Euskaltzaindiaren 2011ko Oroitidazkia frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez ere
Euskaraz ez ezik, Euskaltzaindiaren 2011ko Oroitidazkia frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez ere irakur daiteke, gaurtik aurrera, Euskaltzaindiaren webgunean. Orain arte euskarazko testua egon da webgunean, maiatzean argitaratu zen eta.
Euskaltzaindiak 2011n egin zituen lanen berri ematen duen txostena da Oroitidazkia, eta PDF formatuan eskaintzen da. 2011ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak; Akademia jarduera; Erakundearen zerbitzuak; Herri Administrazio eta erakundeak; Webgunea eta gizarteratze lana; eta Emaitza ekonomikoak.
Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.