-Jakina denez, Euskaltzaindiak 100 urte beteko ditu 2019an; ospakizunak, baina, irailean hasi ziren. Gasteizko Udalak 25.000 euro jarriko ditu horiek guztiak gauzatzeko.
-Udalak eta Euskaltzaindiak urteak daramatzate elkarrekin lan egiten, esate baterako, udalerriko toponimia lantzen, eta laster sinatuko dute lankidetza hitzarmen berria.
-Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren Ondare Saria eman zion ostiralean Euskaltzaindiari, foru jauregian ospatu zen ekitaldian.
-Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Guztiok gara euskaltzainak, euskara ez da amaitzen Euskaltzaindian. Baina etorkizunean jarraituko dugu hizkuntzaren batasuna bultzatzen, gizarteko eragile guztiekin batera, hizkuntzaren batasunak indartsuago egiten gaituelako”.
-Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan sortutako antzezlana azaroaren 20an estreinatuko da, Bilboko Arriaga Antzokian.
-Euskaltzaindiak eta Tartean Teatroa konpainiak elkarlanean ekoiztu duten Ghero "fabulen fabula bat da", Patxo Telleria gidoilariaren esanetan.
-"Hau elkarlanaren fruitua da, baina ez da guk Tarteani egindako enkargu konkretu bat. Zentzu horretan, askatasun osoa izan dute nahi izan dutena egiteko", adierazi du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
-Arantzazuko nazioarteko biltzarrean aurkeztu zen webgune berriztatuak 676.302 bistaratze izan ditu, iazko urrian baino 231.184 gehiago. Guztira, 153.642 bisita izan ditu Akademiaren atari digitalak, 2017ko urrian baino 60.276 gehiago.
-Euskara Batuaren Eskuliburuak 46.668 bistaratze izan ditu bere estreinaldian.
-Aurtengo irailarekin konparatuz, askozaz handiagoa izan da igoera: 82.618 bisita gehiago jaso ditu Euskaltzaindiaren webguneak, eta 351.115 bistaratze gehiago.
-ERLEA aldizkariaren hamabigarren zenbakia aurkeztu du, gaur, Euskaltzaindiak. Mendeurrenari buruz jarduten du, gehienbat.
-2009an abiatu zen proiektua zarratzen du azken ahalegin honek.
-Bernardo Atxaga (idazlea eta ERLEAren zuzendaria): "Aurrerantzean, asmoa litzateke ERLEAren antologia berezi batzuk argitaratzea. Baina gizarteak inplikatu beharko du horretan; antologia horiek ez ditut plazaratuko tartean eskaera jakin eta serio bat ez badago".
-Atzo, 2018ko Euskal Kazetaritza sariak jaso zituzten Carmen Sarmientok, Joxe Mari Iriondok, Eusko Ikaskuntzak, César Cocak, ‘Doce Miradas’ blogak eta Euskaltzaindiak.
-Bere hitzaldian, Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu zuen euskaraz "ez duela denak balio", eta ahalegin kolektibo bat eskatu zuen, beren-beregi kazetaritzari begira: "Guztion artean egin behar dugu kalitatezko euskara hori, eta, bide batez, nahiko nuke euskararekin lan egiten dugunon artean hizkuntza bera izatea zubiak eraikitzeko elementu bat, giza pedagogia egiteko tresna".
(Argazkiak: Mitxi)
-Arantzazu aldizkariaren 1011. zenbakiak Euskaltzaindiak urriaren 4an, 5ean eta 6an Gandiaga Topagunean eginiko nazioarteko biltzarrari erreparatu dio. Honela, biltzarrean gertatutakoaren berri ematen dute, parte-hartzaileen zerrenda eta argazki ugari erantsiz.
-Paulo Agirrebaltzategik sinatzen du testu nagusia, eta Aitor Sorreluzek sarrerako editorialetako bat. Bestelako aipamen txikiak ere badira aldizkarian: urriaren 5ean Bilboko Koralaren Euskeria abesbatzak basilikan eman zuen kontzertu "fina, kalitate handikoa", Txillardegiren omenez Milikuan -Arantzazun- jarritako plakaren nondik-norakoak...
-Sari hau 2009an sortu zen eta bitan bakarrik eman da. Oraingoan, sari emate ekitaldia foru jauregian egingo da, azaroaren 16an.
-Denis Itxaso (Gipuzkoako Kultura diputatua): “Euskaltzaindiaren lanari esker, euskara bizirik dago eta etorkizuna duen hizkuntza bat da”.
-Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Pozik hartu du Akademiak aitotza berri hau, ez baitugu ahaztu behar euskara guztion ondarea dela, guzti-guztiona. Ehun urtez egin dugun bezala, jarraituko dugu lanean eta euskal gizarteari zerbitzu arin eta zuzena ematen, hori bai, gaur gaurko tresnak eta baliabideak erabiliz".
-Miriam Urkia (Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria): "Geure zereginetan jarraitzeko indarra ematen digu sari berri honek. Mendeurrena dela eta, atzera begira jarri gara urte honetan, baina gure asmoak eta gure ahaleginak etorkizunari begira daude. Ekin eta jarrai".
-Hiriko Urrezko Domina jaso du, gaur, Euskaltzaindiak. "Egundoko aitortza egin digu Bilboko Udalak -esan du Andres Urrutia euskaltzainburuak-, ez bakarrik gaur egungo Euskaltzaindia osatzen dugunoi, baizik eta ehun urtez euskararen alde lan egin duten euskaltzain oso, urgazle eta ohorezko guztiei".
-"Agintzen dugu jarraituko dugula lanean -azpimarratu du Urrutiak gaurko ekitaldian- euskal gizartearen zerbitzura, eta hauek ez dira hitz hutsalak. Hor daukazue webgune berria, tresna moderno eta eraginkorra, egunero-egunero berriztatzen duguna. Bertan, erakusketa birtual berezi bat eskegi dugu gaur: haria euskara batuaren sorrera prozesua da, hots, Baionan Euskal Idazkaritzak antolatutako biltzarrean jasotakoak (1964) eta Euskaltzaindiak Arantzazun eginikoak (1968)".
Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua
Babesleak
Hedabide laguntzaileak
Egoitza
- B
- BIZKAIA
- Plaza Barria, 15.
48005 BILBO - +34 944 15 81 55
- info@euskaltzaindia.eus
Ikerketa Zentroa
- V
- LUIS VILLASANTE
- Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
20018 DONOSTIA - +34 943 42 80 50
- donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Ordezkaritzak
- A
- ARABA
- Gaztelako atea, 54
01007 GASTEIZ - +34 945 23 36 48
- gasteizordez@euskaltzaindia.eus
- G
- GIPUZKOA
- Tolare baserria. Almortza bidea, 6
20018 DONOSTIA - +34 943 42 80 50
- donostiaordez@euskaltzaindia.eus
- N
- NAFARROA
- Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
31002 IRUÑEA - +34 948 22 34 71
- nafarroaordez@euskaltzaindia.eus
Elkartea
- I
- IPAR EUSKAL HERRIA
- Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
64100 BAIONA - +33 (0)559 25 64 26
- +33 (0)559 59 45 59
- baionaordez@euskaltzaindia.eus