- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
inguru (ingiru 1562: Land; inguru 1571: Leiz). ■ Hitz orokorra. Ingiru Landuccigan aurkitzen da eta, XX. mendean, Azkueren testu batean (cf. ingiratu Land, Lazarg eta zenbait bizkaitarrengan). Ung- dago ekialdean (erronk., zub. (üng-)), Tartasengandik hasita (Oih, Larrasket ing-).
Erabilera: ‘iri, alde, itzuli(an), bazter…’ (Leiz gure inguruan, EtxZib ifernuko ingurutan, ibid. ingurura beha, ibid. zeruaren… inguruak); ‘itzulika, bira’ (Leiz handik inguru eginik, Mburu eman bear diote inguru bat erriari); ‘gutxi gorabehera’ (Leiz hamekatan ehun liberaren ingurua, Volt zorzi egun inguruan, Soroa amalau legua inguru); ‘inguruan’ balioarekin (Leiz zuen inguru dabila, Añib garrien inguru eun bat ipini; cf. halaber Leiz inguru behatu, inguru estali, Tartas inguru inguru… hedaturik, etab.).
□ Erdi Aroan, cf. agian Çibrian Inguro (RegOlitII 1264), -o erromantzearekin, eta Cibrian Enguro (RegOlitII 1264), e- erromantzearekin. Agiri sorta berean, cf. Pero Enguro (RegOlitII 1264) eta G. Inguro (RegOlitII xiii. m.). Inguru leku-izena dago jasoa Arabako Aretxabaletan (TopAlav).
● ingurina ‘inguru, ingurune’: Bordel; ez dago argi zein den atzizkia, baina Duvoisinek ingurin du, -a gabe, baliteke *ingirun > ingurin moduko zerbait gertatu izana, -un(e)-rekin.
● ingurumari erdi-mendebaldeko hitza; Land “ingirumaria etzin, rodar”; ‘itzulinguru’ Azk (ingurumaria bizk.); badirudi -a itsatsia duela jatorrian, baina ez dago argi zer den hitzaren bukaera, cf. agian urmariatu.
● inguru-minguru Azk (lap., gnaf., bnaf., zar.); elkarketa fonosinbolikoarekin, ik. behean Lizarragaren inguru-mingura, etab., lehenago dokumentatuak izanagatik berantiarragoak diratekeenak.
● ingurune ekialdeko hitza; Leiz (munduko ingurune eta korner guzietan; hogei eta hamazazpi urtheren ingurunea); inguru + une.
ingurebaki (‘erdaindu’: Duv), inguruka (Ax [inguruka, probetxu gabe, bethiere lekhu berera bihurtzen direla]; ‘(iz.) itzuli’: Mburu [beren ingurukak egin ta]), ingurumen (TBLap), ingurutsu (Pouv, Duv [hazil ingurutsuan]), ingurutu (Larm, Mburu; ik. behean inguratu), ingurutxo (dantza baten izena: Mokoroa). Cf. elizinguru, itzulinguru.
► Latinezko ingȳrō lokuzio adberbialaren ondorengo zuzena da (Schuchardt 1903: 405, 1922a: 77, FHV 80-81); gogoan har bedi ‘inguruan’ balioa. Jatorrizko osaeran, in preposizioa dago, eta grezieratik mailegaturiko lat. gȳrus ‘borobil’ hitza (ik. ErnMeill s.v.).[1] Biziki erabilia zen lokuzio hori latin berantiarrean, Wartburgek dioskunez (FEW 4, 359b, gyrus).
Aldaerei dagokienez, ingiru itxuraz arkaikotik azaldu behar da inguru orokorragoa; i-i- > i-u- segidaren disimilazioz azal liteke, edo, hobeki, -i-u > -u-u segidaren asimilazioz, nahiz eta maila berean ematen dituen Traskek bi aukerak (1996: 55). Itxuraz berantiarragoak badira ere, bigarren aukeraren alde mintzo dira Leiz zigulu < zigilu, baina zigilatu, eta luluratu < liluratu; ondotik -u dagoenean baizik ez da gertatu aurreko -i- > -u- bilakaera (FHV 79-80). Ik. behean ekialdeko i-u > u-u ezaguna.
Badirudi Mitxelenak “desasimilaziotzat” dituela mendebaldeko ingiru eta ingiratu; hala balitz, lat. ingiro > inguru > ingiru gertatu da horietan, eta ez dira arkaismo. Kasu horretan, pentsatu beharko litzateke azken ingiru horretatik dugula ingiratu, zailagoa baitirudi ustezko inguratu > ingiratu “desasimilazio” bat.
Bestalde, zub.-erronk. üngürü/unguru ditugu, asimilazioz (cf. ülhün/ulun < ilun, üthǘrri/uturri < iturri; FHV 79).
inguratu (~1557: OihAtsot; ingiratu 1562: Land). ■ Hitz orokorra. Ingiratu Landucci, Lazarraga eta zenbait bizk. autoregan aurkitzen da (Urkizu, Mogel, Astar…). Laguntzaile iragankor eta iragangaitzarekin erabiltzen da (Leiz etsaiéz ardura inguratuak, Lazarg odei zuri bat, / zagitaz ingiraturik; Ax iguzkiak duenean inguratu mundua; Zabala laster inguratu zituan artillezko galtzerdi eta alpargata batzuek; Leiz bere iupház ingura zedin; Arana inguratu zitzaizkan lau lagunak; Munibe ezin ingura leike / goizean goiz bearrera).
Erabilerari dagokionez, ‘kurritu’ esanahia ere badu (OihAtsot anhitz daki on eta gaitzen berri, inguratu dituenak anhitz herri).
► Lat. *ingyratum bat dakar Schuchardtek (1903: 405), eta baita *ingyrare ere (1922a: 77), baina euskararen barrenean azaldu behar da aditza, inguru- + -tu. Aditzetan ugaritu zen -atu bukaera gailendu da hemen, itxuraz. Haplologiaren aukera ere ezin bazter genezake: adlatibodun inguru-ra-tu batetik, -ur- segida galduta, ingur[ur]atu (cf. aurten, aitzurkulu, etab.). Esanahiaren zabaltzez dugu ‘kurritu’.
ingura. ■ Tartas (zure memorioan ungura bat egin ezazu) eta Barrutiagan (artu daigun ingura) aurkitzen da.
● ingiraun Izag AranOñ (“Ingéraun txaárra, el mal gobierno. Eztaukat ingíraunik, no tengo manera de prepararme”); osaeraz, ingira + un(e) da, itxuraz, eta, esanahiarako, cf. Izag AranOñ beraren “ingíratu naiz, prepararse, llegar para hacer una cosa”, eta OñatEsk nekazari batek, gauza askotara eta bizkor ingiratu bear dau, Mogel neskatilla, ingira zaite.
● ingura-mingura ‘itzulinguru’: Lizarg (+ inguru mingura); elkarketa fonosinbolikoarekin, ik. goian hedaduraz zabalagoa den inguru-minguru.
inguragia (‘bihurgune’: Larrasket (zub.)), inguraka (Lizarg [lóiean inguráka]), inguramen (Arana),
► Badirudi atzeranzko osaeraz azaldu behar dela, inguratu-tik.
The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.