EGITARAUA
Jardunaldien helburu nagusiak:
Gaur egun nazioartean dauden dialektologia alorreko ikerketa eta egitasmoak ezagutu, eta horien nondik norakoen berri izan.
Dialektologiak etorkizunean Euskaltzaindian izan ditzakeen iker-ildoak zehazteko hausnarketa lagungarriak geureganatu.
Hizkuntza-atlasen corpusak izan dezaketen etorkizunaz eta erabilgarritasunaz hausnarketa egin.
Jardunaldiaren atal nagusiak:
Gaur egungo nazioarteko dialektologia egitasmo nagusiak.
Hizkuntzaren bariazioari eta faktore eragileei buruzko ikerketak.
Hizkuntza-atlasen corpusak. Etorkizuna eta erabilgarritasuna.
Hizlariak:
Guztira 17 hizlari egongo dira. Arestian aipatutako atal bakoitzean txostengile nagusi bat egongo da eta, ostean, bi, hiru edo lau kidek osaturiko mahai-inguruak.
Hizlariak euskaldunak, estatutik etorritakoak eta nazioartekoak izango dira.
Atal bakoitzeko hizlari nagusiak:
- Xarles Videgain. Euskaltzain osoa, CNRS-IKER
- John Nerbonne. University of Groningeneko
- Pilar García Mouton. CSIC
Datak eta lekua:
2019ko martxoaren 14 (egun osoz) eta 15 (egun erdiz).
AURKEZPEN PRENTSAURREKOA
Hizkeren berba-mintzoak aztertuko dira Bilbon egingo den II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarrean
Euskaltzaindiaren II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarra martxoaren 14an (egun osoz) eta 15ean (egun erdiz) egingo da, Bilboko Euskal Museoan.
Euskaltzaindiaren mendeurreneko bosgarren jardunaldi akademikoaren leloa Aniztasuna: hizkeren berba-mintzoak izango da.
Adolfo Arejita: “Besteak beste, gaur egun nazioartean dauden dialektologia alorreko ikerketa eta egitasmoak ezagutuko ditugu, eta horien nondik norakoen berri izango dugu”.
Koldo Narbaiza (Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria); "Bilboko biztanle guztiak animatu nahi ditut Euskaltzaindiak antolatu dituen ekintzetan parte hartzera; balia ditzagun aukera ezberdinak euskara eta euskal kulturaren aldeko maitasuna eta gertutasuna adierazteko".
Ana de Castro (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako zuzendaria): "Euskal Museoa leku ezinhobea da egitasmo hau antolatzeko, bertan gordetzen baitira euskal klulturaren sustraiak".
Dialektologia biltzarrari bide emateko, Euskara Ibiltaria erakusketa berritua eta interaktiboa aurkeztuko da martxoaren 13an, Euskal Museoan bertan. Horrez gain, Laboral Kutxak babesten duen Herri Hizkeren Atlasaren X. liburukia aurkeztuko da, martxoaren 15ean.
Biltzarrerako izen-ematea zabalik dago martxoaren 11 bitarte: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71 (plaza mugatuak / aldi bereko itzulpena).
ALBISTEA
Euskararen atlasaren erronka: herri jakinduria nola azaleratu
Besteak beste, II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarraren lehen jardunaldian atlas lingüistiko desberdinen onurak agertu dira. Bihar, bigarren jardunaldiaren baitan, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren X. liburukia aurkeztuko da.
Bingen Zupiria (Kultura sailburua): “Euskara batua ez du Euskaltzaindiak egin, erabiltzaileok egingo dugu edo ez da izango”.
Lorea Bilbao (Bizkaiko Euskara eta Kulturako foru diputatua): "Kontua ez da aldaera bat edo euskara batua, kontua euskara bera da, edonor eroso sentitzeko modukoa izatea”.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Batasunak ez du euskararen kaleidoskopioa ukatzen; batasuna osatu eta aberastu egiten da, prisma horren kolore guztiak hartzen dituenean”.
KRONIKA
Herri jakinduria gizarteratzeko eta ikerketa-lerro berriak zabaltzeko erronka
(Garbiñe Ubedaren kronika)
Euskaltzaindiaren II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarrak atlas linguistikoen baliagarritasuna aldarrikatu du Bilbon. Ikerketa-lerro esanguratsuak zabaltzen dituztela ere frogatu da, beste diziplinetarako iturri eta oinarri izan litezkeen neurrian. Euskararen Herri Hizkeren Atlasak, X. liburukia plazaratzearekin batera, bere barruan gorderik duen altxorra azaleratzeko erronkari heldu nahi dio.
BIDEOAK
BABESLEAK