sinatu du eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Sinatze ekitaldian Alderdi Popularreko kide batzuk izan dira -bestak beste, Antonio Basagoiti eta Iñaki Oiartzabal EAEko PPko presidentea eta idazkari nagusia, hurrenez hurren- eta baita Euskaltzaindiko Iker eta Jagon sailburuak ere, Andoni Sagarna eta Andres Iñigo.

Hitzarmen horrek Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularraren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sortzea du helburu. Besteren artean, euskararen normalkuntzarako proiektuak garatzeko lanean arituko dira, eta baita, Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularraren barruan edo beronen bitartez, Euskaltzaindiak euskarari buruz emandako arauak edo gomendioak hedarazteko.

Otsailaren 25ean, Aiarako mapa toponimikoa aurkeztu zen udalerriko Udaletxean, Arespalditzan. Lanak  1.700-1.800 toponimo biltzen ditu. Aurkezpenean Josu Artetxe Aiarako alkatea, Aitziber Alaba zinegotzia, Mirari Alberdi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Estandarizazio teknikaria, Felix Mugurutza Onomastika batzordekide eta lanaren egilea eta Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkaria izan ziren. Dunba enpresak egin du mapa.

Bestalde, martxoaren 1ean, Elgoibarko mapa toponimikoa aurkeztu zen, Udaletxean. Alfredo Etxeberria alkateak, Ane Beitia Euskara zinegotziak eta Lorea Dueñas Geograma enpresako teknikariak egin zuten aurkezpena, eta eurekin batera hauek izan ziren: ikerketa egin duten Nerea Alaba eta Amaia Pinacho eta Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko idazkari eta lanaren tutorea. Mapa lau ataletan banaturik dago: herriko ortoargazkia, kaleen planoa, mapa toponimikoa eta leku-izenen zerrenda. Ikerketan jasotako izen guztiak 2.300 inguru izan dira, baina leku-izen garrantzitsuenak, 800 inguru, jaso dira mapan.

thumb_toponimia01

Otsailaren 16an, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldien bigarren saioan, Maialen Belokik Ikuskak eta Antton Ezeiza izeneko hitzaldia eskaini zuen. Bihar, martxoaren 7an, hurrengo hitzordua izango da, Emakumeek egindako koplak emanaldia eskainiko duten Amaia Zubiriaren eta Uxue Alberdiren eskutik.

"Hitza eta musika" jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira. Otsailaren 6an egin zen lehen ekitaldia, Iban Zalduak, Xabier Montoiak eta Ibon Rodriguezek Biodiskografiak emanaldia aurkeztu zutelarik. Azkenik, martxoaren 22an, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak egindako 80 hamarkadako mugimendu feminista dokumentala eskainiko da.

Otsailaren 24an, Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak antolatua, "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" jardunaldia egin zen Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Jardunaldiak, Akademiak berriki kaleratu duen izen bereko liburua -Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa- izan zuen abiapuntu.

Andres Iñigo Jagon sailburuak hasiera eman zion jardunaldi horretan Pello Esnal, Xabier Mendiguren Bereziartu, Andres Urrutia eta Igone Etxebarria mintzatu ziren. Hitzaldien ostean, mahai-ingurua egin zen eta hauek hartu zuten parte: Jexux Mari Agirre Eusko Legebiltzarreko Itzulpen, Zuzenketa eta Interpretazioko teknikariak; Karlos del Olmo, Donostiako Udaleko itzultzaile-interpreteak; eta Xabier Aristegieta Nafarroako Parlamentuko itzultzaile eta interpreteak . Paskual Rekalde Corpus batzordeko idazkaria izan zen moderatzailea.

Hona Andres Urrutiak erabili zuen materiala, "Performatibo juridikoak euskaraz: estrategietarako abiaburuak" izeneko hitzaldiaren lagungarri.

 Andres Urrutia: "Performatibo juridikoak euskaraz: estrategietarako abiaburuak" 431,54 Kb

Otsailaren 24an, Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak antolatua, "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" jardunaldia egin zen Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Jardunaldiak, Akademiak berriki kaleratu duen izen bereko liburua -Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa- izan zuen abiapuntu.

Andres Iñigo Jagon sailburuak hasiera eman zion jardunaldi horretan Pello Esnal, Xabier Mendiguren Bereziartu, Andres Urrutia eta Igone Etxebarria mintzatu ziren. Hitzaldien ostean, mahai-ingurua egin zen eta hauek hartu zuten parte: Jexux Mari Agirre Eusko Legebiltzarreko Itzulpen, Zuzenketa eta Interpretazioko teknikariak; Karlos del Olmo, Donostiako Udaleko itzultzaile-interpreteak; eta Xabier Aristegieta Nafarroako Parlamentuko itzultzaile eta interpreteak . Paskual Rekalde Corpus batzordeko idazkaria izan zen moderatzailea.

Hona hemen Xabier Mendiguren Bereziartuk eman zuen hitzaldia: "Mende erdi batez euskalgintzan. Irakasle, idazle eta itzultzaile gisa".

