Horretaz gain, hauek dira hitzarmenaren ildo nagusiak:
- Langunek antolatzen dituen ikastaro, jardunaldi, mintegi, aholkularitza, eta bereziki hizkuntzaren jakiteari zein erabilerari dagokien prestakuntzan, Euskaltzaindiaren gramatika, lexiko, ortografia, toponimiari eta euskalkien erabilerari buruzko irizpideak aintzat hartuko ditu, eta hauek zabaltzeko moduak landuko ditu. Prestakuntza arlo horretan Euskaltzaindiak parte hartuko du, egitasmo bakoitzean adosten den eran.
- Langunek Euskaltzaindiari egingo dizkio gramatika, lexiko, ortografia, toponimia eta euskalkien erabileraren inguruko kontsultak, eta Euskaltzaindiak kontsulta horiei erantzuna emango die.
- Bi erakundeok publikatzen dituzten argitalpenak elkarren artean trukatuko dituzte. Gainera, argitalpen-egitasmoak partekatuko dituzte.
- Erakunde biok erraztasunak emango dizkiote elkarri egoitza nahiz azpiegitura erabiltzeko, adosten dituzten ekintzetan baliatzeko.
Helburu hauek lortzeko, Languneak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea sortuko dute, erakunde bakoitzeko bina kide izango dituena.