Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [351 - 400] bistaratzen.

abside
iz. Elizetan, aldare nagusiaren atzeko zati biribil antzekoa. Absidearen alboetan, urrezko zutabe batzuk zeuden. Kaperaren absidea. Abside inguruko margoak.

Aztergaia: abside

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
absolbitu, absolbi, absolbitzen
1 du ad. erl. (Aitor-entzuleak aitortzaileari) barkatu. Erretoreak ere aise absolbitu nau.
2 du ad. zuz. Epaiketa batean, epaileak akusatua errugabetzat jo. Beraz, epaileak iritzi talde bati jarraitzen badio, kondenatu egingo du errugabea, eta beste bati jarraitzen badio, absolbitu.

Aztergaia: absolbitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
Euskaltzaindiaren Arauak

absolbitu, absolbi, absolbitzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

absolbitu, absolbi, absolbitzen

absolbizio
iz. zah. Absoluzioa. Aralarko absolbizio eguna.

Aztergaia: absolbizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-04-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E119]: '(N). Aralarko Mikel donearen festa nagusietakoa Absolbizio da, eta santutegia sagaratu zeneko urteburua, abuztuaren amaieran. "Absolbizio eguna". "Absolbiziotan jende asko biltzen da san Migelen". Hitz ezaguna Gipuzkoa eta Nafarroan'.

 - [E123]: 'OEHko corpusaren arabera, ez Nafarroan bakarrik, Bizkaian Añibarrok eta Fray Bartolomek erabili dute; baita Ubillosek, Mogelek eta Udarregik ere. Lehen itzulian absoluzio dugu arautua (OEHk ere sarrera honen azpian biltzen ditu aldaera guztiak), eta horren aldaera da absolbizio, jakina. Merezi al du absolbizio h. Absoluzio egitea, edo absolbizio Zah 'absoluzioa'?'

 - Erabakia: Erabakia (2001-04-27): 'absolbizio sarrera onartu da: Zah. 'absoluzioa': Aralarko absolbizio eguna'.

absolutibo
adj./iz. hizkl. Gramatika-kasuez mintzatuz, atzizkirik gabe gauzatzen dena, ergatiboa duten hizkuntzetan perpaus iragangaitzetako subjektuaren funtzioa eta iragankorretako objektuarena adierazten dituena. Euskaraz absolutiboa perpaus iragangaitzetako subjektua eta perpaus iragankorreko objektua adierazteko erabiltzen da.

Aztergaia: absolutibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-06-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: EArau

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

absolutibo 5: A. Eguzkitza (“absolutiboaz markatua”, “Paper tematiko horien marka morfologikoa, noski, absolutiboa eta ergatiboa dira”), EGLab (“barneko argumentua absolutiboan edo datiboan jartzen delarik”), A. Alberdi (“Hala ere, kasu honetan, inoiz ez absolutiboan [Nor kasuan]; ergatiboan [Nork] eta datiboan [Nori] baizik, normalean”).

Sektore jakin bateko informazioa

EGLU-I, 223: absolutu (orobat tauletan, 409. eta hurrengo orrialdeetan); cf. absolutibo ap. EGLU-IV 3 (cf. 113: "-gatik posposizioak absolutiboa ere onartzen baitu"); EGLU-V passim (adib. "absolutiboaren marka", "kasu absolutiboa", "sintagma absolutiboa", "absolutibozko izen sintagma"); EGLab passim.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

absolutibo: HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, ElhHizt.

Erdaretako formak

en (Wikipedia): absolutive, it (Wikipedia): assolutivo, fr (Wikipedia): absolutif, de (Wikipedia): Absolutiv.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. Hizkl.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak eta arloa honela aipatzeko eskatuz: «izond. eta iz. Hizkl.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Kasuen izenak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori Hizkl. markarekin jaso daiteke' (2001-04-25).

 - [E123]: 'ergatibo lehen itzulian arautu genuen, inolako markarik eman gabe. Baina zuzenena, ergatibo-ri ere marka ezartzea izango litzateke. Bestetik, zuek esan absolutibo sartzea nola ikusten duzuen'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'Hizkl. markarekin ematea onartu da'.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): izond. eta iz. Hizkl.

absolutismo
iz. Aginte guztiak estatuburuaren esku dauden gobernu era. Erregeak absolutismo gogorrena ezarri zuen.

Aztergaia: absolutismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

absolutista
adj. Absolutismoari dagokiona; absolutismoaren aldekoa. Agintea botere absolutista zen, eta errege-erreginek Elizarekin batera agintzen zuten. Fernando VII.a errege absolutista.

Aztergaia: absolutista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
absolutu
1 adj. Berez halakoa dena, beste ezeren arabera hartzen ez dena. Anton. erlatibo. Tenperatura absolutua.
2 (Izen gisa). Absolutuak elikatzen eta moldatzen ditu ametsak, irudimenaren bidez.
Azpisarrerak

Aztergaia: absolutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
absolutuki
1 adb. Erabat, guztiz. Absolutuki ez bada ere, zatika bederen. Ez arras azkar, ez absolutuki ahul; ez jakintsu, ezta ezjakin ere.
2 adb. Ororen gainetik. Andere gazteak aitortu du nahi zuela absolutuki alabaño bat.

Aztergaia: absolutuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: absolutoki.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

absolututasun
iz. Absolutua denaren nolakotasuna. Zeren ideologiak berez duen ezaugarria baita bere arauak absolututasunetik ondorioztatuak direla sinetsaraztea.

Aztergaia: absolututasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

absoluzio
iz. Barkamena, bereziki aitor-entzule edo epailearena. Apaizak absoluzioa eman dit. Auzipetu guztien absoluzioa eskatu diote epaimahaiari.

Aztergaia: absoluzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
absorbantzia
iz. fis. Gorputz batek xurgatzen duen erradiazio-energiaren eta jasotzen duenaren arteko erlazioa. Berunaren absorbantzia neurtzeko.

Aztergaia: absorbantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh61 2022-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 57; ETC: 95

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: Fis. absorbantzia; Adorez: absorbantzia: iz. (Zientz.) absorbancia; Labayru: absorbantzia 1 iz. Fis absorbancia; NolaErran: 0; Euskalterm: absorbantzia (TN; es absorbancia; fr absorptance; en absorptance).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa. Fisika arlokoa dela adieraziko da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fis.

absorbatu, absorba, absorbatzen
du ad. Xurgatu, zerbaitek beste zerbait (batez ere gasak, usainak...) erakarri, bere barnean hartu; organismo batek behar dituen mantenugaiak, bitaminak eta kidekoak xurgatu. Karbono-14aren metodoa landareek nahiz animaliek atmosferako karbono dioxidotik absorbatzen duten karbono-14aren neurketetan oinarritzen da.

Aztergaia: absorbatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu absorbatu/absorbitu formarik.

absorbitu 22: Argia 2, Berria 4, Elhuyar, Elkar 4, Consumer 9, Jakin, Laneki // absorbatu 23: Argia, Elhuyar 13, Consumer 4, Laneki 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

absorbatu 7: Berria 2, Filosofiako gida 2 (absorbatze 1), Xabier Amuriza, Piarres Aintziart; absorbitu 3, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

absorbatu : Elhuyar.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: absorbitu / HiztEn: + / LurE: absorbitu / ElhHizt: + / EskolaHE: Ik. xurgatu

Nazioarteko forma da, baina xurgapen oso zabaldua dago. Eremu batzuetarako onar daiteke, baina, hala eginez gero, aditza ere sartu beharko litzateke. Hurrengo bilerarako bilduko da absorbatu / absorbitu aditzari buruzko informazioa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Pareko agerraldiak dituzte bi bukaerek, baina -atu bukaeraren alde egitea erabaki da estandarraren sistematikotasunagatik.

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. absorbitu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. absorbitu.

absortzio
iz. Absorbatzea. Ik. xurgapen. Dietan fosforo gehiegi edo gutxiegi hartzeak kaltzioaren absortzioari kalte egiten dio. Betaurrekoen armazoiak ez du egon behar aurpegitik urrutiegi, alboetako erradiazioa gehitzean, izpi ultramoreen absortzioa areagotu egingo litzateke eta.

Aztergaia: absortzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh61 2020-12-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh61 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu absortzio formarik.

absortzio 63: Aizu 2 (“Bertsolaritza kirol dinamikatik eraikitako kultur mugimendua da, ez dago absortzio gaitasunik, egiturak ez du aukerarik ematen”), Argia 4 (“Ardoa da: hodi zabaltzailea, lasaigarria, diuretikoa, koipe absortzioaren laguntzailea, kolesterol onaren estimulagarria”), Berria 11 (“Kasu honetan amina disoluzioak erabiltzen dira. Tximiniatik atera behar duen lurruna amina disoluzio batean pasarazi eta bertan harrapatuta geldituko da karbono dioxidoa. Horri absortzioa esaten zaio, bi substantzien nahastea delako, substantzia osoen artekoa”), Elhuyar 2 (“Hainbat ikerketak erakutsi dute konposatu horiek gai direla odoleko kolesterol maila murrizteko, batez ere, kolesterolaren absortzioa saihesten dutelako”), Consumer 30 (“Horrez gainera, gehiegizko zuntza kontsumitzeak mineral gatzen (burdina, zinka) absortzioan du eragina eta hesteetan hainbat trastorno eragin ditzake: diarrea, sabeleko kolikoa eta flatulentzia, adibidez”), Laneki 13 (“Muskuluen eta muskulu hezurren interfasearen absortzio selektiboak aukerako modalitate bihurtzen ditu ultrasoinuak, azalaren azpitik jarduteko eta artikulazioen tratamendu lokalizaturako”), UEU (“Gainera ezin da ahaztu, gobernutik bultzaturiko berrikuntza politiken helburua, berrikuntza sistema osatzen duten eragileengan, ekoizpen sistema osatzen duten enpresa sarean eta gizartean bertan xurgatze- edo absortzio ahalmena handitzea dela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

absortzio 2: Berria (“Behin aurkituta, sustraiak zulatzen ditu, landarearen absortzioa eta izerdi landugabearen garraioa oztopatuz”), Iñaki Heras (“Enpresen jabetzan izan diren kontzentrazio prozesuarekin batera (fusioak, absortzioak, partaidetzak...), kudeaketa aldetik azpikontratazioa erruz erabiltzea izan da joera (outsorcing delakoa)”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: xurgapen eta absortzio (TN).

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bbehin.

Nazioarteko forma da, baina xurgapen oso zabaldua dago. Eremu batzuetarako onar liteke, baina, hala eginez gero, aditza ere sartu beharko litzateke. Hurrengo bilerarako bilduko da absorbatu / absorbitu aditzari buruzko informazioa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioarteko forma da eta eremu batzuetan erabilgarria da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "a) zein dira mailegua onartzeko zailtasunak? Baldintza minimoa betetzen du (hori baino gehiago, aski nazioartekoa baita). Beste kontu bat da hartzeko beharra zenbaterainokoa den, aldean 'xurgatu' duela kontuan izanda. Hainbat jakintza-alorretan (ez fisikan soilik: kimikan, biologian, medikuntzan, ingeniaritzan, etab.etan; oso kontzeptu orokor eta erabilia da), kontzeptu fisikoa adierazteko, biak erabiltzen dira gaur egun euskaraz. Biak onartzea proposatzen dugu. 'Absortzio'-rekin batera 'adsortzio' ere badugu. Kideko kontzeptuak dira, baina ez berdinak (testuinguru teknikoetan, komenigarria izan daiteke, kontzeptuok azaltzerakoan, ab-/ad- aurrizki-bikotea euskaraz ere agerian egotea). 'Absortz@' familiako beste termino batzuk: 'absortziometro', 'absortziometria', 'absorbato' (Hiztegi Batuan teknikoegiak izan daitezkeen arren, 'absortz@' modukoak onartzea komeni den aztertzerakoan komenigarria izan daiteke horrelakoak daudela jakitea). // b) Orain artean, euskarazko testu teknikoetan 'absorbatu' erabili da ia beti ('xurgatu'-z gain, lehen esan dugun bezala). Dena den, ongi ikusten dugu 'absorbitu' onartzea. Bide nabar, gaztelaniaz '-ir' amaiera duten maileguzko aditzetan '-itu/-atu' bukaera arazo orokor eta sistematizatu beharrekoa dela uste dugu: 'deskribatu', 'transkribatu', 'inprimatu'... baina 'konprimitu', 'deprimitu', 'absorbitu'... Gure ustez, '-itu' da arauz hartzeko amaiera, tradizioan bestela dokumentatuta dauden edo gaur egun finkatutzat jo beharreko '-atu' amaierakoak salbu, jakina. Horiez gain, beharbada, '-skribatu' amaiera ere finkatzea komeni litzateke, 'deskribatu', 'preskribatu', 'zirkunskribatu', 'transkribatu', etab.etan (gaur egun, 'deskribatu' idazten da gehien, baina gainerakoetan, '-skribitu' zein '-skribatu' amaierak erabiltzen dira). Horrelakoak beti berdin ematea komeni da (edo oso salbuespen gutxi egitea behintzat)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'absorbitu eta absorbatu biak zerrendatik kentzea proposatu da eta onartu (15 boto)'.