 

2009ko abenduan Parisen Sorbonnean kolokio garrantzitsua antolatu zen: "Frantziako eskualdeetako hizkuntzak eta kulturak – 10 urte eta gero Legezko markoa, politikak, mediak". Aktak 2011an L’Harmattan argitaletxean argitaratu dira frantsesez. Helburu orokorra zen hamar urte lehenago antolatu zen kolokioaren ondotik Frantzian zer oztopoak, zer aldaketak, zer aurrerapenak izan ziren hizkuntza guttitu horiendako.

 Jean Baptiste "Battittu" Coyos: Langues et cultures régionales de France 10 ans après – Législation, politiques, médias  103,22 Kb

Etxepare Euskal Institutua, Euskaltzaindia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO izeneko jardunaldiak aurkeztu dituzte gaur Madrilen, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkaritzan. Jardueren helburua Madrilen euskarari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari direla adieraziz.

Programan, sorkuntza hutsarekin eta sortzaileek horretaz egiten duten hausnarketarekin lotutako ekitaldiak izango dira, bai eta hizkuntzalaritzan eta hizkuntza politikan gaurko errealitatea zer den erakutsiko dutenak ere, zenbait argitalpen aurkeztuz.

thumb_txillardegi.jpg Aurkezpen prentsaurrekoan jardunaldiak antolatu dituzten erakundeen arduradunak izan dira:

  • ANDRES URRUTIA Euskaltzainburua
  • AIZPEA GOENAGA Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria
  • CARLOS MARÍA HERNÁNDEZ Euskalerriko Adiskideen Elkarteko ordezkaria
  • XABIER KINTANA Euskaltzaindiko idazkaria
  • MARI JOSE OLAZIREGI Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendaria
  • JOSÉ RAMÓN MONTEJO Euskalerriko Adiskideen Elkarteko zuzendaritzako batzordekidea

 Madrilgo jardunaldien egitaraua ikusteko sakatu hemen 892,60 kB.

Gaur, otsailaren 24an, Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak antolatua, "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa” jardunaldia egin da Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Jardunaldiak, Akademiak berriki kaleratu duen izen bereko liburua -Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa- izan du abiapuntu. Liburua “Jagon” bildumaren 14. zenbakia da eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik. Jardunaldian 80 pertsona inguruk hartu dute parte.

Andres Iñigo Jagon sailburuak eman dio hasiera jardunaldiari, Pello Esnal, Xabier Mendiguren Bereziartu, Andres Urrutia eta Igone Etxebarria hizlari izan direlarik. Hitzaldien ostean, mahai-ingurua egin da. Hauek hartu dute parte: Jesus Mari Agirre Eusko Legebiltzarreko Itzulpen, Zuzenketa eta Interpretazioko teknikariak; Karlos del Olmo, Donostiako Udaleko itzultzaile-interpreteak; eta Xabier Aristegieta Nafarroako Parlamentuko itzultzaile eta interpreteak. Paskual Rekalde Corpus batzordeko idazkaria izan da moderatzailea.

Eusko Ikaskuntzak argitaratzen duen Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (RIEV) aldizkariaren azken zenbakian (56, 2), hainbat gai landu dute. Horien artean, Ikastola mugimendua. Dabilen herria. Ikastola eredua (1960-2010) liburuaren erreseina jaso du aldizkariak, Iñaki Etxezarretak eginda. Liburua 2010ean argitaratu eta aurkeztu zen Atarrabian, eta Akademiaren eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza da.

Urtebete geroago, 2011ko irailean, Tafallan, El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha aurkeztu zen Tafallan, lanaren gaztelaniazko bertsioa.

Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" zenak omenaldi berri bat jaso zuen joan den igandean, otsailaren 19an, Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan. Bakarrik nago Zerubiden goiburuko ekitaldi horretan, hainbat idazlek Txillardegiren lehen hiru eleberrietako -Leturiaren egunkari ezkutua, Peru Leartzako eta Elsa Scheelen- pasarte hautautak irakurri zituzten. Besteren artean, hauek izan ziren: Ana Urkiza, Harkaitz Cano, Joxe Austin Arrieta, Ramon Agirre, Ibon Sarasola, Jokin Ansorena, Patri Urkizu, Beñat Sarasola, Koldo Izagirre, Arantxa Urretabizkaia, Rafa Egiguren, Fito Rodriguez, Joan Mari Irigoien, Juan Luis Zabala, Ramon Saizarbitoria, Hibai Iztueta, Mikel Hernandez Abaitua, Dorleta Urretabizkaia, Iban Zaldua eta Mariasun Landa.

Bestalde, urtarrilaren 27an, Argia aldizkariak 2012ko Merezimenduzko Saria eman zion Txillardegiri. "Argia Sariarekin -adierazi zuten antolatzaileek- urte hauetan guztietan komunikazio proiektu honi eman dion sostengua eskertzearekin batera, merezi duen aitortza eman nahi izan diogu azken mendeko Euskal Herriaren historia eta euskal kulturarena ulertzeko ezinbestekoa den pertsonari".

