Jose Antonio Arana Martijaren omenez...
Urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Bilbon, egoitzan, 2011n hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina, Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea, Xabier Gereño ohorezko euskaltzaina eta Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emeritua.
- Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurri zuen Vahan Sarkisianen txostena.
- Joseba Intxaustik Fernando Mendizabalen hilberri txostena landu egin zuen.
- Xabier Gereño (1924-2011) ohorezko euskaltzainaren kasuan, Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzain osoek txosten bana irakurri zuten.
- Jose Antonio Arana Martijari dagokionez, Jose Luis Lizundia eta Joan Mari Torrealdai euskaltzainek eta Begoña Arana Jose Antonio Aranaren arrebak txosten bana irakurri zuten.
Hona ekarri dugu Begoña Arana arrebak idatzitako hilberri txostena, Jose Antonio zenaren omenez.
Bestalde, ekitaldiaren amaieran, musikari tarte bat egin zitzaion. Aita Donostia, Aita Madina, Henry Purcell, Gluck eta Pablo Sorozabalen obra batzuk interpretatu zituzten Itxaso Aranak, Irene Ojangurenek, Itxaso Aristizabalek, Esther Barandiaranek eta Ian Swedlundek. Horrezaz gain, Joseba Sarrionandiaren Brisa banintz eta Sehaska gutuna poemak -Begoña Aranak musikatuak- eta Jose Antonio Arana Martijaren Gure amari bertsoa entzuteko aukera izan zen.
Begoña Arana: Jose Antonio Arana Martijaren omenez... 13,27 Kb