 - Bidalketa: ik. absorbitu sarrerako informazioa.

abstenitu, absteni, abstenitzen
da ad. Bozketa batean botorik ez eman. Lau diputatuk aurkako botoa eman zuten eta beste hiru, aldiz, abstenitu egin ziren.

Aztergaia: abstenitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Aski nazioartekoa da

aski nazioartekoa da (es, fr, en behintzat, bai).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

absteni, abstenitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K202]: "Txitean-pitean erabiltzen dugu" (2000-11-24)

abstentzio
iz. Bozketa batean botorik ez ematea. Hiru aukeren artean, baiezkoa, ezezkoa edo abstentzioa, ez du oraingoz bat ere baztertu. Abstentzioa handia izan da, iragarrita zegoen bezala.

Aztergaia: abstentzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K202]: "Bai" (2000-11-24)

abstinentzia
1 iz. Haragi-uztea. Ik. bijilia; mehe 9.
2 iz. Jateari edo edateari uztea. Ogia jatean baino egokiago dirudi abstinentziak edanean. || (Sexuari dagokionez). Euren esanetan, abstinentzia eraginkorra den arren, preserbatiboen erabilera bultzatzea da egun garrantzitsuena.
3 iz. med. Norbaitek mendekotasuna eragin dion substantzia bat hartzeari uztea.

Aztergaia: abstinentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 Erl. haragi-uztea, mehea. 2 Med. "abstinentzia-sindromea".

abstraitu, abstrai, abstraitzen
du ad. Ezaugarri edo gertaera bat ulertu edo gogoan hartu, ezaugarri hori duen edo gertaera hori jasotzen duen objektu jakinetik kanpo; objektu baten ideia buruan eratu, ideia hori gauzaturik dagoen banakotik edo banakoetatik at. Abereek ez dutela ideia abstraktuak eraikitzeko edo abstraitzeko ahalmenik.

Aztergaia: abstraitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abstraitu 7: Hitz 1974 ("Orain, kapitalistek, herririk gabeko "elite" honek, beste erresuma edo herri batetan inbertituko ditu bere kapitalak, irabazi handiagoen bila joanaz eta hemengo herrikideen bizietaz abstraituz Kapital hauen bitartez, kapital hartzailea den erresumako langileria benefiziatuko da, lantokiak eta alokairuak igotzeko posibilitateak sortzen bait dizkie"), A. Gabikagogeaskoa 2 ("horrexek garamatza uste izatera ez dutela ideia abstraktuak eraikitzeko edo "abstraitzeko" ahalmenik", "gizakietarik gehientsuenak ez du inoiz izan "nozioak abstraitzeko" asmorik"), J. Sarasua ("Beraz, ez dezakegu hizkuntza baldintza horietatik abstraitu, bere funtzioa galduko bait luke"), I. Uribarri 3 ("Geure burua barnetik begiesten dugun eraz eta begiespen honen bitartez kanpoko begiespen oro ere indar errepresentatzailean jasotzeaz abstraitzen badugu, eta beraz, objektuak beren baitan izan daitezkeen moduan hartzen baditugu, orduan denbora ez da ezer", "Agerpenei begira besterik ez du baliotasun objektiboa, hauek jadanik gure sentsuen objektu gisa onartzen ditugun gauzak baitira; baina ez du objektiboa izaten jarraitzen gure begiespenaren sentimenaz, eta beraz, guri berezia zaigun errepresentazio-eraz abstraitzen badugu eta berbaitango gauzez hitz egiten badugu", "Ezin dugu esan gauza guztiak denboran daudela, zeren oro harrezko gauzen adigaian beren begiespenaren era guztiez abstraitzen baita"); abstrahikuntza 1, Azurm ("Gizatasunaren abstrahikuntza bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abstraditu : AB38 1 ('abstraer'); abstrahikuntza : DFrec 1 (Azurm: "dramatikoa zeharo baztertzen duen epikoaren abstrahikuntza dirudi honek"); abstrahitu : DFrec 1 (Azurm: "lehenengo bera dagoen tokia abstrahitu ahantzi xxxko baratze ilunera aldatzeko"); abstraitu : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal abstraer / abstraire formen ordainak: HiruMila: 1 aislar, separar: bereizi, bakartu, soildu; 2 abstraer de: alde batera utzi; 3 ensimismarse, distraerse: beregandu, beregan bildu, beregan murgildu // ElhHizt: 1 abstrakzioa egin; 2 bakartu, urrundu, aldendu; ez pentsatu, gogoan ez izan, aintzat ez izan, jaramonik ez egin // Lur EF/FE: s'abstraire: baitaratu // Casve FE: berezi, baztertü; s'abstraire: baztertü, saihestü // PMuj DCV: 1 separar mentalmente: gogoz berezi (bakartu, bakundu, bakandu); 2 intr. abstraer de, prescindir de: mullo utzi, alderat utzi; 3 -se, ensimismarse: xortu, sorgortu, gogoetatu, beregandu, birloratu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF.