Datorren ostiralean, otsailaren 24an, "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak, Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Akademiaren Corpus batzordeak antolatuak, jardunaldiok berriki kaleratu den izen bereko liburua izango dute abiapuntu.

Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa (2008) lanaren harian eta haren osagarri da Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa (2012) liburua. Lan berri horretan euskararen hitz-ordena lantzen da, estrategiaren ikuspegitik, hiru elementu jorratuz bereziki: 1) testu-antolatzaileak, 2) mintzagaia eta galdegaia, eta 3) erlatibozko esaldiak. Jakina denez, euskararen hitz-ordena izan da, XX. mendean zehar, euskararen aztertzaile eta arautzaileen gai eta kezka nagusietako bat. Bestalde, alde praktikoak garrantzi handia du liburuan.

Izen-emateko epea bihar amaituko da

Jardunaldi hau irekia izango da, eta doakoa, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke. Izena emateko epea bihar, otsailaren 22an, amaituko da. Izena emateko sakatu hemen edo hemen. (Oharra: galdera ipintzen duen eremuan, jardunaldira entzule bezala joan nahi dela jarri behar da).

 Egitaraua 28,70 Kb

Txillardegik merezitako gorazarreak baditu Hegoaldean, beti ere hangoen artean, iparralderik badenez ere ohartu gabe. Alta bada, hemengoa ere izan da bere bizitzako zati batean, eta beti atxikia egon zaigu. Haatik ezin gara beti egon bertzaldekoen eskerrik ezaz plainuka, gure bidea markatu behar dugu geronek, eta zeren beha gaude Txillaregiren ohoratzeko hemen ere?

 Jean-Louis Davant: Txillardegi, poliaitzindaria 88,43 Kb

(Artikulu hau Enbata astekarian argitaratu zen, 2012ko otsailaren 16an)

2011ko abenduaren 16an, Euskaltzaindiak Agosti Xahoren omenezko jardunaldia egin zuen Baionan, haren jaiotzaren bigarren mendeurrenean. Goizean, Literatura Ikerketa batzordeak antolatuta, "Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian" izeneko jardunaldia egin zen, eta Beñat Oihartzabalek, Txomin Peillenek eta Ana Toledok parte hartu zuten. Arratsaldean ageriko bilkura egin zuen Akademiak, Xabier Kintana idazkariak sarrera-hitzak esan, eta Jean Haritschelharrek eta Patri Urkizuk hitzaldi bana eman zutelarik.

Hona ekarri dugu Jean Haritschelharrek eman zuen hitzaldia: "Euskal Herria Chahoren begietan".

 Jean Haritschelhar: "Euskal Herria Chahoren begietan" 114,02 Kb

Otsailaren 2an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Iban Zalduak, Xabier Montoiak eta Ibon Rodriguezek Biodiskografiak emanaldia aurkeztu zuten, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldien lehen saioan. Hauxe da ikasturte honetan antolatzen den "Hitza eta Musika" zikloaren bigarren emanaldia, 2011ko azaroan eta abenduan beste hiru saio egin baitziren, izen bereko jardunaldien barruan.

Lau emanaldik osatuko dute jardunaldiok. Hala, bigarren saioa gaur bertan izango da, iluntzeko 19:00etan, Maialen Belokik Ikuskak eta Antton Ezeiza emanaldia eskainiko duelarik. Azken bi saioak martxoan izango dira: 7an Amaia Zubiriak Emakumeek egindako koplak aurkeztuko du, eta 22an Bizkaiko Emakumeen Asanbladak landutako 80 hamarkadako mugimendu feminista dokumentala eskainiko da.

Patziku Perurena idazle eta euskaltzain urgazleak irabazi du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatutako Manuel Larramendi Ikerketa Sariaren lehenengo edizioa, Unaia galdu eta Artzaia ugaldu (1780-1810) izenburuko lanarekin. Perurenak otsailaren 8an jaso zuen saria, Andoainen egindako ekitaldi batean.

Garbiñe Agirrek, Jose Antonio Rodriguez Ranzek, Joxin Azkuek, Aitor Amutxastegik eta Jon Unanuek osatutako epaimahaiak Patziku Perurenaren lana hautatu du, besteak beste, "proposatu duen ikerkizunaren jatortasunagatik, bere baitako erronkagatik, agirien iturri historiografikoak aberastuko dituen ereduzko landa-lana izateagatik eta, azkenik, egileak gisako lanetan duen eskarmentu handiagatik".

Euskaltzaindiaren webguneak 72.666 bisita izan zituen urtarrilean. Bestalde, webguneko orriek 436.561 bistaratze izan zituzten hil berean.

Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 72.666
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 16.852
Hiztegi Batua 59.796
Euskaltzaindiaren Arauak 11.527
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 49.124
JAGONET zerbitzua 8.362
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 141.888
Argitalpenen Katalogoa 8.685
Beste guztiak 140.327
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 436.561

Otsailaren 24an, ostiralean, Akademiaren Corpus batzordeak antolatuak, "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" deitutako jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak, Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Akademiak izen bereko liburua aurkeztu berri du eta orain, aipatu jardunaldian, lan horretan planteatzen diren gaien inguruko hausnarketa bultzatu nahi du.

Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa (2008) lanaren harian eta haren osagarri da Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa (2012) lana. Behin ikuspegi estrategikoaz jabeturik, hitz-ordena da gai nagusia, eta testu-antolatzaileenean bezala, alde praktikoak garrantzi handia du liburuan.

Euskaltzainek, Corpus batzordekideek eta itzultzaile-interpreteek parte hartuko dute jardunaldiko hitzaldietan, komunikazioetan eta mahai-inguruan.

Izen-ematea

Jardunaldi hau irekia izango da, eta doakoa, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke. Izena emateko epea otsailaren 22an amaituko da. Izena emateko sakatu hemen edo hemen. (Oharra: galdera ipintzen duen eremuan, jardunaldira entzule bezala joan nahi dela jarri behar da).

 Egitaraua 28,70 Kb

.EUS domeinua lortzeko ekimena abian da 2007tik, eta bide horretan, urrats handiak egin diren arren, handiena eta azkena falta da: eskaria aurkeztea. Urtarrilaren 12an, ICANN erakundeak lehen mailako domeinuak eskatzeko epea ireki zuen, eta apirilaren 12 arte egongo da zabalik. Hori horrela, PuntuEus Elkartea eskaria biltzen duen dokumentua lantzen eta izapideak egiteko eginkizunetan buru-belarri dabil.

Eskaria aurkeztu eta gutxienez zortzi hilabete itxaron beharko dira emaitza jasotzeko, hori baita ebaluazio-faseak izango duen gutxienekoa iraupena. 2013ko udaberrian, beraz, .eus errealitatea izan daiteke eta urte luzeetako lanaren ondoren, Interneteko euskararen eta euskal kulturaren komunitateak bere izen edota sinbolo propioa izango du.

Urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Bilbon, egoitzan, 2011n hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina, Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea, Xabier Gereño ohorezko euskaltzaina eta Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emeritua.

 Hona ekarri dugu Begoña Arana arrebak idatzitako hilberri txostena, Jose Antonio zenaren omenez.

Bestalde, ekitaldiaren amaieran, musikari tarte bat egin zitzaion. Aita Donostia, Aita Madina, Henry Purcell, Gluck eta Pablo Sorozabalen obra batzuk interpretatu zituzten Itxaso Aranak, Irene Ojangurenek, Itxaso Aristizabalek, Esther Barandiaranek eta Ian Swedlundek. Horrezaz gain, Joseba Sarrionandiaren Brisa banintz eta Sehaska gutuna poemak  -Begoña Aranak musikatuak- eta Jose Antonio Arana Martijaren Gure amari bertsoa entzuteko aukera  izan zen.

 Begoña Arana: Jose Antonio Arana Martijaren omenez... 13,27 Kb

Urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Bilbon, egoitzan, 2011n hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina, Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea, Xabier Gereño ohorezko euskaltzaina eta Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emeritua.

Hona hemen Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoak idatzitako hilberri txostena, Jose Antonio Arana Martijaren omenez.

 Joan Mari Torrealdai: Jose Antonio Arana bibliografoa 76,70 Kb

Urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Bilbon, egoitzan, 2011n hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina, Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea, Xabier Gereño ohorezko euskaltzaina eta Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emeritua.

  • Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurri zuen Vahan Sarkisianen txostena.
  • Joseba Intxaustik Fernando Mendizabalen hilberri txostena landu egin zuen.
  • Xabier Gereño (1924-2011) ohorezko euskaltzainaren kasuan, Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzain osoek txosten bana irakurri zuten.
  • Jose Antonio Arana Martijari dagokionez, Jose Luis Lizundia eta Joan Mari Torrealdai euskaltzainek eta Begoña Arana Jose Antonio Aranaren arrebak txosten bana irakurri zuten.

Hona hemen Jose Luis Lizundia euskaltzain osoak idatzitako hilberri txostena, Jose Antonio Arana Martijaren omenez.

 Jose Luis Lizundia: Jose Antonio Arana & Euskaltzaindia 95,04 Kb

 Jose Antonio Arana Martijaren irudiak 3,19 Mb

Urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Bilbon, egoitzan, 2011n hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina, Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea, Xabier Gereño ohorezko euskaltzaina eta Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emeritua.

  • Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurri zuen Vahan Sarkisianen txostena.
  • Joseba Intxaustik Fernando Mendizabalen hilberri txostena landu egin zuen.
  • Xabier Gereño (1924-2011) ohorezko euskaltzainaren kasuan, Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzain osoek txosten bana irakurri zuten.
  • Jose Antonio Arana Martijari dagokionez, Jose Luis Lizundia eta Joan Mari Torrealdai euskaltzainek eta Begoña Arana Jose Antonio Aranaren arrebak txosten bana irakurri zuten.

Gaur hona ekarri dugu Xabier Kintana euskaltzain osoak eginiko hilberri txostena, Xabier Gereñoren omenez.

 Xabier Kintana: Xabier Gereño Arrarte: euskaltzalea, ekintzailea, adiskidea. In memoriam 106,59 Kb

Urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Bilbon, egoitzan, 2011n hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea, Xabier Gereño ohorezko euskaltzaina eta Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emeritua.

Hona ekarri dugu Jose Luis Lizundia euskaltzain osoak eginiko hilberri txostena, Xabier Gereñoren omenez.

 Jose Luis Lizundia: Xabier Gereño eta Euskaltzaindia 99,34 Kb

 Xabier Gereñoren irudiak 2,98 Mb

Urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Bilbon, egoitzan, 2011n hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea, Xabier Gereño ohorezko euskaltzaina eta Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emeritua. Hona hemen Xabier Kintana euskaltzain osoak idatzitako hilberri txostena, Vahan Sarkisiaren omenez.

Urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Bilbon, egoitzan, 2011n hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina, Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea, Xabier Gereño ohorezko euskaltzaina eta Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emeritua.

Hona hemen Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak idatzitako hilberri txostena, Fernando Mendizabalen omenez.

 Joseba Intxausti: Fernando Mendizabal Mujika (1934-2011) 118,84 Kb

 Fernando Mendizabalen irudiak 734.91 Kb

Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (EHHA) III. liburukia sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke. Liburuki horretan 271 kontzeptu bildu eta landu dira, guztiak lexikoari buruzkoak, eta bi multzotan jaso dira: batetik, lurretik erne eta hazten diren landare eta fruituen ingurukoei buruzkoa, eta bestetik etxe-abereei buruzkoa.

Lurraren atalean, besteak beste, landare txikiak lantzen dira, bai eta fruitu eta fruitu-arbolak, fruitu-mota batzuen azalen izenak, barazkiak edota belar mota ezagunenak ere. Bigarren multzo nagusia etxe-abereei buruzkoa da, baina animalion izenak bere soilean bilduz gainera, ar-eme eta adinaren araberako izenak ere jaso dira; baita euren gorputz atalak, janari-prozesuak, produkzio-emaitzak, egoitzak, eritasun-sendabideak, euren inguruko jardun-lanak ere bildu dira, hau da, etxe-abereen inguruko prozesu osoari buruzko izendapenak.

EHHA Euskadiko Kutxaren babesaz argitaratzen ari da Akademia. Hirugarrena ez ezik, aurreko bi liburukiak ere sarean kontsulta daitezke.

Gaur, urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin du Bilbon, Akademiaren egoitzan, 2011. urtean hil diren euskaltzainak omentzeko. Ekitaldian, euren omenezko hilberri txostenak irakurri dira.

Hona hemen euskaltzain omenduak eta txostengileak:

  • Vahan Sarkisian (1954-2011) ohorezko euskaltzaina. Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurri du.
  • Fernando Mendizabal (1934-2011) euskaltzain urgazlea. Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak irakurri du.
  • Xabier Gereño (1924-2011) ohorezko euskaltzaina. Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzain osoek txosten bana irakurri dute.
  • Jose Antonio Arana Martija (1931-2011) euskaltzain emeritua. Jose Luis Lizundia eta Joan Mari Torrealdai euskaltzainek eta Begoña Arana Jose Antonio Aranaren arrebak txosten bana irakurri dute.

Ekitaldiaren amaieran, musika izan dute lagun bertaratutakoek. Aita Donostia, Aita Madina, Henry Purcell, Gluck eta Pablo Sorozabalen obra batzuk interpretatu dituzte Itxaso Aranak, Irene Ojangurenek, Itxaso Aristizabalek, Esther Barandiaranek eta Ian Swedlundek. Horrezaz gain, Joseba Sarrionandiaren Brisa banintz eta Sehaska gutuna poemak -Begoña Aranak musikatuak- eta Jose Antonio Antonio Arana Martijaren Gure amari bertsoa entzuteko aukera izan da.

thumb_2012-1-27_hilberri_txostenak_066

Txosten guztiak hemen argitaratuko dira datozen egunotan.

Astebete iragan da jada Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, utzi gintuenetik. Merezi bezala, asko eta ondo idatzi da zazpi egunotan haren bizitza eta lanaz, eta zaila, oso zaila iruditzen zait jada hartaz esan eta idatzi ez denik papereratzea. Aipatuak, ezagutuak eta goretsiak izan dira haren askotariko emaitza eta merezimendu nabarmenak, eta neronek, onenean ere, errepikatu besterik ez nituzke egingo jada beste askok segurki neronek baino hobeki adieraziak. Horregatik agian interesgarriagoa dateke hemen gure belaunaldiak harengandik jasoriko ondarea azaltzea, aldi berean, harekiko gure zorra aitortzeko.  

