ALBISTEAK
Toponimia ikertzeko eta zabaltzeko ekimenen garrantzia
Mendeurreneko VII. jardunaldi akademikoa estreinatu da, gaur, Gasteizko Europa jauregian. Onomastika-ondarea babestu eta gizarteratu: han-hemengo esperientziak lemapean egingo da bi egunez luzatuko den biltzarra.
Harrera-ekitaldian erakundeetako ordezkari hauek parte hartu dute: Joseba Lozano (Eusko Jaurlaritza - Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria); Joseba Koldo Pérez de Heredia (Arabako Foru Aldundia); Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea); Andres Urrutia (euskaltzainburua); Roberto González de Viñaspre (Onomastika batzordeko burua eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria).
Roberto González de Viñaspre (Onomastika batzordeko burua): “Toponimo guztiak, handi zein txiki, komunitate osoaren ondare dira, ez bakarrik tokian tokiko hiztunena”.
Nazioarteko Onomastika jardunaldia
Euskaltzaindiak genero-markarik gabeko izenak erantsi ditu pertsona-izendegian
Izen neutroen (genero-marka gabeen) saila lehen aldiz sartzen da Euskaltzaindiaren pertsona-izendegian, eta 500 izen inguru gehitu dira bertan. Pertsona-izen txikigarriak ere txertatu dira.
Euskaltzaindiaren betebeharra da euskal pertsona-izenen zuzentasun linguistikoa bermatzea eta urte hauetan guztietan metatu duen esperientzia herritarren esku jartzea. Honela, izaera irekia eta dinamikoa izango du Izendegi berriak eta aldiro-aldiro gaurkotuko da, Euskaltzaindiaren webgunean.
Gogoratu behar da Espainiako legerian 1957ko Legeak beren-beregi debekatzen dituela sexuari buruz okerra eragiten duten izenak. Erregistro Zibilari buruzko 20/2011 Legeak ezabatu behar zuen debeku hori, baina oraindik ez da indarrean jarri. Euskaltzaindiak 2018ko urtarrilean adierazi zion Espainiako Justizia Ministerioari badirela euskaraz genero maskulinoa edo femeninoa era esklusiboan atxikirik ez duten pertsona-izenak, eta, ondorioz, indarrean dauden lege-arauak erregistro zibiletan malguago aplika daitezen eskatu zion.
KRONIKAK
Administrazioaren inplikazioa, ezinbestekoa
Mendeurrena: Nazioarteko Onomastika jardunaldiaren lehen eguneko kronika.
Egilea: Garbiñe Ubedaren Goikoetxea
Irizpideak ulertzeko eta hedatzeko tresnak, denen eskura
Mendeurrena: Nazioarteko Onomastika jardunaldiaren bigarren eguneko kronika.
Egilea: Garbiñe Ubedaren Goikoetxea
BIDEOAK