Erdaretako formak

fr (DLLF): abstraire; abstraer de: faire abstraction de, omettre; s'abstraire, s'absorber; it (S. Carbonell): astrarre; abstraer de: astrarre, prescindere da, non considerare; abstraerse: astrarsi, distrarsi; en (Collins): 1 to abstract, to remove, consider separately; 2 to leave aside, exclude; 3 abstraerse: to be absorbed, be lost in thought, to be preoccupied; de (Langenscheidts): 1 abziehen, abstrahieren; 2 abstraerse: abgelenkt werden, zerstreut sein, meditieren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

abstrai, abstraitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

abstrakzioa egin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): abstraitu, abstrai, abstraitzen. du ad. 'abstrakzioa egin'.

abstraktu
1 adj. Gauzez, ezaugarriez edo ideiez mintzatuz, abstrakzio bidez lortzen dena. Anton. konkretu. Ongia, edertasuna, adigai abstraktuak dira. Ideia abstraktuak. Objektu konkretuak irudikatu egiten dira, balio abstraktuak adierazi egiten dira.
2 adj. Arte plastikoez eta grafikoez mintzatuz, errealitate ukigarriaren irudikapena arbuiatzen duena. Kandinskik margolan abstraktuak sortu zituen.
3 adj. hizkl. Izenez mintzatuz, ezaugarri edo gertaera abstraktu bat izendatzen duena. Izen abstraktuak.

Aztergaia: abstraktu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abstrakzio
1 iz. Abstraitzea. Ezaguna zaiona bakarrik hartzen du aintzat, inolako abstrakzio gaitasunik gabe.
2 iz. Artean, irudikapen abstraktua. Figuraziotik abstrakziorako jauzia.

Aztergaia: abstrakzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
absurdo
1 adj. Zentzugabea. Komandantea marmarka ari da agindu horiek absurdoak direlako. Egoera absurdo samarra zen. Zentzurik gabeko mundu absurdo bat zehaztu eta salatu zuten.
2 iz. Adimen legeen kontrako egintza edo esana. San Tomasentzat horretan ez dago absurdorik.

Aztergaia: absurdo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-11-26 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "absurdu [grafia proposatzen dut]" (1994-05-23)

 - [I102]: ez dut bat ere zalantzarik egiten absurdua dela erabiliena" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  absurdu hobetsi beharko litzateke. HK: aldamenean h. zentzugabe.

 - Erabakia: EArau (1995-07-28): absurdo forma onartu da.Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): azalpen berriak ez dira orain sartzekoak.

abudhabiar
1 adj. Abu Dhabikoa, Abu Dhabiri dagokiona. Abudhabiar merkataria.
2 iz. Abu Dhabiko herritarra.

Aztergaia: abudhabiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abudhabiar (herritarra)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'honekin batera Hiztegi Batuan abuzabiar ematen da. Hau zuzendu beharrekoa da'.

abujar
1 adj. Abujakoa, Abujari dagokiona. Abujar dendaria.
2 iz. Abujako herritarra.

Aztergaia: abujar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abujar (herritarra)

aburna
iz. Loina.

Aztergaia: aburna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu gure corpus bietan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aburna : HiztEn ("Ik. loina"), LurE; loina : HiztEn (eta loina txiki), LurE, Euskalterm 1 (eta Guadianako loina, loina handi, loina iberiar, loina txiki).

Sektore jakin bateko informazioa

Izendegiaren hustuketan jasoak: a) Chondrostoma sp.: loina : Azkue DVEF, PMuj DVC; b) Chondrostoma toxostoma arrigonis: loina : X. Kintana Hizt80, PMuj DCV; eta ap. PMuj DCV, gainera: alburun, alburmo, alburna, alburno, albuerno.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: aburna : Ikus loina; loina : (Zool.) loina (Chondrostoma sp.); loina txikia: madrilla (Chondrostoma toxostoma toxostoma): loina handia: gran boga (Chondrostoma nasus); loira : Ikus loina. // ElhHizt: aburna : (zool.) madrilla; naso Ik. loina; loina : (Zool.) Madrilla; naso, loina. loina handi: naso, loina (Chondrostoma nasus). loina iberiar: boga (Chondrostoma polylepis polylepis). loina txiki: madrilla (C. toxostoma). // EskolaHE: aburna : Ibai arrain zuria, oso txikia eta hezurtsua (Chondrostoma nasus); loina : Zool. Ezpain hezurtuak dituzten ibai arrain batzuen izena (Chondrostoma toxostoma etab.). Gehienak Europako hegoaldeko ibaietan bizi dira. // Casve EF: aborna : chevesne; alborna : chevesne. // HaizeG: alborna : tanche. // Lh DBF: aborna, aburno, agorna, alborna, alborno, alburno : chevesne, prele-d'eau. // PMuj DVC: aburno : baila, raño, breca (pez); albuerno : BNL dardo, albur, gobio, loina BNS; alburno : breca, loina BN, dardo, albur L, baila, raño L, gobio, trucha de mar, raño L; alburun : AN loina, albur, gobio, dardo (pez); loina : BG, loira ANG boga, madrilla (pez de río); loira : ANG v. loina. // DRA: aburna : loina; aburno : loina; albuerno : loina, pez de río, blanco y espinoso; alburno : loina; loina : madrilla, boga, pez de ríos.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

PMuj DCV: madrilla , boga (pez): ezkalo, kizkalu, loina, loira. // T-L LFB: tanche : tenkla, tenka, zaparda. // Azkue Aurkibidea: loina (pez): aburno (Bn), alborna (sc), albuerno (bn, sc), alburno (lc), alburun .

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. loina / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea da, gaia baita testuetan erabili gabea edo urri erabilia; nolanahi ere, loina arautuaren bidez definituko da, definitzaileari lehentasuna emanez.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

loina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'zerrendan datorren bezala emango da'.

aburu
1 iz. Iritzia. Besteren aburuak beste, goazen gauzei apur batez geure begiz, betaurrekorik gabe, begiratzera.
2 iz. Funts handirik gabeko ustea, irudipena. Aburuz ari da.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Buru bezainbat aburu.

Aztergaia: aburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Hitz horren aldamenean, argigarri gisa edo, Oihenart-en atsotitza jaso daiteke (buru bezainbat aburu) edo horren parekoa (zenbat buru, hainbat aburu). Gainera aburu batez adierazmoldea ere zerrendaratzeko modukoa izan daiteke (Enbeita, Bertso Lanak, 43: Bat-ein euzkotar guraso danak, Geure sendija zenbatu, Zenbat ikasle doguzan zigur Etxe-abixenak artu, Eta guztijok aburu batez Ikastetxeetan eskatu Onei euzkeraz irakastia, Ta zer, ba'daie, ukatu)" (2001-04-25).

 - [E123]: "ados bi adibide horietatik bat jasotzearekin. Aburu batez dela eta, OEHk ez du horrelako azpisarrerarik jasotzen; corpusean hiru agerraldi bakarrik aurkitu ditut, Lizardiren, Enbeitaren eta Jon Eguzkitzaren bana. Adibideak ikusita, lehenago jasoko nituzke -(r)en aburuz, edo aburu bateko / bereko izan".

 - [E115]: "Ipar. erantsi".

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): "Aburu sarreran, adibide gisa, zenbat buru hainbat aburu ematea onartu da. Gero, azpisarrera gisa, - ren aburuz ematea ere onartu da. Aburu bateko eta aburu bereko adibide gisa emango dira".

aburukide
iz. Norbaitentzat, bere iritzi edo uste berekoa den pertsona. Ik. irizkide.

Aztergaia: aburukide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-06-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori jasotzea egoki izan daiteke. Besteak beste, Diccionario Retana de Autoridades del Euskera izeneko horretan, honako adibide hauek ageri dira: Irakaskintza dugu euskeraren alde erabiltzeko bide onena; ontan aburukide aunitz an eta eman/ Noski, euskeraren batasuna da emen adierazi nai duguna. Ene ustez, euskaltzaleen artean bederen, aburukide edo gera guziok gure arazo onekiko)' (2001-04-25).

 - [E123]: 'OEHn ez da ageri aburukide izena. Retanaren bi adibideak Herria astekarikoak dira. Ez dut aparteko arrazoirik ikusten zerrendan sartzeko; baina formaren aldetik ez du inolako eragozpenik. Nola ikusten dute Iparraldekoek? Erabilia eta ezaguna bazaie, sar daiteke'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'sartzea onartu da'.

aburumenka
adb. Aburuen, irudipenen arabera, iritzira. Aburumenka mintzatu.

Aztergaia: aburumenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aburumenka 'iritzira'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'iritzira'

abusatu1, abusa, abusatzen
1 du ad. Gehiegi egin edo erabili. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Bere lagunen sineskortasunaz abusatu zuelako. Gustura egon naiz hemen, baina ez dut abusatu nahi. Ez da aipuez abusatu behar. Hartu analgesiko bat jatorduen ondoren; abusatu gabe.
2 du ad. Mendekoa edo ahulagoa agintekeriaz, bidegabeki edo behar ez den bezala tratatu. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). —Eta nahita bultzatu al zaitu? —Seguru, gu baino urtebete zaharrago dira eta abusatu egiten dute. Langile aparta zara, baina ez dut zutaz abusatu nahi.
3 du ad. Norbaiti sexu-abusua egin. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Zenbat urte eskatzen ote zuten adin txikikoez abusatzeagatik? Gizon hura zigortua izan da bere alabaorde adingabeaz sexualki abusatzeagatik.
abusatu2, abusa, abusatzen
da ad. Ipar. Jostatu, dibertitu. Ez du batere konprenitzen gazteek behar dutela abusatu.
abusatzaile
adj./iz. Abusatzen duen pertsona, bereziki sexu-abusuak egiten dituen pertsona. Badago justizia kanonikoak epaitutako apaiz abusatzaileen zerrendarik? Zalantzan jartzen da beti abusatzailea benetan abusatzaile ote den.

Aztergaia: abusatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

abusatzaile Abusón, abusador. Gizonai andrak gogait eragin / eskatutzean bardintza, / abusatzaille andi diranez / bengantzan gorde agintza. Ayesta 124.

LB 34 (horietatik 30 Ez duzu abusatuko liburukoak); ETC 117.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: abusatzaile adj. abusón/na, aprovechado/da / Labayru: 0 / NolaErran: 0

Erdaretako formak

es abusón; fr profiteur: Elhuyar: 1 adj./s. [explotador, injusto] zapaltzaile, azpiratzaile, menderatzaile, menperatzaile, larderiatsu 2 adj./s. [gorrón] aprobetxategi, bizkarroi / Adorez: 1 bidegabe, abusatzaile. 2 explotador//ra: zapaltzaile, azpiratzaile, menderatzaile. 3 gorrón: aprobetxategi, jantxakur, bizkarroi / Labayru: 1 adj., s. (col.) zapaltzen | azpiratzen dauen(a)/duen(a); // frec. [sust.] zapaltzaile, azpiratzaile, abusatzaile, zanpatzaile, menperatzaile, menderatzaile. Siempre te metes con menores que tú. ¡Eres un abusón!: Zu baino gazteagoak aurretik erabilten dozuz. Zapaltzaileori! / NolaErran: baliatzaile – profeitazale (ZU) il y a en ce monde bien des profiteurs misérables! badela haatik mundu honetan baliatzaile tristerik! cette entreprise a été la plus grande profiteuse de la guerre enpresa hori gerlako profeitazale handiena izan da (ZU).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa. abusatu ere araua da.

abusu
1 iz. Erabilera okerra, bidegabea edo gehiegizkoa. Ik. bidegabekeria; gehiegikeria.
2 iz. (Zuzenbidean). Konfiantza abusuen kasuan, egitatea gertatu eta hemezortzi hilabetera agortuko da aipatu ahalmena.

Aztergaia: abusu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

'dibertimendu' adierakoak ik. s.u. abusatu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan abusari 'embaucador, impostor': Lç 2 (Mt 27,63; 2 Tm 3,13); abusatu 'abusar': Lç Ins, EZ Man I, CatLav, JesBih, Jaur, Iraola; abusu 'engaño, abuso': Lç Ins, SP Phil, He Phil, Revol; eta corpusean beste 8 abusu (Lg II, Dh, JesBih, Elsb Fram) eta 9 abusatu (Lç, EZ Man II, EZ Eliç, Dh, Elsb Fram).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB eta 'erabilera bidegabea, gehiegizkoa, okerra' adierakoak dira abusatu 4 (J. Azurmendi, M. Onaindia, P. Saez, X. Mendiguren Bereziartu); abuso 3 (P. Saez, P. Berasategi) eta abusu 5 (B. Atxaga, A. Etxeberria, Saioka, SEIE, Hemen).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abusamendu : DFrec 1; abusatu : HiztEn; abusatzaile : HiztEn ("abusatzen duena"); abuso : DFrec 2, AB38 1; abusu : DFrec 1, AB38 3, HiztEn ("abusatzearen ekintza eta ondorioa"), Euskalterm 17 (abusu desonestuak 'abusos deshonestos'; abusuzko 'abusivo'; autoritate-abusu, autoritatezko abusu 'abuso de autoridad'; botere-abusu 'abuso de poder'; guraso-boterearen abusu, guraso-boterezko abusu 'abuso de la patria potestad'; konpetentzi abusu 'abuso de competencia'; sinadura zuriaren abusu 'abuso de firma en blanco'; konfiantza-abusu 'abuso de confianza'; eskubide-abusu 'abuso de derecho'). // Hustuketan 'abuso' itzulitako besteak: agintekeria : AB50 2 ('abuso de facultades'); ahalkeria : AB38 1 ('abuso de poder'); gehiegikeria : AB38 2, AB50 6; neurrigabekeria : AB38 1. // eta Euskaltermen: abusatze 1 (adin txikikoez abusatze, adin-txikiez abusatze); gehiegi 1 (alkohol gehiegia 'abuso de alcohol'); gehiegikeria 1 (abusuagatiko lesio, gehiegikeriagatiko lesio).

Sektore jakin bateko informazioa

Administraziokoak: E.J., Lurralde Antol: gehiegikeriaz 'abusiva (de forma), abusivamente'. // HAEE-IVAP, AdminEL: 'abusivo': gehiegikeriazko ; bortxakeriazko ; 'abuso': gehiegikeria ; bortxakeria ; 'abuso de autoridad': agintezko gehiegikeria , adm.; 'abuso de confianza': uste onarekiko gehiegikeria , adm. // HAEE-IVAP, Administrazioa Euskaraz. Hizkera Argiaren Bidetik 1994: 'abuso de autoridad': agintekeria ; 'abuso de confianza': konfiantza-gehiegikeria .

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

erabilera okerra, bidegabea, gehiegizkoa, etab. 2 Zuz. (arlo honetako adiera eta esapideak zehaztu beharko dira).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K202]: "Oso erabilgarria "sexu abusuak" eta esateko" (2000-11-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Zuzenbidearen arloan, erakunde juridiko berezia da eskubide-abusua' (2001-04-25).

 - [E123]: 'beraz, Hiztegi Batuko lantaldeak dioenean, Zuz. Arloko adiera eta esapideak zehaztu beharko direla, eskubide-abusua eman daiteke adibidetzat? Ala azpisarrera behar luke; baina, orduan, non? Eskubide sarreran joan behar luke berez'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'abusu dela eta, eskubide-abusu azpisarrera gisa ematea onartu da eskubide-ren azpian. Zuz. markarekin joango da'.

abuztu
1 iz. Urteko zortzigarren hila. Azken hamarkadetako abuzturik beroenetakoa izan da aurtengoa. % 13 hazi da abuztuan Nafarroako ostatu eta hoteletan izan den bisitari kopurua.
2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Abuztuaren 12an heldu ziren. Abuztuko hilaren hamabian. Abuztuaren bata asteartea da aurten. Abuztuaren seian etorriko da. Abuztuaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, abuztuak 25, asteazkena. Datorren ostegunean, abuztuak 20, izendatuko da epaimahaia.
3 iz. Uzta. Abuztua biltzea. Bost urtetan ez zuten abuztu onik izan.

Aztergaia: abuztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

agorril sinonimoa ere jasotzekoa da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "abuztu, agorrila: forma zaharra berriz hautatzea hobesten dut duda izpirik gabe, forma zaharra eta garrantzitsua delakotz" (1993-02-20)

 - [E208]: Agorril hitza ez al da jatorragoa eta tradizio zaharragokoa?" (1993-01-18)

 - [A104]: ""agorril" jatorragoa ez ote den galdetzen du E208k; horixe bakarrik falta zaigu: azken aldi luze honetan ia zoko guztietan errotu dena aldatzen hastea! Zenbait kasutan badirudi arropa-modarekin bezala jokatu nahi dela hizkuntzarekin: aldarteka! Filologoek jakin beharko lukete, hizkuntzaren erabileran, filologiaz aparte, badirela beste faktore batzuk ere kontuan hartu beharrekoak" (1994-05-18)

 - [I102]: beste norbaitek esaten duenarekin bat nator, horren parean agorril ere ontzat jo beharko litzatekeela, erabileraren hedadura kontutan hartuta batez ere" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: '[aguztu] Malerrekan eta Bortzerrietan behinik behin horrela erabiltzen da. Uste dut komeni dela e. abuztu jarriz sartzea'.

 - [E123]: 'Baina hala idatziko lukete? Ondo pentsatu beharko genuke zenbat euskaldunek idatziko luketen gaur aguztu, forma hori sartu eta gaitzesteko'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

abzesu
iz. Gorputz ehun batean, puska bat hil eta desegin delako, gertatzen den zorne metaketa. Gorputza abzesuz josita zuen.