 

Datorren ostiralean, urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du Bilbon, Akademiaren egoitzan, eguerdiko 12:00etan, 2011. urtean hil diren euskaltzainak omentzeko.

Ondoko hilberri txostenak irakurriko dira:

  • Vahan Sarkisian (1954-2011) ohorezko euskaltzaina. Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurriko du.
  • Fernando Mendizabal (1934-2011) euskaltzain urgazlea. Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak irakurriko du.
  • Xabier Gereño (1924-2011) ohorezko euskaltzaina. Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzain osoek txosten bana irakurriko dute.
  • Jose Antonio Arana Martija (1931-2011) euskaltzain emeritua. Jose Luis Lizundia eta Joan Mari Torrealdai euskaltzainek eta Begoña Arana Jose Antonio Aranaren arrebak txosten bana irakurriko dute.
thumb_mendi1
thumb_ge7 thumb_ar1

Gaur, urtarrilaren 24an, Euskaltzaindiak Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa liburua aurkeztu du Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Liburua Akademiak argitaratzen duen "Jagon" bildumaren 14. zenbakia da eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik.

Aurkezpena honako hauek egin dute: Andres Urrutia euskaltzainburu eta Corpus batzordeko buruak eta Pello Esnalek. Interesgarria eta beharrezkoa. Horrela definitu du Andres Urrutiak liburuaren edukia, are gehiago corpusa gero eta handiagoa dela kontuan hartuz gero. "Corpusa handitu ahala -esan du- euskaraz idazteko estrategiak gero eta beharrezkoagoak izango dira. Eta estrategiak erabil ditzakegu gure tradizioari muzin egin gabe". Bere ondoan, Pello Esnal gaitasun komunikatiboaren garrantziaz mintzatu da, eta euskaldunon arteko idatzizko komunikazio-beharrei erantzun egokia eman behar zaiela aldarrikatu du. Horretara dator, hain zuzen ere, gaur aurkeztu den liburua. Azken batean, hark esan bezala, Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa liburuak euskal prosa eraikitze bidean urrats berri bat izan nahi du.

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Jean Jaurès Fundazioak Langues et cultures régionales: en finir avec l’exception française liburua argitaratu du. Armand Jungek eta Jean-Jacques Urvoasek idatzitako liburu horrek "sarrera eta hiru kapitulu ditu. Sarreran esaten da Frantzia ez dela herrian sorturiko asmo batetik abiaturik eraiki, baizik eta Paris inguruan agintea zuten jauntxo batzuen gero eta lurralde gehiagoz jabetzeko gosetik. Estatua eratzeko modu horren ondorio izan da lurralde horietan zegoen kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren aurkako politika".

Horrela azaltzen du Andoni Sagarna euskaltzain eta Euskaltzaindiaren Iker sailburuak Iparrorratza blogean. Berak aipatzen duen bezala, Fundazioak argitaratzen dituen saiakerak paperean kaleratu eta saltzen dira 6 euroan, eta doan lor daitezke PDF formatuan. Langues et cultures régionales: en finir avec l’exception française doan jaits daiteke helbide honetatik: http://goo.gl/fLi6c

 

 

Datorren asteartean, urtarrilaren 24an, Euskaltzaindiak Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa liburua aurkeztuko du Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, goizeko 11:30ean. Liburua Akademiak argitaratzen duen “Jagon” bildumaren 14. zenbakia da eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik.

2008an, Euskaltzaindiak Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa liburua plazaratu zuen. Euskararen egokitasuna bermatze aldera, lan horretan testu-antolatzaileak zehaztu eta sailkatu ziren, helburu bati begira: testu-antolatzaileen erabilera estrategikoa. Hain zuzen ere, liburu haren harian eta haren osagarri dator orain Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa, hark urratutako bidean aurrera egitera, alegia.

Hala, Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa honek -2008an argitaratutakoak bezala- estrategiak ditu ardatz. Izan ere, hizkuntzaren erabileran dena ez da arau gramatikala betetzea. Behin arau gramatikalak betez gero, eremu handi batean aurkitzen da hizkuntza-erabiltzailea. Honek egokien iritzitako erabakiak hartuko ditu, askatasunez eta erantzukizunez jokatuz. Hain zuzen, erabakien mundura garamatzate estrategiek.

 Liburuaren aurkibidea 34,30 Kb

Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak. Koldo Zuazok idatzi duen liburu honek Burundako eta, oro har, Sakanako euskararen berezitasunak erakusten dizkigu. Bi atal nagusi ditu:

  • Burundako hizkeraren ezaugarriak. Atal honetan Burundako hizkeraren egitura aurkezten da: fonologia, morfologia eta sintaxia.
  • Dialektologia. Bertan Burundako hizkeran zer sortu den, zer gorde den, eta besteetatik zer hartu den aztertu du egileak.

Liburua Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren zortzigarren zenbakia da.

