ERLEA ALDIZKARIAREN ZENBAKI BERRIA AURKEZTUKO DA AZAROAREN 19AN
Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria aurkeztuko da azaroaren hemeretzian, Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean goizeko 12:00etan. Zenbaki berria aldizkariaren 6.a da eta bi gai jorratzen ditu, batez ere: autobiografia eta harria.
Azaroaren hemeretzian egingo den aurkezpenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Bernardo Atxaga egitasmoaren zuzendaria eta aldizkarian parte hartu duten hainbat pertsona egongo dira.