Aztergaia: abzesu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-06-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

abzes bilduma behin ageri da, IE (Mong: "Idiak golardoa duenian hanitz, da lepho guzia hantua; eta baldin senti badiozute abzes bilduma edo materiarik duella, denbora hartan aparanziaz agerian den lekhuan zilhatuko diozue burdin gorri batez...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abszesu : Euskalterm 3, HiztEn ("infekzio baten garapenak barrunbe batean sortzen duen zornea. Barrunbearen paretak bertako ehun eraldatuz eginda daude'); eta HiruMila, ElhHizt; abszisio : Euskalterm 2, HiztEn ("1. Bi zelularen edo bi zati organikoren arteko geruza fina (askapen-zona) desegitean gertatzen den banaketa. 2. Tresna ebakitzaile baten bidez, gorputz-zati txiki bat erauztea"); eta ElhHizt; abzeso : AB38; abzesu : LurE ("gorputz ehun batean, puska bat hil eta desegin delako, gertatzen den zorne metaketa").

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak erabakitzekoa da "hiru kontsonantezko multzoa"z emandako araua (ik. Maileg 53) aplikatu behar den kasu honetan; cf. abzisa arautua.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-bsz-/-bz-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "-bsz- multzoa bere horretan uztea proposatzen dugu: 'abszisa', 'abszesu', 'abszisio' (egia da UZEIren aspaldiko Matematika Hiztegian 'abzisa' proposatu zela, horrela erabili dela nagusiki eta, gainera, Euskaltzaindiak Hiztegian Batuan grafia hori berretsi duela, baina, funtsean, zein dira araua hausteko arrazoiak?) Hori onartzera, Hiztegi Batuaren lehen itzulian erabaki den 'abzisa' grafia aldatu behar litzateke. 'Abzisa' aldatzea onartzen ez bada, horietan guztietan -bz- utzi behar dela uste dugu (horretara: 'abzesu', 'abzisio'...). Ez dugu uste 'abzisa' eta 'abszesu' onartzea komeni denik" (2001-01-23)

 - [E410T]: Hiru kontsonanteen multzoa. Ingelesak ere gaztelaniak bezala egiten du, -bsc- eta frantsesa da -bc- egiten duena. Zergatik egin frantsesaren bidetik?" (J. Agirre, 2000-11-07)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'hala dio Maileguetako arauak "hitz mailegatuek jatorriz hiru kontsonantezko multzoa dutenean bere baitan, euskarak ere hiru kontsonanteak gordeko ditu; hala nola, institutu, konstituzio". Baina, Elhuyar-ko iritzi-emaileak dioen bezala, egin dezakegun okerrena, batetik abzisa eta bestetik abszesu litzateke. Lehen arautua aldatu nahi ez badugu, abzesu egitea proposatuko nuke' (2001-03-28).

 - [E210]: 'MAren oharrarekin ados' (2001-04-25).

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'abzesu/abszesu bikotearen aurrean MAren oharrari bidezko iritzi diote euskaltzainek eta abzesu agertuko da zerrendan'.

abzisa
iz. mat. Planoko puntu batek koordenatu bertikaletik duen distantzia. Abzisa eta ordenatua.

Aztergaia: abzisa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1992-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa gehituz: abzisa(-)ardatz .

abzisa ardatz, abzisa-ardatz
iz. Plano bateko koordenatu sistema batean, abzisak marrazteko oinarri hartzen den ardatza.

Aztergaia: abzisa ardatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1992-11-26 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

abzisa-ardatz

accesit
iz. Lehiaketa batean, sarien hurrengo mailako ezagutza. Beka ematearekin batera, epaimahaiak accesitak emateko aukera izango du.

Aztergaia: accesit

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. akzesit.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburuan , 3000 Hiztegian eta Elhuyar Hiztegian: 'akzesit'. Zergatik hobetsi du lantaldeak 'accesit'? (arrazoiak ematea komeni da). Dena den, guk 'akzesit' proposatzen dugu, mailegu hori landu duten hiztegi eta bestelako argitalpenetan nabari den batasuna aintzat harturik" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "era honetako latinismoak, bere horretan utzi beharko genituzke, gainerako kultur hizkuntza nagusietan bezala".

 - [E109]: "Gogorra egiten zait benetan akzesit idazkera. Hala ere, alemanez Akzessit idazten da. Hori bai, latin jantzia emanez gero, bere horretan: accessit, hots, -ss-, ez -s-" (2001-04).

 - [E123]: "HK-k ere egin du honetaz oharra. Baina latinezko forma uztekotan accessit behar luke haren iritziz. Niri gogortxoa egiten zait bi s-rekin idaztea, baina zuek esan. Uste dut Euskaldunon Egunkaria-koen aukera hobetsiko nukela"; E123: "Hiztegi Batuko lantaldeak mailegu egokitu gabea proposatzeko izan dituen argumentuak gutxietsi gabe, ez dakit ez ote genukeen kontuan hartu beharko Euskaldunon Egunkaria-k eta Entziklopediek mailegu egokituaren aldeko apostua egin dutela: akzesit" (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-04-27): "forma egokituan eman ala ez eztabaidatu da. Azkenean, latinez bezala ematea onartu da: accessit".

Acheul aldi
iz. hist. Behe-Paleolitoko aldia, aurpegi biko harrizko aizkoren hondakin arkeologiko ugari utzi zuena.
Loturak
adabaki
1 iz. Saretua edo zulatua dagoenari josten zaion oihal zatia. Ik. petatxu. Jantzi mehe urratuari, adabaki lodiak josi zizkioten barrengo aldetik. Oihal zaharrari ez dagozkion adabakiak. Zarpail eta zikin jantzia, adabaki bat hemen, adabaki bat han. Adabakiz jositako kanpadenda. Adabaki batzuk konpontzen.
2 iz. Zatiren bat edo atalen bat hautsia edo hondatua duen zerbaiti jartzen zaion zati berria, gehienetan behin-behineko konponketa izaten dena. Jauregi antzeko etxe lasai bat, zaharra, adabakiz betea.
3 iz. Arazo bat nola edo hala konpontzeko erabiltzen den gauza. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Gatazka ez da adabakiekin konponduko. Neurri hori adabaki bat baino ez dela salatu dute sindikatuek.