Abenduaren 16an, Euskaltzaindiak Agosti Xahoren omenezko jardunaldia egin zuen Baionan, haren jaiotzaren bigarren mendeurrenean. Goizean, Literatura Ikerketa batzordeak antolatuta, "Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian" izeneko jardunaldia egin zen, eta Beñat Oihartzabalek, Txomin Peillenek eta Ana Toledok parte hartu zuten. Arratsaldean ageriko bilkura egin zuen Akademiak, Xabier Kintana idazkariak sarrera-hitzak esan, eta Jean Haritschelharrek eta Patri Urkizuk hitzaldi bana eman zutelarik.

Hona ekarri ditugu Xabier Kintanaren hitzak.

 Xabier Kintana: Agosti Xahoren bigarren mendeurrenean 56,09 Kb

Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia landu ondoren (ikus duela gutxi argitaratutako 162. eta 163. arauak), Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia nagusia landu du Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeak 2011. urtean. Lan horren emaitza dira 164. eta 165. arau argitaratu berriak.

Arabiera hizkuntza ofizial bakarra (berdea) edo hizkuntza ofizialetakoa (urdina) duten estatuak

Jose Luis Alvarez Enparantza, bere izen-deiturez baino “Txillardegi” izengoitiaz ezagunagoa euskal gizartean, eta batez ere hizkuntza eta literaturaren eremuan gabiltzanontzat, joan zaigu gure artetik. Aspalditxoan isil antzean bagenuen ere, gaurko belaunaldi gazteek ere ezaguna dute Txillardegiren izena, zuzen edo zeharka haren hots eta aipuen uhainak eurongana ere aise heldu direlako.

 Adolfo Arejita: Txillardegiren heriotzean  74,40 Kb

Jose Luis Alvarez Enparantza, "Txillardegi", "Larresoro"... izen anitz eta gauza asko izan da bere bizitzan Euskal Herriarendako eta euskararendako. Joan direnekin maiz gertatu ohi den bezala, Txillardegiri buruz ere, zertzelada ikusgarri batzuk gehiago azpimarratuko dira egun hauetan agian bere beste ezaugarri esanguratsu baina arruntagoak baino. Omenezko lerro apal hauetan nire asmoa da beste ezaugarri horien aipamen xumea egitea.

 Patxi Zabaleta: Txillardegi, aitzindaria 23,33 Kb

Larunbat eguerdia. Mezu bat dut telefonoan. Uste gabeko albiste txarra: Txillardegi, Larresoro, Igara, Usako zendu zaigu. Ez da nornahi izan. Ingeniaria, idazlea, hizkuntzalaria, soziolinguista, politikaria, goitik beherainoko intelektuala. Horiek guztiakgatik estimatzen nuen Jose Luis; nola ez! Euskal Herriari ondare bikaina utzi dio.

 Andoni Sagarna: Txillardegi joan zaigu: luma eta bihotza 33,05 Kb

Gaur eguerdian izan dugu Jose Luis Alvarez Enparantzaren heriotzaren berri eta hedabideak –irratiak bereziki– bati eta besteari galdezka hasi dira, nola hartu duzu berria, zer pentsatu duzu… Asko izango dira egun hauetan argitaratuko diren artikuluak, euskal literaturari eginiko ekarpena ekarriko dugu gogora, euskararen aldeko lana, unibertsitateko irakaslea aipatuko dugu, eta, nola ez, politikagintzan izan duen protagonismoa. Lerro asko irakurriko ditugu Txillardegi izenburu eramango dutenak. Nik “Larresoro” ekarriko dut gogora. Izan ere ezaguna zaigun norbait joaten denean, irudi eta oroitzapen sorta etorri ohi zaigu burura; eta niri, berria jakin orduko, Sustrai bila izena atera zait. Hari horri tiraka, Euskara Batua zertan den ere bai. “Larresoro”k idatzitakoak biak.

 Miren Azkarate: Jose Luis Alvarez Enparantza “Larresoro” 69,53 Kb

Unibertsitatean harrapatu nau Txillardegiren heriotzaren albisteak, hain zuzen ere, euskarazko ekitaldi batean. Hona nire lehen burutazioa, Txillardegiren gomutan: euskara eta unibertsitatea. Berak, beste batzuekin batera, errealitate horren egilea izan zen.

Gero, jakina, bestelako kontuak etorri zaizkit burura, hala nola, behinolako hitzorduak, Ned Thomas galestar soziolinguistarekin, Ondarroan emandako hitzaldi hura edota hamaika ekimen eta lan, euskararen sustatze eta babesletza zereginetan gauzatuak.

 Andres Urrutia: Txillardegi, "euskal intelligentsia"ren haritik 77,26 Kb

Gaur, urtarrilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” hil da, 82 urte zituela. Hil kapera Donostiako Errekalde auzoko beilategian da, gaur arratsaldeko 16:00etatik bihar 15:15ak arte. Errausketa familia giroan egingo dute bihar, urtarrilaren 15ean, 15:30ean.

Euskararen soziolinguistikan aitzindari, eta euskara batuaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen. 1957an argitaratu zuen Leturiaren egunkari ezkutua eleberria euskal nobelagintza modernoan mugarri izan zen.

