Hauxe izango da egitaraua:
Urriaren 27an, larunbatean:
• 18:00: Kantaldia, Eider eta Gorka Zabaleta oiartzundarrekin, Urepeleko eskola etxean.
• 19:00: Mahaingurua, Kintoa eta Nafarroari buruz. Anjel Ainziburu (Luzaide) eta Antton Currutcharry (Baigorri) mintzatuko dira, Joxemari Iriondoren begirapean.
. 20:30: Lagun arteko afaria, Eider eta Gorka Zabaleta, Xendarineko ahizpak (Urepele) eta Mutrikuko trikitilariekin
Urriaren 28an, igandean:
• 09:00: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutuz.
• 10:30: Meza, Xalbador eta Joakin Berasategi gogoratuz.
• 11:00: Gernikako bonbardaketaren 75. urteurreneko bideo emanaldia plazan.
. 11:30: Donapaleuko (Baxe Nafarroa) joaldunak eta Baigorriko trikitilari Indart anaiak karrikan zehar ibiliko dira.
. 12:00: Larraineko (Zuberoa) dantzariak.
• 13:00: Herri kirolak, zoin gehiagoka Donazaharreko (Baxe Nafarroa) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeak.
. 14:00: Bideo emanaldia, Joakin Berasategi omenduz. Eta bazkaria, Zabaleta anaia-arrebak eta Xendarineko ahizpak kantari direla.
• 15:30: Haurren txokoa. Eta aldi berean, bertsolariak: Joxe L. Gorrotxategi, Aitor Sarriegi, Sebastian Lizaso eta Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II. Gai-jartzailea: Joxemari Iriondo.
• 17:30: Erromeria.
Urepeleko Herriko Etxea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin antolatu den jaialdi honetan, eta batez ere igande eguerdiko bazkarian parte hartu nahi baduzu, deitu 0033624332995 telefono zenbakira, edo idatzi deiadarra@yahoo.com-era, urriaren 22az aurretik. Esker mila aunitz aldez aurretik.