EGITARAUA
Antolamendua
Aurelia ARCOCHA-SCARCIA (Euskaltzaindia, UBM) & Olga ANOKHINA (CNRS).
Batzorde zientifikoa
- Olga ANOKHINA
- Aurelia ARCOCHA-SCARCIA
- Mikel AYERBE
- Marijose OLAZIREGI
- Lourdes OTAEGI
Antolatzaileak
Euskaltzaindia eta ITEM (Équipe Multilinguisme, Traduction, Création).
Babesleak
Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskal Hirigune Elkargoa, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala.
Laguntzaile zientifikoak
Centre national de la recherche scientifique, École normale supérieure, Université de recherche Paris Sciences et Lettres, Institut des textes et manuscrits modernes: Item, Le Programme d'investissements d'avenir.
AURKEZPEN PRENTSAURREKOA
Idazteak utzitako materialaren garrantzia aztertuko da maiatzean, Bilbon egingo den literatura jardunaldian
Euskaltzaindiak mendeurrenaren baitan antolatzen duen seigarren jardunaldi akademikoa maiatzaren 16an eta 17an izango da, Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15). Parisko ITEM-ekin (Institut des textes et manuscrits modernes) batera antolatu du jardunaldia Euskararen Akademiak, eta hainbat hizkuntzarekin lanean diharduten idazleek erabilitako artxibo, eskuizkribu eta inprimakiak aztertuko dira bertan, hau da, itzalean geratzen den lana.
ALBISTEA
Bernardo Atxaga: “Sarritan, euskalduna izatea lan gehigarria da”
Nazioarteko Literatura jardunaldia estreinatu da, gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
Ekitaldiaren xedea “literatura, sarritan zentzuz hustua edo banalizatua den hitz hori” zentzuz betetzea dela nabarmendu du Aurelia Arkotxa euskaltzainak, betiere “idazle eleaniztunaren ikuspegitik”.
Hitzaldiak zuzenean jarraitzeko, hemen: https://youtu.be/3gWyTze0-4g
ALBISTEA
Autoitzulpenaren garrantzia Haroldo de Campos, Xabier Lizardi, Juan Mari Lekuona eta Joanes Etxeberriren idatzietan
Gaur amaitu da Euskaltzaindiaren Nazioarteko Literatura jardunaldia. Bigarren egun honetan, idazleek beraien lanak autoitzultzeko erabilten dituzten arrazoiak jorratu dira eta, bide batez, erabaki horrek ekar ditzakeen ondorioak aztertu dira.
KRONIKA I
Idazlearen proiekzioa hizkuntza hegemonikoen galaxian
Egilea: Garbiñe Ubeda.
Mendeurrena: Nazioarteko Literatura jardunaldiaren lehen eguneko kronika.
KRONIKA II
Idazle eleaniztunaren estrategiak sortze prozesuan
Egilea: Garbiñe Ubeda.
Mendeurrena: Nazioarteko Literatura jardunaldiaren bigarren eguneko kronika.
BIDEOAK