- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
barkatu (-kh- 1545: Etxep; parkatu 1549: IrañGut). ■ Hitz orokorra. Barkatu da forma zabalduena (-kh- iparraldean); parka- bizk., zub. (ph-), zar. eta erronk. testuetan aurkitzen da (Lazarragak ere parka-, barka-rekin batean; Landuccik barka-; bestalde, parka- dago XVI. mendeko gnaf. eta lap. gutun banatan, eta parkamentu XVI. edo XVII. mendeko gnaf. kredo batean).
Aditz-izenaren forma erabiliena parkatute da bizkaieraz; park(a)eta, parkeeta eta parkatze ere erabiliak dira (Lazarragak ere parkaeta; Landuccik barkaite).
Laguntzaile iragankorrarekin joan ohi da; XVI. mendean badira erabilera iragangaitzaren adibideak Lazarragagan (barka zakezt) eta Aresoko agurmaria batean (barka dakigula).
Ezezkako esaldietan, bada ‘errespetatu, bakean utzi, aparte utzi, baliatu gabe utzi’ ere (EtxSar mihi-gaixtoek… eztiote barkhatzen ez sainduei, ez jakintsunei, Lardiz Ebanjelioa egin al guzian, ezeri ere barkatu gabe, erakusteko asmoa, Etxam laborari maiteak, / ez barka lurrari!). Badu ‘utzi, etsi, gutxiago izan’ adiera ere (JanEd mokoz ere ez dio / barkatzen iñori, Garate filosofian barkatzen diat, baina gañontzekoetan ez (gip., gnaf.)).
□ Erdi Aroan, zaila da hitzaren adibide moduan hartzea Barcardaztegui (ArchOiarII 1387) eta Johane de Barcaardastegui (ArchOiarI 1499).
● barkagarri Larm, Ubill (barkagarriak edo benialak); Añib (bekatuen parkagarria); atzizkiaren bi balioekin.
● barkamen Larm, Egiat. / barkamendu Etxep; atzizkiaren bikoiztasunerako eta kronologiazko oharretarako, ik. adimendu; cf. halaber luzamen/-pen eta luzamendu.
● barkamenduskatu (igaitz.) Lopez; cf. barka eskatu eta Etxep barkhamendu eskatu.
● barkazio ‘barkamen’: Lazarg (parka-); ‘opor’: Elexp… (bizk., gip.); barka- eta bakazio-ren gurutzatzetik.
barkabera (Etxaide), barkadohain (‘jubileu’: Larm, Birjin), barkagaitz (Uriarte (parkagatx)), barkagogor (Lapeyre [ez dauku barka-gogorrarena eginen]), barkakizun (Materra [barkhakizuna, errazki barkhatzen den bekhatua]; Ax [berak barkhakizun gehiago… duenean]), barkakoi (Etxeb [guziz on eta barkhakoi]), barkakor (Birjin), barkale (Mburu), barkaleku (JJMogel), barkantza (Mburu), barkapen (KIkBizk), barkarazi (Materra), barkatiar (Duv), barkatzagarik (‘barkatu gabe’: Añib (parka-)), barkatzaile (Leiz [elkharri barkhazale]), barkatzeko (Ax [halako bekhatua… eztela bere egitez barkhatzekoetarik]), barkaziogabe (Mogel [kastigu parkazino bagiak]), ezin barkatuzko (Duv, StPierre), guzia-barka (Orixe [“guzia-barka” edo “transigente”]).
► Azken buruan lat. parcere da hitzaren jatorria; honela azaltzen du bere esanahien bilakaera Ernout-Meilletek (s.v. parcō): “contenir, retenir” ← “se contenir, se retenir” ← “se contenir (en faveur de quelqu’un ou de quelque chose), épargner, ménager”. Euskaraz iraun du hitzak, hizk. erromantzeetan ia aztarnarik utzi gabe. Maileguaren antzinatasuna hitz barreneko -k- herskariak erakusten du, eta erromantzeetako herskariaren bilakaera gertatu baino lehenagokoa litzateke;[1] baina euskaraz duen ‘barkatu’ esanahia erromantzez agertzen da, ez latinez: cf. okzit. zah. parcer, gazt. zah. parcir eta kat. zah. parcir, besteren artean ‘barkatu’ esanahia dutenak (FEW 7, 641a; DCECH 4, 397a; DECat 6, 276); aintzat hartzekoa da halaber hitza lexiko kristauaren barrenekoa dela (Rohlfs 1933: 331-332). Barkatu ez da, bestalde, partizipio latindarraren ondorengo zuzena (parsus/parcitus), euskaraz partizipioetan orokortu zen -atu bukaera hartutako forma baizik (Mitxelena 1974c: 204).
Barkatu formaren hastapeneko p- > b- ahostuntzeak joera nagusia islatzen du (cf. bekatu, bake < lat. peccatum, pacem; FHV 238-239). P- herskari ahoskabea dutenetan ahoskabetasun asimilazioa gertatu ahal izan da (barkatu > parkatu), baina baliteke halaber jatorrizko p- gorde izana; zub. ph- errazago azal liteke honela (hitzaren lehenengo herskaria hasperenduz, FHV 212), tarteko b- ahostuna onartzeak arazoa baitu, asimilatutako herskariak ez direlako hasperendu ohi (b-k > p-k, ez ph-k; FHV 217-218, 242). Agian hastapeneko herskaria hizkera guztietan ahostundu ez izanak maileguaren antzinatasun erlatiboa kokatzen lagundu dezake: bake mailegua aski zahartzat jo ohi da (< lat. pacem), eta zub. ez dago *pháke formarik; baina cf., halere, zub. phíke (lat. picem), hori ere ustez mailegu zaharra; ik. bake, putzu, titi.
barka eskatu (1656: Kapan (parka eskeetea)). ■ Bizkaiko testuetan ageri da XVII. mendetik aurrera (parka eskatu aurrenik); cf. Añib parkeskatu. XX. mendeko gipuzkoar batzuek ere badarabiltzate. Cf. barkamenduskatu.
barka eskatu eragin (JJMogel), barka eskatze (Mogel), barka eske (‘barkamen eske’: Añib (parkeska), JJMogel (parka eske)), barka eskeka (Otxol), barka eskeko (Erkiaga [parkeskeko oiuak egiñaz]).
► Itxura guztien arabera, atzeranzko osaeraz sortu da barka izena esapide honetan, barkatu partizipiotik; ez da hitz beregaina.
The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.