Abenduaren 16an, Euskaltzaindiak Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egin zuen Baionan, haren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira. Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolatu zuen "Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian" izeneko jardunaldia, IKER zentroan egin zena.

Gaur hona ekartzen dugu Txomin Peillenek eman zuen hitzaldia: "Agosti Chahoren hiztegiko aitzin solasean hitzen iturriak".

 Txomin Peillen: "Agosti Chahoren hiztegiko aitzin solasean hitzen iturriak" 86,21 Kb

Euskaltzaindiak Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa liburua jarri du sarean. Argitalpen elektroniko hori hemen kontsulta daiteke. Liburua Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren zazpigarren zenbakia da.

Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa Edu Zelaietaren doktorego-tesiaren bertsioa da eta Nafarroako Baztan-Bidasoako hizkeren deskribapenetik abiatuta, bertako euskararen azterketa dialektologikoa egitea du xede nagusia. Egileak dialektologia kontrastatzailearen metodologia erabiltzen du, hau da, ikertutako eta inguruko eskualdeetako hizkeren ezaugarri linguistiko nagusiak alderatu eta kontrastatzen ditu, gero hizkera horien artean konbergentziak eta dibergentziak bilatu ahal izateko.

Euskaltzaindiaren webguneak 57.547 bisita izan zituen abenduan. Bestalde, webguneko orriek 354.585 bistaratze izan zituzten hil berean.

Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 57.547
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 14.733
Hiztegi Batua 41.016
Euskaltzaindiaren Arauak 7.949
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 41.078
JAGONET zerbitzua 5.182
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 120.792
Argitalpenen Katalogoa 7.631
Beste guztiak 116.204
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 354.585

Arin eta bizkor joan zaizkigu hiru urte 2009ko urtarrilaren 2an hil zinenez gero, Antonio, Auspoaren sortzaile eta ahozkotasunaren maisu handia. Eta gutxitxo aipatu eta aupatu zaitugu, beharbada, jakineko lagun batzuen artean ez bada behintzat. Merezi zenuen baino askoz gutxiago, nahiz eta zuk Auspoan argitara emandako alerik gozoenak lasai asko erabiltzen diren biltzailearen izenik asko aipatu gabe -eta horrek mintzen zintuen zu-.

Euskaltzaindiak Jesü Kristen Imitazionea liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.

Jesü Kristen Imitazionea XV. mendeko idazlan mistikoa da. Jesu Kristoren Pasiotik abiatuz, honen inguruko meditazioa da. Badirudi "Thomas Kempisko" fraide-apaizak idatzi zuela. Euskalki desberdinetara hainbat itzulpen izan ditu. Martin Maisterrek egindakoa 1757koa da. Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak oraingo euskal grafiara egokitu du.

2010eko abenduaren 10ean eta 11n, Hondarribiko Udaletxean, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak Literaturaren Historiografia I. Jardunaldiak antolatu zituen. Jardunaldi horien helburua Euskal Literaturaren Historia egiteko erabili diren moldeez gogoeta egitea izan zen, eta halaber, Euskal Literaturaren Historia egiteko erabil litezkeen molde berriak proposatzea.

Jardunaldi horietako txosten guztiak Euskera 2010, 55, 2 liburukian argitaratu dira. Interneten ere kontsultagai jarri ditu Euskaltzaindiak.

Hona hemen aurkeztu ziren txostenak:

Jardunaldietan eztabaidarako tarte luzea zabaldu zen. Horren laburpena ere argitara eman da, baita Iratxe Retolazak egin duen sarrera ere.

Euskaltzaindiak Birjinia, edo donceil christaba liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.

Birjinia, edo donceil christaba Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskararen Lekukoak" bildumaren 24. zenbakia da. Michel-Ange Marin fraide frantsesak 1572an idatzitako lanaren euskarazko itzulpena da. Lan horrek bazuen izenburu luzeagoa, lapurtarrez zegoen idatzia eta XVIII. mendearen amaieran aurkitu zuten. Jose Antonio Mujikak itzulpenaren transkripzioa egin du.

Euskaltzaindiak Gratien Adema "Zaldubi"-ren Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860) liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.

"Zaldubi"-k Hazparnen 1854 eta 1860 bitartean eginak. Garai hartako eliza katolikoaren ikuspegiak, euskaraz idatziak, aztertzeko oso baliagarria. Denbora bateko lekukotasuna eskaintzen dute. Henri Duhauk paratu duen lana da.

Euskaltzaindiak Erronkari eta Ansoko toponimiaz liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.

Juan Karlos Lopez-Mugartzak idatzi duen liburu honetan Erronkaribarko eta Ansoko toponimia aztertzen da, hainbat faktore kontuan hartuz: semantikoa, morfologikoa eta fonetikoa, besteak beste. Ikertutako eskualdeen mapa zehatza ere eskaintzen da lan honetan. Juan Karlos Lopez-Mugartzaren tesi doktorala da eta Henrike Knörr zenaren zuzendaritzapean burutu zuen. Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren bosgarren zenbakia da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper