EUSKALTZAINAK BILDUMA
Bilduma honetan euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratzen ditu Akademiak. Bestalde, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere kaleratzen ari dira bilduma horretan.
Xiberoko antzertia edo pastorala
Bilduma: Euskaltzainak, 17
Egilea: Junes Casenave-Harigile
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzailea: Euskararen Erakunde Publikoa
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 12 €
Lan honetan Zuberoako Antzerkia edo Pastorala zer den azaltzen da: nondik datorren, nola antolatzen den, zeintzuk diren bere arauak eta abar. Pastoralak tragedia bat eskaintzen du hiru zatitan eta zati horien nondik norakoa azatzen du Junes Casenavek bere liburuan.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Bertze prediku batzuk
Bilduma: Euskaltzainak, 16
Egilea: Gratien Adema "Zaldubi"
Prestatzailea: Henri Duhau
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzaileak: Senpereko Udala, EEP, Euskaltzaleen Biltzarra
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 12 €
Hauxe da Duhauk bilduma honetan Zaldubiri eskainitako seigarren liburukia. Honetan hamalau prediku aurkezten zaizkigu. Hauetan orduko eliza katolikoaren irakaspenak, denbora bateko lekukotasun bikainak, Zaldubik eskuz idatzi bezala eta gaur egungo tipografriara moldatuak irakurri ahal izango ditugu.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
JAGON BILDUMA
Bilduma honetan euskararen soziologiaren hainbat ikerketa eta saiakera argitaratzen dira, hizkuntzaren erabilera praktikoa aztertu eta euskara sustatzeko eta babesteko.
Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa
Bilduma: Jagon, 14
Egilea: Euskaltzaindia. Corpus batzordea. Koordinatzailea: Pello Esnal
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 12 €
Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa liburuak estrategiak ditu ardatz. Izan ere, hizkuntzaren erabileran dena ez da arau gramatikala betetzea. Behin arau gramatikalak betez gero, eremu handi batean aurkitzen da hizkuntza-erabiltzailea. Honek egokien iritzitako erabakiak hartuko ditu, askatasunez eta erantzukizunez jokatuz. Hain zuzen, erabakien mundura garamatzate estrategiek.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian. Les jeunes, les loisirs eta la langue basque en Pays Basque Nord
Bilduma: Jagon 15
Egilea: Erramun Baxok, Jean-Baptiste Coyos
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzailea: Euskararen Erakunde Publikoa
Hizkuntza: Euskara - Frantsesa
Prezioa: 18 €
Lan honetan Euskaltzaindiak 2010 urteko XV. Jagon Jardunaldien karietara hautatu zuen "Gazteak, aisialdia eta euskara" aztergaia zehazten da, Ipar Euskal Herria lan eremutzat hartuz. Ikerketa honen xede nagusia hauxe da: gaur egun Ipar Euskal Herriko gazteen euskarazko edo euskal kulturari lotuak diren aisialdiak zein diren aurkeztea.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
IKER BILDUMA
Iker bilduman hiztegigintzaz, gramatikaz, onomastikaz, literaturaz edota dialektologiaz diharduten lanak argitaratzen dira.
Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme - XVéme siècles)
Bilduma: Iker, 27
Egilea: Eugène Goyheneche Prestatzailea: Xarles Videgain
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzailea: Euskararen Erakunde Publikoa
Hizkuntza: Frantsesa
Prezioa: 18 €
Eugène Goyenechek 1966an Bordeleko Unibertsitatean defendatu zuen tesia. Lan honek hiru zati nagusi ditu: lehenengoan 8.000 leku- eta pertsona-izen biltzen ditu; bigarrenean garaiko euskal lurraldeen antolamendu politiko-administratiboa deskribatzen du; eta hirugarren zatian, hizkuntzaren ikuspegitik hainbat ohar gaineratzen ditu. Xarles Videgain irakasleak Bordelen aurkeztutako dokumentua oinarri harturik argitalpen hau prestatu du.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
IZENAK BILDUMA
Bildumaren xedea euskal toponimia ezagutaraztea da. Euskaltzaindiaren Onomastika lanak euskal izenen ikerketa du helburu, bai antroponimoena (ponte izenak, deiturak...) bai toponimoena (toponimia nagusia, txikia, exonimia, kale izendegiak, etxe izenak...). Izen horiek bildu, sailkatu, ikertu eta arautu ondotik, beharrezkotzat jotzen du Euskaltzaindiak izenen forma zuzenak plazaratzea, euskararen erabileran eta normalizazioan eragina izan dezaten. Hain zuzen ere, hori da “Izenak” bildumaren xedea.
Leioako leku-izenak
Bilduma: Izenak, 2
Egilea: Mikel Gorrotxategi, Iratxe Lasa, Goizalde Ugarte
Editorea: Euskaltzaindia - Leioako Udala
Hizkuntza: Euskara - Gaztelania
Prezioa: 10 €
Azken hiru urteetan egin den Leioako toponimia ikerketa-lanaren emaitzak batu eta herritarren esku ipini dira. Herriko 800 bat lekuren izenak jaso dira, gaur egun bizirik direnak ez ezik, desagertutakoak ere bildu direlarik. Artxibo zaharrak arakatzeaz gain, ahozko informazio iturriak erabili dituzte ikertzaileek. Lliburuak udalerriaren izenari buruzko informazio zehatza ematen du hasieran, eta ondoren auzo-, etxe- eta kale-izenen berri eskaintzen du. XVI. mendeko etxe-izen batzuk bildu dira, eta XVIII. eta XIX. mendeetako baserri zerrendak eskaintzen dira, informazio osagarriarekin: baserriari buruzko datuak, izenaren historia, gaur egungo kokapena eta baita argazki ugari ere. Azkenik, “beste leku-izen batzuk” izenburupean, mendien, basoen, erreken eta lur sailen izenen azalpenak bildu dira.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen