Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [551 - 600] bistaratzen.

adintsuko
adj. Gutxi gorabehera adin berekoa. Ni ez nintzen orduan oraino ostatuetan ibiltzen, ene adintsuko batzuk bezala. Taberna nire adintsuko aita-amez beterik zegoen.
Loturak
adio
1 interj. Joatean agurtzeko erabiltzen den hitza. Ik. agur. Adio ene maitea, adio sekulako. Adio, hurrengo arte.
2 interj. Akabo. Adio haren esne, arrautza eta txitak.
3 iz. Agurra. Ene azken adioa. Adiorik minena.

Aztergaia: adio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emateko eskatuz: adio(ak) egin, adio(ak) erran, esan; ez adiorik .

adio egin
1 dio ad.-lok. Utzi. Era honetan betiko adio egin zenien deabruari, munduari eta haragiari.
2 dio ad.-lok. Norbaiti, urruntzerakoan, agur esan. Adio egingo dizut han pasatzean. || Anaiei adioak eginik sartu zen Iruñean. Lagun zaharrek eta adiskideek hilobiaren aitzinean egin dizkiote adioak.

Aztergaia: adio egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adio sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

adio esan.

adio(ak) esan, adio(ak) erran
1 ad.-lok. Utzi. Aberastasunei adio esan.
2 ad.-lok. Norbaiti, urruntzerakoan, agur esan. Zergatik joan dira adiorik esan gabe? Gure lagun maiteei adio esatea. Adio erran gabe etxetik partitua.
adiostar
1 adj. Adioskoa, Adiosi dagokiona.
2 iz. Adiosko herritarra.
adiposo
adj. biol. Gantzez betea edo osatua; gantzez beteriko zelulez eratua. Ik. gantz. Organoetako zuntz adiposoaren zatiak kendu eta polimero bat jartzen zaie gorpuei haien ordez.
Azpisarrerak

Aztergaia: adiposo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ehun adiposoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

adiskidantza
iz. Adiskidetasuna. Gure adiskidantzaren lokarriak.

Aztergaia: adiskidantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adiskide
1 iz. Norbaiti adiskidetasunez lotua dagoen pertsona. Ik. lagun. Mikelen adiskidea da. Adiskideak gara. Adiskide bihotzekoa. Aspaldiko adiskidea. Adiskide leiala, zintzoa. Ez gara elkarren adiskide agertu beti. Bizitza gaiztokoen adiskidea. Adiskide ustekoak murgildu zuen putzuan. Asko zor diot Aingeru Irigarai adiskide zenari. Azkeneko hau adiskidea ez dakit, baina Vinsonen laguna zen. Bere adiskide aita Rocco domingotarra zuela lagun. Gogaide ez baina bai adiskide. Jendearen artean adiskidezko bizikidetza bermatzeko.
2 iz. (Bokatibo gisa). Ikusi arte, adiskidea, beha iezaguzu zerutik!
3 iz. (Pertsonei ez dagokiela). Animalien adiskidea.

Esaera zaharrak

Adiskideaz egik urreaz bezala, ikertu gabe har ez dezaala. Eguzki haizeak beroki gutxi, gizon behartsuak adiskide gutxi. Urak esnea galtzen du, eske soberak adiskidea. Urdaia eta ardoa, urtekoa; adiskidea, urteetakoa.

Aztergaia: adiskide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emateko eskatuz, erabili-hedatuenok: adiskide handi, adiskide kutun, adiskide mami, adiskide min .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "lagun [desberdina da]" (1993-02)

adiskide barruko
iz. Adiskide mina. Bere adiskide barruko izan zenak dioenez. || Hezurtsua izan arren, mamia esaten zaio adiskide barru-barrukoari.

