Euskaltzaindiaren 2011ko Oroitidazkia Akademiaren webgunean dago irakurgai
Euskaltzaindiaren 2011ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean irakur daiteke. Lan hori Euskaltzaindiak 2011n egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta PDF formatuan eskaintzen da.
2011ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak; Akademia jarduera; Erakundearen zerbitzuak; Herri Administrazio eta erakundeak; Webgunea eta gizarteratze lana; eta Emaitza ekonomikoak.
Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.