NOIZ / NON
Donostian, Tabakaleran, 2019ko irailaren 12an (egun osoa) eta 13an (egun erdia).
HELBURUAK
Honako helburu hauek ditu Ingurumen digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara. mendean izeneko Jardunaldiak:
- XXI. mendean Euskaltzaindiaren lana aurrera doa Iker eta Jagon sailetan. Jardunaldi honetan garatu nahi da euskararen estandarizazioa nola bizkor daitekeen, garai hauetan egunerokoa eta ezinbestekoa bihurtu den ingurune digitalaren bitartez.
- Beste hizkuntzetako esperientziak ezagutuz eta Euskaltzaindiarenak ere azalduz, helburua da aurrera egitea euskalgintzarekin batera, euskararen estandarizazio horren formulazioan, ebaluazioan eta zabalkuntza bidean, XXI. mendeko euskal gizarteak dituen euskarari buruzko premiei erantzun egokia eman nahian.
EGITARAUA
KRONIKA 1
Baliabide birtualak, aldi berean erronka eta abagune
Gaur estreinatu da Euskaltzaindiaren mendeurreneko hamargarren eta azken jardunaldi akademikoa, Donostiako Tabakaleran: Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara.
Andres Urrutia euskaltzainburuak ospakizunen hastapenak ekarri ditu gogora: “Ia urtebete joan da Arantzazun webgune eta eduki digital berriak nahiz berriztatuak aurkeztu genituenetik”. Orduko goiburuari keinu eginez, helbururik behinena “Euskaltzainditik mundu zabalera” jotzea dela aitortu du, eta, horrekin batera, “digitalizazioa”. “Horiek ahalbidetuko dutelako, gero eta zerbitzu eragingarriagoa eskaintzea gizarteari eta euskararen erabilerara hurreratzen diren guztiei”, gaineratu du Urrutiak.
KRONIKA 2
Baliabide digitalak, arauaren hedapen eta onarpen sozialaren mesedetan
Bukatu da Euskaltzaindiaren mendeurreneko azken mintegi akademikoa (Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara). Azken saioetan parte hartu dute, besteak beste, Miriam Urkiak, Hans Van de Veldek, Mikel Zalbidek, Vincenç Rivièrek eta Joaquim Rafelek.
Mikel Zalbide (euskaltzain osoa): “Arauak gustukoak diren, erabiltzen ote diren, nork erabiltzen ote dituen aztertu behar da, eta, finean, jarrera, ezagutza eta erabilera aztertu, teknologia berriak baliatuz”.
KRONIKA 3
Eta orain, normalizazioa lortzeko estrategia elkarrekin pentsatu beharra
Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara mendeurreneko azken jardunaldi akademikoaren kronika..
Egilea: Garbiñe Ubeda Goikoetxea