Aztergaia: adiskide barruko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADISKIDE BARRUKO Amigo íntimo. Ango zaldun eta andiki batzukin, Montorrongo kondearekin batez be, aiskide barruko egin zala. Eguzk LEItz 20. Bere aizkide barruko izan zanak diñonez. GMant LEItz 60. Nori itandu orduan? Beste adiskide barrukoari, Madalen lagun zintzoari? Erkiag Arran 63. Azurtsuak izanarren mamiña esaten iake adiskide barru-barrukoai. A Ezale 1897, 140n. Ezkutiztxo bat bidali bezaio berorrek, Don Adrian, barru-barruko adiskide duenezkero. A Ardi 77. Muntxaraztar Pedro (Perutxo), Enrike IV'garrenaren aizkide barru-barrukoa. GMant LEItz 57.

adib. [s,u. barru]: “barruko adj. Barruko arropa. Barruko nahia. Barruko tristura. Barruko aldean. Aberastasun hauek bi motatakoak dira: batzuk barrukoak eta beste batzuk agerikoak. Adiskide barru-barrukoa: adiskide mami-mamia.

Ez dugu aurkitu adiskide barruko formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu adiskide barruko formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa, adibidea azpisarrera eginez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa adiskide sarreran.

adiskide handi
iz. Adiskide mina. Haren adiskide handi batek, Portugalgo erregeak.

Aztergaia: adiskide handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adiskide sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

adiskide mina.

adiskide kutun
iz. Adiskide mina. Galdutako adiskide kutun hura egiazkoagoa baitzen amestutako jainko bat baino.

Aztergaia: adiskide kutun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

kutun.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adiskide sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

adiskide mina.

adiskide mami
iz. Adiskide mina. Amaren adiskide mami batekin.

Aztergaia: adiskide mami

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

mami.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adiskide sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

adiskide mina.

adiskide min
iz. Barrukotasunez tratatzen den adiskidea. Ik. lagun min. Geroztik izan zaitut adiskide mina. Gramatikak baditu gure artean adiskide minak eta etsai amorratuak.

Aztergaia: adiskide min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

min.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adiskide sarrerari dagokion azpisarrera.

adiskidego
iz. lap. eta naf. Adiskidetasuna, adiskidantza.

Aztergaia: adiskidego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: adiskidegoa.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tasun.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Lap. eta Naf.

Forma baten adiera(k)

adiskidetasuna, adiskidantza.

adiskideki
adb. g. er. Adiskidetasunez.

Aztergaia: adiskideki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

adiskidetasunez.

adiskidetasun
1 iz. Bi pertsonak elkarrengana duten begikotasun edo atxikimendua, odolean edo sexuan oinarritzen ez dena. Ik. adiskidantza. Adiskidetasun sendoa. Lotzen gaituen adiskidetasuna. Adiskidetasun zorren kitagarri. Gure arteko adiskidetasuna hautsi zenean. Haren adiskidetasunean bizitzeagatik. Adiskidetasunezko hitzak, musuak, loturak. Zaletasunak eta adiskidetasunak baztertuz. Adiskidetasuna eta maitasuna. Orixe eta Lizardiren adiskidetasuna nahi nuke gogoratu. Harenganako adiskidetasuna. Inoiz adiskidetasunak esan duen esaldirik ederrena.
2 iz. Herriez mintzatuz, elkarren arteko harreman ona. Baztango herrien arteko adiskidetasuna eta elkartasuna bultzatzen duen festa nagusia gaur hasiko da. Gure herrien arteko adiskidetasuna are gehiago estutu beharko genuke.

Aztergaia: adiskidetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adiskidetasuna hartu
ad.-lok. Norbaiten adiskide egin. Ik. adiskidetasunak egin. Nola itxura onekoa nintzen, hasi zen gazte bat niganako adiskidetasuna hartzen. || Hartu zuten biek adiskidetasun zintzoa.