Aztergaia: adabaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adabakia ipini
1 du ad.-lok. Saretua edo zulatua dagoenari edo zatiren bat edo atalen bat hautsia edo hondatua duenari oihal edo zati berria josi edo erantsi. Hemendik moztu, hortik ebaki, hango urratua pasaratu eta hemen adabakia ipini. Ontziari adabaki bat ipini. || Ehunean egindako urratuei neurriko adabakiak ipinita.
2 du ad.-lok. Arazo bat nola edo hala konpondu. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Arazoari benetako erantzuna eman beharrean, adabakia ipini zitzaion. || Orain arte, adabakiak ipini besterik ez du egin Europak.

Aztergaia: adabakia ipini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz: fisikoa eta irudizkoa. Jaso adibideren bat pluralean ere, azpiadieran.

adabakia jarri
1 du ad.-lok. Saretua edo zulatua dagoenari edo zatiren bat edo atalen bat hautsia edo hondatua duenari oihal edo zati berria josi edo erantsi. Galtzak belaunetan puskatzen genituenean, adabakia jartzea zen orduko ohitura. || Sareei adabakiak jartzen ari ziren bi emakume.
2 du ad.-lok. Arazo bat nola edo hala konpondu. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Arazo horri adabakia jarri nahian dabiltza orain. || Nekazarien arazoei adabakiak jartzen. Ez gaude hemen iraganeko politikei adabakiak jartzeko.

Aztergaia: adabakia jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adierak bereiziz: fisikoa eta irudizkoa. Jaso adibideren bat pluralean ere, azpiadieran.

adabakitu, adabaki/adabakitu, adabakitzen
du ad. Adabatu.

Aztergaia: adabakitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. .

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

erabilia izan denez #mdash#OEHan 7 ager.ditu: adabakitu (Asp Leiz); adobakitu (Echag); arabakindu (Ag Kr: 3); arabakitu (Ag G; Alz Txib)#mdash#, hiztegian aipatu beharrekoa da, irizpideekiko leialtasunez, eta hobestekora bidaliz (erabiliagoa eta arautua den adabatu formara, kasu honetan).

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

adabaki(tu), adabakitzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. adabatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'egiten den oharra ontzat eman da. Beraz, adabatu forma hobetsira bidaliko da'.

adabatu, adaba, adabatzen
1 du ad. Adabakia ipiniz konpondu. Ik. petatxatu. Soinekoak eta abarkak adabatu. Bere aulkian eseri eta arropa adabatzen zuen. Zaku urratuak adabatzeko betarik ez zuelako. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bere galeoi adabatuari aingurak altxaturik.
2 du ad. Arazo bat nola edo hala konpondu. Egin duen kaltea adabatu behar du. Ez da erraza izango engainua adabatzea.

Aztergaia: adabatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adabatu, adaba, adabatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)
adabegi
iz. Enborrari adar bat biltzen zaion tokian eratzen den gune gogorra. Aizkorakada bigatik izan da guztia; adabegia idoro ez bazenu, zeurea zen jokoa.

Aztergaia: adabegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adabegitsu
adj. Adabegi asko dituena. Zuhaitza bakan dagoelako adabegitsuagoa etorriko zaizu.

Aztergaia: adabegitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

erabilera urrikoa, baina egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

adabeso
iz. Zuhaitzaren adar nagusietako bakoitza. Tantai handi bat, hamabi adabeso.

Aztergaia: adabeso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

Er. gabea: ez dirudi horren premia handirik dagoenik, baina ez du kalterik egiten.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-beso.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zuhaitzaren adar nagusietako bakoitza.

adabtar
1 adj. Adabekoa, Adabi dagokiona.
2 iz. Adabeko herritarra.

Aztergaia: adabtar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-07-04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Adab / adabtar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19)

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): adabtar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

adaburu
iz. Zuhaitz baten adar-abarren multzoa. Lertxunaren adaburua. Adaburu biribila. Adaburu itzaltsuaren azpian. Kaleko zumarren adaburu beltzak.

Aztergaia: adaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adaburutu, adaburu/adaburutu, adaburutzen
1 du ad. Zuhaitzez mintzatuz, adar-abarrak kendu. Zuhaitza adaburutzen badute, hostatzen da berriz. Badira oihanak, egur egiteko adaburutzen direnak hamar edo hamabi urtean behin.
2 da ad. Zuhaitzez mintzatuz, adar-abarrez bete.

Aztergaia: adaburutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

adaburu(tu), adaburutzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 du ad. zuhaitzari adar-abarrak soildu. 2 da ad. zuhaitza adar-abarrez hornitu.

adagio
1 adb. mus. Mugimendu motelez.
2 iz. mus. Mugimendu moteleko musika-lana edo zatia. Albinoniren adagioa entzun genuen.

Aztergaia: adagio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adagio Mus.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

adaje
iz. Aberearen adarrak. Oreinen adajeak zituzten apaingarritzat. Oso adaje zatarreko idia.

Aztergaia: adaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "hitz-forma hau dialektalismo gipuzkoarra dela uste dut, eta horregatik ezelan ere ez literatur-hizkuntzan onartzekoa. Forma nire ustez adaia behar da. [X] hotsa ez bada batuan onartu, ezin dezakegu alboetatik hots hori duen eratorpen-atzizki bat sartzen ibili. Beraz, zuok proposaturiko -aje guztiak kendu eginen nituzke" (1995-01-10)

adakera
1 iz. Abere baten adarren multzoa. Ik. adaje. Bereziki deigarria da zer adakera handia zuen orduko bisonteak; gaur egungo bisonteek ez dute halakorik.
2 iz. Zuhaitz baten adarren multzoa. Zuhaitz bakoitzaren ezaugarri nabarmenenak azaldu dituzte: adakera, luzera, enborraren diametroa eta abar.

Aztergaia: adakera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adarren multzoak duen izaera.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.