Gasteizko Udalak 25.000 euro jarriko ditu mendeurreneko ekintzak babesteko
-Jakina denez, Euskaltzaindiak 100 urte beteko ditu 2019an; ospakizunak, baina, irailean hasi ziren. Gasteizko Udalak 25.000 euro jarriko ditu horiek guztiak gauzatzeko.
-Udalak eta Euskaltzaindiak urteak daramatzate elkarrekin lan egiten, esate baterako, udalerriko toponimia lantzen, eta laster sinatuko dute lankidetza hitzarmen berria.