Aztergaia: adiskidetasuna hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADISKIDETASUNA HARTU Trabar amistad; por ext., entrar en relaciones. Asi zan gazte bat niganako adiskidetasuna artzen. AA III 533. Gizon eta emakume, alkarregaz adiskidetasuna artu ezkero alkar baga ezin egon dirianak. Astar II 150. Adiskidetasuna / arturik zuekin. Echag 222. Nik ezteutsat Josetxori eguno aittatu ezkontza berbarik. Ni, adimenbakoa izan nintzan, aregaz adiskidetasuna artu nebanean. Echta Jos 176. (En contextos negativos, con -(r)ik). Ez dezazula har adiskidetasunik bertutezko gauzetan zurekin parzuner jar daitezkenekin baizen. He Phil 294 (SP 293 adiskidetasunik egin). (Con adj.). Norbaitekin adiskidetasun gaiztoa artuaz. AA I 589. Dala usai txarreko emakumeakin itzegiñaz, dala adiskidetasun gaiztoak artuaz. AA II 100. Emakume eta gizonen batek alkarregaz adiskidetasun andi eta estuba arzeia. Astar II 152. Artu eben biak adiskidetasun zintzoa. Echta Jos 58. Eladi Bilbora biraldu ebela, Josetxogaz adiskidetasun larregi artu ezeien. Echta Jos 162s

Ez dugu aurkitu adiskidetasuna hartu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu adiskidetasuna hartu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa adiskidetasun sarreran.

adiskidetasunak egin
ad.-lok. Norbaiten adiskide egin. Ik. adiskidetasuna hartu. Sansonek egin zituen adiskidetasunak Dalila zeritzon emazteki batekin. || Piarresek adiskidetasun onak egin zituen, bahitegi hartan, beste euskaldun batzuekin.

Aztergaia: adiskidetasunak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADISKIDETASUNAK EGIN a) Trabar amistad; por ext., entrar en relaciones. Samsonek egin zituen adiskidetasunak emazteki filistindar, Dalila zaritzon batekin. Lg I 232. Israeltarrak emakume aien edertasuna ikusirik, adiskidetasunak egin zituzten; itsutu eta lilluraturik, lasaikerian nastu ziran. Lard 103. Ez bakarrik Kanaantar idolozaleakin artu-emanetan ibilli, eta adiskidetasunak egin, ezen, seme-alabak ere elkarri eman ziezteen. Ib. 122. Egin ebazan adiskidetasunak ikastetxeko lagunakaz. Echta Jos 37. (En contextos negativos, con -(r)ik). Eztezazula adiskidetasunik egin bertuteari ukhitzen zaizkon gaizez zurekin minza ditezkenekin baizen. SP Phil 293 (He 294 har adiskidetasunik). (Con adj.). Piarresek adiskidetasun onak egin zitun baitegi artan beste euskaldun batzukin. Etxde JJ 183. b) Reconciliarse. Bizitza berria egiteko proposito irmo batekin zugana biurtzea, eta zurekin pakeak, eta adiskidetasunak egitea nai dezu. Gco I 398. (Sing.). Jaun maitagarri orrekin pakeak ta adiskidetasuna egiteko. Jauregui 242.

Ez dugu aurkitu adiskidetasunak egin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu adiskidetasunak egin formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa adiskidetasun sarreran.

adiskidetsu
1 adj. Adiskidetasuna adierazten duena, adiskidetasunean oinarritua. Harreman adiskidetsuak. Hango giro adiskidetsuak bihotza altxatuko dizu. Elefantea eskuarki animalia goxoa eta adiskidetsua da.
2 adb. Adiskidetasunez. Adiskidetsu hitz egin zigun.

Aztergaia: adiskidetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. ("harreman adiskidetsuak") eta adlag. ("adiskidetsu hitz egin zigun").

adiskidetu, adiskide/adiskidetu, adiskidetzen
da/du ad. Adiskide bihurtu, bereziki haserreturik edo etsaiturik zeudenak. Adiskidetu nintzen ostatuko ugazaba andrearekin. Lehengo elkar ezinikusi guztiak utzita, biak adiskidetu ziren. Adiskidetu da bere emaztearekin. Jainkoarekin adiskidetzen gaituen grazia.

Aztergaia: adiskidetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adiskidetu, adiskide(tu), adiskidetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

adiskidetu, adiskide(tu?), adiskidetzen

adiskidetza
iz. Adiskidetasuna. Ik. adiskidantza.

Aztergaia: adiskidetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. adiskidetasun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adiskidego sarreran, 'adiskidetasuna, adiskidetza' definitzaileak eman badira, ezin da hemen adiskidetza baztertu. Izatekotan ere, adiskidego 'adiskidetasuna' eta adiskidetza 'adiskidetasuna' egin daiteke' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'Adiskidetza hitzari ezin baztertuzko iritzi dio batzarrak. Adiskidetza 'adiskidetasuna' gisa emango da'.

adiskidetzaile
adj. Haserreturik daudenak adiskidetzen dituena. Ik. baketzaile.

Aztergaia: adiskidetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

adiskidetzako
iz. Adiskidetzat hartzen den pertsona.

Aztergaia: adiskidetzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzat + -ko osaerakook ez dira automatikoak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adiskidetzat hartzen dena.

adiskidetze
iz. Haserreturik edo etsaiturik zeudenak berriz adiskide bihurtzea. Irlandako gizarteak iheslarien auzia konpondu behar du adiskidetze prozesuarekin aurrera egiteko.

Aztergaia: adiskidetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa, adiskidetzeko ekitaldia sar daiteke' (2001-04-25).

 - [E123]: 'azpisarrera behar du? Ez al da nahikoa adibide gisa ematea?'

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'Adiskidetze sarreran, ohargilearen iradokizuna onartuz, adibide gisa, adiskidetzeko ekitaldia sartzea onartu da'.

adiskidetze ekitaldi, adiskidetze-ekitaldi
iz. zuz. Aldeen artean akordioa lortzeko ekintza, auzibidea saihesten duena edo irekirik dagoen auzia bertan behera uzten duena. Astelehenean eginiko adiskidetze ekitaldian, sindikatuek gatazka konpontzeko proposamena aurkeztu zioten zuzendaritzari. Langileak adiskidetze-ekitaldiaren akta batekin frogatu beharko luke zein egoeratan dagoen.

Aztergaia: adiskidetze-ekitaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 25; ETC 71.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: adiskidetze-ekitaldi: acto de conciliación / Adorez: adiskidetzeko ekitaldia: acto de reconciliación / Labayru: adiskidetze-ekitaldi 1 iz. Zuz. acto de conciliación. Guzur hutsa izan da adiskidetze-ekitaldia: El acto de reconciliación ha sido falso / NolaErran: 0. // Euskalterm: adiskidetze-ekitaldi (Zuz. es acto de conciliación; Termino onartua).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

aditasun
iz. Arreta. Guztiak zeuden inoizko aditasunik handienaz berari begira.

Aztergaia: aditasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adi egotea, arreta.

aditibo
iz. kim. Gai bati ezaugarriak hobetzeko edo ez dituenak hartzeko eransten zaion gaia. Ik. gehigarri 3. Papergintzan erabiltzen diren aditiboak eta haien ezaugarriak.

Aztergaia: aditibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-03-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Begiratu da aditibo eta adiera horretan baliokide izan daitezkeen batuketa, batukor, emendailu, emendatzeko, eransgarri, eranskor, gehigarri, gehikor eta gehitzaile.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu aditibo formarik (ezta adiera horretako baliokiderik ere).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aditibo ez dugu aurkitu. Ordezko posible hauek jaso dira: gehigarri 5 (J.M. Angulo: "Uger kentzaile hoiek aipatu ditugun egokitasunak dituzten arren, elektronikako Kits-ak egiten dituzten zenbait enpresa nagusik, ohar hau egiten dute muntaia aurrez erosleak zirkuituak soldatzean ezelako pasta nahiz gehigarrik erabilten badu, galdua duela edozein garantia"; K. Bizkarra: "Oso noizbehinka erabil daitezkeen kontserba bakarrak etxean gehigarri kimiko, gatz eta azukre gabe eginikoak dira"; "sustantzi kimiko edo gehigarriz ematen zaie zaporea"; Kontsumoari buruzko hezkuntzarako proiektuak: "Merkatuan salgai dauden mermeladez baliatuz, etiketen azterketa egin genuen (betetzen diren ala ez arauak, osagaiak, gehigarriak...)"; Txill Jendeak eta Bizilekuak: "esnea ontzi haunditara isurtzen du, gehigarri bat erasten gatzatzen laguntzeko"); 'gehitzen duena' adierako gehitzaile izond. EB 1 (P. Esnal: "aurtzaroko elebitatea, aztarokoa eta helduarokoa; elebitate gehitzailea eta kentzailea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aditibo : AB38 1; HiztEn ("iz. eta izond. KIM. Substantzia bati, haren ezaugarriak hobetzeko edo ez dituenak hartzeko eransten zaion substantzia"); Euskalterm 3; batugarritasun-propietate : Euskalterm 1; batuketa-lege : Euskalterm 1; batukor 'aditivo': AB38 1; Euskalterm 2 (eta "propietate batukor"); batukortasun : Euskalterm 1; emendailu 'zerbaiti emendatzen edo gehitzen zaiona': HiztEn-LurE; eransgarri 'erants daitekeena': LurE; gehigarri 'aditivo': AB38 11; AB50 1; HiztEn ("ik. aditibo"); LurE ("iz. Gehitzen duen zera. // Eraskina"); Euskalterm 7; gehitze-erregelak : Euskalterm 1; gehitzaile : Euskalterm 1. Euskaltermekoak, erabileremuka sailkatuak: a) Estatistikan 'aditibo' (adj.): batugarritasun-propietate; propietate batukor; batuketa-lege; b) Hizkl. 'aditibo' (adj.): gehitze-erregela; morfema batukor; c) Mat.: batukor; d) Biol.-Kim.-TeknolMek: gehigarri; e) Eraikuntzan 'aditibo' (adj.): hormigoiaren gehigarri; f) Merkat. 'aditibo' (iz.): gehigarri eta aditibo bina; g) Med. 'aditibo' (adj.): gehitzaile.

Hiztegietako informazioa

Erd. aditivo / additif-en hiztegietako ordainak: HiruMila: "1. adj. (Mat.) batukor, aditibo. 2. adj. y s. (Mat.) gehigarri, eransgarri. 3. aditibo"; // ElhHizt: "adj. 1. Gehigarri, eransgarri. 2. (Mat.) Batukor. adj/s.m. 3.(Quím.) Gehigarri, aditibo. Este producto alimenticio tiene muchos aditivos: elikagai honek gehigarri asko ditu"; // Casve FE: "emendailü, emendatzeko"; // PMuj DCV: "geigarri, eransgarri"; // Besteotan ez dugu aurkitu: Azkue Aurkibidea; T-L LFB; Haize Garbia; Lur EG/CE; Lur EF/FE.

Erdaretako formak

es: aditivo; fr: additif; it: additivo; ca: additiu; en: additive; de: (Gr) zugesetzt // (Math) additiv // (Chem) Wirkstoff, additiv.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin.: gehigarri.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

aski nazioartekoa da arlo jakin batzuetan (Mat. eta Kim.), baina euskal ordain egokia baduenez, saihestekoa da lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. gehigarri.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "'aditibo' nahiko nazioartekoa da, lantaldeak berak aitortu du. Gure galdera da zergatik oraingoan ezin den onartu (aski erabilia ere bada), antzekoak diren beste kasu batzuetan mailegua eta euskal ordaina onartzen badira. Adibidez, 'ahur/konkabo' eta 'ganbil/konbexu' bikoteen kasuan, azken urteotan matematika-liburuetan 'ahur' eta 'ganbil' hitzak dagozkien maileguak baino askoz gehiago erabili direla iruditzen zaigu, baina maileguak ere onartzea proposatu du lantaldeak. Zergatik ez 'aditibo'? Ez dugu ezer berezirik 'aditibo'-ren alde. Proposatzen dugun gauza bakarra horrelakoetan erabili beharreko irizpideak bateratzea. Horrelako bikoteak maiz gertatzen dira hizkera teknikoan" (2001-01-23)

aditu1, adi/aditu, aditzen
1 du ad. Entzun. Belarriak dituenak aditzeko, adi beza. Ez duzue haren ahotsa plazetan adituko. Aditu zen zerutik mintzo bat. Urruti dago eta ez dizu aditzen. Guk geuk bere ahotik esaten aditu diogu.
2 du ad. Ulertu. Entzungo dute eta ez dute adituko. Erdara aditzen ez dutenak. Aditzen dut zer esan nahi duen. Ezin adituzko hitz bat.
3 du ad. Usaimenaz sumatu. Nik behintzat ez dut erre usainik aditzen.
[Oharra: aditu Hegoaldean, dio aditza da, pertsona bati dagokionean (aditu dizugu) eta Iparraldean, du aditza (aditu zaitugu)].
aditu2
adj./iz. Zerbaitetan jakinduria duena, zerbaitez dakiena. Lege kontuetan adituek diotenez. Aditu bati iritzia eskatu. Hezkuntza Sailak aditu talde bati eskatutako txosten batek piztu du alderdi bien arteko tirabira. Hitzetan aditua eta aditzen gorra. Gizon aditua da.
aditz
iz. hizkl. Ekintza, egoera edo gertaera bat adierazten duen hitza, bertan gauzatzen diren denbora, pertsona eta abarren arabera aldatzen dena. Aditza eta izena. Euskal aditza. Aditz iragangaitza, iragankorra. Aditza orainalditik lehenaldira aldatu. Aditza jokatu. Aditz morfologia.

Aztergaia: aditz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aditz-izen, aditz-joko; aditz laguntzaile, aditz nagusi, aditz trinko .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Aditz trinko sartuko da eta aditz konposatu ez?'

 - [E123]: 'kontua da zeri esaten diogun aditz konposatu, aditz perifrastiko eta aditz elkartu. Uste dut horregatik ez zela ausartu Hiztegi Batuko lantaldea proposamenik egiten'.

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa, aditz-sintagma sar daiteke' (2001-04-25).

 - [E123]: 'ez dakit, zuek esan. Sartzekotan, Tekn. eman beharko genioke. Izen-sintagma hitz elkartu libretzat hartu, eta ez sartzea proposatuko du'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'aditz trinko-ren parean aditz konposatu sartzeko arazoak daude ez baitago argi zer datekeen. Horrenbestez, ez da onartu HKren eskaria'; 'aditz sintagma azpisarrera ematea oraingoz ez da onartu. Aurrerago, dagokion lantaldetik proposamena badator, ikusiko da'.

aditz izen, aditz-izen
iz. hizkl. Izenaren funtzioa bete dezakeen aditz forma ez-jokatua, -t(z)e atzizkiarekin eratzen dena. Aditz izenetako morfemetan ez da erabateko batasunik.

Aztergaia: aditz-izen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-izen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aditz sarrerari dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Tekn. (Hizkl.)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): ez da orain sartzekoa.

aditz joko, aditz-joko
iz. hizkl. Aditz batek hartzen dituen formen multzoa. Ik. flexio. Beste gauza bat da, besterik gabe, alemanaren aditz jokoa buruz ikastea. Aditz-jokoa, hiztegi modura, erraz kontsultatzeko eran jasotzen da.

Aztergaia: aditz-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-joko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aditz sarrerari dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Tekn. (Hizkl.)

aditz laguntzaile
iz. hizkl. Funtzio gramatikal hutsa duen adizkia. Aditz laguntzaile batuaren ezaugarririk esanguratsuenak.

Aztergaia: aditz laguntzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Teknizismo onartzekoa

Teknizismoa da, baina onartzekoa: eremu jakin bateko lexia da; baina euskal aditzari dagokion izendapena da, eta, alde horretatik, ez da, adib., abiadura lineal lexiaren parekoa; honen parekoak, izatekotan, aditz deponente bezalakoak lirateke [eta hauek bazterrera utzi dira oraingoz].

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

laguntzaile.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aditz sarrerari dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Tekn. (Hizkl.)

aditz nagusi
iz. hizkl. Aditz laguntzaileaz jokatzen diren aditzetan, esanahiaren eta aspektuaren berri ematen duen atala.

Aztergaia: aditz nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

nagusi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aditz sarrerari dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Tekn. (Hizkl.)

aditz sintagma, aditz-sintagma
iz. hizkl. Gunetzat aditza duen sintagma. Izen sintagmak aditz sintagmen barnean egon daitezke, eta aditz sintagmak izen sintagmen barnean.

