Euskaltzain urgazlea
Donostian (Gipuzkoa) jaio zen 1906ko irailaren 24an.
Donostian (Gipuzkoa) hil zen 1992ko otsailaren 12an.
Zientzia Zehatzetan lizentziaduna (Zaragozako Unibertsitatea) izan zen eta arkitekto teknikoa (Madrilgo Unibertsitatea).
Horrezaz gainera, margolari, lexikografo, irakasle eta, oro har, kultur eragilea ere izan zen. Bera dugu UZEIren lehen lehendakaria (1979-1983).
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1973ko maiatzaren 25ean.