Aztergaia: aditz-sintagma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sintagma Sintagma. * Izen eta aditz sintagmak. MEIG VI 143. aditz -- (Como primer miembro de comp.) * Aditz sintagma. MEIG VI 165.

LB: 77 “Atal birformulatzailea, bestalde, enuntziatu zati bat zein enuntziatu oso bat izan daiteke, eta askotariko kategoria sintaktiko edo lexikokoa (perpausa, izen sintagma, aditz sintagma, izena, aditza, adberbioa...)” (Euskaltzaindia); EPG: 8 “Ingelesez, izen sintagmak aditz sintagmen barnean egon daitezke, eta aditz sintagmak izen sintagmen barnean.” (Itziar Laka); ETC: 214 “Aspektu lexikoa aditzaren edo aditz-sintagmaren esanahiarekin dago loturik, eta denbora-izaerarekin erlazionatzen da, denboraren ikuspegia kontuan izanik” (UEU).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: aditz-sintagma (Hizkl.) sintagma verbal; Adorez: 0; Labayru: aditz-sintagma sintagma verbal;

Bestelakoak

sintagma iz. Hizkl. Unitate sintaktikoa osatzen duen hitz saila, perpausaren barnean ardatz edo gune baten inguruan egituratzen dena. Izen sintagma: gunetzat izen bat duen sintagma. Aditz sintagma: gunetzat aditza duen sintagma. Sintagma mugatu baten barnean. aditz 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Aditz morfologia. Izen sintagmak aditz sintagmen barnean egon daitezke, eta aditz sintagmak izen sintagmen barnean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da aditz eta sintagma sarreretan.

aditz trinko
iz. hizkl. Aditz laguntzailerik gabe jokatzen den aditza.

Aztergaia: aditz trinko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

trinko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aditz sarrerari dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Tekn. (Hizkl.)

aditzaile
1 iz. Ulertzen duen pertsona. Erabateko iritzia emana dago; aditzaile onak ez du besteren beharrik.
2 iz. Entzulea. Aditzaile anitz joaten baitziren beren irratira. 400 bat aditzaile baginen, apaiz eta apaizgai.

Esaera zaharrak

Aditzaile onari, hitz gutxi.

Aztergaia: aditzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aditzaile: aditzaile onari, hitz gutxi.A104: "Zerrendan ematen zaion adiera eta antzinako predikariek ematen ziotena ("Aditzaile maiteok") bat bera ote?" (1994-05-18).

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"aditzaile onari, hitz gutxi"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Zerrendan ematen zaion adiera eta antzinako predikariek ematen ziotena ("Aditzaile maiteok") bat bera ote?" (1994-05-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2002-07-18): 'comptos ganbera [...] Halaxe onetsi da. Erdarazko auditor esateko, berriz, euskaraz aditzaile hitzari egoki eritzi zaio'.

aditze
iz. aditu aditzari dagokion ekintza. Aditze hutsarekin buruko mina jartzen zaie.

Aztergaia: aditze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: (zerbaiten) aditzea izan: badut horren aditzea.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aditzez .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

(zerbaiten) aditzea izan: "badut horren aditzea"

aditzea izan
du ad.-lok. Entzutez jakin. Badut horren aditzea. Aditzea badut ez direla onak. Ez du gure lanbidea, aditzea dudanez, inongo elizak eskumikatu ez inongo legek debekatu.

Aztergaia: aditzea izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: (zerbaiten) aditzea izan: badut horren aditzea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "'badut horren aditzea/aditzera'. Nire belarriak 'aditzera' aditzen du gusturago, baina aditzea zaharragoa eta zabalduagoa bada, biak ez nituzke sartuko batuan, aldea txikiegia baita" (2001-03)

aditzeko
adj. Aditzea, entzutea merezi duena. Ik. entzungarri; adigarri 4. Aditzekoak ziren haien arteko solasak. Ikustekoak dira orduan haren jauziak, aditzekoa haren marruma.
Loturak

Aztergaia: aditzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADITZEKO a) (En la expr. aditzeko izan 'haber que entender'). "Etzaitu etxera hartu nahi; aditzeko da etzaituela maite, il ne veut pas vous recevoir dans sa maison, c'est à dire qu'il ne vous aime pas" Dv. Nola aditzeko da ezen aitén inikitatea haurrén gainean punitzen duela? Lç Ins D 3v. Skripturá [...] erraiten denean zer aditzeko den. Lç ABC I 4r. Iainkoaren hitza erraiten denean aditzeko da Testamentu zaharreko eta berriko liburu kanonikoetan den guzia. Ib. I 4r. b) Destinado a ser oído. "Acroamatici libri, liburu aditzekoak, adigarriak" Urt II 112. c) Digno de oírse. "Aditzekoa da zutaz mintzo denean, il est à entendre quand il parle de vous" Dv. "Aditzekoa da xori haren kantua" Ib. Aditzekoak ziren heien arteko solasak. Prop 1887, 121. Belar eta lore, on eta gaixto diren guziez mintzo, aditzekoa zen! HU Aurp 97. Aditzekoak ziren haren ateraldi batzu. Ib. 177. Oroz gainetik, aditzekoak ziren haren phedeikuak! Barb Sup 133. Ikustekoak dire orduan haren jauziak, aditzekoa haren marruma. Zerb Azk 47. Nere billoba, zure bertsua / ez al zan aditzekoa? / ori usaia! ematen zuan / arrosa Maiatzekoa. Uzt Auspoa 43, 114

aditzeko 1: “Haien diskoak aditzekoak dira.” (Jakin).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aditzeko 2: Michel Oronoz, Patziku Perurena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aditu sarreran.

aditzen eman
du ad.-lok. bizk. Aditzera eman.

Aztergaia: aditzen eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

aditzera eman.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "aditzen eman / aditzera eman: Bigarrena hartuko nuke baturako, zabalduagoa eta baturako hartu diren arauekin batago datorrelako" (2001-03)

aditzera eman
du ad.-lok. Jakinarazi, azaldu, jendaurrean zerbait agertu. Alkatearen aginduz aditzera ematen da (...). Ez dugu esaten Aita nirea, ezpada Aita gurea, aditzera emateagatik ez diogula Jainkoari eskatzen guretzat bakarrik. Ezin sumatu zuen zer aditzera eman nahi zion hark. Ezin aditzera eman daiteke hari dagokion handitasuna.
[Oharra: jakitera eman baino egokiagoa da].

Aztergaia: aditzera eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aditzera eman (jakitera eman baino egokiagoa da)

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
Eraikuntza okerra da, osagaiak zuzenak izanik

korritzen duen "jakitera eman" baino egokiagoa da

aditzez
adb. Entzutez. Ez dut aditzez baizik ezagutzen.
Loturak

Aztergaia: aditzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

erabilera urrikoa, baina egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aditze sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ez dut aditzez baizik ezagutzen.

aditzoin
iz. hizkl. Aspektu markarik gabeko aditz forma. Aditzoinez osaturiko hitz elkarteez. ekarri aditzaren aditzoina ekar da.

Aztergaia: aditzoin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: aditz-oin / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-oin.

aditzondo
iz. hizkl. Adberbioa; euskal gramatikan, adberbio betekizuna duen hitza, kasu-atzizkirik behar ez duena. Ik. adizlagun. -ki elementuari esker dakigu hitz hori aditzondoa dela. Gaur, poliki eta ondo aditzondoak dira.

Aztergaia: aditzondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak
adiuntza
iz. zah. g. er. Sasoia, garaia.
Azpisarrerak

Aztergaia: adiuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

adiuntzaz.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

sasoia, garaia.

adiuntzaz
adb. Garaiz.
Loturak

Aztergaia: adiuntzaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: + / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adiuntza sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

garaiz.

adiurre
iz. zah. Aiurria.

Aztergaia: adiurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: †  Ik. aiurri / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

ik. adiurre / aiurri / etc.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Zah. Ik. aiurri.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  aiurri beharko luke.

 - Erabakia: EArau (1995-07-28): onartu egin da.

adiutu
adj. bizk. Aiutua.

Aztergaia: adiutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: †  Ik. aiutu / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. aiutu.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.